1
00:00:06,006 --> 00:00:09,342
Maggie McPherson defentsan.
Laguntza behar duzu.

2
00:00:09,426 --> 00:00:12,554
Ez dago ezer baliotsurik.
Bota edo eman ezazu guztia.

3
00:00:12,637 --> 00:00:16,433
Jeanine Ferrignok aktorea izan nahi zuen.
Elkarrekin hazi ziren.

4
00:00:16,516 --> 00:00:19,394
Helbidea kirol-portukoa da.
Aurkitu dudala uste dut.

5
00:00:19,477 --> 00:00:20,729
- Gazarian?
- Bai.

6
00:00:21,312 --> 00:00:22,856
Aupa! Maite zaitut, Cisco.

7
00:00:22,939 --> 00:00:24,441
Buelta eman, jode.

8
00:00:24,941 --> 00:00:27,652
Grace.
Mickeyren atxiloketa grabatzen ari da?

9
00:00:27,736 --> 00:00:28,570
Demon Fox?

10
00:00:28,653 --> 00:00:30,739
Bideoa epaiketan baliatu behar du.

11
00:00:30,822 --> 00:00:32,907
Norbaiten beharra zuenean,
han agertu zinen.

12
00:00:32,991 --> 00:00:34,451
Bere izaera osatu zenuen.

13
00:00:34,534 --> 00:00:36,202
Baldintzapekoaren kondizioak:

14
00:00:36,286 --> 00:00:38,329
banda-kideekin elkartzea debekaturik dago.

15
00:00:38,413 --> 00:00:40,582
Baliteke zazpi urte izatea.

16
00:00:40,665 --> 00:00:41,875
Beste kargu bat.

17
00:00:41,958 --> 00:00:45,962
Erailketa, aurrez pentsatuta
eta azpikeriaz, ekonomia-larrigarriekin.

18
00:00:46,046 --> 00:00:50,216
Akusatuari fidantza ukatu,
eta bera berehala espetxeratzen da.

19
00:00:50,300 --> 00:00:52,510
Atxiloen mehatxuari gehitu diezaiogun

20
00:00:52,594 --> 00:00:55,805
beldur funtsatu bat
zaindarien errepresaliei.

21
00:00:55,889 --> 00:00:57,307
Bete-betean harrapatu zituen!

22
00:00:57,390 --> 00:01:01,186
Auzitegiak erabaki salomonikoa hartuko du.
Fidantza mantenduz gero,

23
00:01:01,269 --> 00:01:04,773
epaiketa azkarra galduko duzu.
Bestela, fidantza ezereztuko dut,

24
00:01:04,856 --> 00:01:06,357
epaiketa azkarra egiteko.

25
00:01:06,441 --> 00:01:09,944
Mickey, entzun. Legalek
bihotzekoa izan du. Joan egin zaigu.

26
00:01:10,028 --> 00:01:13,031
Zatoz.
Hau egin ezean, ezingo zara hiletara joan.

27
00:01:13,114 --> 00:01:14,491
Hartua duzu erabakia?

28
00:01:14,574 --> 00:01:16,534
Neure burua entregatuko dut.

29
00:01:16,618 --> 00:01:19,079
Ez diot epaiketa azkarrari uko egingo.

30
00:01:19,579 --> 00:01:21,706
Auzitegi honek berriro atxilotzen zaitu.

31
00:01:35,678 --> 00:01:36,596
Altxatu.

32
00:01:38,056 --> 00:01:39,182
Bisita bat duzu.

33
00:02:00,912 --> 00:02:02,580
Hepa, gazte.

34
00:02:03,873 --> 00:02:06,251
Legal, nolatan zu hemen?

35
00:02:07,460 --> 00:02:08,878
Zu ikustera etorri naiz.

36
00:02:08,962 --> 00:02:10,171
Baina…

37
00:02:10,255 --> 00:02:12,257
Bai, badakit.

38
00:02:12,340 --> 00:02:16,177
Pastrami-ogitarteko hura
pasatzea izan zen.

39
00:02:16,261 --> 00:02:19,139
Eramandako bizimoduak
ondorioak izan zituen.

40
00:02:20,765 --> 00:02:22,851
Argitu kopeta hori, baina.

41
00:02:23,351 --> 00:02:24,936
Deprimitzeko modukoa da!

42
00:02:26,437 --> 00:02:28,648
Ezin izan nintzen zure hiletara joan.

43
00:02:28,731 --> 00:02:30,984
Ez zenuen ezer berezirik galdu, zinez.

44
00:02:31,067 --> 00:02:33,820
Catering ona izan zen, hori bai.
Behingoagatik,

45
00:02:34,320 --> 00:02:36,322
nire umeak ez ziren esku-laburrak izan.

46
00:02:39,159 --> 00:02:40,994
Tira, azaldu iezadazu.

47
00:02:44,914 --> 00:02:46,082
Ez daukat ezer.

48
00:02:46,708 --> 00:02:47,667
Galduta nago.

49
00:02:47,750 --> 00:02:50,753
Kasu honetan,
ez dut jokaldia argi ikusten.

50
00:02:51,713 --> 00:02:55,175
Zure bezero hura, Sam Scales,

51
00:02:55,258 --> 00:02:57,218
iruzurgilea zen, ezta?

52
00:02:57,302 --> 00:02:59,971
Bere burua iruzur-artistatzat zeukan.

53
00:03:00,638 --> 00:03:04,350
Horrelako tipo batek ez du erremediorik,
gazte.

54
00:03:04,851 --> 00:03:07,270
Lapur artean, ez dago ohorerik.

55
00:03:12,358 --> 00:03:14,611
Zer egingo dut zu gabe, Legal?

56
00:03:14,694 --> 00:03:16,696
Nirekin egiten zenuen gauza bera:

57
00:03:16,779 --> 00:03:18,781
konponbide bat aurkitu!

58
00:03:18,865 --> 00:03:22,452
Txinan, esaera zahar bat dago:

59
00:03:22,535 --> 00:03:27,749
"Guraso jakintsuek beren umeei
sustraiak eta hegoak ematen dizkiete".

60
00:03:30,710 --> 00:03:31,836
Esaera txinatarra?

61
00:03:31,920 --> 00:03:36,174
Zer? Zortearen galleta batean
irakurri nuen, Yang Chow jatetxean.

62
00:03:37,675 --> 00:03:39,886
Eman genizkizun sustraiak,

63
00:03:39,969 --> 00:03:41,888
zure aitak eta biok.

64
00:03:41,971 --> 00:03:45,141
Orain, zabaldu itzazu hegoak, gazte.

65
00:03:47,352 --> 00:03:49,562
Ez zaitez hainbeste kezkatu.

66
00:03:50,438 --> 00:03:51,940
Alboan naukazu.

67
00:03:53,024 --> 00:03:54,442
Beti eta beti.

68
00:03:57,362 --> 00:03:58,404
Haller.

69
00:04:00,365 --> 00:04:01,407
Haller.

70
00:04:06,871 --> 00:04:07,705
Altxatu.

71
00:04:08,289 --> 00:04:09,582
Bisita bat duzu.

72
00:04:26,516 --> 00:04:27,767
Kaixo, ama.

73
00:04:28,643 --> 00:04:30,311
Milesker etortzeagatik.

74
00:04:30,395 --> 00:04:31,771
Jakina, ba, seme.

75
00:04:32,939 --> 00:04:34,440
Zer moduz zabiltza?

76
00:04:35,441 --> 00:04:37,694
Ondo, ama. Ez zaitez nigatik kezkatu.

77
00:04:39,153 --> 00:04:41,364
Zure hutsunea sentitu genuen hiletan.

78
00:04:41,447 --> 00:04:42,865
Oso polita izan zen.

79
00:04:43,574 --> 00:04:48,579
Hori bai, nik uste nuenarekin alderatuta,
umeak ez ziren hain atsekabetuta egon.

80
00:04:48,663 --> 00:04:51,708
Tira,
baina badakizu umemoko mimatuak direla.

81
00:04:52,709 --> 00:04:55,753
Ama, zurekin hitz egin behar dut,
Hayleyri buruz.

82
00:04:55,837 --> 00:04:58,298
Hiletan egon zen, bere amarekin.

83
00:04:59,299 --> 00:05:01,551
Beti bezain hotz, ama.

84
00:05:01,634 --> 00:05:04,262
Hayley nolatan ari da hau guztia jasaten,

85
00:05:04,345 --> 00:05:05,888
ni bere ondoan eduki gabe?

86
00:05:06,597 --> 00:05:09,267
Bai.
Horrexegatik hitz egin nahi dut zurekin.

87
00:05:09,976 --> 00:05:11,894
Mexikora eraman ezazu Hayley.

88
00:05:11,978 --> 00:05:13,563
Seguru zaude?

89
00:05:13,646 --> 00:05:16,065
Tamalez, bai, ama.

90
00:05:16,607 --> 00:05:19,736
Nire egoerak arazoak ekartzen dizkio.
Ez da bidezkoa.

91
00:05:19,819 --> 00:05:23,906
Gainera, ez dut nahi Hayleyk
fiskalaren izugarrikeriak entzun ditzan.

92
00:05:24,615 --> 00:05:26,409
Ez da arrazoi pozgarria,

93
00:05:26,492 --> 00:05:30,997
baina bada garaia neska hark
bere sustraiak ondo ezagutu ditzan.

94
00:05:31,914 --> 00:05:34,709
Eta nire ezkontza prestatzen
lagundu ahalko dit.

95
00:05:34,792 --> 00:05:36,461
Pozik lagunduko dizu, ziur.

96
00:05:38,087 --> 00:05:39,797
Mami arduratuko da.

97
00:05:40,298 --> 00:05:43,092
Zainduko dut, bai.
Eta zuk, zaindu zeure burua!

98
00:05:43,176 --> 00:05:46,220
Eta jan ezazu zerbait, bihotza.
Argal-argal zaude.

99
00:05:47,263 --> 00:05:48,348
Maite zaitut, ama.

100
00:05:59,108 --> 00:06:01,444
Ene, Mickey ezin izan da hiletara joan.

101
00:06:02,653 --> 00:06:04,447
Tira, pentsa ezazu:

102
00:06:04,947 --> 00:06:07,408
Legalek zer egiteko esango ziokeen?

103
00:06:12,205 --> 00:06:13,831
Itxuraz baino ez da larria.

104
00:06:17,585 --> 00:06:20,713
Tira, berri onak: erasoa jasan aurretik,

105
00:06:20,797 --> 00:06:24,634
gailu lokalizatzaile bat jarri nuen
Jeanine Ferrignoren autoan.

106
00:06:24,717 --> 00:06:27,970
Non dauden jakingo dugu,
edonora doazela ere.

107
00:06:30,139 --> 00:06:33,476
- Joan zara larrialdietara?
- Ez da joan, ez.

108
00:06:42,110 --> 00:06:42,944
Cisco!

109
00:06:51,035 --> 00:06:53,454
Barka. Segundotxo bat.

110
00:07:14,642 --> 00:07:15,768
Ez mugitu.

111
00:07:18,980 --> 00:07:20,064
Zer da hau?

112
00:07:20,940 --> 00:07:22,650
Eta kirats hau? Zergatik?

113
00:07:22,733 --> 00:07:24,152
Arnikazko gela da.

114
00:07:25,069 --> 00:07:26,737
Ubeldurak sendatzen ditu.

115
00:07:27,321 --> 00:07:30,867
Hemen gordetzen dut,
Haller eta Bazkideak-eko gizon guztiak

116
00:07:30,950 --> 00:07:33,202
beti jotzen dituztelako aurpegian.

117
00:07:36,038 --> 00:07:37,415
Barkatu. Min eman dizu?

118
00:07:37,498 --> 00:07:40,460
Hurrengoan, ez zaitez hain baboa izan, ba.
Eta Gazarianen gizonak

119
00:07:40,543 --> 00:07:42,837
hasitakoa amaitzen saiatzen badira?

120
00:07:44,255 --> 00:07:45,548
Ez lirateke arriskatuko.

121
00:07:46,424 --> 00:07:48,134
Gangster psikotikoak dira,

122
00:07:48,217 --> 00:07:52,054
eta gangster are psikotikoago batentzat
egiten dute lan.

123
00:07:52,138 --> 00:07:55,683
Mickey kartzelan egotea gehiegi da
dagoeneko. Ez dut kezkatu nahi

124
00:07:56,225 --> 00:08:00,062
nire senarra agian akabatu
edo maletategi batean sartuko dutelako.

125
00:08:00,146 --> 00:08:01,147
Txiki.

126
00:08:01,814 --> 00:08:05,026
Hitzematen dizut
ez dela horrelakorik gertatuko.

127
00:08:05,610 --> 00:08:09,322
Orain, lokalizatzaileaz,
urrunetik jarraituko diet.

128
00:08:11,073 --> 00:08:12,074
Lorna.

129
00:08:12,658 --> 00:08:15,828
Kontu hau serio hartu dut.

130
00:08:24,086 --> 00:08:25,588
Hitz egin dezagun Gazarianez.

131
00:08:25,671 --> 00:08:29,592
Zorte pixka batekin, Biogreenen
isilpeko jabea dela frogatuko dugu.

132
00:08:29,675 --> 00:08:32,470
Sam
Biogreenen lanean zebilela esan ahal dugu,

133
00:08:32,553 --> 00:08:33,804
baina zertarako?

134
00:08:33,888 --> 00:08:35,515
Hor aipatuko genuke FBIa.

135
00:08:35,598 --> 00:08:38,142
Samen atzetik zebiltzan.
Los Alamitosen atxilotu zuten.

136
00:08:38,226 --> 00:08:41,354
- Ez zuten kargurik aurkeztu.
- Horixe. Zergatik ez?

137
00:08:43,856 --> 00:08:46,567
Ez zuten Sam nahi, Gazarian baizik.

138
00:08:47,151 --> 00:08:49,195
Bingo! Samen bidez harrapatu nahi zuten.

139
00:08:49,278 --> 00:08:51,030
Gazarianek Sam hilarazi zuen,

140
00:08:51,113 --> 00:08:53,866
Sam
FBIaren informatzailea zela jakin zuelako?

141
00:08:53,950 --> 00:08:55,701
Badu zentzurik, ezta?

142
00:08:55,785 --> 00:08:58,287
Eta zutaz mendekatzeko jarri zizun tranpa?

143
00:08:58,371 --> 00:09:03,334
Gazarianek auzitegikoagatik gorroto nau.
Aukera ikusi, eta aprobetxatu egin zuen.

144
00:09:03,417 --> 00:09:06,337
Berriro testigatu dezala.
Kontuz ibili behar dugu.

145
00:09:06,420 --> 00:09:08,798
Arinegi mugituz gero, galdu egingo dugu.

146
00:09:08,881 --> 00:09:12,635
Ciscok lokalizatzaile bat jarri dio
Ferrignoren autoari, baina…

147
00:09:12,718 --> 00:09:13,553
Zer?

148
00:09:13,636 --> 00:09:16,222
Hau ez zait gustatzen.
Ez duzu Cisco ikusi.

149
00:09:16,305 --> 00:09:17,807
Tipo hura arriskutsua da.

150
00:09:17,890 --> 00:09:19,308
Hori bagenekien, aizu.

151
00:09:19,392 --> 00:09:21,978
Oraingoan,
hori aprobetxatu dezakegu, baina.

152
00:09:22,061 --> 00:09:25,356
Izututa gaudela pentsatu dezala,
eta, espero ez duenean, zitazioa.

153
00:09:25,439 --> 00:09:27,066
Ciscok jakingo du zer egin.

154
00:09:28,192 --> 00:09:30,528
Hiltzailea Gazarian dela teoria ona da,

155
00:09:30,611 --> 00:09:33,823
baina, epaimahaiak sinetsi dezan,
frogak behar ditugu.

156
00:09:33,906 --> 00:09:35,241
Topatuko ditugu.

157
00:09:35,324 --> 00:09:38,160
Tamalez,
orain ezin dizuet horretan lagundu.

158
00:09:38,744 --> 00:09:40,371
Denok ahaleginduko gara.

159
00:09:40,955 --> 00:09:43,791
Portzierto,
ama ados dago: Hayley eramango du.

160
00:09:43,874 --> 00:09:47,003
Ederki! Ondo pasa dezala, hemendik urrun.

161
00:09:48,087 --> 00:09:52,049
Afarian esango diot. Bihar,
epaimahai-hautaketari helduko diot.

162
00:09:54,427 --> 00:09:58,347
- Eskerrik asko, Maggie, guztiagatik.
- Ez eman eskerrik, oraindik.

163
00:09:59,181 --> 00:10:04,103
Ondo gogoratzen badut,
Dana Berg aditua da epaimahai-hautaketan.

164
00:10:04,186 --> 00:10:05,104
Badakit, bai.

165
00:10:05,605 --> 00:10:08,399
Zorionez, nik ere badauzkat amarru batzuk.

166
00:10:09,025 --> 00:10:10,276
Ederki.

167
00:10:11,777 --> 00:10:13,112
Adiós, McPiztia.

168
00:10:14,113 --> 00:10:17,325
HIRU ASTE GEROAGO

169
00:10:18,367 --> 00:10:21,162
Ez, bazkalorduan gaude.

170
00:10:21,245 --> 00:10:24,790
Berehala itzuliko naiz.
Zaude, segundo bat.

171
00:10:24,874 --> 00:10:28,461
Kaixo. Moka kafe bat,
mesedez, kafe bikoitzarekin.

172
00:10:28,544 --> 00:10:31,088
Milesker. Eta galleta horietako bat.

173
00:10:31,839 --> 00:10:32,798
Zertan dabiltza?

174
00:10:32,882 --> 00:10:35,217
Pilota jaurti nahi dute,
baina ez dute hartzailerik.

175
00:10:35,301 --> 00:10:39,096
Defentsa ondo dago, baina
diziplina falta zaie. Deskalabru hutsa.

176
00:10:44,935 --> 00:10:47,021
Ez, hilketa-epaiketa da.

177
00:10:47,647 --> 00:10:49,482
Bai, badakit.

178
00:10:50,024 --> 00:10:51,859
Ea ez nauten ni hautatzen.

179
00:10:53,486 --> 00:10:55,655
68.A ONDO DAGO

180
00:10:55,738 --> 00:10:57,114
Gero deituko dizut.

181
00:11:18,511 --> 00:11:21,597
Berriro hasi aurretik,
hankak luzatuko ditut, bai?

182
00:11:21,681 --> 00:11:22,515
Bai.

183
00:11:26,268 --> 00:11:28,104
SEIGARRENA
EMAKUME HISPANOA, 70 URTE IA

184
00:11:29,563 --> 00:11:31,023
Urdina txarra da, ezta?

185
00:11:31,607 --> 00:11:34,276
Bai. Urdina, hotza. Gorria, beroa.

186
00:11:34,360 --> 00:11:36,904
- Intuitiboena kontrakoa da.
- Horixe, ba.

187
00:11:36,987 --> 00:11:40,658
Fiskal sudurzuleak nahasteko da.
Golantz-ek muturra sartu zuen.

188
00:11:42,034 --> 00:11:45,287
Jeff Golantzek zure epaimahaikide-oharrak
miatu zituen?

189
00:11:45,371 --> 00:11:46,497
- Bai.
- Noiz?

190
00:11:46,580 --> 00:11:48,791
Trevor Elliotten kasuan.
Gaizki atera zitzaion.

191
00:11:48,874 --> 00:11:51,419
Urdina ontzat
eta gorria txartzat jo zituen.

192
00:11:52,086 --> 00:11:53,713
Ez dizut sinesten.

193
00:11:53,796 --> 00:11:56,924
Jakina.
Zure aldeko guztiak santutzat dauzkazu.

194
00:11:59,260 --> 00:12:02,054
Hirurogeita zortzigarrena
irakasle jubilatua da.

195
00:12:02,138 --> 00:12:05,433
Nik itxura ona hartzen diot.
Zuk zergatik ez?

196
00:12:05,516 --> 00:12:09,311
Ez dakit. Tira, susmo txar bat dut.

197
00:12:09,395 --> 00:12:12,231
Egingo nuke
segurtasun indarren aldekoa dela.

198
00:12:12,314 --> 00:12:14,650
Ez du poliziaren tranparena sinetsiko.

199
00:12:14,734 --> 00:12:19,447
Errekusazio bakarra geratzen zaigu.
Nik nahiagoko nuke tipo hau, 19.a,

200
00:12:19,530 --> 00:12:22,366
Danaren epaimahaikidea izan zedin.
Kontularia da.

201
00:12:22,450 --> 00:12:25,119
Normalean ados nengoke, baina ez dakit.

202
00:12:25,202 --> 00:12:27,246
Bihozkada bat dut 68.a dela eta.

203
00:12:29,039 --> 00:12:31,792
Eta ez du zerikusirik
jaso duzun mezuarekin?

204
00:12:31,876 --> 00:12:33,169
Zer mezu?

205
00:12:33,252 --> 00:12:34,503
Hara bestea.

206
00:12:41,218 --> 00:12:42,720
Dena dela, ez da ondo aterako.

207
00:12:42,803 --> 00:12:43,888
Zergatik?

208
00:12:43,971 --> 00:12:48,476
Lagunak dira. Golantz Bergen bigarrena
izan zen. Pickleballean jolasten dira.

209
00:12:48,559 --> 00:12:51,270
Batek koloreenaren berri badu,
besteak ere bai.

210
00:12:51,812 --> 00:12:53,022
Oraintxe nator.

211
00:13:12,708 --> 00:13:14,752
Alde biek errekusazio bana duzue.

212
00:13:15,377 --> 00:13:16,545
Berg andrea?

213
00:13:16,629 --> 00:13:20,466
Fiskaltzak alde batera utzi nahi du
68. epaimahaikidea.

214
00:13:20,549 --> 00:13:24,637
Hirurogeita zortzi, joan zaitezke.
Auzitegiak eskerrak ematen dizkizu.

215
00:13:25,221 --> 00:13:28,307
Urdina txarra dela jakinda
oharrak ikusi izan balitu,

216
00:13:28,390 --> 00:13:29,975
ez zukeen 68.a botako.

217
00:13:30,059 --> 00:13:32,353
Horrexegatik jarri dut gorri.

218
00:13:35,105 --> 00:13:39,068
Komunera joan naiz, agentearekin,
Bergek begi-kolpe bat egin zezan.

219
00:13:41,612 --> 00:13:43,113
Printzesa ezkongaian bezala?

220
00:13:43,197 --> 00:13:44,949
Hayleyren filmik gogokoena.

221
00:13:45,032 --> 00:13:47,868
"Adimen lehergarria duzu, zinez".

222
00:13:48,828 --> 00:13:49,995
Ez naiz kexatzen.

223
00:13:51,372 --> 00:13:54,291
Defentsak alde batera utzi nahi du
19. epaimahaikidea.

224
00:13:54,375 --> 00:13:57,461
Ederki. 19. epaimahaikidea, joan zaitezke.

225
00:13:57,545 --> 00:13:59,630
Milesker zure zerbitzuagatik.

226
00:13:59,713 --> 00:14:01,173
Eskerrik asko.

227
00:14:22,403 --> 00:14:23,445
Zelan, konpai?

228
00:14:25,739 --> 00:14:28,701
Dozena bat tipo dago zu ikusteko irrikan.

229
00:14:29,994 --> 00:14:31,829
Bulegoa itxita dago, Bamba.

230
00:14:32,371 --> 00:14:34,456
Gaur, edo behin betiko?

231
00:14:34,540 --> 00:14:38,252
Oraingoz bai.
Arreta neure kasuan jarriko dut.

232
00:14:40,963 --> 00:14:43,591
- Bihotza erdiratuko diezu.
- Zer erremedio?

233
00:14:43,674 --> 00:14:45,593
Bamba, ez urrundu asko, bai?

234
00:14:45,676 --> 00:14:50,139
Jakina. Neure kontura, gizon. Iparraldera
bidaltzen nauten arte, behintzat.

235
00:14:52,725 --> 00:14:57,062
Ez nizkizun eskerrak eman,
lana emateagatik.

236
00:14:57,897 --> 00:15:00,774
Pozik jarraituko nukeen,
nire musika gorroto bazenuen ere.

237
00:15:01,734 --> 00:15:05,446
Nahiagoko nuke zure musika entzun,
hemen sartuta egotea baino.

238
00:15:05,529 --> 00:15:07,656
Geroko bilerara zurekin joango naiz.

239
00:15:07,740 --> 00:15:08,949
Programan al zaude?

240
00:15:09,033 --> 00:15:12,411
Ez, baina
bilerei esker ziegatik ateratzen naiz.

241
00:15:14,455 --> 00:15:16,206
Lana amaitu arte itxarongo dizut.

242
00:15:16,290 --> 00:15:19,460
Sports Illustrated bat ikusi dut,
bainujantziena.

243
00:15:19,543 --> 00:15:21,837
Tyra Banks, amatxo maitea! Bai, ezta?

244
00:16:18,811 --> 00:16:22,147
Kasu-erregistro horretan
ezer gutxi topatuko duzu.

245
00:16:22,231 --> 00:16:24,191
1995. urtekoa da.

246
00:16:24,274 --> 00:16:25,275
Benetan?

247
00:16:25,943 --> 00:16:29,071
Bai, hemengo liburu gehienak bezalaxe.

248
00:16:30,155 --> 00:16:34,243
Kartzelak jendea sartzeko dira.
Bertan ez duzu irteteko era aurkituko.

249
00:16:36,245 --> 00:16:37,121
Aizu,

250
00:16:38,038 --> 00:16:39,581
abokatu hura zara, ezta?

251
00:16:40,457 --> 00:16:41,333
Bai.

252
00:16:42,167 --> 00:16:44,545
Aurretiko ikustaldi bat izango dut.

253
00:16:45,587 --> 00:16:47,798
Abokatuak akordioa gomendatu zidan.

254
00:16:49,299 --> 00:16:50,801
Ez nion kasurik egin.

255
00:16:51,385 --> 00:16:55,222
Sentitzen dut,
baina gaur ezin diot inori lagundu.

256
00:16:55,305 --> 00:16:56,598
Ados?

257
00:16:56,682 --> 00:16:57,599
Zorte on.

258
00:17:04,732 --> 00:17:06,108
Zer leporatu dizute?

259
00:17:07,901 --> 00:17:09,028
Erailketa.

260
00:17:09,945 --> 00:17:13,073
Nire kidea hil omen nuen,
negozio osoa neureganatzeko.

261
00:17:17,161 --> 00:17:18,746
Arrazoi ekonomikoak.

262
00:17:20,164 --> 00:17:21,749
Ezagutzen dut kargua.

263
00:17:26,754 --> 00:17:28,964
- Tira.
- Hitz egin iezadazu zutaz.

264
00:17:30,215 --> 00:17:31,550
Crenshaw-en hazi nintzen.

265
00:17:32,051 --> 00:17:34,762
Gaztetan, saltsa batzuetan nahasi nintzen,

266
00:17:36,096 --> 00:17:37,473
baina ezer larririk ez.

267
00:17:38,307 --> 00:17:40,100
Aurrekariak edukitzeko adina.

268
00:17:40,684 --> 00:17:45,731
Azkenean, zentzatu, eta dirua aurrezten
hasi nintzen. Mailegu bat jaso nuen,

269
00:17:46,774 --> 00:17:48,358
ETE-administraziokoa.

270
00:17:49,193 --> 00:17:52,154
Neure negozioari ekiteko aukera izan nuen.

271
00:17:52,237 --> 00:17:54,156
CG Liquors, alegia?

272
00:17:54,239 --> 00:17:57,618
Bai. Nire inizialak dira: Carter Gates.

273
00:17:58,285 --> 00:18:02,456
Lehen denda West Adams-en jarri nuen.
Urte batzuen buruan, bigarrena ireki nuen.

274
00:18:03,499 --> 00:18:08,337
Orduan sartu nuen kide bat:
Gary, nire lehengusuaren laguna.

275
00:18:08,962 --> 00:18:10,756
Kapitala zeukan,

276
00:18:12,257 --> 00:18:15,094
eta tipo zintzoa zirudien.

277
00:18:15,177 --> 00:18:18,555
Pare bat urte pasata,
dirua falta zela konturatu nintzen.

278
00:18:19,389 --> 00:18:21,266
Kontuek ez zuten koadratzen,

279
00:18:21,975 --> 00:18:24,895
eta banekien dirua Garyk eraman zuela,
nahitaez.

280
00:18:26,063 --> 00:18:27,815
Beraz, aurre egin nion.

281
00:18:27,898 --> 00:18:31,610
Inspektorearen arabera,
hilketaren egunean eztabaidatu zenuten.

282
00:18:31,693 --> 00:18:34,238
Ika-mika ibili ginen, besterik gabe.

283
00:18:34,738 --> 00:18:37,950
Dendatik joan,
eta jakin nuen hurrengoa zera izan zen:

284
00:18:39,576 --> 00:18:40,786
Gary hilda zegoela.

285
00:18:41,787 --> 00:18:45,290
Poliziek nire historia
gainetik begiratu zuten, eta akabo.

286
00:18:46,166 --> 00:18:49,044
Norbait atxilotu nahi zuten,
kasua azkar ixteko.

287
00:18:51,130 --> 00:18:53,298
Ez dizut errealitatea samurtuko.

288
00:18:53,382 --> 00:18:54,967
Carter, itxura txarra du.

289
00:18:55,467 --> 00:18:57,469
Benetan txarra. Begizko lekuko bat dute.

290
00:18:57,553 --> 00:18:59,304
Mesedez. Ordaindu ahal dizut.

291
00:19:00,097 --> 00:19:02,850
Beste abokatu bati ere ordaindu nion.

292
00:19:04,560 --> 00:19:06,311
Ez nintzen ni izan.

293
00:19:08,272 --> 00:19:11,108
Ez naiz hiltzaile bat, Crane andrea.

294
00:19:12,317 --> 00:19:14,611
Beste hamaika gauza egin baditut ere,

295
00:19:15,988 --> 00:19:17,614
hiltzailea ez naiz.

296
00:19:18,991 --> 00:19:20,742
Akordioa onartzen badut,

297
00:19:21,243 --> 00:19:22,703
akabo.

298
00:19:24,037 --> 00:19:26,623
Akabo geratzen zaizkidan urte guztiak.

299
00:19:32,171 --> 00:19:34,089
Azaldu begizko lekukorena.

300
00:19:35,507 --> 00:19:37,426
Rashad Harrison?

301
00:19:37,509 --> 00:19:39,845
CG Liquorseko apal-betetzailea da.

302
00:19:39,928 --> 00:19:42,389
Carter kidea hiltzen ikusi omen zuen.

303
00:19:42,472 --> 00:19:44,266
Zure bezeroa Carter Gates da?

304
00:19:44,349 --> 00:19:47,060
Hara, bozgorailua jarri duzue. Bai, Izzy.

305
00:19:47,144 --> 00:19:51,190
- Bere dosierrak jaso dituzu.
- Ea gauzaren bat baliatu dezakegun.

306
00:19:51,273 --> 00:19:55,485
Rashadek beste lan bat omen du.
Topatu ezazu, eta hitz egin ezazue.

307
00:19:55,986 --> 00:19:58,822
Culver City-ko
marihuana-denda batean omen dago.

308
00:19:58,906 --> 00:20:03,118
Txiki, Gazarian eta neska-laguna
Pasadena-ko Airbnb batean daude,

309
00:20:03,202 --> 00:20:04,244
oraintxe bertan.

310
00:20:04,328 --> 00:20:06,914
Ezin naiz Culver Cityraino joan.

311
00:20:06,997 --> 00:20:11,168
Lokalizatzaile bat duenez,
zuk ez duzu zertan haren atzetik mugitu.

312
00:20:11,251 --> 00:20:14,171
- Teorikoki ez, baina…
- Teorikoki ez?

313
00:20:14,254 --> 00:20:17,216
Estatutik kanpo,
ezingo diogu zitazioa entregatu.

314
00:20:17,299 --> 00:20:19,509
Urruntzea arriskutsua litzateke.

315
00:20:19,593 --> 00:20:21,803
Beste norbaitek lagun diezaguke.

316
00:20:21,887 --> 00:20:23,805
- Road Saintsek, adibidez?
- Zer?

317
00:20:24,306 --> 00:20:27,976
Kontua ez da seguruagoa izango
Road Saintsak nahasten baditugu.

318
00:20:28,769 --> 00:20:31,855
Cisco, argi dago
ez didazula kasurik egin nahi.

319
00:20:31,939 --> 00:20:33,899
Trankil, egizu nahi duzuna.

320
00:20:33,982 --> 00:20:37,027
Baina zitazioa Valek entregatu dezala.

321
00:20:37,110 --> 00:20:39,446
Horretarako ordaintzen diogu, ados?

322
00:20:39,947 --> 00:20:41,156
Cisco?

323
00:20:41,240 --> 00:20:42,366
Ados.

324
00:20:42,449 --> 00:20:45,077
Ederki. Izzy,
bihar Culver Cityra eramaten banauzu,

325
00:20:45,160 --> 00:20:46,870
hanburgesa bat erosiko dizut.

326
00:20:46,954 --> 00:20:49,164
- Nola ez.
- Primeran. Bihar arte.

327
00:20:50,249 --> 00:20:51,458
Agur, txiki.

328
00:21:02,803 --> 00:21:05,305
Cisco, izututa dago, besterik gabe.

329
00:21:05,389 --> 00:21:09,393
Ez daki zer egingo lukeen,
zuri zerbait gertatuz gero.

330
00:21:09,476 --> 00:21:13,188
Kontua da ja ez zarela otso bakartia.

331
00:21:14,106 --> 00:21:15,357
Ez ezazu ahaztu.

332
00:21:34,668 --> 00:21:35,627
Hepa.

333
00:21:42,467 --> 00:21:45,929
Stone epailearen letraduak deitu dit.
Badakizu zergatik?

334
00:21:47,389 --> 00:21:48,515
Hipokrita.

335
00:21:49,182 --> 00:21:50,058
Barka?

336
00:21:50,642 --> 00:21:54,813
Frogak ezkutuan gordetzeaz
akusatu ninduzun. Alderantziz izan zen.

337
00:21:54,896 --> 00:21:56,023
Zer gertatu da?

338
00:21:56,106 --> 00:21:58,442
Galdetu zure senar ohiari.

339
00:21:58,525 --> 00:21:59,985
Altxa zaitezte.

340
00:22:00,068 --> 00:22:02,571
Lionel Stone epaile ohoragarria.

341
00:22:08,535 --> 00:22:12,998
Gaur ez nuen pentsatuta
are beste froga-disputa bat arbitratzea.

342
00:22:13,832 --> 00:22:16,835
Berg andrea,
hasierako adierazpena egitekoa zinen.

343
00:22:16,918 --> 00:22:19,129
Azaldu plana zergatik aldatu den.

344
00:22:19,713 --> 00:22:21,465
Barkatu, jauna, baina

345
00:22:21,548 --> 00:22:24,468
defentsaren lekuko-zerrenda eguneratua
atzo jaso,

346
00:22:24,551 --> 00:22:26,595
eta izen berri bat ikusi genuen:

347
00:22:26,678 --> 00:22:28,138
Iris Dietrich.

348
00:22:28,221 --> 00:22:29,890
Nire ikertzaileak jakin zuen

349
00:22:29,973 --> 00:22:32,517
andrea Sam Scalesen etxejabea izan zela,

350
00:22:32,601 --> 00:22:34,311
biktimaren azken helbidean.

351
00:22:34,394 --> 00:22:37,647
Fiskaltzak ez zuen helbide honen berri,

352
00:22:37,731 --> 00:22:40,734
biktimak alokailurako
ezizen bat erabili zuelako.

353
00:22:40,817 --> 00:22:45,072
Baina, antza denez,
Haller jaunak bazuen honen berri.

354
00:22:45,947 --> 00:22:51,078
Izan ere, Dietrich andreak esan digu
akusatua egona zela toki hartan.

355
00:22:51,161 --> 00:22:55,290
Haller jaunak biktimaren ondasunak
arakatu omen zituen, eta gero

356
00:22:55,374 --> 00:22:58,627
zera esan zion Dietrich andreari:
dena botatzeko,

357
00:22:58,710 --> 00:23:00,587
edo bigarren eskuan saltzeko.

358
00:23:01,171 --> 00:23:05,175
Haller jaunak froga-erakusketaren arauak
urratu ditu, nabarmen.

359
00:23:05,258 --> 00:23:07,427
Frogak suntsitzeraino ere iritsi da,

360
00:23:07,511 --> 00:23:10,722
eta gainera
ebidentziak bereganatu ditu agian.

361
00:23:10,806 --> 00:23:12,182
Hau zentzugabekeria.

362
00:23:12,265 --> 00:23:16,186
Bai, helbideko hartakoa arakatu nuen,
baina ez nuen ezer eraman.

363
00:23:16,770 --> 00:23:19,815
Dietrich andreak esango zien hori,
baina Berg andreak ez du aipatu…

364
00:23:19,898 --> 00:23:21,566
- Jauna, ez…
- Ez dut amaitu!

365
00:23:21,650 --> 00:23:23,193
Andrea, ez da zure txanda.

366
00:23:23,276 --> 00:23:26,655
Auzitegi-kidea naiz.
Inoiz ez nuke frogarik suntsituko,

367
00:23:26,738 --> 00:23:29,783
ezta ezer eramango ere,
fiskaltzari erakutsi gabe.

368
00:23:29,866 --> 00:23:32,911
Egia esan,
hango ezerk ez zuen balio frogagarririk.

369
00:23:32,994 --> 00:23:36,123
Helbideak berak du balio frogagarria.

370
00:23:36,206 --> 00:23:39,376
Baimena eskatu nuen
lekuko bat Arizonan galdekatzeko.

371
00:23:39,459 --> 00:23:42,337
Biktimaren ziegakide ohia, alegia.

372
00:23:42,421 --> 00:23:44,464
Berg andreak bazuen honen berri.

373
00:23:44,548 --> 00:23:46,883
Hark biktimaren ezizena
eta helbidea esan zizkidan.

374
00:23:46,967 --> 00:23:49,136
Eta ez zenizkigun jakinarazi!

375
00:23:49,719 --> 00:23:51,888
Jauna, auzitegiari eskatzen diot

376
00:23:51,972 --> 00:23:55,308
Haller jauna zigortzeko,
hain jokabide onartezinagatik.

377
00:23:55,392 --> 00:23:56,768
Zer jokabide onartezin?

378
00:23:56,852 --> 00:23:58,603
Ez dugu zertan adierazpenik entregatu,

379
00:23:58,687 --> 00:24:01,982
baldin eta lekukoa
epaiketara ez badakargu. Ez dugu ekarriko.

380
00:24:02,065 --> 00:24:04,943
Baina
lekuko hark emandako frogak darabilzkizu!

381
00:24:05,026 --> 00:24:08,196
Zuk ere edukiko zenituzke,
zure lana egin izan bazenu.

382
00:24:08,280 --> 00:24:09,948
Tira, aizue.

383
00:24:10,449 --> 00:24:11,741
Nahikoa da.

384
00:24:12,409 --> 00:24:15,579
Jauna, fiskaltzak exijitzen du…

385
00:24:15,662 --> 00:24:18,415
Barka. Fiskaltzak zerbait exijitzen duela?

386
00:24:18,498 --> 00:24:22,627
Haller jaunak ez dio, ez, fiskaltzari
bidea urratu, baina ez du zertan.

387
00:24:22,711 --> 00:24:25,839
Legera hertsiki mugatuta,
ez du gaizki jokatu.

388
00:24:25,922 --> 00:24:29,551
Bazenuen lekukoaren berri.
Edonoiz galdeka zenezakeen.

389
00:24:30,343 --> 00:24:31,344
Milesker, jauna.

390
00:24:31,428 --> 00:24:33,722
Legearen arima beste kontu bat da.

391
00:24:33,805 --> 00:24:36,683
Haller jauna, arinkeriaz jokatu duzu.

392
00:24:36,766 --> 00:24:38,143
Legala izan da, bai,

393
00:24:38,226 --> 00:24:43,523
baina, lekuko hura aurkeztu ez duzunez,
berari esker lortutako edozein froga

394
00:24:43,607 --> 00:24:47,068
ezereztuko dugu. Hala izanez gero,
zigorrak egongo dira.

395
00:24:47,152 --> 00:24:48,361
Argi azaldu dut?

396
00:24:49,070 --> 00:24:50,864
Bai, jauna. Argi eta garbi.

397
00:24:50,947 --> 00:24:54,409
Ederki.
Datorrela epaimahaia, eta has gaitezen.

398
00:25:00,081 --> 00:25:01,833
Ez zenuen ezer topatu, zinez?

399
00:25:02,334 --> 00:25:03,919
Ez nuen ezer eraman.

400
00:25:04,753 --> 00:25:08,673
Mags, ez dut arau bakarra ere hautsi, bai?
Eta irabazi egin dugu.

401
00:25:08,757 --> 00:25:09,799
Zuk uste?

402
00:25:09,883 --> 00:25:11,051
Kargu hartu dizu.

403
00:25:11,134 --> 00:25:15,096
Berriro hanka sartzen badugu,
eta honek ondorioak izango ditu.

404
00:25:15,180 --> 00:25:16,765
Egin beharrekoa egin nuen.

405
00:25:17,265 --> 00:25:19,601
Hau inoiz ez da borroka justu bat.

406
00:25:19,684 --> 00:25:24,022
Haiek botere osoa dutenez,
partida orekatu behar dugu.

407
00:25:24,523 --> 00:25:26,024
Ongi etorri nire bandora.

408
00:25:42,415 --> 00:25:47,837
Egun on, jaun-andreok. Dana Berg naiz,
letradua eta distrituko fiskala.

409
00:25:47,921 --> 00:25:50,757
Zerbaiten bila etorri naiz:

410
00:25:50,840 --> 00:25:52,259
justizia bila.

411
00:25:52,801 --> 00:25:54,803
Gizon bat erail zuten,

412
00:25:54,886 --> 00:25:59,766
legea, duintasuna eta morala
guztiz zapalduta.

413
00:25:59,849 --> 00:26:03,061
Erailea auzitegi honexen
konfiantzazko pertsona bat da,

414
00:26:03,144 --> 00:26:04,437
lankide bat.

415
00:26:04,521 --> 00:26:09,192
Erailea arauak gordetzekoa zen,
ez berak haustekoa.

416
00:26:09,276 --> 00:26:11,695
Fiskaltzak ziurtasun osoz frogatu nahi du

417
00:26:11,778 --> 00:26:15,865
Sam Scales bere abokatuak hil zuela,
Michael Hallerrek.

418
00:26:17,951 --> 00:26:20,453
Zergatia jakin nahiko duzue.

419
00:26:20,537 --> 00:26:23,832
Beste batzuen artean,
arrazoirik bakunenagatik hil zuen:

420
00:26:23,915 --> 00:26:25,000
diruagatik.

421
00:26:25,584 --> 00:26:29,212
Scales jauna eta Haller jauna
disputan zeudela frogatuko dugu,

422
00:26:29,296 --> 00:26:32,632
ordaindu gabeko
zerbitzu-ordainsariak zirela eta.

423
00:26:33,425 --> 00:26:37,512
Akusatuak,
amorruak eta diru-goseak bultzatuta,

424
00:26:37,596 --> 00:26:41,600
erabaki zuen
dirua berreskuratzeko erarik onena

425
00:26:41,683 --> 00:26:45,478
Sam Scales erailtzea zela,
bere ondareari etekina ateratzeko.

426
00:26:45,562 --> 00:26:48,898
Hala, frogek erakutsiko dute

427
00:26:48,982 --> 00:26:52,694
nola Haller jaunak
biktima etxera erakarri zuen,

428
00:26:52,777 --> 00:26:57,449
berbertatik tiro egiteko,
akusatuaren autoko maletategian.

429
00:26:58,408 --> 00:27:03,079
Haller jauna basamorturantz abiatu zen,
biktimaren gorpua autoan zeukala,

430
00:27:03,163 --> 00:27:06,207
bera desertuan lurperatzeko asmoaz.

431
00:27:06,291 --> 00:27:08,793
Eta musu-truk libratuko zatekeen,

432
00:27:08,877 --> 00:27:12,213
agente baten ikusmen finagatik
izan ez balitz:

433
00:27:12,297 --> 00:27:14,758
matrikula falta zitzaiola ikusi zuenez,

434
00:27:14,841 --> 00:27:18,094
geldiarazi egin zuen.
Trafiko-geraldi ohikoa izan zen.

435
00:27:18,720 --> 00:27:21,306
Ez dut errealitatea hitzez samurtuko:

436
00:27:21,389 --> 00:27:24,809
Sam Scales ere delitugilea zen.

437
00:27:25,393 --> 00:27:26,436
Iruzurgilea.

438
00:27:26,519 --> 00:27:29,648
Besteetaz aprobetxatzen zen,
haren mesedetan.

439
00:27:29,731 --> 00:27:31,733
Bere delituak delitu,

440
00:27:31,816 --> 00:27:34,319
ez zuen hala hiltzea merezi.

441
00:27:34,402 --> 00:27:36,279
Inork ez du hori merezi.

442
00:27:36,363 --> 00:27:38,698
Eta inor ez dago legearen gainetik,

443
00:27:38,782 --> 00:27:43,328
bereziki legea gordeko duela
zin egin duen norbait.

444
00:27:44,079 --> 00:27:48,375
Haller jaunak Sam Scales
harrapakin erraza zela pentsatuko zuen,

445
00:27:48,875 --> 00:27:53,088
bere heriotzaz inor jabetuko ez zela,
inork deitoratuko ez zuela.

446
00:27:53,171 --> 00:27:59,010
Beharbada pentsatu zuen, sistema judiziala
sakonki ezagutzen zuenez,

447
00:27:59,094 --> 00:28:02,013
erailketaz musu-truk libratuko zela.

448
00:28:02,097 --> 00:28:04,641
Harrapatzen bazuten ere,
agian pentsatu zuen

449
00:28:04,724 --> 00:28:09,270
epaiketetan dauzkan eskarmentu-urteak
baliatu ahalko zituela

450
00:28:09,354 --> 00:28:13,066
zuei arreta galarazteko,
zuek engainatzeko.

451
00:28:14,693 --> 00:28:16,611
Oker zegoen, baina.

452
00:28:17,237 --> 00:28:19,781
Guztiz oker zegoen.

453
00:28:20,365 --> 00:28:23,910
Eskura dauzkazuen egitate argiak
ikusten dituzuenean,

454
00:28:23,993 --> 00:28:28,748
ziur nago
epai posible bakarra emango duzuela:

455
00:28:29,624 --> 00:28:30,667
erruduna.

456
00:28:32,085 --> 00:28:33,086
Eskerrik asko.

457
00:28:37,006 --> 00:28:38,341
Milesker, Berg andrea.

458
00:28:38,967 --> 00:28:40,719
Atsedenaldi motz bat.

459
00:28:52,355 --> 00:28:53,565
Ezingo gara geratu.

460
00:28:53,648 --> 00:28:56,151
Kasu hartako lekukoarekin
hitz egingo dugu.

461
00:28:56,234 --> 00:28:57,736
Milesker etortzeagatik.

462
00:28:57,819 --> 00:28:59,696
Ea itzuli ahal naizen. Egurra!

463
00:29:13,042 --> 00:29:15,879
Maggieren ustez, baliteke
auzipetzea lau egun barru amaitzea.

464
00:29:15,962 --> 00:29:19,382
Zitazioa hiru aste hauetan
entregatu behar diogu Gazariani.

465
00:29:19,466 --> 00:29:22,177
Moldatuko gara, nire ustez. Oraindik…

466
00:29:22,886 --> 00:29:23,887
Kaka.

467
00:29:23,970 --> 00:29:24,971
Zer?

468
00:29:25,555 --> 00:29:26,848
Mugitzen ari dira.

469
00:29:27,348 --> 00:29:28,933
- Banoa.
- Ez itzazu galdu.

470
00:29:29,017 --> 00:29:30,852
Kasua zitazioan oinarritu dut.

471
00:29:30,935 --> 00:29:32,812
Bai, neure kontura.

472
00:29:36,483 --> 00:29:38,985
Defentsa prest dago
hasierako adierazpenerako?

473
00:29:41,070 --> 00:29:41,905
Prest zaude?

474
00:29:43,698 --> 00:29:45,742
Abokatu ospetsu baten hitzetan,

475
00:29:46,284 --> 00:29:47,494
"Ikusi eta ikasi".

476
00:29:49,245 --> 00:29:51,790
Bai. Eskerrik asko, jauna.

477
00:29:51,873 --> 00:29:55,835
Epaimahaiko jaun-andreok, kaixo.

478
00:29:56,377 --> 00:29:59,881
Maggie McPherson naiz,
eta defentsaren abokatua naiz,

479
00:29:59,964 --> 00:30:01,674
Haller jaunarekin batera.

480
00:30:03,134 --> 00:30:08,306
Jakin dezazuen, hasierako adierazpen asko
egin izan ditut nire ibilbidean,

481
00:30:08,389 --> 00:30:10,850
baina hau lehenengo aldia da niretzat,

482
00:30:10,934 --> 00:30:12,852
defentsan egiten dudan lehena.

483
00:30:12,936 --> 00:30:14,896
Normalean, fiskala naiz.

484
00:30:15,897 --> 00:30:18,983
Ez dut nire ibilbidea guztiz aldatu,
ez horixe.

485
00:30:19,067 --> 00:30:22,654
Bizitza osoa eman dut
justizia lortzeko ahaleginean,

486
00:30:22,737 --> 00:30:26,199
eta orain ere horrexetan ari naiz,

487
00:30:26,282 --> 00:30:31,204
kasu hau injustizia hutsa baita.

488
00:30:31,788 --> 00:30:36,084
Beraz, hitzaldi laburra egingo dut,
kasuko frogei heltze aldera,

489
00:30:36,167 --> 00:30:38,336
edo kasuko froga-faltari,

490
00:30:38,419 --> 00:30:42,131
epaiketa bat egiaren peskizan baitatza,

491
00:30:42,841 --> 00:30:47,053
eta zuek,
epaimahaikideak, egia-bilatzaileak zarete.

492
00:30:47,762 --> 00:30:52,559
Inpartzialak
eta beldurgabeak izan behar duzue.

493
00:30:52,642 --> 00:30:55,770
Guzti-guztia jarri behar duzue zalantzan:

494
00:30:55,854 --> 00:30:57,814
egitateak,

495
00:30:57,897 --> 00:30:59,482
ebidentziak,

496
00:30:59,566 --> 00:31:01,401
fiskala,

497
00:31:01,901 --> 00:31:02,777
eta ni neu.

498
00:31:03,778 --> 00:31:06,865
Hori eginez gero, egia topatuko duzue.

499
00:31:08,199 --> 00:31:09,576
Eta hona egia:

500
00:31:10,285 --> 00:31:15,915
fiskaltzak izugarrizko huts bat egin du.

501
00:31:16,624 --> 00:31:20,295
Okerreko pertsonari
leporatu diote krimena,

502
00:31:20,378 --> 00:31:22,463
eta horixe frogatuko dugu.

503
00:31:22,547 --> 00:31:26,634
Frogatuko dugunez, estatuak
aipatu ere egiten ez duen norbait,

504
00:31:26,718 --> 00:31:29,512
estatuak berak ezkutatu dizuen norbait:

505
00:31:29,596 --> 00:31:35,143
pertsona hori da
Sam Scalesen heriotzaren erruduna.

506
00:31:36,269 --> 00:31:38,479
Gizon hau

507
00:31:39,147 --> 00:31:40,398
errugabea da.

508
00:31:41,858 --> 00:31:43,693
Ez dago besterik esan beharrik.

509
00:31:44,444 --> 00:31:47,572
Ez dugu errugabetasunik frogatu behar

510
00:31:47,655 --> 00:31:50,950
zuen epaia "ez-erruduna" izan dadin.

511
00:31:51,451 --> 00:31:55,413
Fiskaltza da errua frogatu behar duena.

512
00:31:56,289 --> 00:31:58,207
Gure justizia-sisteman,

513
00:31:58,291 --> 00:32:00,960
defentsak ez du ezer frogatu beharrik.

514
00:32:02,128 --> 00:32:04,088
Baina hitzematen dizuet guk

515
00:32:04,964 --> 00:32:06,299
dena frogatuko dugula.

516
00:32:08,593 --> 00:32:09,719
Eskerrik asko.

517
00:32:21,356 --> 00:32:23,358
Abokatu aproposa hautatu nuen.

518
00:33:20,498 --> 00:33:25,545
Milesker gurekin geratzeagatik, Rashad.
Zer gogoratzen duzu tiroketaren egunaz?

519
00:33:25,628 --> 00:33:30,258
Ni biltegian nengoen Carter iritsi zenean.
Bera eta Gary iskanbilan hasi ziren.

520
00:33:30,341 --> 00:33:32,844
Biltegian geratu nintzen, ez nahasteko.

521
00:33:32,927 --> 00:33:35,972
Borrokan hasiko zirela uste nuen,
baina Carterrek alde egin zuen.

522
00:33:36,055 --> 00:33:37,515
Noiz izan zen tiroketa?

523
00:33:38,016 --> 00:33:41,811
Hamabost-bat minutu geroago.
Carter, panti bat buruan. Eskuan, pistola.

524
00:33:41,894 --> 00:33:45,314
Tiro egin zuen, abisu moduan.
"Eman diru ostia guztia!".

525
00:33:45,398 --> 00:33:49,068
Burua pantiaz estalita bazuen ere,
Carter zela jakin zenuen?

526
00:33:49,152 --> 00:33:50,153
Bera zen, bai.

527
00:33:50,695 --> 00:33:52,697
Carterren gorpuzkera eta tamaina.

528
00:33:52,780 --> 00:33:54,949
Gainera, ezagutzen dut bere ahotsa.

529
00:33:55,033 --> 00:33:57,618
- Biltegian zeunden?
- Ez. Atera, eta ikusi egin nuen.

530
00:33:57,702 --> 00:33:59,954
Pistola ikustean, itzuli egin nintzen.

531
00:34:00,038 --> 00:34:02,373
Tiroa entzutean,
kutxen atzean ezkutatu nintzen.

532
00:34:02,457 --> 00:34:04,125
Gero, pistola trabatu zitzaion.

533
00:34:04,208 --> 00:34:05,460
Eta nola dakizu hori?

534
00:34:05,543 --> 00:34:08,546
South Central-en hazi nintzen.
Ezagutzen dut soinua.

535
00:34:08,629 --> 00:34:11,215
Bi saiakeraren ostean,
Garyk tiro egin zuen.

536
00:34:11,299 --> 00:34:12,717
Pistola bat zeukan salmahaian.

537
00:34:13,384 --> 00:34:15,428
Arma libratuko zitzaion gero,

538
00:34:15,511 --> 00:34:17,930
Carterren pistola entzun nuelako.

539
00:34:18,014 --> 00:34:19,599
Ondoren, isiltasuna.

540
00:34:19,682 --> 00:34:22,935
Ihes egin zuen,
eta nik larrialdietara deitu nuen.

541
00:34:23,478 --> 00:34:26,773
- Zenbat denbora behar izan zuten?
- Hamar-bat minutu.

542
00:34:26,856 --> 00:34:29,192
Segurtasun-zaindari komunitarioa
iritsi zen lehenik.

543
00:34:29,275 --> 00:34:32,487
Berpizte kardiopulmonarra egin zion,
baina alferrik.

544
00:34:32,570 --> 00:34:34,447
Zer zaindari-mota da hori?

545
00:34:34,530 --> 00:34:37,658
Nire lantegiaren inguruan ere
badaukagu horrelako bat.

546
00:34:37,742 --> 00:34:39,619
Delituak eragozteko daude.

547
00:34:40,119 --> 00:34:41,370
Ba, jai dugu.

548
00:34:41,913 --> 00:34:43,039
Begira.

549
00:34:43,539 --> 00:34:46,793
Gustatzen zait Carter.
Inoiz ez dugu arazorik izan.

550
00:34:46,876 --> 00:34:49,879
Baina argi dut zer ikusi eta entzun nuen.

551
00:34:53,257 --> 00:34:57,386
Zein unetan erabaki zenuen
autoa geldiaraztea, Collins agentea?

552
00:34:57,470 --> 00:35:00,264
Alameda kalea igarotzean.

553
00:35:00,348 --> 00:35:03,476
Inguru hori ja ez da hain jendetsua.

554
00:35:03,559 --> 00:35:06,020
Eta hori zergatik da garrantzitsua?

555
00:35:06,104 --> 00:35:08,731
Ez nekien zer-nolako egoera izango zen.

556
00:35:08,815 --> 00:35:13,361
Arazorik egotekotan, hobe da inguruan
oinezko errugaberik ez egotea,

557
00:35:13,444 --> 00:35:14,904
tiroketa bat badago ere.

558
00:35:14,987 --> 00:35:15,822
Konforme.

559
00:35:16,405 --> 00:35:18,282
Orduan, zer gertatu zen?

560
00:35:18,366 --> 00:35:20,910
Argiak eta sirena aktibatuta,
akusatua gelditu egin zen.

561
00:35:20,993 --> 00:35:23,496
Aurreko panelaren bideoan azaltzen da.

562
00:35:24,872 --> 00:35:29,085
Ibilgailura hurbildu, eta gidabaimena
eta agiriak eskatu nizkion.

563
00:35:29,168 --> 00:35:31,129
Ezer susmagarririk ikusi zenuen?

564
00:35:31,212 --> 00:35:33,798
Matrikularik ez zeukala kenduta, jakina.

565
00:35:33,881 --> 00:35:35,633
Hasieran ez.

566
00:35:35,716 --> 00:35:39,262
Atera zedin eskatu nion,
zergatik geldiarazi nuen erakusteko.

567
00:35:39,345 --> 00:35:43,391
Harriturik sumatu nuen,
eta pazientzia gutxi erakutsi zuen.

568
00:35:44,559 --> 00:35:47,645
- Pazientzia gutxi?
- Alde egin nahi zuela zirudien.

569
00:35:47,728 --> 00:35:50,857
Isun bat nahi zuen,
bideari berriz lotu ahal izateko.

570
00:35:51,399 --> 00:35:53,776
- Eta hori egitekoa zinen?
- Hala da.

571
00:35:53,860 --> 00:35:55,653
Odola ikusi nuen arte.

572
00:35:58,197 --> 00:36:02,285
Fiskaltzaren laugarren froga ofiziala:
kamera korporalaren grabazioa.

573
00:36:03,077 --> 00:36:03,995
Zer?

574
00:36:04,704 --> 00:36:06,205
Odola al da?

575
00:36:06,289 --> 00:36:10,001
Tira, Collins agentea,
hitz egin ezazu odolaz.

576
00:36:39,739 --> 00:36:42,825
CHECK-INA EGIN DUTE
PALM SPRINGS-EKO HOTEL BATEAN

577
00:36:46,078 --> 00:36:49,165
ESTATUKO MUGA ZEHARKATZERA EZ BADOAZ,
ORAINDIK EZ ENTREGATU ZITAZIOA

578
00:36:52,043 --> 00:36:53,628
Forentseak azaldu ziren.

579
00:36:53,711 --> 00:36:57,632
Akusatua polizia-etxera eraman nuen,
eta han giltzaperatu.

580
00:36:57,715 --> 00:37:00,760
Eskerrik asko, agentea.
Besterik ez, jauna.

581
00:37:01,969 --> 00:37:05,932
Ederki. Etenaren ostean
berrekingo diogu lekukoaren galdeketari.

582
00:37:12,188 --> 00:37:16,442
Eguna osorik igaro zaio ia. 15:30ak dira.
Epaimahaia erdi-lo dago.

583
00:37:16,525 --> 00:37:19,070
Horri taktika luzagarria esaten diogu.

584
00:37:19,153 --> 00:37:21,239
Zuek ere badauzkazue amarruak!

585
00:37:22,740 --> 00:37:26,494
Galdera batzuei baino ezingo diet
aurre egin. Gainerakoak, datorren astean.

586
00:37:26,577 --> 00:37:29,664
Hau da, epaimahaiak
Bergen istorioa izango du gogoan.

587
00:37:29,747 --> 00:37:31,415
Berridatzi ezazu gidoia.

588
00:37:31,499 --> 00:37:35,086
Denborarik utzi ez dizunez,
aitzinsolasik ez. Zoaz harira.

589
00:37:50,726 --> 00:37:53,813
- Arratsalde on, Collins agentea.
- Arratsalde on.

590
00:37:53,896 --> 00:37:55,690
Esango diozu epaimahaiari

591
00:37:55,773 --> 00:37:58,985
nork agindu zizun
gau hartan nire autoari jarraitzeko?

592
00:38:00,361 --> 00:38:02,989
Ez, horrelakorik gertatu ez zelako.

593
00:38:03,072 --> 00:38:06,117
Hori esan nahi diezu?
Ez zenuen ez abisurik,

594
00:38:06,200 --> 00:38:10,246
ez argibiderik jaso, ni geldiarazteko?
Ez deirik, ez mezurik?

595
00:38:10,329 --> 00:38:12,290
Objekzioa. Hori erantzunda dago.

596
00:38:12,373 --> 00:38:14,375
- Onartuta.
- Barkatu, jauna.

597
00:38:14,458 --> 00:38:17,753
Lekukoak galdera
ondo ulertu duela bermatu nahi dut.

598
00:38:17,837 --> 00:38:19,171
Izan ere…

599
00:38:21,173 --> 00:38:24,427
aurreko paneleko
eta gorputzeko grabazioei helduko diet,

600
00:38:24,510 --> 00:38:26,679
fiskaltzak erakutsi dituenei.

601
00:38:28,639 --> 00:38:32,518
Tira, agentea, nire autoari
jarraitzeko erabakia hartu zenuen,

602
00:38:32,601 --> 00:38:35,438
matrikula falta zitzaidala
ohartu omen zinelako.

603
00:38:35,521 --> 00:38:36,605
Hala da?

604
00:38:36,689 --> 00:38:37,982
Hala da, bai.

605
00:38:38,065 --> 00:38:39,066
Ados.

606
00:38:39,650 --> 00:38:40,568
Ikus dezagun.

607
00:38:48,242 --> 00:38:52,079
Fotograma honetan, matrikula falta dela
ikusi dezakezu, agentea?

608
00:38:52,163 --> 00:38:54,248
Ez, oraindik ez dago ikusgai.

609
00:38:55,458 --> 00:38:59,128
Azalduko diguzu zergatik
jarri zenuen autoa modu automatikoan,

610
00:38:59,211 --> 00:39:01,339
matrikula falta zela ikusi aurretik?

611
00:39:05,009 --> 00:39:07,595
Polizia-sena izango zen.

612
00:39:08,095 --> 00:39:09,180
Polizia-sena?

613
00:39:09,263 --> 00:39:12,099
Hori polizia-akademiako ikasgai bat da,
edo…

614
00:39:13,559 --> 00:39:16,771
Ez, baina hamar urte baino gehiago
daramatzat honetan,

615
00:39:16,854 --> 00:39:19,940
eta zerbait gertatuko delako sentsazioa
izaten dugu batzuetan.

616
00:39:20,024 --> 00:39:23,819
Ados. Ba, egin dezagun apur bat atzera.

617
00:39:29,784 --> 00:39:31,744
Zer da burrunba hori?

618
00:39:31,827 --> 00:39:33,245
Barka. Burrunba?

619
00:39:33,329 --> 00:39:36,582
Bai,
ni jatetxetik irten aurretiko burrunba.

620
00:39:36,665 --> 00:39:38,542
Entzun egin duzu, ezta?

621
00:39:39,418 --> 00:39:43,964
Bai, entzun dut zerbait,
baina auskalo zer den zehazki.

622
00:39:44,048 --> 00:39:45,216
Edozer izan liteke.

623
00:39:45,299 --> 00:39:48,052
Mugikor baten soinua ote,
mezu bat jasotzean?

624
00:39:48,135 --> 00:39:50,304
Objekzioa. Espekulazioak.

625
00:39:50,388 --> 00:39:51,430
Onartuta.

626
00:39:51,514 --> 00:39:54,517
Beste era batean:
zure ustez, zeren soinua da?

627
00:39:55,226 --> 00:39:57,812
Esan bezala, jakiten zaila da.

628
00:39:57,895 --> 00:39:59,647
Baina juramentupean esan duzu

629
00:39:59,730 --> 00:40:03,567
ez zenuela inolako mezurik jaso,
ni geldiarazteko agindurik.

630
00:40:03,651 --> 00:40:05,653
Badakizu erantzuna, ezta?

631
00:40:05,736 --> 00:40:07,571
Erantzun galderari, agentea.

632
00:40:08,406 --> 00:40:10,533
Barkatu, jauna. Akusatuak zitazioan

633
00:40:10,616 --> 00:40:13,911
dei guztiak eskatu zituenez,
badaki une hartan ez nuela

634
00:40:13,994 --> 00:40:15,704
ez deirik, ez mezurik jaso.

635
00:40:15,788 --> 00:40:18,249
Mugikor pertsonalean edo lanekoan ez,

636
00:40:18,332 --> 00:40:21,961
baina baliteke burrunba
beste mugikor batena izatea, ezta?

637
00:40:22,044 --> 00:40:26,465
Aurreordainketa-mugikor batena, agian?
Zuregana eramango ez gintuen batena.

638
00:40:26,549 --> 00:40:27,425
Objekzioa!

639
00:40:27,508 --> 00:40:30,219
Ez dago funtsik hain akusazio onartezin…

640
00:40:30,302 --> 00:40:34,974
Funtsa auzitegiko mundu guztiak
entzun duen burrunba da, jauna.

641
00:40:36,183 --> 00:40:38,978
Ukatuta. Erantzun dezala lekukoak.

642
00:40:40,104 --> 00:40:42,189
Errepikatuko dut galdera, agentea?

643
00:40:43,065 --> 00:40:47,278
Ez dut gogoratzen, ez,
une hartan beste mugikorrik neukan ala ez.

644
00:40:47,361 --> 00:40:49,196
Ez duzu gogoratzen? Ados.

645
00:40:50,239 --> 00:40:54,201
Mugikorra zeneukaneko bideoak
oroimena freskatuko dizu?

646
00:40:59,415 --> 00:41:01,041
Defentsaren A froga, jauna.

647
00:41:01,125 --> 00:41:04,253
Nire atxiloketaren bideoa da,
oinezko batek grabatua.

648
00:41:04,336 --> 00:41:06,797
Fiskaltzak
bideoa ikusi ez duela adierazi aurretik,

649
00:41:06,881 --> 00:41:08,549
agentearen kontra aurkezten dugu.

650
00:41:08,632 --> 00:41:11,760
Ez dakigu bideoa egiazkoa den, jauna.

651
00:41:11,844 --> 00:41:14,054
Agenteak egiaztatu dezala.

652
00:41:14,763 --> 00:41:17,349
Hori zeu zara, ezta, agentea?

653
00:41:18,767 --> 00:41:20,436
Hala dirudi, bai.

654
00:41:20,978 --> 00:41:23,731
Bideoa onartzen dugu.
Aurrera, Haller jauna.

655
00:41:28,736 --> 00:41:32,490
Galdera bat:
zer jaurti zenuen auto barrura?

656
00:41:34,325 --> 00:41:35,159
Zera…

657
00:41:36,827 --> 00:41:38,162
Ez dut gogoratzen.

658
00:41:38,996 --> 00:41:40,539
Aurreordainketa-mugikorra?

659
00:41:41,040 --> 00:41:43,834
Hau… Hau ez da dirudiena.

660
00:41:43,918 --> 00:41:45,377
Zer da, orduan?

661
00:41:45,961 --> 00:41:47,505
Honek ez du garrantzirik.

662
00:41:47,588 --> 00:41:50,925
Auzitegiak erabakiko du
zerk duen garrantzia kasuan.

663
00:41:54,011 --> 00:41:55,638
Jauna, badut hurbiltzerik?

664
00:41:55,721 --> 00:41:56,972
Orain ez, andrea.

665
00:41:57,056 --> 00:41:58,599
Berriro galdetuko dizut.

666
00:41:58,682 --> 00:42:02,061
Juramentupean: ba al zeneukan
aurreordainketa-mugikor bat?

667
00:42:02,144 --> 00:42:06,232
Zeinetan mezua jaso baitzenuen,
niri jarraitzea erabaki aurretik.

668
00:42:06,315 --> 00:42:08,108
Objekzioa! Testigatzen ari da.

669
00:42:08,192 --> 00:42:10,110
Erantzun bat nahi dut.

670
00:42:10,194 --> 00:42:12,321
Lekukoak ez badu erantzuten, ezin…

671
00:42:12,404 --> 00:42:13,489
Amodio-afera bat!

672
00:42:16,867 --> 00:42:17,785
Ados?

673
00:42:18,619 --> 00:42:20,663
Emaztearekin gaizki nenbilen,

674
00:42:20,746 --> 00:42:24,333
eta mugikorraz
neska-lagunarekin hitz egiten nuen.

675
00:42:24,416 --> 00:42:29,046
Ados. Eta ezingo diguzu mugikorra eman,
lekukotasuna egiazta dezagun, ezta?

676
00:42:29,129 --> 00:42:30,381
Ez.

677
00:42:30,464 --> 00:42:33,509
Emaztearekin hobeto nabil.
Mugikorra bota egin nuen.

678
00:42:34,426 --> 00:42:36,804
- Kasualitatea.
- Objekzioa!

679
00:42:36,887 --> 00:42:39,807
Onartuta.
Azken adierazpen hori baliogabea da.

680
00:42:41,100 --> 00:42:42,351
Besterik ez.

681
00:42:45,688 --> 00:42:46,897
Beste galderarik?

682
00:42:46,981 --> 00:42:48,274
Bai, jauna.

683
00:42:48,357 --> 00:42:51,860
Gaia guztiz argitu dezagun, agentea:

684
00:42:53,195 --> 00:42:57,324
jaso al zenuen
akusatuarekin zerikusirik zuen

685
00:42:57,408 --> 00:43:00,369
inolako abisu edo mezurik?

686
00:43:00,953 --> 00:43:02,538
Ez.

687
00:43:02,621 --> 00:43:06,250
Orduan, hau zure kontu pribatu bat zen,
ez da hala?

688
00:43:06,333 --> 00:43:07,876
Bai, hala da.

689
00:43:08,544 --> 00:43:09,420
Ez nago harro,

690
00:43:09,503 --> 00:43:14,341
baina ez zuen zerikusirik izan
nik akusatua geldiaraztearekin,

691
00:43:14,425 --> 00:43:17,386
ezta nik maletategian
gorpua aurkitzearekin ere.

692
00:43:19,221 --> 00:43:21,390
Eskerrik asko. Besterik ez.

693
00:43:21,890 --> 00:43:24,768
- Ederki. Lekukoa joan daiteke.
- Eskerrik asko.

694
00:43:26,312 --> 00:43:27,688
Astelehenera arte.

695
00:43:28,272 --> 00:43:31,692
Epaimahaikideek
ezin dute kasuaz inorekin hitz egin,

696
00:43:31,775 --> 00:43:35,321
ezta kasuari buruzko inolako berririk
irakurri edo ikusi ere.

697
00:43:35,404 --> 00:43:36,405
Eskerrik asko.

698
00:43:38,657 --> 00:43:42,745
Zelaia nahikoa lokaztuta, azkenean
baten bat irristatuko da, nahitaez.

699
00:43:42,828 --> 00:43:43,787
Jokaldi ona-edo.

700
00:43:43,871 --> 00:43:45,456
Ez da jokaldia izan, Dana.

701
00:43:45,539 --> 00:43:48,375
Zuretzat jolasa da.
Niretzat, hil ala bizikoa.

702
00:43:48,459 --> 00:43:50,294
Horrekin ez da jolasten.

703
00:43:50,794 --> 00:43:53,380
Gozatu nabarmenkeria hauetaz,
ahal duzun bitartean.

704
00:43:56,842 --> 00:43:58,135
68. epaimahaikidea.

705
00:43:58,218 --> 00:43:59,219
Zer?

706
00:44:00,262 --> 00:44:04,183
Ez nuen nahi. Banekien
tranpa egingo zenuela, abantaila lortzeko.

707
00:44:04,933 --> 00:44:06,101
Horra jokaldia.

708
00:44:06,727 --> 00:44:08,729
Gaur kontu serioa hasi da.

709
00:44:10,147 --> 00:44:13,817
Ez zaitzala zeure onetik atera, aditu?
Horixe nahi du.

710
00:44:15,194 --> 00:44:17,571
Egizu lo. Bihar lan handia izango dugu.

711
00:44:17,655 --> 00:44:18,614
Prest egongo naiz.

712
00:44:25,621 --> 00:44:27,539
Ondo aterako da, Izzy.

713
00:44:29,083 --> 00:44:31,627
Agian aspaldiko manietan eroriko da.

714
00:44:31,710 --> 00:44:33,962
Kartzela toki aproposa da horretarako.

715
00:44:48,268 --> 00:44:49,311
Hepa, txiki!

716
00:44:49,395 --> 00:44:52,314
Aizu, zer dakizu GLOCK 19ei buruz?

717
00:44:53,190 --> 00:44:56,694
GLOCK 18en hurrengoak direla,
baina besterik ez. Zergatik?

718
00:44:56,777 --> 00:45:00,072
Carter Gatesen kasuko
balistika-txostena aztertzen nabil.

719
00:45:00,155 --> 00:45:01,865
Pistola hori erabili zuten,

720
00:45:01,949 --> 00:45:05,160
baina Carterrek dio
inoiz ez zuela pistolarik eduki.

721
00:45:05,244 --> 00:45:09,164
Horregatik nabil ikertzen.
Zaila al da arma hura lortzea?

722
00:45:09,248 --> 00:45:13,043
Ez dut uste,
baina bihar ikertuko dut, txiki.

723
00:45:13,127 --> 00:45:16,547
Ados. Laster joango naiz etxera.
Zer nahi duzu afaltzeko?

724
00:45:19,258 --> 00:45:20,926
Hartuko dut zerbait neuk,

725
00:45:21,844 --> 00:45:24,930
beranduxeago iritsiko naiz eta.

726
00:45:25,431 --> 00:45:28,183
Cisco, non zaude?

727
00:45:30,728 --> 00:45:32,146
Palm Springsen.

728
00:45:32,229 --> 00:45:35,482
Palm Springsen?
Eta noiz esan behar zenidan?

729
00:45:35,566 --> 00:45:37,151
Tira, orain esan dizut.

730
00:45:37,651 --> 00:45:41,864
Hemengo oporleku bateraino
jarraitu diet Gazarian eta Jeanineri.

731
00:45:41,947 --> 00:45:44,158
Zu zeharo lanpeturik zabiltzanez,

732
00:45:44,241 --> 00:45:46,869
ez nizun are lan gehiago eman nahi.

733
00:45:46,952 --> 00:45:50,748
Eta, nire furgoneta ezagutzen dutenez,
zure autoa hartu dut.

734
00:45:50,831 --> 00:45:55,043
Baina furgonetaren tanga
beteta utzi dut, hori bai.

735
00:45:55,127 --> 00:45:56,044
Zure furgoneta?

736
00:45:56,128 --> 00:45:59,214
Ni ez naiz landakoa!
Ezin dut traste hori gidatu.

737
00:45:59,298 --> 00:46:02,468
Eta, Cisco,
Vali deituko zeniola hitzeman didazu.

738
00:46:02,551 --> 00:46:03,677
Ez horixe.

739
00:46:03,761 --> 00:46:05,888
Baietz esan dizut, gaia utz zenezan.

740
00:46:05,971 --> 00:46:07,139
Benetan?

741
00:46:07,222 --> 00:46:09,308
Nire lana da, bai?

742
00:46:09,391 --> 00:46:13,061
Kasu osoa
Gazarianen zitazioan oinarritu dugu!

743
00:46:13,145 --> 00:46:15,355
Valek dena izorratuko luke agian!

744
00:46:15,439 --> 00:46:16,899
Hau matxokeria hutsa da.

745
00:46:16,982 --> 00:46:20,569
Egoa minduta duzu,
Gazarianen abusatiek jipoitu zintuztelako.

746
00:46:20,652 --> 00:46:23,864
Ez horixe!
Eta ez diet beldurrik kabroi haiei!

747
00:46:23,947 --> 00:46:26,116
Bejondeizula! Nik bai.

748
00:46:26,867 --> 00:46:27,701
Jode!

749
00:46:33,791 --> 00:46:37,044
Kaixo.
Darius deitzen naiz, eta mendekoa naiz.

750
00:46:37,127 --> 00:46:37,961
Kaixo, Darius.

751
00:46:38,045 --> 00:46:40,964
Baldintzapekoa
apur bat urratzeagatik nago hemen.

752
00:46:41,048 --> 00:46:43,550
Abokatuak dio kontua laster argituko dela.

753
00:46:44,301 --> 00:46:46,929
Hiru urte eman nituen Solano-ko espetxean,

754
00:46:47,012 --> 00:46:49,097
eta bi urte daramatzat garbi.

755
00:46:50,849 --> 00:46:53,977
Hamahiru urterekin
hasi nintzen drogak hartzen.

756
00:46:55,270 --> 00:46:57,064
Hasieran, marihuana pixka bat.

757
00:46:58,398 --> 00:46:59,566
Handik gutxira,

758
00:47:00,150 --> 00:47:01,693
heroina probatu nuen.

759
00:47:02,903 --> 00:47:05,531
Ni hazi nintzen tokian,
aurkitzen erraza zen.

760
00:47:07,282 --> 00:47:08,367
Oraindik ere bada.

761
00:47:08,867 --> 00:47:11,453
Ateratzean, hori da zailena, nire ustez:

762
00:47:11,537 --> 00:47:14,790
mundu hori zain izaten duzu.

763
00:47:15,916 --> 00:47:19,044
Tipo berak, bazter beretan,

764
00:47:19,127 --> 00:47:21,255
edo taberna beretan.

765
00:47:22,548 --> 00:47:26,760
Hau esan nahi dut:
kontu honetan, ez dago lasterbiderik.

766
00:47:27,261 --> 00:47:29,263
Egunero ahalegindu behar duzu.

767
00:47:29,847 --> 00:47:32,182
Bai barruan, bai kanpoan, ezta?

768
00:47:32,266 --> 00:47:34,059
- Bai, jakina.
- Horixe berori.

769
00:47:38,981 --> 00:47:39,982
Tira, ba.

770
00:47:40,566 --> 00:47:41,733
Milesker etortzeagatik.

771
00:47:41,817 --> 00:47:44,403
Kontsultatu ezazue
asteko bileren programa.

772
00:47:48,866 --> 00:47:51,785
- Ondo zaude?
- Ondo nago, bai.

773
00:47:54,288 --> 00:47:55,372
Aizu, atzera!

774
00:47:57,916 --> 00:47:59,710
- Atzera!
- Aizu, kendu!

775
00:48:02,504 --> 00:48:03,964
Bamba!

776
00:48:04,047 --> 00:48:05,424
Askatu, gizon!

777
00:48:05,507 --> 00:48:06,884
- Mickey!
- Bamba!

778
00:48:06,967 --> 00:48:08,886
Zer ostia? Ezin duzue hau egin!

779
00:48:08,969 --> 00:48:11,722
Nora goaz?
Dena dela, gaizki aterako zaizue.

780
00:48:11,805 --> 00:48:12,848
Aizue! Zertan…

781
00:48:12,931 --> 00:48:14,766
- Askatu, jode!
- Ixo!

782
00:48:17,895 --> 00:48:19,271
Ezin duzue hau egin!

783
00:48:19,771 --> 00:48:20,689
Aizue!

784
00:48:24,359 --> 00:48:25,319
Aizue!

785
00:48:45,213 --> 00:48:46,214
Aizue!

786
00:48:47,215 --> 00:48:48,800
Ezin nauzue hemen utzi!

787
00:48:48,884 --> 00:48:51,219
Aizue!

788
00:48:59,102 --> 00:49:01,146
MICHAEL CONNELLYREN ELEBERRIETAN
OINARRITUA

789
00:50:41,371 --> 00:50:44,916
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte

