1
00:00:06,006 --> 00:00:08,633
Deborah Glass. Ez nion deitu, Adam.

2
00:00:08,633 --> 00:00:12,053
Suarezek Scott Glassen kasutik bota nau.

3
00:00:12,053 --> 00:00:13,388
Anbizioa ez da doakoa.

4
00:00:13,388 --> 00:00:14,723
Zoaz popatik hartzera.

5
00:00:14,723 --> 00:00:17,726
Zer gehiagoren berri
izan zenuen Trina Raffertyren eskutik?

6
00:00:17,726 --> 00:00:20,020
Gloriak
pistola jarri izana aitortu omen zion.

7
00:00:20,020 --> 00:00:21,312
Objekzioa! Zurrumurrua.

8
00:00:21,312 --> 00:00:24,482
DEAko James De Marco agenteak aginduta.

9
00:00:24,482 --> 00:00:26,192
Zure ikertzaileak eta bere emazteak

10
00:00:26,192 --> 00:00:28,987
ikertuko banaute,
badute galdetzea, eta listo.

11
00:00:28,987 --> 00:00:30,155
Hementxe naukate.

12
00:00:30,155 --> 00:00:33,074
De Marcoren aurkako froga handi bat
daukagu.

13
00:00:33,074 --> 00:00:34,409
Bingo.

14
00:00:34,409 --> 00:00:36,453
De Marco lekuko izango da.

15
00:00:36,453 --> 00:00:38,580
Zure gain-gainean egongo naiz.

16
00:00:38,580 --> 00:00:42,042
Gloria Daytonek zitazioa
abuztuaren hiruko arratsaldean jaso zuen,

17
00:00:42,042 --> 00:00:44,252
eta, 41 minutu geroago,
dei hura egin zuen.

18
00:00:44,252 --> 00:00:46,129
Jarriko duzu zenbaki hori?

19
00:00:46,129 --> 00:00:48,298
Drug Enforcement Administration <i>indarra,
DEA.</i>

20
00:00:48,298 --> 00:00:50,175
Eta gizon hau? Kapeladuna.

21
00:00:50,175 --> 00:00:52,135
Biktimari jarraika ari zen.

22
00:00:52,135 --> 00:00:54,387
Kapeladun gizona Neil Bishop zen.

23
00:00:54,387 --> 00:00:56,723
Nor zen koka eman zizun gizona?

24
00:00:56,723 --> 00:01:00,435
Hector deitzen zela esan zidan.
Ez dakit zer gehiago. Moya?

25
00:01:00,435 --> 00:01:03,646
Ez naiz salatia, badakizu.
Eraso egingo dit agian.

26
00:01:03,646 --> 00:01:06,191
- Eta ez badut tragorik nahi?
- Parkinga.

27
00:01:07,025 --> 00:01:09,778
James De Marco. Kontrolpean zaitu, ezta?

28
00:01:09,778 --> 00:01:11,071
- Jauna?
- Zer?

29
00:01:13,198 --> 00:01:16,242
Zerbait ikasi dut:
mamuek lurperatu egingo zaituzte,

30
00:01:16,242 --> 00:01:17,994
askatzen ez badituzu.

31
00:01:17,994 --> 00:01:22,624
Hori gertatzen bazaizu,
ezingo zara ganorazko abokatua izan.

32
00:01:22,624 --> 00:01:24,667
Ez dezagun denborarik galdu,
atera dezagun.

33
00:01:24,667 --> 00:01:26,086
Ja ezin du jasan!

34
00:02:02,038 --> 00:02:04,290
Ai, kontxo.

35
00:02:15,510 --> 00:02:16,344
Bai, esan?

36
00:02:16,886 --> 00:02:17,971
Bai, ni naiz.

37
00:02:19,597 --> 00:02:22,851
Zaude, zer?
Zer diozu baina? Noiz gertatu da?

38
00:02:23,977 --> 00:02:25,103
Banoa.

39
00:02:27,939 --> 00:02:30,400
Julian ospitalean da.
Preso batek eraso dio.

40
00:02:30,400 --> 00:02:32,652
- Dedio.
- Ai, ama. Nola eraso dio?

41
00:02:32,652 --> 00:02:35,655
Lekualdaketan sastakatu dute.
Ez dakit besterik.

42
00:02:35,655 --> 00:02:38,741
Nolatan gertatu da?
Zaindariek ez dute zaintzen?

43
00:02:38,741 --> 00:02:41,703
Kartzelan, ezin da ihesik egin.
Oso larria da?

44
00:02:42,287 --> 00:02:44,873
Oraindik ez dakit.
Ospitalerako bidean naiz.

45
00:02:44,873 --> 00:02:47,584
Lorna, deitu epailearen idazkariari.
Konta iezaiozu.

46
00:02:47,584 --> 00:02:50,503
<i>Ea epaiketa geroratzen duen,
nik informazioa bildu bitartean.</i>

47
00:02:50,503 --> 00:02:51,421
Konforme.

48
00:02:51,421 --> 00:02:54,048
Ea epaiketa
ez baliogabetzeko era asmatzen dugun.

49
00:02:54,048 --> 00:02:55,967
Itxaron. Baliogabetu? Zer?

50
00:02:55,967 --> 00:02:58,428
Forsythek baliogabetzea bultzatuko du.

51
00:02:58,428 --> 00:03:00,680
Badaki gure istorioak eragina izan duela.

52
00:03:00,680 --> 00:03:03,224
Hau hutsetik hasteko baliatuko du.

53
00:03:03,224 --> 00:03:06,019
Nik hori egingo nuke.
Cisco, ea Julian nork sastatu duen.

54
00:03:06,019 --> 00:03:08,271
Ea Bishop edo De Marcorekin
loturarik dagoen.

55
00:03:08,271 --> 00:03:10,732
- Ados.
- De Marco izan delakoan?

56
00:03:10,732 --> 00:03:13,610
<i>Ezin dut frogatu, baina badu zentzurik.</i>

57
00:03:13,610 --> 00:03:15,486
Julian akabatuta, akabo kasua.

58
00:03:16,112 --> 00:03:19,991
<i>Hutsetik hastea ekarriko luke bederen.
Beste urtebete kartzelan Julianentzat.</i>

59
00:03:19,991 --> 00:03:20,950
Jainkoarren.

60
00:03:20,950 --> 00:03:24,329
Ez dugu baliogabetzerik nahi.
Lorna, topatu aurrekariak.

61
00:03:24,329 --> 00:03:26,831
Akusaturik gabe jarraitu zuten epaiketak.

62
00:03:26,831 --> 00:03:29,834
Orain joan ezean, berandu
iritsiko naiz McCrudden-en ikustaldira.

63
00:03:29,834 --> 00:03:31,836
Aurrebista zertzeko da.
Ez da luzea izango.

64
00:03:31,836 --> 00:03:35,798
Turner epailearen aretoan geratuko gara.
Bilatu hari esateko zerbait.

65
00:03:35,798 --> 00:03:36,966
Bai, ados.

66
00:03:36,966 --> 00:03:40,178
Izzy, ospitalera.
Ezingo naiz gelditu. Gera zaitez zu.

67
00:03:40,762 --> 00:03:41,721
Banoa.

68
00:03:41,721 --> 00:03:43,139
Ederto. Laster arte.

69
00:03:53,024 --> 00:03:55,443
- Kontuz.
- Bai, ikusi dut.

70
00:03:55,443 --> 00:03:57,153
Bai, beti diozu gauza bera.

71
00:03:57,153 --> 00:03:59,864
Baina, gero,
gorbatak kafez blai amaitzen du.

72
00:04:02,533 --> 00:04:04,369
Garrantzitsuena ahaztu duzu.

73
00:04:05,870 --> 00:04:08,122
Bururatu zaidan guztiaz arduratu naiz.

74
00:04:08,623 --> 00:04:10,541
Kartzelako hegal segurura eraman nuen.

75
00:04:10,541 --> 00:04:13,253
Moyak
bere tipoek zainduko zutela esan zuen.

76
00:04:13,253 --> 00:04:15,171
Ez naiz horretaz ari.

77
00:04:15,171 --> 00:04:18,633
Egia esan izan bazenit,
ez geundeke kakanahaste honetan.

78
00:04:18,633 --> 00:04:19,926
Hausnartzen duzu horretaz?

79
00:04:19,926 --> 00:04:21,886
Egin beharrekoa egin nuen.

80
00:04:23,012 --> 00:04:24,389
Hausnartzen duzu zergatiaz?

81
00:04:25,682 --> 00:04:27,809
Zergatik ezin izan nizun esan?

82
00:04:30,812 --> 00:04:32,355
Jada ez du axola, ezta?

83
00:04:33,147 --> 00:04:35,525
Zerak axola du: zer egingo dut orain?

84
00:04:35,525 --> 00:04:37,819
De Marco eraitsi beharko zenuke.

85
00:04:37,819 --> 00:04:39,445
Saiatzen ari naiz, Gloria.

86
00:04:39,445 --> 00:04:42,532
Prozesu bat dago.
Jarraitu beharreko arauak daude.

87
00:04:42,532 --> 00:04:43,700
Doazela pikutara.

88
00:04:43,700 --> 00:04:45,660
Kabroi haiek ez dute araurik.

89
00:04:45,660 --> 00:04:48,788
Norbait oztopo gertatzen bazaie,
hil egiten dute.

90
00:04:49,622 --> 00:04:51,541
Eta zuk debalde libratzen utziko diezu.

91
00:04:53,710 --> 00:04:55,670
Behar zaitut, Mickey Mantle.

92
00:04:56,587 --> 00:04:59,048
Ezin duzu hutsik egin, aditu?

93
00:04:59,716 --> 00:05:02,677
Ezin naiz istorio huts bat izan.

94
00:05:04,178 --> 00:05:07,515
Zigor itzazu kabroi haiek.
Egin ezazu nigatik.

95
00:05:34,125 --> 00:05:36,294
ROAD SAINTS
KALIFORNIA

96
00:05:50,808 --> 00:05:52,643
Sentitzen dut. Zaintzapean da.

97
00:05:52,643 --> 00:05:55,063
Biktima da.
Berak ihes egiteak arduratzen zaituzte?

98
00:05:55,063 --> 00:05:58,316
Prozedurak daude. Ez zaude
senitarteko hurbilen zerrendan, eta...

99
00:05:58,316 --> 00:06:00,234
Ez... Hau diskriminatzailea da!

100
00:06:00,234 --> 00:06:04,322
Ez. Sexu-orientazioa ez da garrantzitsua,
baina ezkonduta egotea bai.

101
00:06:04,322 --> 00:06:07,283
Ez zaude pazientearekin ezkonduta,
Lyons jauna.

102
00:06:07,283 --> 00:06:09,410
Barka, pazientearen abokatua naiz.

103
00:06:09,410 --> 00:06:12,455
Ulertuko duzu, ziur:
Lyons jauna kezkatuta dago.

104
00:06:12,455 --> 00:06:16,209
Bai. Berririk dagoenean,
berehala jakinaraziko dizuegu.

105
00:06:16,209 --> 00:06:20,546
Orain, zera baino ezin dezaket esan:
La Cosse jauna operatzen ari dira.

106
00:06:20,546 --> 00:06:22,006
Eser zaitezte, mesedez.

107
00:06:22,006 --> 00:06:24,717
Nola ez. Milesker laguntzagatik. Tira.

108
00:06:26,052 --> 00:06:26,886
Hau erokeria.

109
00:06:26,886 --> 00:06:28,679
Beren lana da, David.

110
00:06:28,679 --> 00:06:34,602
Ez. Nolatan sastakatu dute Julian?
Ez zegoen inor erasoa gelditzeko?

111
00:06:36,396 --> 00:06:38,731
Ez da hil, baina aukera bazegoen.

112
00:06:38,731 --> 00:06:40,483
Hil egingo da agian. Julian...

113
00:06:41,984 --> 00:06:45,196
- Ulertzen duzu?
- Bai. Gertatutakoa argituko dut.

114
00:06:45,196 --> 00:06:47,115
Bulegokoak ikerketan ari dira.

115
00:06:48,908 --> 00:06:50,827
Zurekin, salbu egongo zela esan zenuen.

116
00:06:51,953 --> 00:06:53,204
Hara zer gertatu den.

117
00:07:02,338 --> 00:07:05,633
Kasu-zenbakia: BA72539.

118
00:07:05,633 --> 00:07:07,468
<i>Fiskaltza versus McCrudden.</i>

119
00:07:09,887 --> 00:07:12,557
BA72539.

120
00:07:13,057 --> 00:07:14,183
Abokatua hemen da?

121
00:07:18,479 --> 00:07:22,150
Azken aukera. BA72539.

122
00:07:22,775 --> 00:07:25,403
Bat, bi...

123
00:07:25,403 --> 00:07:28,197
Jauna, abokatua auzi-aretoan da.

124
00:07:28,197 --> 00:07:30,032
- Une bat emango?
- Mesedez.

125
00:07:30,032 --> 00:07:32,326
Munduko denbora guztia dugu, andrea.

126
00:07:32,326 --> 00:07:35,121
Gainerakook ez dugu beste egitekorik.

127
00:07:36,330 --> 00:07:38,249
Lorna.

128
00:07:38,833 --> 00:07:40,042
Lorna!

129
00:07:40,042 --> 00:07:41,502
Kaka zaharra.

130
00:07:41,502 --> 00:07:43,713
Kontzentratuta nengoen. Nire kasua?

131
00:07:43,713 --> 00:07:44,797
Deitu dizute ja.

132
00:07:47,008 --> 00:07:48,676
- Dena ondo?
- Ba ez.

133
00:07:48,676 --> 00:07:52,430
Julian La Cosse sastakatu dute.
Epailea harekin aritu beharko dut gero.

134
00:07:52,430 --> 00:07:54,474
Ai, ama. Sentitzen dut.

135
00:07:54,474 --> 00:07:56,601
Lasai. Milesker abisatzeagatik.

136
00:07:56,601 --> 00:07:57,560
Bai.

137
00:07:57,560 --> 00:07:58,978
Zertan zabiltza hemen?

138
00:08:00,062 --> 00:08:01,272
Bulegoak behartuta zaude?

139
00:08:01,272 --> 00:08:02,523
Tamalez.

140
00:08:02,523 --> 00:08:04,901
Istorio luze eta apalgarria da.

141
00:08:04,901 --> 00:08:08,362
Tira,
zinez sentitzen dut zure bezeroarena.

142
00:08:08,362 --> 00:08:10,615
Laguntzerik baldin badut, esan.

143
00:08:11,324 --> 00:08:14,160
Karguak ezereztuko?
Horrela, joan ahalko naiz.

144
00:08:14,160 --> 00:08:15,870
- Ez dut sentitzen.
- Abokatua.

145
00:08:15,870 --> 00:08:17,497
Tira, amai dezagun.

146
00:08:22,543 --> 00:08:25,171
Barka. Kontuz. Barka.

147
00:08:44,732 --> 00:08:45,816
Cisco.

148
00:08:45,816 --> 00:08:48,152
Ezin dizut ostiarik ere kontatu, bale?

149
00:08:48,152 --> 00:08:51,280
Sastatzailearen pribatutasuna
errespetatuko duzu?

150
00:08:51,280 --> 00:08:53,449
Ez, baina ez dut lana galdu nahi.

151
00:08:53,449 --> 00:08:55,701
Bart gauean ez naiz lanean aritu.

152
00:08:55,701 --> 00:08:58,079
Denok egongo zarete
gertatutakoa komentatzen.

153
00:08:58,079 --> 00:08:59,956
Izena hogei bider entzun duzu.

154
00:08:59,956 --> 00:09:03,084
Zer, kontrakoaren plantak egingo dituzu?

155
00:09:03,084 --> 00:09:04,627
Zer esan nahi duzu?

156
00:09:11,592 --> 00:09:15,137
Nire lana informazioa topatzea da,
nola edo hala.

157
00:09:15,805 --> 00:09:17,431
Aukera bat azenarioa da.

158
00:09:18,599 --> 00:09:19,976
Bestea, makila.

159
00:09:21,227 --> 00:09:22,937
Ez dut horretarako astirik,

160
00:09:23,437 --> 00:09:26,232
akaso azken arnasa
emango duen bezeroa dugu eta.

161
00:09:27,692 --> 00:09:31,153
Erakuts ezazu gupida apur bat, Ramon.

162
00:09:32,113 --> 00:09:34,198
Adeitasun osoz eskatzen dizut

163
00:09:35,616 --> 00:09:37,201
izen ostia bat emateko.

164
00:09:46,544 --> 00:09:48,588
Gauza hori egiten ari zara, jauna.

165
00:09:49,088 --> 00:09:50,423
Zer gauza?

166
00:09:50,423 --> 00:09:52,925
Jendeari gertatzen zaion guztiaren errua

167
00:09:52,925 --> 00:09:54,552
zeure buruari botatzea.

168
00:09:56,012 --> 00:09:56,971
Ba ote?

169
00:09:58,389 --> 00:10:02,476
Budistek diote, lehen gezikada
oso mingarria geratzen bada ere,

170
00:10:02,476 --> 00:10:06,355
bigarrenaren oinazea
beti dela askozaz okerragoa.

171
00:10:07,231 --> 00:10:08,899
Zein da bigarren gezikada?

172
00:10:09,525 --> 00:10:12,153
Zeure buruari jaurtitzen diozuna,

173
00:10:12,153 --> 00:10:14,238
lehenengo gezikadaren zigor gisa.

174
00:10:15,364 --> 00:10:17,199
LeBron-en aplikaziotik atera duzu hori?

175
00:10:21,996 --> 00:10:24,081
Hau ez da zure errua, Haller jauna.

176
00:10:25,166 --> 00:10:26,834
Ezta niri gertatutakoa ere.

177
00:10:30,338 --> 00:10:32,006
Pozik sinetsiko nuke hori.

178
00:10:34,008 --> 00:10:37,428
Maggiek era arriskutsuegian
jokatzen dudala dio aspalditik.

179
00:10:37,428 --> 00:10:40,056
Noizbait, neronek ordainduko dudala.

180
00:10:41,390 --> 00:10:43,351
Baina ez dut nik ordaindu, ezta?

181
00:10:44,977 --> 00:10:46,228
Zuk ordaindu zenuen.

182
00:10:48,022 --> 00:10:51,609
Denbora eta energia gehiegi
ematen dizkiozu erruduntasunari.

183
00:10:51,609 --> 00:10:54,862
Eman ezazu denbora
kasua irabazteko ahaleginean.

184
00:10:55,905 --> 00:10:57,698
Kontzentratu, Haller jauna.

185
00:10:59,200 --> 00:11:00,701
Eta ez ahaztu gerrikoa.

186
00:11:24,225 --> 00:11:27,103
TIPOA ISOLATURIK DUTE
ZER EGIN PENTSATU BITARTEAN

187
00:11:27,103 --> 00:11:29,105
ORAINGOZ IDENTITATE SEKRETUA DU

188
00:11:38,406 --> 00:11:41,283
Tira, zatoz gurekin. Zergatik ez?

189
00:11:42,993 --> 00:11:43,869
Bai, bale.

190
00:11:56,966 --> 00:12:01,512
Andrea, ez dut bihozgabea izan nahi,
baina, antza, hari-harian dago.

191
00:12:01,512 --> 00:12:04,014
Errespetu osoz diot: aukera bakarra

192
00:12:04,014 --> 00:12:05,683
epaiketa baliogabetzea da.

193
00:12:05,683 --> 00:12:08,144
Auzitegiak eskertzen dizu

194
00:12:08,144 --> 00:12:10,938
zer aukera dituen jakinaraztea,
Forsythe jauna.

195
00:12:10,938 --> 00:12:13,399
Defentsak ez du baliogabetzerik nahi.

196
00:12:13,399 --> 00:12:17,278
La Cosse jauna nola dagoen jakin arte,
goiz da ezer erabakitzeko.

197
00:12:17,278 --> 00:12:20,656
Goiz? Andrea,
La Cosse jaunak bizirauten badu ere,

198
00:12:20,656 --> 00:12:23,534
auskalo zenbat asti beharko duen osatzeko.

199
00:12:23,534 --> 00:12:26,078
Mugarik gabe itxarongo dugu, ala?

200
00:12:26,078 --> 00:12:28,873
Epailea, ez dakit ziur, baina uste dut

201
00:12:28,873 --> 00:12:30,958
posible dela: agian erasotzaileak

202
00:12:30,958 --> 00:12:33,461
epaiketa deuseztarazi nahi zuen.

203
00:12:33,461 --> 00:12:35,629
Zer? Putza.

204
00:12:35,629 --> 00:12:39,383
Jauna, nire bulegoan,
gizalegez jokatuko duzu, aditu?

205
00:12:39,383 --> 00:12:40,968
Sentitzen dut, andrea.

206
00:12:40,968 --> 00:12:43,971
Seinale guztiek
gorroto-delitua adierazten dute.

207
00:12:43,971 --> 00:12:46,390
La Cosse jauna gaya da.

208
00:12:46,390 --> 00:12:49,435
Tamalez,
denetariko presoak daude konderrian.

209
00:12:49,435 --> 00:12:51,979
Bakar bat sutzea ez da zaila.

210
00:12:51,979 --> 00:12:55,024
Badugu
erasotzaileari buruzko informaziorik?

211
00:12:55,024 --> 00:12:58,569
Oraingoz, ez, andrea.
Hori argitu nahian nabil.

212
00:12:59,236 --> 00:13:02,948
Adierazpen zabarra izan bada ere,
esandakoak baliotasuna du.

213
00:13:03,449 --> 00:13:06,118
Auzitegiak ezin du luzaroegi itxaron.

214
00:13:06,118 --> 00:13:07,787
Baliteke ez izatea beharrezkoa.

215
00:13:07,787 --> 00:13:11,207
Goiza ospitalean eman dut.
Auzitegiaren baimenarekin,

216
00:13:11,207 --> 00:13:15,002
gure jarrera nire kideak,
Crane andreak, azalduko du.

217
00:13:19,340 --> 00:13:20,841
Zure baimenarekin.

218
00:13:20,841 --> 00:13:24,428
Epaiketa baliogabetzea
ezin kaltegarriagoa izango litzateke,

219
00:13:24,428 --> 00:13:28,516
bai La Cosse jaunarentzat,
bai Los Angeleseko zergadunentzat.

220
00:13:28,516 --> 00:13:31,393
Kasua oso garesti gertatu zaie dagoeneko.

221
00:13:31,393 --> 00:13:36,065
La Cosse jaunak diru kantitate handia
gastatu du bere defentsa mamitzeko,

222
00:13:36,065 --> 00:13:40,277
eta espetxeratzeak ondorio beltzak
izan ditu bere osasun fisikoan.

223
00:13:40,277 --> 00:13:44,323
Garrantzitsuena zera da, andrea:
Forsythe jaunak eta bere taldeak

224
00:13:44,323 --> 00:13:46,617
defentsaren estrategiaren berri dute.

225
00:13:46,617 --> 00:13:49,787
Hutsetik hasiz gero,
abantaila bidegabea izango luke.

226
00:13:49,787 --> 00:13:52,373
Defentsak ere abantaila izango luke,

227
00:13:52,373 --> 00:13:54,959
gure estrategiaren berri baitu.

228
00:13:54,959 --> 00:13:57,253
Zorionez, konponbide bat dugu.

229
00:13:57,253 --> 00:14:01,340
Prozedura Kriminalaren
Arau Federalen 43. xedapenak adierazten du

230
00:14:01,340 --> 00:14:04,552
posible dela salatua epaiketan ez egotea.

231
00:14:04,552 --> 00:14:08,597
Jokabide onartezinak bultzatuta
edo salatuak erabakita eman ohi da,

232
00:14:08,597 --> 00:14:11,767
baina ezerk ez digu
araua aplikatzea galarazten.

233
00:14:11,767 --> 00:14:14,562
Kaliforniako Zigor-Kodeko 977 atalak bai,

234
00:14:14,562 --> 00:14:17,815
estatuko epaiketak
arautzen dituen kodekoak, alegia.

235
00:14:17,815 --> 00:14:20,943
Salatuak auzi-gelan egon behar du,

236
00:14:20,943 --> 00:14:24,488
eskubide horri idatziz
eta esplizituki uko egin ezean.

237
00:14:24,488 --> 00:14:27,867
Begien bistakoa da:
La Cosse jaunak ezingo du hori egin.

238
00:14:27,867 --> 00:14:32,705
Hona jurisdikzio-kasuak.
Kaliforniakoak ere badaude.

239
00:14:32,705 --> 00:14:35,457
Salatuaren faltan,
eten gabeko epaiketak dira.

240
00:14:35,457 --> 00:14:37,626
Andrea, kasuok edozer diotela ere,

241
00:14:37,626 --> 00:14:41,714
epaiketa jarraitzea, La Cosse jauna
ebakuntza-gelan dagoen bitartean,

242
00:14:41,714 --> 00:14:44,967
defentsari
hutsetik hasteko aukera ematea litzateke,

243
00:14:44,967 --> 00:14:46,886
zigor posible baten aurrean.

244
00:14:46,886 --> 00:14:48,554
Epaiketa baliogabetzeak

245
00:14:48,554 --> 00:14:52,141
abantaila horixe emango lioke fiskaltzari.
Errespetuz diot.

246
00:14:54,518 --> 00:14:57,229
Impasse batean gaude, antza.

247
00:14:57,229 --> 00:15:00,900
Zuen arrazoi sendoei buruzko
aholku legalak eskatuko ditut.

248
00:15:00,900 --> 00:15:03,694
Epaia
bazkalordua igarota izango dut prest.

249
00:15:03,694 --> 00:15:07,364
Ez badizue axola, tea
patxadaz amaitu nahiko nuke.

250
00:15:07,364 --> 00:15:09,283
- Milesker, andrea.
- Milesker, andrea.

251
00:15:17,333 --> 00:15:19,543
Ezin zenuen gorbata garbi bat jantzi?

252
00:15:26,592 --> 00:15:27,426
David?

253
00:15:29,428 --> 00:15:31,180
La Cosse jaunaren ahaidea?

254
00:15:31,180 --> 00:15:32,097
Bai.

255
00:15:32,598 --> 00:15:36,185
Berri onak: bizirik dago.
Baina oraindik ebakuntzapean da.

256
00:15:36,185 --> 00:15:37,144
Gaizki dago?

257
00:15:37,144 --> 00:15:39,480
Uste baino zailagoa izan da.

258
00:15:39,480 --> 00:15:41,190
Odol asko galdu du.

259
00:15:41,190 --> 00:15:43,651
Giltzurrun batean, ebaki larriak zituen.

260
00:15:43,651 --> 00:15:45,861
Tamalez, kendu behar izan diogu.

261
00:15:45,861 --> 00:15:46,904
Jainkoarren.

262
00:15:46,904 --> 00:15:49,990
Bihotza gelditu zaio.
Egonkortu ahal izan dugunez,

263
00:15:49,990 --> 00:15:51,700
prozedurari berrekin diogu.

264
00:15:51,700 --> 00:15:52,993
Biziraungo du?

265
00:15:53,619 --> 00:15:56,622
Iragartzen zaila da.
Gure esku dagoen guztia egiten ari gara.

266
00:15:56,622 --> 00:15:59,833
Informaziorik dugunean,
berriz etorriko natzaizue.

267
00:16:00,376 --> 00:16:02,419
Milesker, doktore. Estimatzen dizugu.

268
00:16:02,920 --> 00:16:03,837
Eskerrik asko.

269
00:16:11,929 --> 00:16:13,389
Julian borrokalaria da.

270
00:16:14,515 --> 00:16:18,268
Espetxean, asko ahuldu da.
Ez dakit indarrik geratzen zaion.

271
00:16:18,268 --> 00:16:19,186
Zeu zaitu.

272
00:16:20,354 --> 00:16:21,730
Badaki zain zaudela.

273
00:16:21,730 --> 00:16:23,774
Bai. Badaki, baina?

274
00:16:40,791 --> 00:16:42,001
Cisco, zer berri?

275
00:16:42,001 --> 00:16:45,879
Julian sastakatu zuena
Lalo Vasquez deitzen da.

276
00:16:46,422 --> 00:16:49,466
Hilketa batengatik espetxeratu zuten.
Ez dut beste xehetasunik.

277
00:16:49,466 --> 00:16:51,885
De Marcorekin lotuta egon behar du.

278
00:16:51,885 --> 00:16:54,722
Ez dakit nola,
baina kasu osoa horretan datza.

279
00:16:54,722 --> 00:16:58,058
Zerbait baldin badago, topatuko dut.
Astia beharko dut.

280
00:16:58,058 --> 00:17:00,686
- <i>Zerbait jakindakoan deituko dizut.</i>
- Ados.

281
00:17:17,411 --> 00:17:18,704
Aulkian norbait dago?

282
00:17:23,375 --> 00:17:24,209
Orain bai.

283
00:17:28,338 --> 00:17:29,423
Nola topatu nauzu?

284
00:17:29,923 --> 00:17:31,633
Lornak esan dit non zeunden.

285
00:17:33,844 --> 00:17:35,679
Sentitzen dut zure bezeroarena.

286
00:17:36,638 --> 00:17:38,015
Osatuko al da?

287
00:17:39,725 --> 00:17:40,851
Oraindik ez dakigu.

288
00:17:42,686 --> 00:17:45,898
Oso gutxi
falta zitzaidan kasua irabazteko, Andy.

289
00:17:46,398 --> 00:17:48,400
Horrexegatik egin dutelakoan nago.

290
00:17:50,486 --> 00:17:52,529
Ba al duzu horren frogarik?

291
00:17:53,113 --> 00:17:56,867
Cisco ari da ikertzen,
baina burokraziaren horma du aurrean.

292
00:18:01,997 --> 00:18:03,082
- Begira.
- Entzun...

293
00:18:06,001 --> 00:18:08,128
Barka iezadazu lehengokoa.

294
00:18:08,128 --> 00:18:11,965
Lotsagabetu egin nintzen.
Ez nuen ahoa ireki aurretik pentsatu.

295
00:18:13,342 --> 00:18:16,678
Baliteke hala izatea,
baina ez zeunden oker.

296
00:18:16,678 --> 00:18:18,722
Toki hura sugegorri-zuloa da.

297
00:18:19,348 --> 00:18:21,391
Vanessaz fidatzea ideia txarra izan zen.

298
00:18:22,851 --> 00:18:23,811
Ez dakit.

299
00:18:25,687 --> 00:18:27,981
Agian ez nuen sekretua gorde nahi.

300
00:18:31,110 --> 00:18:34,696
Gogorra da
norbaiten patua zure eskuetan edukitzea.

301
00:18:35,197 --> 00:18:39,118
Zure esku ez bazegoen ere,
errua sentitzen duzu.

302
00:18:40,077 --> 00:18:44,164
Baina zerbait bazegoen neure esku.
Nire betebeharra, alegia.

303
00:18:44,164 --> 00:18:47,209
Andy, tira ba. Gertatzen dira akatsak.

304
00:18:47,709 --> 00:18:49,044
Barka iezaiozu zeure buruari.

305
00:18:50,462 --> 00:18:52,714
Aholku horrek zuretzat ere balio du.

306
00:18:56,343 --> 00:18:59,346
Suarezek bulegorako lanetan
jarri zaituela esan dit Lornak.

307
00:19:00,597 --> 00:19:04,309
Begiak atera nahi ditut,
arkatz kamuts batez.

308
00:19:05,394 --> 00:19:10,023
Gaindituko duzu. Aparteko langile bat
alferrik galtzen ari da. Ohartuko da.

309
00:19:10,858 --> 00:19:11,984
Agian bai.

310
00:19:21,618 --> 00:19:22,661
Atsegina izan da.

311
00:19:26,415 --> 00:19:27,249
Ba bai.

312
00:19:32,754 --> 00:19:34,673
Biok dakigu hau ez doala inora.

313
00:19:37,134 --> 00:19:40,304
Niretzat, guztia da zailegia orain.

314
00:19:40,929 --> 00:19:45,434
Eta ez zu, ez ni ez gara onak
lana eta bizitza orekatzen.

315
00:19:47,102 --> 00:19:49,688
Horrexegatik
ez dizut eskuilarik uzten utzi.

316
00:19:56,570 --> 00:19:59,031
Egunen batean lortuko dut akaso, e?

317
00:20:00,699 --> 00:20:01,533
Bai, ziur.

318
00:20:02,910 --> 00:20:06,079
Sinesten ez baduzu ere,
Haller, fedea dut zugan.

319
00:20:18,717 --> 00:20:20,093
Mickey, amaituko duzu?

320
00:20:23,972 --> 00:20:24,973
Zuretzat, osorik.

321
00:20:30,771 --> 00:20:34,024
Itzuli behar dut.
Ea epaiketarik dudan ala ez.

322
00:20:34,983 --> 00:20:36,443
Atzamarrak gurutzatuko ditut.

323
00:20:59,341 --> 00:21:00,759
Ederki, denok gaude.

324
00:21:01,927 --> 00:21:05,514
Dilema handia da.
Tamalez, zorigaiztoko egoera batek

325
00:21:05,514 --> 00:21:07,224
ekarri gaitu hona.

326
00:21:07,224 --> 00:21:10,352
Auzitegiaren betebeharra
bi alderdien interesak

327
00:21:10,352 --> 00:21:12,396
eta legearen manua orekatzea da.

328
00:21:12,396 --> 00:21:13,522
Hortaz, nire...

329
00:21:14,064 --> 00:21:15,023
Bai?

330
00:21:15,023 --> 00:21:18,485
Barka, epailea.
Agente bat, James De Marco, etorri da,

331
00:21:18,485 --> 00:21:20,779
DEAko abokatu batekin batera.

332
00:21:20,779 --> 00:21:24,866
Etortzeko agindu ei diete.
Esan didatenez, "Denbora mugatua dute".

333
00:21:27,327 --> 00:21:28,620
Mila esker, Claire.

334
00:21:28,620 --> 00:21:32,916
Andrea, asko kostatu zaigu De Marcori
zitazioa entregatzea. Defentsak

335
00:21:32,916 --> 00:21:35,335
lekukotasuna entzuteko
eskatzen dio auzitegiari.

336
00:21:35,335 --> 00:21:39,256
Zer? Nolatan baina?
Andrea, salatua ez dago.

337
00:21:39,256 --> 00:21:41,591
Eta, auzitegiak De Marcoren inklusioa

338
00:21:41,591 --> 00:21:44,720
onartu badu ere,
oraindik ezbai sendoak ditut

339
00:21:44,720 --> 00:21:46,930
lekukotasunaren garrantzia dela eta.

340
00:21:46,930 --> 00:21:48,390
Ezin hobe, andrea.

341
00:21:48,390 --> 00:21:51,893
Nire bezeroaren berri izan arte,
ez da epaimahairik izango.

342
00:21:51,893 --> 00:21:55,605
Badugu lekukotasuna epaimahairik gabe
entzutea, froga gisa.

343
00:21:55,605 --> 00:21:58,025
Hala, hutsetik hasi behar badugu ere,

344
00:21:58,025 --> 00:22:01,361
auzitegiak epaia eman ahalko du
testigantzaren garrantziaren inguruan.

345
00:22:01,361 --> 00:22:03,739
Andrea, zeharo anomaloa litzateke.

346
00:22:03,739 --> 00:22:06,575
Ez nago galdeketa egiteko prest ere.

347
00:22:06,575 --> 00:22:10,954
Zergatik? Zitazioa entregatu genion.
Baina ez zenuen agertuko zenik uste.

348
00:22:10,954 --> 00:22:12,789
Zuk ere ez, antza.

349
00:22:12,789 --> 00:22:16,084
Honek denbora aurreztuko luke,
epaiketa errepikatu behar izanez gero.

350
00:22:16,084 --> 00:22:19,296
Baliabide judizialak
eraginkorki erabiltzea litzateke.

351
00:22:21,965 --> 00:22:25,344
Nire amak zioen
sarea arrainak daudenean bota behar dela.

352
00:22:25,344 --> 00:22:27,929
Agentea hemen dago. Ea zer dioen.

353
00:22:27,929 --> 00:22:30,891
Baliogabetzeari buruzko epaia
gero emango dut.

354
00:22:30,891 --> 00:22:32,726
- Milesker, andrea.
- Milesker, andrea.

355
00:22:36,563 --> 00:22:40,525
Kointzidentzia da De Marco agian
epaiketarik egongo ez denean agertzea.

356
00:22:40,525 --> 00:22:43,820
Kointzidentzia handiegia.
Tipoak ukiezina dela uste du.

357
00:22:43,820 --> 00:22:46,573
Ba erakuts iezaiozu kontrakoa.
Aurkaratzean,

358
00:22:46,573 --> 00:22:48,950
baliatu Sterghosen etxeko grabazioa.

359
00:22:48,950 --> 00:22:52,120
- Ea nola justifikatzen duen.
- Oraindik ezin dut.

360
00:22:52,120 --> 00:22:53,246
Zergatik baina?

361
00:22:53,246 --> 00:22:55,624
Musu-truk libratuko delakoan dago.

362
00:22:55,624 --> 00:22:58,210
Azkarrak ez bagara, libratu, libratuko da.

363
00:22:58,210 --> 00:23:01,671
Bideoa erakutsita,
epaileak baliogabetzea onartzen badu,

364
00:23:01,671 --> 00:23:04,049
akabo. Epaimahaiak ez luke ikusiko.

365
00:23:04,049 --> 00:23:05,759
Ez baduzu bideoa erakusten,

366
00:23:05,759 --> 00:23:09,179
eta Forsythek lekukotza
ez-garrantzitsutzat jotzen badu,

367
00:23:09,179 --> 00:23:10,097
akabo halere.

368
00:23:10,097 --> 00:23:13,100
Arriskatu beharko.
Fidatu nitaz: itxarongo dugu.

369
00:23:13,100 --> 00:23:15,143
Ados. Lotu jakaren botoiak.

370
00:23:19,147 --> 00:23:21,066
Arratsalde on, De Marco agentea.

371
00:23:21,566 --> 00:23:23,026
Berdin, abokatua.

372
00:23:23,944 --> 00:23:27,864
Esango diguzu
zenbat denbora daramazun DEAn?

373
00:23:28,448 --> 00:23:32,035
- Irailean, 23 urte izango dira.
- Denbora luzea da hori.

374
00:23:32,994 --> 00:23:35,497
Zure lana
atzerriko karteletan ardazten da?

375
00:23:35,497 --> 00:23:38,375
Esango nuke
agentzia osoaren lana ardazten dela

376
00:23:38,375 --> 00:23:39,835
atzerriko karteletan.

377
00:23:40,627 --> 00:23:41,461
Bai, ziur.

378
00:23:42,379 --> 00:23:45,006
Kartelak ikertzeko lan horretan,

379
00:23:45,006 --> 00:23:48,343
Hector Moya izeneko gizon baten berri
izan zenuen?

380
00:23:48,343 --> 00:23:49,928
Badut Moya jaunaren berri, bai.

381
00:23:50,554 --> 00:23:54,891
Tijuanako karteleko burua da.
Ez da eskaut bat, zehazki.

382
00:23:55,475 --> 00:23:57,394
Badakizu Moya jauna non dagoen?

383
00:23:58,353 --> 00:24:01,565
Biziarteko kartzela-zigorra du
espetxe federalean.

384
00:24:01,565 --> 00:24:04,484
Bale. De Marco agentea,
esango diozu auzitegiari

385
00:24:04,484 --> 00:24:07,654
nola ezagutu zenuen kasuko biktima,
Gloria Dayton?

386
00:24:08,905 --> 00:24:10,115
Ez nuen ezagutzen.

387
00:24:10,115 --> 00:24:13,952
Ez? Lekukotasun baten arabera,
zure informatzailea zen.

388
00:24:13,952 --> 00:24:15,454
Ez al da egia?

389
00:24:15,454 --> 00:24:17,289
Ez da egia. Ez nuen ezagutu.

390
00:24:17,289 --> 00:24:20,417
Ez zizun
pasa den urteko abuztuaren 3an deitu,

391
00:24:20,417 --> 00:24:23,712
Moyaren kasuko auzi bat
entregatu ziotela esateko?

392
00:24:23,712 --> 00:24:27,549
Objekzioa. Hori askotan
galdetu du eta erantzun diote, andrea.

393
00:24:27,549 --> 00:24:28,967
Onartuta.

394
00:24:28,967 --> 00:24:31,052
Hel diezaiogun Moya jaunari.

395
00:24:31,052 --> 00:24:33,346
Badakizu zergatik espetxeratu zuten?

396
00:24:33,847 --> 00:24:36,433
Los Angeleseko poliziak atxilotu zuen,

397
00:24:36,433 --> 00:24:39,978
kokaina kantitate handia
eta su-arma bat edukitzeagatik.

398
00:24:39,978 --> 00:24:42,772
Arma hilketa batean erabilitakoa zen.

399
00:24:42,772 --> 00:24:45,358
Orduan,
nire erakundea arduratu zen kasuaz.

400
00:24:45,358 --> 00:24:50,572
Bale. Armaren larrigarriagatik
ezarri zioten biziarteko kartzela-zigorra?

401
00:24:50,572 --> 00:24:52,657
Baietzean nago. Bai.

402
00:24:54,159 --> 00:24:55,702
Kasu honetan, zitazioa

403
00:24:55,702 --> 00:24:59,372
nire eskutik jaso duzulako etorri zara,
De Marco agentea.

404
00:24:59,372 --> 00:25:02,042
Bidali zizuten zitaziorik
Moya jaunaren abokatuek

405
00:25:02,042 --> 00:25:04,544
zigorra ezerezteko <i>habeas</i>-ekimen batean?

406
00:25:04,544 --> 00:25:05,795
Baliteke.

407
00:25:06,421 --> 00:25:10,258
Zitazio asko jasotzen dut.
Erakundeko abokatuak arduratu ohi dira.

408
00:25:10,258 --> 00:25:12,385
Hau zeuretzakoa zen baina.

409
00:25:12,969 --> 00:25:16,848
Moya jaunak gobernu federala salatu du,
zure erakundea barne,

410
00:25:16,848 --> 00:25:19,267
tranpa bat jarri zeniotela arrazoituz.

411
00:25:19,267 --> 00:25:21,603
Ez zenuen <i>habeas</i>-kasuaren berri?

412
00:25:22,229 --> 00:25:25,982
Moya jauna etsita dago,
eta hau Amerika da.

413
00:25:25,982 --> 00:25:29,069
Edozergatik sala dezakezu norbait.
Horrek ez du egia bilakatzen.

414
00:25:29,736 --> 00:25:32,948
Ez nuen Moya jaunaren atxiloketarekin
zerikusirik izan.

415
00:25:32,948 --> 00:25:35,825
DEAk berak gerora hartu zuen esku.

416
00:25:35,825 --> 00:25:37,244
Preso gehienak bezala,

417
00:25:37,244 --> 00:25:40,121
probatzen ari da,
ea zerbaitek eraginik duen.

418
00:25:40,121 --> 00:25:42,791
Oso ondo. Orain kasu honi ekingo diogu.

419
00:25:42,791 --> 00:25:45,085
Ezagutzen duzu Julian La Cosse?

420
00:25:45,085 --> 00:25:47,170
Nolabaiteko harremanik izan duzue?

421
00:25:47,754 --> 00:25:48,713
Ez.

422
00:25:48,713 --> 00:25:53,134
Eta kasuko beste norbaitekin?
Ezagutzen duzu fiskala, Forsythe jauna?

423
00:25:53,718 --> 00:25:54,928
Ez dut ezagutzen.

424
00:25:54,928 --> 00:26:00,100
Eta Forsythe jaunaren ikertzailea,
Bishop jauna? Hortxe dago, eserita.

425
00:26:01,309 --> 00:26:02,310
Ezagutzen duzu?

426
00:26:04,479 --> 00:26:06,773
Ba bai. Apur bat.

427
00:26:08,024 --> 00:26:10,026
Duela hamar-bat urte ezagutu nuen.

428
00:26:11,653 --> 00:26:12,571
Konta iezaguzu.

429
00:26:13,488 --> 00:26:15,657
Los Angeleseko polizian zegoen.

430
00:26:15,657 --> 00:26:18,201
Hilketa bikoitz bat eman zen.
Horrela elkartu ginen.

431
00:26:18,201 --> 00:26:20,370
Kartela izan zelako susmoa zutenez,

432
00:26:20,370 --> 00:26:22,914
poliziak DEAren aholkua eskatu zuen.

433
00:26:22,914 --> 00:26:26,960
Ordutik, ikusi duzu inoiz
Bishop jauna? Hitz egin duzue inoiz?

434
00:26:27,877 --> 00:26:29,087
Ez.

435
00:26:29,087 --> 00:26:31,756
Ez diozu
kasuaren inguruko aholkurik eskatu?

436
00:26:33,174 --> 00:26:34,050
Ez.

437
00:26:34,050 --> 00:26:37,387
Eskatu diozu inori aholkurik
kasu honen gainean?

438
00:26:37,387 --> 00:26:40,515
Zure zitazioa jaso arte,
ez nuen kasu honen berri.

439
00:26:40,515 --> 00:26:42,767
Beraz, ez. Erantzuna ezezkoa da.

440
00:26:45,228 --> 00:26:46,062
Ados.

441
00:26:58,033 --> 00:27:02,120
Bishop jauna ezagutu zenueneko
hilketa bikoitzari berrekingo diogu.

442
00:27:02,120 --> 00:27:05,874
Hilketa Lake Balboa-ko
Montgomery Avenue-n izan zen?

443
00:27:09,127 --> 00:27:14,174
Ez dut gogoratzen.
Esan bezala, duela hamar urte izan zen.

444
00:27:14,174 --> 00:27:17,052
Ezagutzen duzu Peter Sterghos delakoa?

445
00:27:17,636 --> 00:27:19,554
Objekzioa. Badugu hurbiltzerik?

446
00:27:22,641 --> 00:27:26,269
Sterghosen inklusioaren aurkako jarrera
hartu zenuen, andrea.

447
00:27:26,269 --> 00:27:28,146
Ez dakit nor den ere.

448
00:27:28,146 --> 00:27:31,149
Haller jauna
epaitutakoa saihestu nahian dabil.

449
00:27:31,149 --> 00:27:34,736
Testiguak bazekien lekuko-zerrendan
Peter Sterghos zegoela?

450
00:27:34,736 --> 00:27:36,071
Hori jakin nahi dut.

451
00:27:36,071 --> 00:27:39,032
Ez omen du kasuko inor ezagutzen.

452
00:27:39,032 --> 00:27:41,493
Kontrakoa adierazten duten frogak ditut.

453
00:27:41,493 --> 00:27:45,163
Ez dago frogarik.
Distrakzioa da. Baliogabetzearen aurrean...

454
00:27:45,163 --> 00:27:48,458
Baliogabetzearen auzia neuk erabakiko dut, jauna.

455
00:27:49,376 --> 00:27:52,045
Haller jauna, amai ezazu azkar.

456
00:27:52,754 --> 00:27:53,713
Bai, andrea.

457
00:27:56,007 --> 00:27:58,134
Ea, De Marco agentea,

458
00:27:58,134 --> 00:28:02,555
esan al zizun inork Peter Sterghos
kasuko lekuko potentziala zela?

459
00:28:03,139 --> 00:28:05,558
Ez. Ez dut izen hori ezagutzen.

460
00:28:05,558 --> 00:28:10,689
Bale. Esango diozu auzitegiari
non zeunden maiatzaren 17ko gauean?

461
00:28:12,857 --> 00:28:15,151
Gau osoko zaintza izan nuen.

462
00:28:15,944 --> 00:28:17,570
Nire kideak egiazta dezake.

463
00:28:18,071 --> 00:28:21,700
Eta zaintza Lake Balboako
Montgomery Avenuen izan zen?

464
00:28:23,368 --> 00:28:27,372
Tamalez, ezin ditut aribidean diren
isilpeko ikerketak komentatu.

465
00:28:27,372 --> 00:28:29,416
Andrea, objekzioa berriz ere.

466
00:28:29,416 --> 00:28:33,503
Zergatik ari gara
kasu honekin zerikusirik ez duten

467
00:28:33,503 --> 00:28:35,338
helbide eta gauez?

468
00:28:35,338 --> 00:28:36,464
Onartuta.

469
00:28:37,048 --> 00:28:39,217
Jauna, besterik, lekuko honekin?

470
00:28:45,265 --> 00:28:47,267
Ez, andrea. Oraingoz ez.

471
00:28:48,768 --> 00:28:50,395
Forsythe jauna, galderarik?

472
00:28:51,146 --> 00:28:51,980
Ez, andrea.

473
00:28:52,564 --> 00:28:55,108
Ederki. De Marco agentea, joan zaitezke.

474
00:28:55,108 --> 00:28:57,777
- Auzitegiak eskertzen dizu zure denbora.
- Bai, andrea.

475
00:29:07,871 --> 00:29:10,790
- Gezur biribilak.
- Baina ona da gezurrak esaten.

476
00:29:25,430 --> 00:29:27,182
Andrea, berriz adieraziko dut

477
00:29:27,182 --> 00:29:29,851
agentea lekuko izatearen kontra gaudela.

478
00:29:29,851 --> 00:29:32,020
Ez da batere garrantzizkoa gertatu.

479
00:29:32,020 --> 00:29:33,646
Epaiketa errepikatuz gero,

480
00:29:33,646 --> 00:29:36,107
zerrendari lotzeko eskatuko genioke.

481
00:29:36,691 --> 00:29:38,359
Konforme, Forsythe jauna.

482
00:29:38,902 --> 00:29:42,030
Haller jauna,
adieraziko duzu ezer, epaiaren aurretik?

483
00:29:49,621 --> 00:29:50,872
Andrea, nik...

484
00:29:51,498 --> 00:29:53,750
Andrea, ospitalekoak dira.

485
00:29:53,750 --> 00:29:57,629
Jarraitu aurretik, emango dizkidazu
hamar minutu, erantzuteko?

486
00:29:58,296 --> 00:29:59,964
Bost minutu, Haller jauna.

487
00:29:59,964 --> 00:30:00,965
Eskerrik asko.

488
00:30:05,678 --> 00:30:06,846
Izzy, zer berri?

489
00:30:07,430 --> 00:30:09,891
Operazioa amaitu berri da. Biziraun du.

490
00:30:11,267 --> 00:30:12,185
Ozta-ozta.

491
00:30:13,102 --> 00:30:14,020
Davidekin dago.

492
00:30:14,604 --> 00:30:16,648
- Zer moduz dago?
<i>- Kili-kolo.</i>

493
00:30:16,648 --> 00:30:19,192
Medikuen arabera,
datozen orduak dira gakoa.

494
00:30:19,192 --> 00:30:20,610
<i>Baina esna dago</i>?

495
00:30:21,778 --> 00:30:25,281
Zer? Esan berri dizut:
ozta-ozta biziraun dio operazioari.

496
00:30:25,281 --> 00:30:26,407
Ez du konorterik.

497
00:30:26,407 --> 00:30:29,369
Izzy,
Julian esna dagoela esan behar didazu.

498
00:30:34,165 --> 00:30:36,334
Mickey, Julian esna dago.

499
00:30:36,334 --> 00:30:37,669
Eskerrik asko.

500
00:30:41,589 --> 00:30:44,342
Andrea,
nire bezeroa esna dagoela esan didate.

501
00:30:44,342 --> 00:30:45,260
Zer?

502
00:30:45,260 --> 00:30:48,555
Harekin hitz egin arte,
eta auzitegiaren baimenarekin,

503
00:30:48,555 --> 00:30:50,682
baliogabetzea geroratzeko eskatzen dizut.

504
00:30:50,682 --> 00:30:51,599
Andrea, utzi...

505
00:30:51,599 --> 00:30:54,769
Ulertzen dut
fiskaltza eta auzitegiaren frustrazioa,

506
00:30:54,769 --> 00:30:57,772
baina apika nire bezeroa
ez da luzaroan hitz egiteko gai izango.

507
00:30:57,772 --> 00:30:59,274
Denbora funtsezkoa da.

508
00:31:02,193 --> 00:31:05,154
Bale ba.
90 minutuko atsedenaldia egingo dugu.

509
00:31:05,154 --> 00:31:08,199
Itzul zaitezte hirurak eta hamarrean, puntuan.

510
00:31:08,199 --> 00:31:09,367
Milesker, andrea.

511
00:31:10,451 --> 00:31:11,286
Ados.

512
00:31:20,420 --> 00:31:21,754
Badakit zer esango duzun.

513
00:31:25,008 --> 00:31:27,218
Ba ote? Esan.

514
00:31:27,218 --> 00:31:30,013
Egoera honetan
egingo zenukeena esango didazu.

515
00:31:30,013 --> 00:31:33,433
Tira, badakit ez nintzela
munduko aitarik onena izan,

516
00:31:33,433 --> 00:31:35,685
baina oso abokatu ona izan nintzen.

517
00:31:36,269 --> 00:31:38,313
Normala da
nire pausuei jarraitu nahi izatea.

518
00:31:38,313 --> 00:31:39,898
Horretan nabilelakoan?

519
00:31:39,898 --> 00:31:42,567
Ez dakit. Noren kinta-eraztuna daramazu?

520
00:31:46,070 --> 00:31:48,740
Arau posible guztiak bihurritu zenituen.

521
00:31:48,740 --> 00:31:51,701
- Eta zuk ez duzu egiten?
- Auzi-gelatik kanpo.

522
00:31:53,286 --> 00:31:55,705
Nire eran jokatzen dut, ez zurean.

523
00:31:56,497 --> 00:31:59,000
Ikusmolde ezberdinak
Legalek ematen dizkit.

524
00:31:59,000 --> 00:32:00,084
Bai, jakina.

525
00:32:00,710 --> 00:32:04,881
Legal bide-urratzailea zen
bere idazmahaiaren segurtasunetik,

526
00:32:04,881 --> 00:32:07,592
baina lan zikina, berez,
neronek egiten nuen.

527
00:32:08,468 --> 00:32:12,722
Hona egia: ni bezain ona izatea
gustatuko zitzaiokeen, zuri bezalaxe.

528
00:32:15,350 --> 00:32:17,352
Zu bezain ona ez naizelakoan, ala?

529
00:32:18,061 --> 00:32:19,562
Laster jakingo dugu hori.

530
00:32:21,272 --> 00:32:23,399
Erabaki zail bat hartu beharko duzu.

531
00:32:24,150 --> 00:32:27,612
Badaude halako hautu bati
ihes egingo lioketen abokatuak.

532
00:32:27,612 --> 00:32:29,614
Horra giltza: ihes egingo diozu?

533
00:32:31,491 --> 00:32:34,285
Ni bezain ona izan nahi baduzu benetan,

534
00:32:35,578 --> 00:32:37,747
ni baino hobea,

535
00:32:39,415 --> 00:32:42,502
edozer egingo duzu
epaia "ez erruduna" izateko.

536
00:32:43,252 --> 00:32:46,589
Zure bezeroak ez du gutxiagorik espero.

537
00:32:51,511 --> 00:32:52,428
<i>Slainte</i>.

538
00:33:02,063 --> 00:33:03,272
Julian esna dago?

539
00:33:04,190 --> 00:33:06,401
Ez dakit zer esatea nahi duzun.

540
00:33:06,401 --> 00:33:07,402
Egia.

541
00:33:08,069 --> 00:33:10,613
Badator eta badoa.
Lo dago ia denbora osoan.

542
00:33:11,489 --> 00:33:12,490
Zelan dago?

543
00:33:14,117 --> 00:33:15,785
Ondo egoten ahalegintzen da.

544
00:33:17,161 --> 00:33:18,037
Bai.

545
00:33:19,622 --> 00:33:22,166
Kafe pixka bat? Harekin hitz egingo dut.

546
00:33:22,166 --> 00:33:23,251
- Bai.
- Milesker.

547
00:33:34,178 --> 00:33:36,264
Gehiago balioetsi beharko genukeen.

548
00:33:36,973 --> 00:33:37,807
Zer?

549
00:33:39,183 --> 00:33:40,184
Osasuna.

550
00:33:41,269 --> 00:33:42,103
Zoriontasuna.

551
00:33:44,188 --> 00:33:48,151
Ez duzu heriotzaz pentsatzen.
Besteei gertatzen zaie, baina...

552
00:33:53,031 --> 00:33:55,950
David,
ezinezkoa zen hau gertatuko zela jakitea.

553
00:33:58,119 --> 00:34:00,621
Gure harremana horrelakoa izan da beti.

554
00:34:01,748 --> 00:34:03,624
Ez nuen arrastoan sartuko nintzenik uste.

555
00:34:04,876 --> 00:34:06,127
Ez zen planaren zati.

556
00:34:10,173 --> 00:34:11,257
Zer gertatu zen?

557
00:34:12,258 --> 00:34:13,384
Auto-istripu bat.

558
00:34:14,469 --> 00:34:16,345
Ez zen larria izan.

559
00:34:16,846 --> 00:34:19,891
Aurrekoa ezustean gelditu,
eta talka egin genuen.

560
00:34:20,391 --> 00:34:23,561
Autotik irten, eta burua galdu zuen.

561
00:34:24,645 --> 00:34:27,732
Aurpegia gorri zuen,
eta besoak astintzen hasi zen.

562
00:34:27,732 --> 00:34:31,527
Barka eskatzen saiatu nintzen,
baina egoera erridikulua zen.

563
00:34:31,527 --> 00:34:34,280
Bai. Horrek are gehiago sutuko zuen.

564
00:34:34,280 --> 00:34:35,740
Horixe baietz.

565
00:34:38,659 --> 00:34:42,371
Nire asegurua eman nion,
baita zenbakia ere, eta alderantziz.

566
00:34:42,371 --> 00:34:44,832
Gau hartan, mezu bat bidali zidan.

567
00:34:44,832 --> 00:34:48,377
Nirekin zerbait hartu nahi zuen,
horrela jartzeagatik barkamena eskatzeko.

568
00:34:51,839 --> 00:34:53,299
Ez zuen besterik idatzi.

569
00:35:01,849 --> 00:35:05,019
David, tamalez,
Julianen kasua zaildu egin da.

570
00:35:05,728 --> 00:35:08,064
Epaiketa baliogabetzear daude.

571
00:35:08,064 --> 00:35:12,318
Hutsetik hasi beharko genuke.
Julianek baino ezin du hori ekidin.

572
00:35:13,027 --> 00:35:14,695
Harekin hitz egin behar dut.

573
00:35:16,072 --> 00:35:20,743
Erdi-hilda dago. Hitz egin, nahi baduzu,
baina ez dakit entzun ahalko dizun.

574
00:35:20,743 --> 00:35:23,663
Fida zaitez nitaz. Utz iezadazu saiatzen.

575
00:35:31,462 --> 00:35:32,797
Egin egin beharrekoak.

576
00:35:42,181 --> 00:35:44,976
- Ezin dizut sartzen utzi.
- Bere abokatua naiz.

577
00:35:44,976 --> 00:35:46,769
Ados, baina aginduak ditut.

578
00:35:46,769 --> 00:35:49,230
Medikuek baino ezin dute presoa ikusi.

579
00:35:49,230 --> 00:35:52,733
Mutil-lagunari sartzen uzteagatik
arazoak izango ditut agian.

580
00:35:52,733 --> 00:35:55,653
Entzun iezadazu arreta osoz,
Henderson agentea.

581
00:35:55,653 --> 00:35:59,282
Nire bezeroak
bere abokatuarekin aritzeko eskubidea du.

582
00:35:59,282 --> 00:36:00,616
Esna ere ez dago.

583
00:36:00,616 --> 00:36:03,244
- Medikua zara?
- Ez, baina hemen egon...

584
00:36:03,244 --> 00:36:04,745
Epaileari azalduko diozu

585
00:36:04,745 --> 00:36:08,833
gizon bati zergatik ukatu dizkiozun
bere eskubide konstituzionalak?

586
00:36:08,833 --> 00:36:10,835
Delitu beltz baten biktimari?

587
00:36:10,835 --> 00:36:13,671
Delitua
sheriffaren zaintzapean gertatu da.

588
00:36:13,671 --> 00:36:17,091
Hori nahi baduzu,
nik ahalbidetu egingo dut.

589
00:36:21,387 --> 00:36:24,348
Bost minutu. Horren ostean, ospa.

590
00:36:24,348 --> 00:36:25,349
Mila esker.

591
00:36:25,349 --> 00:36:27,101
Hemen kanpoan egongo naiz.

592
00:36:27,101 --> 00:36:28,436
Seguruago, horrela.

593
00:36:58,174 --> 00:37:00,635
La Cosse jaunak sinaturiko deskargua.

594
00:37:00,635 --> 00:37:03,596
Bera gabe jarraitzeko baimena eman digu.

595
00:37:06,599 --> 00:37:09,101
Andrea, zerbaitek kezkatzen nau.

596
00:37:09,101 --> 00:37:12,480
Ospitalearen
eta sheriffaren departamentuaren arabera,

597
00:37:12,480 --> 00:37:15,399
La Cosse jauna larri-larri dago oraindik.

598
00:37:15,399 --> 00:37:16,651
Hala da, andrea.

599
00:37:16,651 --> 00:37:19,487
Horrexegatik mugitu behar dugu azkar.

600
00:37:19,487 --> 00:37:21,906
Zorionez, une egokian izan naiz han.

601
00:37:22,657 --> 00:37:25,743
Forsythe jauna,
eszeptikotasunak bultzatuta,

602
00:37:25,743 --> 00:37:27,620
bazenuen ospitalera joatea.

603
00:37:27,620 --> 00:37:31,207
Haller jauna,
auzitegiko ordezkarietako bat zara.

604
00:37:31,207 --> 00:37:34,794
Era desegokian
jokatu duzula jakiten badut...

605
00:37:34,794 --> 00:37:36,545
Ez duzu zertan nitaz fidatu.

606
00:37:36,545 --> 00:37:37,838
Bikotea han izan da,

607
00:37:37,838 --> 00:37:41,759
eta sinaduraren egiatasunaren alde
testigatzeko prest dago.

608
00:37:45,096 --> 00:37:46,472
Zure izena, mesedez.

609
00:37:46,472 --> 00:37:48,057
David Henry Lyons.

610
00:37:48,057 --> 00:37:50,977
Adierazten duzu, solemnitate osoz,

611
00:37:50,977 --> 00:37:53,813
auzitegiaren aurrean
emango duzun lekukotasuna

612
00:37:53,813 --> 00:37:55,439
egia izango dela?

613
00:37:55,439 --> 00:37:56,357
Bai.

614
00:37:56,941 --> 00:37:58,651
Eseri, mesedez, Lyons jauna.

615
00:38:02,613 --> 00:38:05,074
Lyons jauna, azalduko diozu auzitegiari

616
00:38:05,074 --> 00:38:07,994
zer harreman duzun Julian La Cosserekin?

617
00:38:10,162 --> 00:38:11,539
Nire biziko amodioa da.

618
00:38:12,373 --> 00:38:13,874
Izatez, nire bikotea da.

619
00:38:13,874 --> 00:38:17,795
Ez gara ezkondu, ez baitugu
ezkontza-instituzioan sinesten, baina

620
00:38:19,297 --> 00:38:20,923
agian iritziz aldatuko dut.

621
00:38:22,341 --> 00:38:25,636
- Noiztik zaudete elkarrekin?
- Udan, bederatzi urte izango dira.

622
00:38:26,220 --> 00:38:28,097
Harekin izan zara, ospitalean?

623
00:38:28,681 --> 00:38:32,476
Bai, poliziaren zaintzapean zegoela
eraso ziotela jakin nuenetik.

624
00:38:32,977 --> 00:38:37,315
Lyons jauna, deskargu honek,
Julian ez egonda ere,

625
00:38:37,315 --> 00:38:40,609
epaiketarekin jarraitzeko baimena
ematen dit.

626
00:38:40,609 --> 00:38:42,069
Ikusi duzu inoiz?

627
00:38:42,987 --> 00:38:45,740
Bai. Ospitalean erakutsi didazu,
harekin egon eta gero.

628
00:38:45,740 --> 00:38:48,200
Ezagutzen duzu behealdeko sinadura?

629
00:38:48,200 --> 00:38:51,203
Bai, Julianena da.
Normalean baino traketsagoa da.

630
00:38:51,203 --> 00:38:54,332
Zazpi orduko operazioa
jasan behar izan du.

631
00:38:54,332 --> 00:38:56,709
Ez zen idazkeragatik arduratuko.

632
00:38:56,709 --> 00:38:59,587
Egiaztatzen duzu,
beraz, behealdeko sinadura

633
00:38:59,587 --> 00:39:02,381
zure bikotearena dela,
Julian La Cosserena?

634
00:39:02,381 --> 00:39:04,550
Bai, hala da. Zalantzarik gabe.

635
00:39:06,469 --> 00:39:07,636
Mila esker, jauna.

636
00:39:08,637 --> 00:39:09,597
Forsythe jauna.

637
00:39:10,097 --> 00:39:14,810
Badakizu, Kaliforniako estatuan,
zer zigor dakarren zin faltsua egiteak?

638
00:39:15,686 --> 00:39:17,021
Ba ez, ez dakit.

639
00:39:17,021 --> 00:39:20,274
Zigor-kodearen arabera,
zin faltsua delitu larria da.

640
00:39:20,274 --> 00:39:23,444
Lau urteko espetxealdia ekar dezake.

641
00:39:24,028 --> 00:39:27,239
Hori horrela,
konforme zaude emandako erantzunekin,

642
00:39:27,823 --> 00:39:29,825
edo baten bat birpentsatuko duzu?

643
00:39:30,326 --> 00:39:32,745
Ez, ez dut birpentsatuko.

644
00:39:34,288 --> 00:39:36,665
Julianek ez du epaiketa eteterik nahi.

645
00:39:36,665 --> 00:39:40,294
Beraxek esan dit hori,
konortea galdu aurretik.

646
00:39:40,294 --> 00:39:44,048
Zeuri ere esango lizuke, ospitaleko ohean
bilurturik ez balego.

647
00:39:48,427 --> 00:39:49,678
Beste galderarik ez.

648
00:39:51,806 --> 00:39:53,391
Jaits dadila lekukoa.

649
00:39:57,853 --> 00:40:01,148
Beste argudiorik,
epaiketaren jarraipena dela eta?

650
00:40:01,148 --> 00:40:03,901
Andrea, berriz adieraziko dut:
egoera honetan,

651
00:40:03,901 --> 00:40:05,820
jarraitzearen kontra nago.

652
00:40:05,820 --> 00:40:07,113
Defentsak egoera hau

653
00:40:07,113 --> 00:40:10,908
epai kaltegarrien kontrako apelazioak
aurkezteko baliatuko du.

654
00:40:10,908 --> 00:40:15,037
Andrea, auzitegiaren ordezkaria naizela
gogorarazi didazu lehen.

655
00:40:15,037 --> 00:40:18,958
Dagoela argi: ez diot
apelatzeko eskubideari uko egingo,

656
00:40:18,958 --> 00:40:22,628
baina arrazoia ez litzateke
nire bezeroaren absentzia izango.

657
00:40:23,963 --> 00:40:27,675
Auzitegiak ez du hori bermatzeko erarik,
baina eskaintza estimatzen dizu.

658
00:40:36,183 --> 00:40:37,560
Beste iruzkinik?

659
00:40:38,269 --> 00:40:42,606
Andrea, hona nire iradokizuna:
justizia garaiz ezartzeko biderik onena

660
00:40:42,606 --> 00:40:45,568
kasuaren jarraipena ahalbidetzea
litzateke.

661
00:40:45,568 --> 00:40:48,112
Apelazio-auzitegiek adierazi dutenez,

662
00:40:48,112 --> 00:40:51,449
horrelako erabakiak
irizpide judizialaren menpe daude.

663
00:40:52,992 --> 00:40:55,369
Milesker hori gogorarazteagatik, andrea.

664
00:41:02,585 --> 00:41:04,336
Erabaki zaila da.

665
00:41:05,337 --> 00:41:07,465
Kontsiderazio kontrajarriak daude.

666
00:41:08,674 --> 00:41:11,802
Baina, salatuaren nahiaren gaineko frogak
ditugunez,

667
00:41:12,845 --> 00:41:15,055
jarraitzeko nahiaren frogak, alegia,

668
00:41:15,055 --> 00:41:17,725
epaiketa ez baliogabetzea erabaki dut.

669
00:41:18,893 --> 00:41:21,103
Aguazila, barka eskatu epaimahaiari.

670
00:41:21,103 --> 00:41:24,648
Esan bihar jarraituko dugula,
goizeko bederatzietan.

671
00:41:24,648 --> 00:41:26,150
Amaitu dugu gaurkoz.

672
00:41:26,150 --> 00:41:29,111
Zuk erakutsi zenidan:
epaileek ez dute apelaziorik galdu nahi,

673
00:41:29,111 --> 00:41:32,281
eta irizpide judizialaren pean
ia edozer sar daiteke.

674
00:41:32,281 --> 00:41:33,782
- Bai, gero.
- Bai.

675
00:41:33,782 --> 00:41:36,785
Ea, zugatik diot: bota ezazu gorbata hori.

676
00:41:38,329 --> 00:41:39,246
Gustuko dut.

677
00:41:39,246 --> 00:41:42,208
Guztia da aldi baterako.
Erre ezazu, Mickey.

678
00:41:52,092 --> 00:41:56,514
Ez, Vasquez. Lalo Vasquez.

679
00:41:57,139 --> 00:41:59,850
Hari buruzko ezer...

680
00:41:59,850 --> 00:42:00,893
Zer?

681
00:42:01,685 --> 00:42:05,231
Bai, pozik itxarongo dut.
Hori bai, ez baduzu...

682
00:42:08,025 --> 00:42:08,943
Kaixo?

683
00:42:10,569 --> 00:42:11,487
Kaixo?

684
00:42:16,325 --> 00:42:19,453
Kaixo. Mick auzitegian da.

685
00:42:19,453 --> 00:42:21,372
Lasai. Zure bila etorri naiz.

686
00:42:23,165 --> 00:42:24,375
Zer da hori?

687
00:42:24,375 --> 00:42:27,753
Lalo Vasquzen kasuan,
nire langelak bilduriko frogak.

688
00:42:29,129 --> 00:42:30,172
Zer da, txantxa?

689
00:42:35,844 --> 00:42:37,388
Ez dizu arazorik ekarriko?

690
00:42:37,388 --> 00:42:39,431
Aurretiko azterketa egin dute,

691
00:42:39,431 --> 00:42:42,893
eta guztia eman diote defentsari.
Beraz, ziur aski ez.

692
00:42:44,103 --> 00:42:46,313
Ez dakit ja axola didan, egia esan.

693
00:42:47,147 --> 00:42:47,982
Hara.

694
00:42:49,024 --> 00:42:53,904
Hiru unibertsitario, gaindosiak jota.
Kokainan, fentaniloa agertu zen.

695
00:42:59,285 --> 00:43:00,369
Zer da?

696
00:43:00,995 --> 00:43:02,037
Zerbait ona.

697
00:43:03,664 --> 00:43:06,375
Zerbait oso ona. Eskerrik asko.

698
00:43:06,375 --> 00:43:07,501
Plazera izan da.

699
00:43:09,295 --> 00:43:10,879
Baina ez zaitez ohitu.

700
00:43:22,349 --> 00:43:23,726
- Zer da?
- Ikerketa.

701
00:43:23,726 --> 00:43:25,769
Julianen inguruko iskanbilarekin,

702
00:43:25,769 --> 00:43:28,188
ez zen
De Marcoren testigantzaren epairik izan.

703
00:43:28,188 --> 00:43:30,566
- Horri berriz heltzeko aukera duzu.
- Lorna.

704
00:43:30,566 --> 00:43:34,612
Zer? Epaimahaiari erakutsi ezean,
grabazioak ez du ezertarako balio.

705
00:43:34,612 --> 00:43:37,364
Epaileak ez dio berriz testigatzen utziko.

706
00:43:37,364 --> 00:43:39,283
Jarrera horrekin ez, ziur.

707
00:43:39,283 --> 00:43:43,120
Mickey, benetan diotsut.
Grabazioa txertatzeko era behar dugu.

708
00:43:45,623 --> 00:43:46,957
Lasai, Lorna.

709
00:43:47,541 --> 00:43:51,086
Hura baliatzeko era hobea otu zait.
Barruan elkartuko gara.

710
00:43:59,178 --> 00:44:00,304
Eser naiteke?

711
00:44:04,767 --> 00:44:06,852
Zuri erakusteko zerbait daukat.

712
00:44:07,936 --> 00:44:10,481
Ba zakila fresko uzten dit, abokatu.

713
00:44:11,398 --> 00:44:12,858
Ez nago horren ziur.

714
00:44:14,777 --> 00:44:16,195
Nazkatuta zaude, ezta?

715
00:44:16,987 --> 00:44:18,155
Zerekin nazkatuta?

716
00:44:23,452 --> 00:44:24,453
Sakatu <i>play</i> a.

717
00:44:40,344 --> 00:44:42,304
Onartuko didazu: txarra da.

718
00:44:47,976 --> 00:44:49,520
Ez nintzen harekin sartu.

719
00:44:51,355 --> 00:44:52,648
Ez da dirudiena.

720
00:44:52,648 --> 00:44:54,775
Dirudiena da, horixe badela.

721
00:44:55,442 --> 00:44:58,195
Entzun, Bishop. Jada ez dit axola.

722
00:44:59,279 --> 00:45:01,782
Jada ez dit zuen akordio ustelak axola.

723
00:45:01,782 --> 00:45:06,078
Nire bezeroa salbatu eta alproja hau
eraitsi. Hori baino ez dut nahi.

724
00:45:06,912 --> 00:45:08,163
Ez da horren erraza.

725
00:45:08,163 --> 00:45:13,001
Emakume bat eta nire gidaria hil dira.
Orain, baliteke nire bezeroa hiltzea.

726
00:45:17,506 --> 00:45:20,217
Gauza asko zara, Bishop.
Ez zara hiltzaile bat.

727
00:45:21,260 --> 00:45:24,888
Barru-barruan, okerra
arteztu nahi duzulakoan nago, dena dela.

728
00:45:31,478 --> 00:45:32,396
Ez ezazu erakutsi.

729
00:45:33,689 --> 00:45:36,442
Ez erakutsi auzi-gelan. Ez erakutsi inori.

730
00:45:40,487 --> 00:45:42,114
Hori zerbaiten baitan dago.

731
00:46:05,637 --> 00:46:06,847
REGINA TURNER
EPAILEA

732
00:46:06,847 --> 00:46:09,057
Jauna, deitu hurrengo lekukoari.

733
00:46:10,517 --> 00:46:13,020
Defentsak Neil Bishop nahi du tribunan.

734
00:46:27,075 --> 00:46:29,119
MICHAEL CONNELLYREN ELEBERRIETAN
OINARRITUA

735
00:48:09,094 --> 00:48:12,890
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte

