1
00:00:06,965 --> 00:00:09,467
Deborah Glass. Ez nion deitu.

2
00:00:09,467 --> 00:00:12,345
Biribildu kasua.
Ez dugu elkarrizketa hau izan.

3
00:00:12,345 --> 00:00:15,223
Lanean,
normalean ez da horrelakorik agertzen.

4
00:00:15,223 --> 00:00:16,641
Ba sarbide-proban bai.

5
00:00:16,641 --> 00:00:19,811
Lanean aritu ahal izateko,
gainditu egin behar dut.

6
00:00:19,811 --> 00:00:21,187
Begiratu duzu e-maila?

7
00:00:21,855 --> 00:00:23,231
Bazenekiten gaindituko nuela.

8
00:00:23,231 --> 00:00:24,691
Lornaren alde.

9
00:00:24,691 --> 00:00:27,360
Sam, zure zor eskerga
gogorarazi nahi dizut.

10
00:00:27,360 --> 00:00:28,278
Konponduko dut.

11
00:00:28,278 --> 00:00:31,156
- Hasiko gara hutsetik?
- Zer egin beharko nuke?

12
00:00:31,156 --> 00:00:32,574
- Zuretzat.
- Zer da?

13
00:00:32,574 --> 00:00:35,243
- Entrega.
- Entrega-lanak egiten dituzu?

14
00:00:35,243 --> 00:00:38,121
<i>Hector Moya versus Arthur Rollins.</i>
Zer zerikusi du nirekin?

15
00:00:38,121 --> 00:00:39,539
Nire bizia jokoan da.

16
00:00:39,539 --> 00:00:42,000
Ez da teoria huts bat,
konspirazio bat dago.

17
00:00:42,000 --> 00:00:43,126
Peter Sterghos?

18
00:00:43,126 --> 00:00:45,128
Nik aurkitu nuen pertsona hori,

19
00:00:45,128 --> 00:00:47,297
Bishop eta De Marco lotzeko saioan.

20
00:00:47,297 --> 00:00:50,467
De Marcok Gloria bultzatu zuen,
Moya sal zezan?

21
00:00:50,467 --> 00:00:53,053
Arma bat jarrarazi zion Moyaren gelan.

22
00:00:53,053 --> 00:00:55,764
- Nor zara?
- James De Marco agentea, DEA.

23
00:00:55,764 --> 00:00:58,516
Hau gerra da. Alderdia hautatu behar duzu.

24
00:00:58,516 --> 00:01:00,602
- Lagun diezaiogun elkarri.
- Nola?

25
00:01:00,602 --> 00:01:04,147
Hemendik aurrera,
bi-biok izango gara Moyaren abokatuak.

26
00:01:04,147 --> 00:01:05,106
Haller jauna?

27
00:01:07,817 --> 00:01:08,651
Eddie?

28
00:01:08,651 --> 00:01:12,906
Zure ingurukoak hil egiten dira.
Gorroto zaitut. Ez dizut hitzik egingo!

29
00:01:12,906 --> 00:01:15,033
- <i>Moyaren oparia.</i>
- Balen kontrako geruza?

30
00:01:15,033 --> 00:01:18,995
<i>Eta blindatuta dago. Autoarekin dator.
Moyak une oro babestu nahi zaitu.</i>

31
00:01:18,995 --> 00:01:21,664
Gidari bat behar duzu.
Ez naiz beste inortaz fio.

32
00:01:21,664 --> 00:01:22,707
Arriskutsua da.

33
00:01:22,707 --> 00:01:24,626
Tankea eta soldadua dauzkagu.

34
00:01:24,626 --> 00:01:26,377
- Atera!
- Zergatik atxilotuko duzue?

35
00:01:26,377 --> 00:01:28,880
- Deportazio-zerrendan dago.
- De Marcok agindu dizue.

36
00:01:28,880 --> 00:01:30,256
Hurrengoa izan nahi?

37
00:01:30,256 --> 00:01:34,052
Errudun kabroia topatuko dut.
Lurperatu egingo dut.

38
00:01:55,865 --> 00:02:00,912
LA COSSE KASUAREN LEKUKO-ZERRENDA OSOA

39
00:02:06,209 --> 00:02:07,293
Ondo zaude, Izzy?

40
00:02:08,586 --> 00:02:09,420
Bai.

41
00:02:10,505 --> 00:02:11,422
Zera,

42
00:02:13,174 --> 00:02:14,175
erne nago.

43
00:02:17,053 --> 00:02:20,974
Bale. Nire gidaria izateagatik
deseroso bazeunde, ulertuko nuke.

44
00:02:21,474 --> 00:02:24,018
Azkenaldian,
zorte txarra erakarri izan dut.

45
00:02:27,897 --> 00:02:32,110
Baina, alde onari begira, auto honekin
eta gure bizkartzain berriekin,

46
00:02:32,110 --> 00:02:33,695
dena aterako da ondo.

47
00:02:43,454 --> 00:02:44,747
LORNA
MEZU BAT

48
00:02:44,747 --> 00:02:47,000
HAYLEY HALLEREK ARGAZKI BAT IGO DU

49
00:02:56,467 --> 00:02:57,719
ARGITALPENIK EZ

50
00:02:59,095 --> 00:03:00,013
Izzy?

51
00:03:00,930 --> 00:03:05,059
Hayleyren orrian nago, baina
ja ezin ditut bere argazkiak ikusi.

52
00:03:05,059 --> 00:03:08,688
- Ez omen du argitalpenik.
- Blokeatu zaituelakoan nago.

53
00:03:08,688 --> 00:03:11,608
"Atsegin dut" jarri berri diot argazkian.
Ez...

54
00:03:12,317 --> 00:03:14,944
Blokeatu behar zintuela gogorarazi diozu.

55
00:03:16,029 --> 00:03:17,614
Blokeatu? Halakorik. Zer?

56
00:03:18,823 --> 00:03:21,242
Ene. Noiz utziko dio ni zigortzeari?

57
00:03:21,242 --> 00:03:24,078
Bere alde esango dut
nerabe gehienei ez zaiela

58
00:03:24,078 --> 00:03:27,415
beren gurasoek
sare sozialetan jarraitzea gustatzen,

59
00:03:27,415 --> 00:03:29,292
hitz egin ala hitz egin ez.

60
00:03:29,292 --> 00:03:31,794
Kasu honek bizitza izorratu dit erabat.

61
00:03:32,295 --> 00:03:35,173
Gaurkoak
ahalik eta hoberen atera behar du.

62
00:03:35,173 --> 00:03:36,925
Zergatik? Zer dago gaur?

63
00:03:36,925 --> 00:03:40,470
DEAko agente bat, De Marco,
tribunara igoarazi behar dut.

64
00:03:41,429 --> 00:03:45,850
Baina, kasuan garrantzitsua dela
frogatu ezean, epaileak ez dit utziko.

65
00:03:46,976 --> 00:03:50,313
Beste lekukoak horretarako daude.
Kate bat modukoa da:

66
00:03:50,313 --> 00:03:53,274
lekuko bakoitzak hurrengoa ekarriko du, logikoki.

67
00:03:53,274 --> 00:03:55,068
Valek, Sly gaztea.

68
00:03:55,693 --> 00:03:59,405
Sly gazteak, Trina.
Ea horrek De Marco dakarren.

69
00:04:02,492 --> 00:04:05,411
Kaka zaharra. Lorna.
Sentitzen dut. Hasi aurretik...

70
00:04:05,411 --> 00:04:08,623
Mobilean "Lorna" beharrean, "Andrea"
jartzen badu, erantzungo didazu?

71
00:04:08,623 --> 00:04:11,125
<i>Bai. Barka, deskuidatu egin naiz. Zer da</i>?

72
00:04:11,125 --> 00:04:14,462
Turner epaileak deitu dit.
Ordubete berandu hasiko gara.

73
00:04:14,462 --> 00:04:16,005
Niri ere deitu didate.

74
00:04:16,005 --> 00:04:17,048
<i>Esnatu</i>!

75
00:04:17,048 --> 00:04:19,926
Abisatu ba. Berandu nenbilelakoan nengoen.

76
00:04:19,926 --> 00:04:23,846
Lehen eguna dut abokatu lanetan.
Prestatzeko astia behar nuen.

77
00:04:23,846 --> 00:04:28,685
Traje egokia hautatu behar nuen,
baita takoiak ere. Apropos-aproposak dira.

78
00:04:28,685 --> 00:04:30,853
Hurbil nago. Zenbat falta zaizu?

79
00:04:30,853 --> 00:04:33,606
<i>Geraldi bat egingo dut, baina ez du axola.</i>

80
00:04:33,606 --> 00:04:35,650
Beste zerbait egin behar duzu.

81
00:04:36,150 --> 00:04:39,237
Gure bezero bat atxilotu dute,
eta gaur irakurriko dizkiote karguak.

82
00:04:39,237 --> 00:04:42,907
<i>- Justizia-jauregian dago atxiloturik.</i>
- Eta zer egingo duzu?

83
00:04:42,907 --> 00:04:46,661
Nik ezer ez.
<i>Felicidades</i>. Horra zure lehen kasua.

84
00:04:46,661 --> 00:04:48,496
Itxaron, zer? Nor da bezeroa?

85
00:04:49,122 --> 00:04:52,208
Bezeroaren izena Daniel Valera da.

86
00:04:53,293 --> 00:04:56,379
Daniel Varela?
Ez dut ezagutzen. Eta gure bezeroa da?

87
00:04:56,379 --> 00:04:58,548
<i>- </i>  Bai. Barka, Lorna.
<i>- Mickey</i>!

88
00:04:58,548 --> 00:05:00,883
Moztu egin da. Tunel batean gaude.

89
00:05:00,883 --> 00:05:02,302
- <i>Mick</i>!
- Tira, agur.

90
00:05:02,302 --> 00:05:04,470
Zer, ziria sartu didazulakoan, ala?

91
00:05:21,696 --> 00:05:23,781
Sam Scales demontrea?

92
00:05:36,836 --> 00:05:38,921
Bale. Zer egin duzu oraingoan, Sam?

93
00:05:38,921 --> 00:05:42,008
Edo, barka, <i>señor</i> Varela?

94
00:05:42,008 --> 00:05:44,886
Zer? Leinu espainola dut. Hamarren bat.

95
00:05:45,386 --> 00:05:48,181
Eta, nire lanean,
identitate asko behar dira.

96
00:05:48,931 --> 00:05:50,850
Makina bat pertsona ero dago.

97
00:05:50,850 --> 00:05:56,189
Eta ez dut ezer egin.
Bertako ekonomia suspertu dut, hori bai.

98
00:05:56,189 --> 00:05:57,857
- Ez horregatik.
- Sam.

99
00:05:57,857 --> 00:06:01,986
Ados, bale. Dagoela argi:
ez dut lanaldi osoa horretan ematen.

100
00:06:01,986 --> 00:06:04,822
Osagarri bat da, benefizentziaren alde.

101
00:06:05,406 --> 00:06:08,826
Dirua lortzeko,
beste proiektu askoz handiago bat dut.

102
00:06:08,826 --> 00:06:11,245
Ez dut horri buruzko ezer jakin nahi.

103
00:06:11,245 --> 00:06:14,832
Diru nahikoa zor diguzu jada.
Mesedez. Delituak, banaka.

104
00:06:14,832 --> 00:06:16,584
Zaude, zer diozu baina?

105
00:06:16,584 --> 00:06:19,545
Parra egin genuen museoko lanaren ostean.

106
00:06:20,254 --> 00:06:21,756
Faktura bakarra ordaindu zenuen.

107
00:06:21,756 --> 00:06:25,802
Bai, putza!
Zer, ja ez dago kode etikorik, ala?

108
00:06:25,802 --> 00:06:28,096
Ez dakit ba, Sam. Galdetu,

109
00:06:28,096 --> 00:06:29,138
adibidez,

110
00:06:29,138 --> 00:06:30,139
Benny Bates-i.

111
00:06:30,139 --> 00:06:33,393
Edo Francois DuPont-i.

112
00:06:33,393 --> 00:06:35,186
Edo... Hau asko gustatzen zait.

113
00:06:35,186 --> 00:06:36,187
...Gunther Schmidt-i?

114
00:06:38,106 --> 00:06:39,357
Zergatik zaude hemen?

115
00:06:41,234 --> 00:06:43,820
Tira, ondo dakizunez,

116
00:06:44,695 --> 00:06:46,781
egoera estua da lan-munduan.

117
00:06:46,781 --> 00:06:49,242
Los Angeles grebaz lepo dago.

118
00:06:49,242 --> 00:06:50,993
Jendea estu eta larri dabil.

119
00:06:50,993 --> 00:06:56,457
Dirua biltzen hasi nintzen,
grebalariei erosketa-txartelak emateko.

120
00:06:57,208 --> 00:07:00,795
Esker ona erakusteko era izango zela
pentsatu nuen.

121
00:07:00,795 --> 00:07:02,672
Aha. Eta?

122
00:07:02,672 --> 00:07:05,258
Eta ezer ez. Oso ondo atera zen.

123
00:07:05,258 --> 00:07:09,554
Guztira, 100 000 dolar eman nituen
txarteletan. Hara non amaitu dudan.

124
00:07:09,554 --> 00:07:11,848
Zer? 100 000 dolar?

125
00:07:13,558 --> 00:07:15,226
Zenbat diru eskuratu zenuen?

126
00:07:16,602 --> 00:07:18,354
Hiru, agian?

127
00:07:18,354 --> 00:07:22,817
Hirurehun mila?
Hau da, 200 zuretzat gorde zenituen?

128
00:07:22,817 --> 00:07:27,738
Mundu guztiak hartzen du pixka bat.
Administrazio-kuotak. Gastu orokorrak.

129
00:07:27,738 --> 00:07:31,701
Gastuak? Zure ordenagailua?
Kartzela toki aproposa da zuretzat.

130
00:07:31,701 --> 00:07:32,910
Bale, begira.

131
00:07:32,910 --> 00:07:37,790
Mesedez, hemendik atera behar nauzu.
Bi egun oso daramatzat hemen jada.

132
00:07:41,669 --> 00:07:42,670
Mesedez.

133
00:07:48,217 --> 00:07:50,553
Legal, unerik txarrenean bota zaituzte.

134
00:07:50,553 --> 00:07:52,889
Epaiketa bat dut. Zer egin duzu baina?

135
00:07:52,889 --> 00:07:56,559
Ezer ez. Pila bat esajeratu dute.

136
00:07:56,559 --> 00:07:59,353
Siegel jauna ez da errehabilitaziora joan.

137
00:07:59,353 --> 00:08:02,190
- Zer? Ene, Legal...
- Langileekin liskartu da.

138
00:08:02,190 --> 00:08:06,152
Eta dozenaka ogitarteko-bilgarri
topatu ditugu bere gelan.

139
00:08:06,152 --> 00:08:08,196
Ogitartekoak? Nork eman dizkio?

140
00:08:08,196 --> 00:08:11,949
Eta ezin zarete abisu batekin konformatu?
Ez da une ona.

141
00:08:11,949 --> 00:08:16,704
Platerkada bete gazta-tarta
bota zion aurpegira fisioterapeutari.

142
00:08:16,704 --> 00:08:18,915
- Bosgarren Zuzenketak babesten nau.
- Bale ba.

143
00:08:18,915 --> 00:08:21,834
Begira, Legal,
Izzyk nire etxera eramango zaitu,

144
00:08:21,834 --> 00:08:24,170
ni justizia-jauregian utzi eta gero.

145
00:08:24,170 --> 00:08:27,089
Geratu han, beste leku bat topatu arte.

146
00:08:27,089 --> 00:08:30,009
- Gazta-tarta? Ene.
- Hemengoa ez da gazta-tarta.

147
00:08:30,510 --> 00:08:33,971
Hara, auto berria! Zer dotorea.

148
00:08:34,764 --> 00:08:36,307
Eta Hells Angels-eko motozaleak?

149
00:08:36,307 --> 00:08:37,850
Gero azalduko dizut.

150
00:08:38,768 --> 00:08:40,186
- Tira.
- Aurrera.

151
00:08:55,409 --> 00:08:57,411
Badaukazue mugurdi-sodarik?

152
00:09:11,676 --> 00:09:12,760
Dena ondo?

153
00:09:14,220 --> 00:09:15,179
Ez dakit.

154
00:09:15,763 --> 00:09:18,432
Urrutiko iruzurra.
Engainu bidezko lapurreta.

155
00:09:18,432 --> 00:09:21,477
Baliteke hiru urteko espetxealdia izatea.

156
00:09:21,477 --> 00:09:24,939
Iruzurgile lanbidearen gaitzak dira,
nire ustez.

157
00:09:24,939 --> 00:09:27,817
Karguen irakurketa hirigunean egingo dute.

158
00:09:27,817 --> 00:09:31,404
Connor epaileak hartuko du kasua.
Ezin prestuagoa da.

159
00:09:31,404 --> 00:09:34,574
Haurren ospitaleko batzordekidea da,

160
00:09:34,574 --> 00:09:37,910
eta Los Angeleseko
nagusien elkarteko presidentekidea,

161
00:09:37,910 --> 00:09:39,745
baita animalien aldekoa ere.

162
00:09:39,745 --> 00:09:42,873
Horra Samen helbururik gogokoenak.

163
00:09:42,873 --> 00:09:45,084
Nekez lortuko dut fidantza bat.

164
00:09:45,084 --> 00:09:48,087
Txiki, ezagutzen dudan
pertsonarik azkarrena zara.

165
00:09:48,796 --> 00:09:51,007
Zerbaiten soluzioa topatzerik badago,

166
00:09:51,799 --> 00:09:53,050
zuk lehenik aurkitzen duzu.

167
00:09:55,136 --> 00:09:59,307
Denbora pila bat
kostatu zait abokatu bilakatzea.

168
00:10:00,016 --> 00:10:03,352
Orain,
galdutako denbora konpentsatu behar dut.

169
00:10:03,352 --> 00:10:06,814
Nire karrera hasi aurretik
hanka hondoraino sartzen badut,

170
00:10:06,814 --> 00:10:10,276
ezingo dugu besterik ordaindu:
pisuan geratu beharko gara.

171
00:10:10,276 --> 00:10:13,029
Auzokoaren marihuana-kea
etxean sartzen zaigu.

172
00:10:13,029 --> 00:10:15,656
Winston arrailtzen duelakoan nago.

173
00:10:19,368 --> 00:10:20,244
Txiki.

174
00:10:22,413 --> 00:10:23,289
Txiki.

175
00:10:25,249 --> 00:10:27,335
Txiki, zure lehen kasua da.

176
00:10:28,961 --> 00:10:31,380
Ez izan hain gogorra nire emaztearekin.

177
00:10:41,766 --> 00:10:43,768
Zenbat denbora darama lo?

178
00:11:11,128 --> 00:11:12,046
Ondo zaude?

179
00:11:13,464 --> 00:11:14,590
Nahikoa jaten duzu?

180
00:11:15,383 --> 00:11:18,344
Espetxeko janari fina, bai.
Ahal bezainbeste.

181
00:11:18,344 --> 00:11:20,554
Jan behar duzu, Julian.

182
00:11:21,055 --> 00:11:23,057
Indartsu egon behar duzu, bai?

183
00:11:23,641 --> 00:11:26,560
Nire sastreak
zure traje batzuk doituko ditu, bai?

184
00:11:29,897 --> 00:11:30,898
Milesker, Mickey.

185
00:11:32,983 --> 00:11:33,984
Zorte on gaur.

186
00:11:36,779 --> 00:11:38,698
Tira, zure txanda, Haller.

187
00:11:39,365 --> 00:11:41,784
Konspirazio-teoria bultzatuko duzu, e?

188
00:11:42,493 --> 00:11:44,453
Espero dut noraezean ez ibiltzea.

189
00:11:45,204 --> 00:11:49,417
Milesker denoi zeuen kabuz moldatzeagatik
eta garaiz iristeagatik.

190
00:11:49,417 --> 00:11:53,045
Ea igogailu guztiak
datorren astean ondo dabiltzan.

191
00:11:53,045 --> 00:11:56,632
Has gaitezen. Haller jauna,
dei iezaiozu lehen lekukoari.

192
00:11:56,632 --> 00:12:00,052
Milesker, andrea.
Datorrela Frank Valenzuela.

193
00:12:01,387 --> 00:12:04,515
Valenzuela jauna,
esan zer lanbide duzun, mesedez.

194
00:12:04,515 --> 00:12:07,810
Estatuak lizentziaturiko fidatzailea naiz.

195
00:12:07,810 --> 00:12:09,770
Ikertzaile pribatua ere banaiz.

196
00:12:09,770 --> 00:12:11,856
Jakinarazpenak entregatzen ditut.

197
00:12:11,856 --> 00:12:14,859
Azalduko diezu epaimahaikideei
hori zer den?

198
00:12:14,859 --> 00:12:17,153
Jendeak salaketa bat jasotzen duenean

199
00:12:17,153 --> 00:12:20,906
eta abokatuak, lekukotasun premian,
zitazio bat bidali behar duenean,

200
00:12:20,906 --> 00:12:22,408
entrega neuk egiten dut.

201
00:12:22,408 --> 00:12:26,412
Entregatu zenion inoiz
zitazio bat biktimari, Gloria Daytoni?

202
00:12:26,412 --> 00:12:27,663
Bai, hala da.

203
00:12:27,663 --> 00:12:28,831
Noiz izan zen?

204
00:12:29,457 --> 00:12:32,126
Astelehen batean.
Abuztuaren hiruan, 18:06ean,

205
00:12:32,126 --> 00:12:34,086
bizi zen eraikinaren aurrean.

206
00:12:34,754 --> 00:12:37,548
Zehatz-mehatz adierazi dituzu
ordua eta tokia.

207
00:12:37,548 --> 00:12:39,008
Nola zaude hain ziur?

208
00:12:39,008 --> 00:12:41,969
Argazkietan,
beti jartzen dut dataren marka bat,

209
00:12:41,969 --> 00:12:43,471
entregaren froga gisa.

210
00:12:44,472 --> 00:12:48,976
Dayton andrearen argazki bat atera zenuen,
zitazioa eman eta berehala?

211
00:12:48,976 --> 00:12:49,977
Bai, hori da.

212
00:12:52,313 --> 00:12:54,732
Defentsaren A froga, andrea.

213
00:12:55,858 --> 00:12:58,235
Andrea, fiskaltzak pozik onartuko du

214
00:12:58,235 --> 00:13:01,989
Valenzuela jaunak zitazio bat
entregatu ziola Gloria Daytoni.

215
00:13:01,989 --> 00:13:03,282
Ez dago argazki beharrik.

216
00:13:03,282 --> 00:13:05,117
Estimatzen dizut eskaintza,

217
00:13:05,117 --> 00:13:08,537
baina epaimahaikideek
informazio guztia behar dute.

218
00:13:08,537 --> 00:13:12,500
Edo fiskaltzak ez du
guk biktimaren argazkia aurkezterik nahi?

219
00:13:12,500 --> 00:13:14,919
Baduzu epaimahaiari argazkia aurkeztea.

220
00:13:14,919 --> 00:13:16,003
Milesker, andrea.

221
00:13:19,215 --> 00:13:21,008
Hau da entregaren ostean

222
00:13:21,008 --> 00:13:23,469
Dayton andreari atera zenion argazkia?

223
00:13:23,469 --> 00:13:26,597
- Hala da.
- Nork alokatu zintuen entrega egiteko?

224
00:13:26,597 --> 00:13:28,140
Eta zer kasurako?

225
00:13:28,140 --> 00:13:30,518
Sylvester Funaro semeak,

226
00:13:30,518 --> 00:13:33,854
<i>habeas-</i> eskaera baterako.
<i>Moya versus Rollins.</i>

227
00:13:33,854 --> 00:13:34,980
<i>Habeas</i>-eskaera.

228
00:13:34,980 --> 00:13:38,901
Hau da, norbaitek legez kanpo
espetxeratu zutela aldarrikatu zuen.

229
00:13:38,901 --> 00:13:42,029
Bai. Rollins
Victorville espetxeko alkaidea da.

230
00:13:42,029 --> 00:13:46,492
Ados. Eta bazenekien
<i>habeas</i>-eskaera zertan zetzan?

231
00:13:46,492 --> 00:13:49,495
Bai. Hector Moyari
betiko kartzela zigorra...

232
00:13:49,495 --> 00:13:52,414
Objekzioa, andrea. Badut hurbiltzerik?

233
00:13:55,251 --> 00:13:56,919
Azaldu objekzioa, jauna.

234
00:13:56,919 --> 00:14:00,840
Hasteko, garrantzia.
Epailea, nora goaz? Haller jaunak

235
00:14:00,840 --> 00:14:03,092
kasua bere eremura eraman nahi du.

236
00:14:03,092 --> 00:14:05,177
Bestelako kasu batera garamatza.

237
00:14:05,177 --> 00:14:08,514
Andrea, Dayton andreari
emandako zitazioaren xehetasunak

238
00:14:08,514 --> 00:14:10,015
oso garrantzitsuak dira.

239
00:14:10,015 --> 00:14:12,309
Hilketaren funtsa direlakoan gaude.

240
00:14:12,309 --> 00:14:13,936
Zer, txantxa da, ala?

241
00:14:13,936 --> 00:14:16,063
Gure defentsaren oinarria dira.

242
00:14:16,063 --> 00:14:19,692
<i>Habeas</i>-eskaeraren kopia bat
erakuts dezaket, nahi baduzu.

243
00:14:19,692 --> 00:14:21,068
Ez da beharrezkoa.

244
00:14:21,068 --> 00:14:24,446
Objekzioa ukatuko dut,
baina gatozen harira.

245
00:14:24,446 --> 00:14:25,739
Jakina, andrea.

246
00:14:29,994 --> 00:14:31,620
Jarraitu, Valenzuela jauna.

247
00:14:31,620 --> 00:14:33,831
<i>Habeas</i>-kasuari buruz ari zinen?

248
00:14:33,831 --> 00:14:35,624
Bai, Hector Moyari buruz.

249
00:14:35,624 --> 00:14:39,086
Espetxetik irten nahian dabil.
Kartelkidea da.

250
00:14:39,086 --> 00:14:43,007
Bere gelan topatutako pistola
DEAk jarri zuela aldarrikatzen du.

251
00:14:43,007 --> 00:14:45,593
Armagatik jarri zioten biziarteko zigorra.

252
00:14:46,635 --> 00:14:48,637
Dayton andreak bazuen honen berri?

253
00:14:48,637 --> 00:14:50,723
Funaro abokatuak baietz esan zuen.

254
00:14:50,723 --> 00:14:53,058
Horregatik entregarazi zidan zitazioa.

255
00:14:53,058 --> 00:14:57,605
Ados. Eta nola erantzun zuen
Dayton andreak zitazioa ikustean?

256
00:14:57,605 --> 00:14:59,315
- Nola erantzun zuen?
- Bai.

257
00:14:59,315 --> 00:15:01,483
Amorratu zen? Haserre jarri zen?

258
00:15:01,483 --> 00:15:02,568
Haserre? Ez.

259
00:15:03,986 --> 00:15:05,404
Jendea haserretu ohi da,

260
00:15:06,447 --> 00:15:09,950
baina Dayton andrea
izutu egin zela iruditu zitzaidan.

261
00:15:09,950 --> 00:15:11,577
Objekzioa. Espekulazioa.

262
00:15:11,577 --> 00:15:13,078
Galdera ezereztuko dut.

263
00:15:14,079 --> 00:15:17,583
Jauna, zer egin zenuen
zitazioa entregatu eta gero?

264
00:15:17,583 --> 00:15:19,543
Funaro jaunari amaitu nuela esan nion.

265
00:15:19,543 --> 00:15:23,380
Astebete-edo igaro arte
ez nuen Dayton andrearen berri izan,

266
00:15:23,380 --> 00:15:27,551
bere hilketagatik La Cosse jauna
atxilotu zutela entzun nuen arte.

267
00:15:27,551 --> 00:15:29,762
Eta zer sentitu zenuen orduan?

268
00:15:29,762 --> 00:15:32,890
Lasaitua hartu nuen, hori uste dut.

269
00:15:32,890 --> 00:15:34,308
Lasaitua? Zergatik?

270
00:15:34,308 --> 00:15:38,562
Guk Moya kasuarekin zerikusirik ez genuela
esan nahi zuen horrek.

271
00:15:39,730 --> 00:15:41,398
Zergatik zeunden kezkatuta?

272
00:15:42,024 --> 00:15:43,025
Tira, badakizu.

273
00:15:43,025 --> 00:15:45,778
Nik
karteleko nagusi baten zitazioa entregatu,

274
00:15:45,778 --> 00:15:47,571
eta hartzailea hil egin zen.

275
00:15:47,571 --> 00:15:49,698
- Ez zara...
- Objekzioa! Andrea.

276
00:15:49,698 --> 00:15:51,116
Geldi dadila lekukoa.

277
00:15:51,116 --> 00:15:54,203
Valenzuela jauna ez da aditua gai honetan.

278
00:15:54,203 --> 00:15:55,788
Beste galderarik ez.

279
00:16:11,428 --> 00:16:12,262
Milesker.

280
00:16:17,393 --> 00:16:20,145
Ez dut
Glass kasuari buruzko zerbait ulertzen.

281
00:16:20,145 --> 00:16:22,147
Ea ordezkaria nola topatu duen?

282
00:16:22,147 --> 00:16:23,148
Hori ere ez.

283
00:16:24,233 --> 00:16:26,944
Iruzkin itsusia izango da agian.
Ez diot errua biktimari...

284
00:16:26,944 --> 00:16:28,529
Honek itxura txarra du.

285
00:16:28,529 --> 00:16:31,115
Deborah Glass zergatik irten zen ibiltzera

286
00:16:31,115 --> 00:16:33,409
bere bikote ohi eroa askatu zutenean?

287
00:16:33,409 --> 00:16:35,327
Bazegoen Scottek bera topatzeko aukera.

288
00:16:35,327 --> 00:16:38,080
- Errua biktimari bota diozu.
- Agian bai.

289
00:16:38,080 --> 00:16:41,125
Baina, bere lekuan,
hiritik joango nintzatekeen.

290
00:16:41,125 --> 00:16:43,127
Zergatik ez zen zuk deitutakoan joan?

291
00:16:43,127 --> 00:16:44,294
Vanessa, ez...

292
00:16:44,294 --> 00:16:46,797
Badakit. Sentitzen dut. Itsusia izan da.

293
00:16:47,756 --> 00:16:51,010
Defentsaren argudio posibleez
hausnartu nahian nabil.

294
00:16:51,010 --> 00:16:53,387
Alde ona zera da: ez du axola.

295
00:16:53,929 --> 00:16:57,474
Scott Glassek hil zuen.
Lekukoak eta DNA-frogak dauzkagu.

296
00:16:57,474 --> 00:17:02,396
Euren arma errua biktimari botatzea
eta espekulazioak badira, gaitz erdi.

297
00:17:03,439 --> 00:17:05,357
Konforme. Arrazoi duzu.

298
00:17:14,241 --> 00:17:15,868
Gertatu zen beste ezer?

299
00:17:24,209 --> 00:17:26,086
Izzy! Ai, ama.

300
00:17:26,086 --> 00:17:28,297
Milesker hain azkar etortzeagatik.

301
00:17:28,297 --> 00:17:31,675
Lehen lekukoa galdu dut jada.
Sly gaztea agertzear da.

302
00:17:31,675 --> 00:17:34,303
- Trankil. Zer da?
- Zoaz auzi-gelara.

303
00:17:34,303 --> 00:17:36,221
Samiri deituko diotenean, idatzi.

304
00:17:36,221 --> 00:17:37,389
Bai, ados.

305
00:17:37,389 --> 00:17:38,390
Eskerrik asko.

306
00:17:40,184 --> 00:17:43,562
Egon. Presoak
zainpeko igogailuetan igo ohi dituzte.

307
00:17:43,562 --> 00:17:46,648
Gurpil-aulkirako egokituta dagoena
ez dabil.

308
00:17:46,648 --> 00:17:49,359
Guztiak hobetzen ari omen dira.
Ez dakit nik.

309
00:17:49,359 --> 00:17:51,695
Toki honek
infernuko lehen zirkulua dirudi.

310
00:17:51,695 --> 00:17:53,655
- Bai, gero.
- Sam. Bale.

311
00:17:53,655 --> 00:17:56,241
Zure kasua hasi arte,
beste areto batean egongo naiz.

312
00:17:56,241 --> 00:17:57,951
Izzyk abisatuko dit.

313
00:17:57,951 --> 00:18:00,621
Itxaron bitartean, egin gurutzegrama bat.

314
00:18:00,621 --> 00:18:04,249
Itxaron. Beste kasu...
Zaude. Nora... Nora doa?

315
00:18:06,502 --> 00:18:08,003
ESKAILERAK

316
00:18:17,221 --> 00:18:20,724
Ene, nire karrerarengatik
egin behar ditudanak...

317
00:18:35,489 --> 00:18:37,658
<i>Datorrela Sly Funaro semea.</i>

318
00:18:38,659 --> 00:18:40,994
Funaro jauna, mesedez, esan auzitegiari

319
00:18:40,994 --> 00:18:44,373
zergatik bidali zenion zitazioa
Gloria Daytoni.

320
00:18:44,373 --> 00:18:45,707
Bai, nola ez.

321
00:18:45,707 --> 00:18:50,420
Hasieran, Hector Moyak
nigana jo zuen, laguntza bila.

322
00:18:51,713 --> 00:18:53,757
<i>Habeas</i>-eskaerarekin laguntzeko?

323
00:18:55,008 --> 00:18:55,843
Bai.

324
00:18:58,387 --> 00:19:01,807
Moya jauna presondegi federalean da.

325
00:19:01,807 --> 00:19:04,393
Droga-karguak leporaturik
kartzelatu zuten.

326
00:19:04,393 --> 00:19:08,272
Armaren larrigarria izan zen
betiko kartzela-zigorraren oinarria.

327
00:19:09,106 --> 00:19:11,441
Esan zidan arma hura ez zela berea.

328
00:19:11,441 --> 00:19:12,901
Objekzioa. Zurrumurrua.

329
00:19:12,901 --> 00:19:14,069
Onartuta.

330
00:19:14,987 --> 00:19:17,322
Saia gaitezen berriz, Funaro jauna.

331
00:19:17,322 --> 00:19:19,074
<i>Habeas-</i> eskaera Moya jauna

332
00:19:19,074 --> 00:19:23,537
errugabea zela uste zenuelako bete zenuen,
arma-karguei zegokienez.

333
00:19:23,537 --> 00:19:24,580
Hala da?

334
00:19:25,747 --> 00:19:26,707
Bai.

335
00:19:28,959 --> 00:19:31,753
Ikertu egin genuen, eta aukera asko dago:

336
00:19:31,753 --> 00:19:34,464
pistola beste norbaitek jarri zion gelan,

337
00:19:34,464 --> 00:19:35,966
polizia iritsi aurretik.

338
00:19:41,805 --> 00:19:43,015
Nork jarri zuen?

339
00:19:43,015 --> 00:19:48,353
Hori ere ikertuta,
ondorioztatu genuen bi emakume

340
00:19:48,353 --> 00:19:51,690
hainbat aldiz izan zirela
Moya jaunaren gelan.

341
00:19:52,482 --> 00:19:56,945
Pare bat <i>escort</i>.
Glory Days eta Trina Trixxx.

342
00:19:58,030 --> 00:20:00,032
Izenean, hiru "X" ditu.

343
00:20:02,034 --> 00:20:06,872
Interneten aise topatu nuen.
Harekin geratu nintzen.

344
00:20:06,872 --> 00:20:08,957
Eta zeren berri eman zizun?

345
00:20:08,957 --> 00:20:11,960
Tira, bere abizena
Rafferty dela esan zidan.

346
00:20:13,253 --> 00:20:17,382
Horrez gain, Moya jauna ezagutzen zuela,
baina ez zuela armarik jarri.

347
00:20:17,382 --> 00:20:19,384
Objekzioa. Zurrumurrua berriz!

348
00:20:19,384 --> 00:20:20,510
Onartuta.

349
00:20:20,510 --> 00:20:23,138
Epaimahaiak ez dezala
azken erantzuna aintzat hartu.

350
00:20:23,889 --> 00:20:27,351
Zer gehiagoren berri
izan zenuen Trina Raffertyren eskutik?

351
00:20:27,351 --> 00:20:33,190
Beste <i>escort</i> ari buruz galdetu nion,
Glory Daysi buruz. Gloria Daytoni buruz.

352
00:20:34,524 --> 00:20:35,359
Eta?

353
00:20:35,359 --> 00:20:39,196
Gloriak
pistola jarri izana aitortu omen zion...

354
00:20:39,196 --> 00:20:40,489
Objekzioa! Zurrumurrua!

355
00:20:40,489 --> 00:20:43,659
- De Marco agenteak aginduta.
- Jasankorra izaten saiatu naiz.

356
00:20:43,659 --> 00:20:46,328
Baina ez dut
zurrumurru hirukoitza onartuko.

357
00:20:46,328 --> 00:20:48,622
Onartuta. Haller jauna?

358
00:20:48,622 --> 00:20:49,998
Badut hurbiltzerik?

359
00:20:52,960 --> 00:20:56,129
Epailea, ados nago fiskalarekin.
Zurrumurrua da.

360
00:20:56,129 --> 00:20:59,049
Beraz, hobe da gertatutakoa
interesdunak berak kontatzea,

361
00:20:59,049 --> 00:21:00,342
James De Marco agenteak.

362
00:21:00,342 --> 00:21:03,345
Honexegatik daukagu
lekuko-zerrenda berrian.

363
00:21:04,179 --> 00:21:07,641
Prestatzeko asteburu osoa
izango zenuela esan nizun,

364
00:21:07,641 --> 00:21:10,435
baina baduzu agenteari
gaur bertan heltzea?

365
00:21:10,435 --> 00:21:12,020
Pozik egingo dut, andrea.

366
00:21:12,020 --> 00:21:13,814
Fiskaltzak ez du epaiketan

367
00:21:13,814 --> 00:21:16,900
De Marco agentea
lekuko gisa onartzerik nahi.

368
00:21:16,900 --> 00:21:21,029
Haller jaunak ez du agentea
garrantzitsua izango denik frogatu.

369
00:21:21,029 --> 00:21:24,032
Oraingoan
nahiko ados nago Forsythe jaunarekin.

370
00:21:24,032 --> 00:21:27,953
{\an8}Hurrengo lekukoak
Funaro jaunaren lekukotasuna indartuko du,

371
00:21:27,953 --> 00:21:31,665
baita frogak sendotuko ere.
Pazientzia eskatzen dizuet.

372
00:21:31,665 --> 00:21:33,750
Gero eta pazientzia gutxiago dugu.

373
00:21:33,750 --> 00:21:36,086
Begira, amai dezagun lekuko honekin.

374
00:21:36,086 --> 00:21:38,463
Egin itzazu
erantzun ahalko dituen galdera batzuk.

375
00:21:38,463 --> 00:21:41,174
Hurrengo lekukoari
dagokionean helduko diogu.

376
00:21:41,174 --> 00:21:42,551
Nola ez, andrea.

377
00:21:46,388 --> 00:21:49,099
Itxaron, eutsi! Eskerrik asko.

378
00:21:53,061 --> 00:21:55,314
Itxaron, baina zer...?

379
00:22:00,277 --> 00:22:01,278
Harrapatzen bazaitut...

380
00:22:03,947 --> 00:22:05,324
Lau pisu baino ez.

381
00:22:05,824 --> 00:22:07,034
Takoi luze-luzeekin.

382
00:22:07,534 --> 00:22:09,578
Ondo dago. Guztia dago ondo.

383
00:22:11,955 --> 00:22:16,001
LORNA - HIRU FALTA DIRA
ZURE TXANDA! NON ZAUDE?

384
00:22:16,668 --> 00:22:20,630
Oso ondo. Aurretiko ikustaldia
datorren hileko 17an izango da.

385
00:22:21,590 --> 00:22:23,675
Besterik, Acosta andrea?

386
00:22:23,675 --> 00:22:25,802
Txosten horien erdiak nireak dira, andrea.

387
00:22:25,802 --> 00:22:28,180
Eguna albait azkarren amaitu nahi dut.

388
00:22:28,180 --> 00:22:29,973
Bai, horixe berori.

389
00:22:29,973 --> 00:22:32,601
Hemen nago! Barkatu.

390
00:22:32,601 --> 00:22:35,812
Barka. Barkatu. Sentitzen dut.

391
00:22:36,396 --> 00:22:37,773
Prest nago, andrea!

392
00:22:39,149 --> 00:22:41,485
Pozten naiz guztiok gaudelako, zera...

393
00:22:41,485 --> 00:22:43,820
Lorna Crane. Defendatzailea.

394
00:22:43,820 --> 00:22:46,406
Bai. Tira, milesker, Crane andrea.

395
00:22:46,406 --> 00:22:49,117
Tamalez, 30 minutuko eten bat egingo dugu.

396
00:22:49,117 --> 00:22:51,703
Dei bat dut
bertako elikagaien bankuarekin,

397
00:22:51,703 --> 00:22:53,413
diru-bilketa dela eta.

398
00:22:53,413 --> 00:22:55,707
Abokatuarekin gero bilduko naiz.

399
00:23:05,217 --> 00:23:06,218
Alarma faltsua.

400
00:23:07,135 --> 00:23:09,221
Lau pisu jaitsi berri dituzu oinez?

401
00:23:09,221 --> 00:23:12,140
Bai. Bakarrak baino ez du funtzionatzen...

402
00:23:22,526 --> 00:23:23,652
Kolapsatu egin zara?

403
00:23:23,652 --> 00:23:24,945
Ez.

404
00:23:24,945 --> 00:23:27,406
Ea, itxaron hementxe.

405
00:23:27,406 --> 00:23:28,407
Konforme.

406
00:23:28,907 --> 00:23:33,703
Ea, Funaro jauna, argi iezaguzu:
noiztik diharduzu abokatu-lanetan?

407
00:23:34,996 --> 00:23:37,332
Datorren hilean, bi urte izango dira.

408
00:23:37,332 --> 00:23:38,583
Hara, bi urte.

409
00:23:38,583 --> 00:23:40,752
Aritu zara inoiz epaiketa batean?

410
00:23:41,962 --> 00:23:43,463
Zer, auzitegian?

411
00:23:43,463 --> 00:23:45,132
Bai, auzitegian.

412
00:23:46,675 --> 00:23:47,592
Oraindik ez.

413
00:23:48,552 --> 00:23:51,930
Abokatu askok diote
xedea auzitegira ez etortzea dela.

414
00:23:51,930 --> 00:23:55,559
Bai. Nire ustez,
ez da aholku txarra, Funaro jauna.

415
00:23:56,351 --> 00:23:59,438
Duela bi urte graduatu zinen,
eta ez duzu auzi-gelarik zapaldu,

416
00:23:59,438 --> 00:24:02,524
baina, halere,
<i>habeas-</i> eskaera bat bete zenuen

417
00:24:02,524 --> 00:24:05,110
nazioarteko trafikatzaile baten izenean.

418
00:24:05,110 --> 00:24:06,778
Nola lortzen da hori?

419
00:24:08,655 --> 00:24:12,492
Tira, auzitegiko web-orrian sartu,
eta zera deskargatuta...

420
00:24:12,492 --> 00:24:16,288
Zera esan nahi nuen: nola lortu zenuen
Moya jaunak zu alokatzea?

421
00:24:18,498 --> 00:24:19,833
Bidali egin zidaten.

422
00:24:20,667 --> 00:24:21,501
Nork?

423
00:24:23,545 --> 00:24:24,379
Nire aitak.

424
00:24:24,379 --> 00:24:27,507
Zure aitak. Sylvester Funaro aitak.

425
00:24:27,507 --> 00:24:32,262
Zerga-ihesagatik ezgaitu zuten abokatua.
Espetxe federalean dago. Hori da?

426
00:24:34,014 --> 00:24:34,848
Bai.

427
00:24:34,848 --> 00:24:38,810
Zure aitak presondegian bertan
ezagutu zuen Moya jauna, ezta?

428
00:24:40,061 --> 00:24:40,979
Bai.

429
00:24:40,979 --> 00:24:44,065
Zure aitak
ganoraz prestatu zintuela uste duzu,

430
00:24:44,065 --> 00:24:47,569
kartelkide baten <i>habeas</i>-kasu zail bat
zeure gain hartzeko?

431
00:24:50,071 --> 00:24:50,989
Bai.

432
00:24:50,989 --> 00:24:54,701
Zure aita
ihes fiskalagatik espetxeratu zuten.

433
00:24:54,701 --> 00:24:58,288
Estatuaz profitatu zen
segurtasun eta onura propioaren alde.

434
00:24:58,288 --> 00:25:01,374
Beharbada presokide batetaz profitatu zen

435
00:25:01,374 --> 00:25:05,253
segurtasun eta onura propioaren alde.
Zer deritzozu?

436
00:25:05,253 --> 00:25:07,839
Objekzioa. Espekulazioa.
Eta lekukoa bideratzen ari da.

437
00:25:08,465 --> 00:25:10,050
Onartuta. Forsythe jauna.

438
00:25:10,050 --> 00:25:11,718
Barkatu, andrea.

439
00:25:11,718 --> 00:25:12,969
Kezkatu beharko genuke?

440
00:25:13,929 --> 00:25:16,765
Beste galdera bat, Funaro jauna.

441
00:25:17,265 --> 00:25:20,727
Armaren inguruko istorioa,
norbaitek han jarri zuenekoa,

442
00:25:20,727 --> 00:25:22,854
zerorrek asmatuko zenuen, ziur.

443
00:25:22,854 --> 00:25:25,941
Horren gaineko ezer
baieztatu ahal izan duzu inoiz?

444
00:25:27,484 --> 00:25:28,777
Bueno, tira...

445
00:25:28,777 --> 00:25:33,114
Baiezkoak ala ezezkoak soilik, jauna.
Auzitegian, horrela jokatzen dugu.

446
00:25:36,576 --> 00:25:37,410
Ez.

447
00:25:38,620 --> 00:25:39,871
Besterik ez, andrea.

448
00:26:01,977 --> 00:26:04,145
Ez! Takoia!

449
00:26:16,366 --> 00:26:17,576
Egin beharra zegoen.

450
00:26:22,122 --> 00:26:24,332
Milesker denoi zuen pazientziagatik.

451
00:26:24,332 --> 00:26:27,919
Berriz ekingo diogu 72789 kasuari.

452
00:26:27,919 --> 00:26:32,299
<i>Fiskaltza versus Samuel Scales</i>.
Daniel Valera izena ere badarabil,

453
00:26:32,299 --> 00:26:36,261
baita Vincenzo D'Aramo ere.
Denok ulertzen dugulakoan nago.

454
00:26:36,261 --> 00:26:40,015
Alderdi biak agertu dira
etenaren aurretik.

455
00:26:40,015 --> 00:26:43,351
Ea, Crane andrea, zure bezeroa prest dago?

456
00:26:43,351 --> 00:26:45,270
Sentitzen dut, andrea.

457
00:26:46,313 --> 00:26:49,441
Nire bezeroa
bere zeldara itzuli da etenaldian.

458
00:26:49,441 --> 00:26:51,484
Zaindariak deitu berri dit.

459
00:26:52,235 --> 00:26:55,238
Dirudienez,
bezeroa trabaturik dago han behean.

460
00:26:55,238 --> 00:26:56,781
Gurpil-aurkian dago.

461
00:26:56,781 --> 00:27:00,660
Orain, ez dago egokitutako igogailurik.
Ez dute funtzionatzen.

462
00:27:01,286 --> 00:27:03,872
Sentitzen dut, baina...

463
00:27:04,372 --> 00:27:09,419
Agian badugu karguen irakurketa sotoan
egitea. Horrela, etorri ahalko litzateke.

464
00:27:09,419 --> 00:27:12,714
Bai, jakina. Eta milesker, andrea.

465
00:27:13,298 --> 00:27:16,843
Hori bai, hamar pisu
jaitsi beharko genituzke eskaileretatik.

466
00:27:16,843 --> 00:27:19,888
Hamaika, sotoa zenbatuta.
Eta, gero, gora berriz.

467
00:27:19,888 --> 00:27:24,017
Ez nuke zure eguneko ordutegia
hankaz gora jarri nahiko.

468
00:27:26,144 --> 00:27:29,522
Badugu irakurketa bihar egitea,
auzitegiak ondo baderitzo.

469
00:27:29,522 --> 00:27:31,232
Egoera normal batean, bai.

470
00:27:31,232 --> 00:27:34,194
Baina nire bezeroa
duela bi egun atxilotu zuten.

471
00:27:34,194 --> 00:27:38,031
Legeari jarraiki,
salatuak luzapen bat onartu ezean,

472
00:27:38,031 --> 00:27:41,076
irakurketa
48 orduren buruan izateko eskubidea du.

473
00:27:42,952 --> 00:27:44,204
Egoera gaitza, gero.

474
00:27:45,455 --> 00:27:48,875
Andrea, lan bikaina
egiten duzu komunitatearen alde,

475
00:27:48,875 --> 00:27:52,170
eta zeraren berri izan dut:
Justizia Auzitegi Nagusian,

476
00:27:52,170 --> 00:27:55,048
ezintasundunen eskubideen mugimenduan,
presidentea zu zara.

477
00:27:55,715 --> 00:27:59,010
Zuk inork baino hobeto dakizu
ez litzatekeela zilegi

478
00:27:59,010 --> 00:28:02,847
salatuak bere eskubide konstituzionalak
ukatu behar izatea

479
00:28:02,847 --> 00:28:05,183
bere kontroletik kanpoko ezintasun batek
mugatuta.

480
00:28:06,184 --> 00:28:09,646
Acosta andrea,
beharbada posible da kontu honetan

481
00:28:09,646 --> 00:28:12,107
zu eta Crane andrea bat etortzea,

482
00:28:12,107 --> 00:28:15,985
hirurok
gure egunarekin jarraitu ahal izateko?

483
00:28:20,824 --> 00:28:22,575
Nola ez, andrea.

484
00:28:26,496 --> 00:28:27,622
<i>Rafferty.</i>

485
00:28:27,622 --> 00:28:30,917
R-A-F-F-E-R-T-Y.

486
00:28:31,501 --> 00:28:33,586
Milesker etortzeagatik, andrea.

487
00:28:33,586 --> 00:28:35,255
Ez nuen beste aukerarik.

488
00:28:36,548 --> 00:28:39,300
Nondik ezagutzen zenuen biktima,
Gloria Dayton?

489
00:28:40,051 --> 00:28:41,511
<i>Escort</i> ak ginen. Kideak.

490
00:28:41,511 --> 00:28:44,431
Hamar urte
eman genituen elkarlan esporadikoan.

491
00:28:44,431 --> 00:28:49,060
Erantzun-sistema bera generabilen,
Julianekin lanean hasi zen arte.

492
00:28:49,602 --> 00:28:52,188
Izan zenuen harremanik
segurtasun-indarrekin

493
00:28:52,188 --> 00:28:55,316
Dayton andrearen lankide
izan zinen garaian?

494
00:28:55,316 --> 00:28:56,860
Zer, ea inoiz atxilotu ninduten?

495
00:28:57,861 --> 00:28:59,487
Behin baino gehiagotan.

496
00:29:00,780 --> 00:29:02,866
DEAko inork atxilotu zintuen?

497
00:29:02,866 --> 00:29:04,868
Drogen aurkako indarra da.

498
00:29:06,369 --> 00:29:09,164
Ez. Los Angeleseko poliziak eta <i>sheriff</i> ek.

499
00:29:11,166 --> 00:29:13,460
Bale. Galdera zehatzagoa egingo dut.

500
00:29:13,460 --> 00:29:17,213
Atxilotu al zintuen inoiz
DEAko James De Marco agenteak?

501
00:29:18,381 --> 00:29:19,382
Ez dut ezagutzen.

502
00:29:19,382 --> 00:29:20,467
Ziur zaude?

503
00:29:20,467 --> 00:29:23,553
Jakina ba. Ezetz esan dut, ezta?

504
00:29:24,554 --> 00:29:27,182
Hau da, ez duzu
De Marco agentea ezagutzen?

505
00:29:27,182 --> 00:29:29,058
Horixe. Ez dut ezagutzen.

506
00:29:29,058 --> 00:29:32,437
Ez al zenidan esan,
gaurko lekukotasunaren aurretik,

507
00:29:32,437 --> 00:29:35,148
Gloria Dayton
isilpeko informatzailea zela,

508
00:29:35,148 --> 00:29:37,066
De Marco agentearen agindupean?

509
00:29:37,066 --> 00:29:40,445
Alokairua ordaintzen zenidanez,
gauza asko esan nizkizun.

510
00:29:40,445 --> 00:29:43,114
- Zer? Barka. Andrea...
- Entzun nahi zenuena esan nizun.

511
00:29:43,114 --> 00:29:45,241
Ez dut De Marco agentea ezagutzen.

512
00:29:45,241 --> 00:29:48,787
Zuk lofta eta erosketak ordaintzeko
esan nuen hori.

513
00:29:48,787 --> 00:29:50,872
Zer diozu? Badut hurbiltzerik?

514
00:29:50,872 --> 00:29:52,373
Abokatuak, zatozte.

515
00:29:53,291 --> 00:29:54,209
Andrea.

516
00:29:55,293 --> 00:29:58,296
Jauna, imajinatzen dut
ez zaizula kontua espero bezala atera.

517
00:29:58,296 --> 00:30:00,340
Leun-leun esan diozu, gero.

518
00:30:00,340 --> 00:30:03,927
De Marcorekiko lotura ezarriko zuela
esan diozu auzitegiari.

519
00:30:03,927 --> 00:30:06,513
Zure kalterako,
lekukoa kontrakoa egiten ari da.

520
00:30:06,513 --> 00:30:09,599
Andrea, argi dago:
lekukoa manipulatu egin dute.

521
00:30:09,599 --> 00:30:11,810
Eta eroskeriaz akusatu zaitu.

522
00:30:11,810 --> 00:30:13,353
Honek ez du zentzurik.

523
00:30:13,353 --> 00:30:17,607
Inoiz ez diot lekuko honi
testigantzagatik ezer ordaindu.

524
00:30:17,607 --> 00:30:19,150
Ez honi, ez beste inori.

525
00:30:19,150 --> 00:30:23,488
Dena dela, testigantza honek
ez du De Marcoren inklusioa justifikatzen.

526
00:30:23,488 --> 00:30:25,698
- Andrea, baina...
- Ez.

527
00:30:25,698 --> 00:30:29,828
De Marco agenteak ez du
oraingoan lekukotasunik emango, jauna.

528
00:30:29,828 --> 00:30:30,829
Horra epaia.

529
00:30:32,580 --> 00:30:33,581
Hori horrela,

530
00:30:34,499 --> 00:30:36,209
jarraitu nahi duzu?

531
00:30:36,793 --> 00:30:39,087
- Galdera batzuk gehiago.
- Konforme.

532
00:30:39,087 --> 00:30:41,673
Zeure burua are gehiago hondoratuko duzu.

533
00:30:46,344 --> 00:30:49,430
Rafferty, nik alokatu ei nizun
loft hura dela eta:

534
00:30:49,430 --> 00:30:50,974
noiztik bizi zara han?

535
00:30:51,808 --> 00:30:53,810
Pasa den abendutik.

536
00:30:53,810 --> 00:30:55,937
Eta noiz ezagutu genuen elkar?

537
00:30:56,646 --> 00:30:58,022
Ez dakit.

538
00:30:58,982 --> 00:31:01,317
- Udaberrian? Apirilean?
- Apirilean?

539
00:31:01,317 --> 00:31:03,152
Nolatan ordaindu nizun pisua,

540
00:31:03,152 --> 00:31:06,281
elkar ezagutu genuenean
dagoeneko han bizi bazinen?

541
00:31:07,782 --> 00:31:11,035
Tira, ez zenidan zuk ordaindu.

542
00:31:11,035 --> 00:31:14,372
Beste abokatua izan zen.
Zure lankide hura.

543
00:31:14,372 --> 00:31:17,750
- Sylvester Funaro semea?
- Bai. Berak ordaindu zidan.

544
00:31:17,750 --> 00:31:20,712
Ados. Eta zer nahi zuen
Funaro jaunak ordainetan?

545
00:31:20,712 --> 00:31:24,132
Zeuk nahi zenuena:
nik gezurra esatea agenteari buruz.

546
00:31:24,132 --> 00:31:28,094
Ez zenuela De Marco agentea ezagutzen
esan berri duzu baina.

547
00:31:28,094 --> 00:31:30,930
Ez dut hori esan.
Ez ginela elkartu esan dut.

548
00:31:31,973 --> 00:31:33,641
Ez da gauza bera, ezta?

549
00:31:35,018 --> 00:31:38,396
Bale. Rafferty andrea, azken egunotan,

550
00:31:38,396 --> 00:31:41,482
agenteren batek
bisitatu zaitu edo deitu dizu?

551
00:31:41,482 --> 00:31:44,485
Zure gaurko lekukotasunean
interesaturiko inork?

552
00:31:46,195 --> 00:31:47,822
Egia baino ez dut esan.

553
00:31:48,615 --> 00:31:49,449
Besterik ez.

554
00:32:00,084 --> 00:32:01,461
Zer ostra izan da hori?

555
00:32:01,461 --> 00:32:03,504
De Marcok manipulatu du.

556
00:32:03,504 --> 00:32:04,923
Eta ondo atera zaio.

557
00:32:06,716 --> 00:32:08,760
Lortu dugu ezer Sterghosen etxean?

558
00:32:08,760 --> 00:32:10,428
Mick, egun-argitan?

559
00:32:10,428 --> 00:32:13,723
Ez dute egun-argiz ezer egingo.
Kamerak martxan daude.

560
00:32:13,723 --> 00:32:15,642
- Pazientzia.
- Ados.

561
00:32:17,477 --> 00:32:21,814
Berri onak: Crane andreak,
antza, inoiz ez du kasurik galdu.

562
00:32:21,814 --> 00:32:24,359
- Ez da makala.
- Ez da epaiketarik egon.

563
00:32:24,359 --> 00:32:26,945
Harrapa ezazu,
epaile sasi-perfektu horrek!

564
00:32:26,945 --> 00:32:30,239
Hori itsusia izan da.
Aparteko pertsona da, egia esan.

565
00:32:30,239 --> 00:32:31,157
Lorna!

566
00:32:32,408 --> 00:32:33,826
Zure mezua jaso dut.

567
00:32:33,826 --> 00:32:36,704
Hau zortea. Zapata pare bat
zeneukan txostenen armairuan.

568
00:32:36,704 --> 00:32:39,332
Beti izan behar da
ordezko <i>look</i> bat prest, Jessica.

569
00:32:39,332 --> 00:32:41,417
Milesker. Salbatu egin nauzu.

570
00:32:41,417 --> 00:32:43,419
Zer gertatu zaio zapatari?

571
00:32:44,879 --> 00:32:45,964
Gero esango dizut.

572
00:32:45,964 --> 00:32:49,550
Zorionez, kargua arindu dute:
engainu bidezko lapurreta. Delitu arina.

573
00:32:49,550 --> 00:32:52,845
Baldintzapeko askatasuna.
Dirua itzuli, eta listo.

574
00:32:52,845 --> 00:32:56,766
- Ba itxaron beharko dute ordaindu arte.
- Zer diozu baina?

575
00:32:56,766 --> 00:33:00,395
Azken inbertitzaileari
ordaindu behar diot. Bestela, akabo.

576
00:33:00,395 --> 00:33:03,272
Ez, Sam.
Geuri ordaindu ezean, akabo. Aditu?

577
00:33:03,272 --> 00:33:05,483
Auzitegiak agindutakoaz gain.

578
00:33:05,483 --> 00:33:08,194
Egun luzea izan da.
Eramango zaitut etxera?

579
00:33:08,194 --> 00:33:11,239
Lorna, beste era bat behar dugu
De Marco ekartzeko.

580
00:33:11,239 --> 00:33:13,116
Asma ezazu epailearentzako arrazoi bat.

581
00:33:13,116 --> 00:33:14,867
Ukatu egin du dagoeneko.

582
00:33:14,867 --> 00:33:17,537
Ba ukapena ezerezta dezala.
Lor ezazu. Tira.

583
00:33:18,454 --> 00:33:20,748
Ados. Horretan hasiko naiz.

584
00:33:22,458 --> 00:33:25,086
Txiki, harro-harro nago zutaz.

585
00:33:25,586 --> 00:33:26,462
Kaixo?

586
00:33:28,798 --> 00:33:29,632
Aupa.

587
00:33:31,175 --> 00:33:34,429
Eramango nauzue
In-N-Out Burger hanburgesategira?

588
00:33:38,016 --> 00:33:40,685
Ea ona den. Etxean, ez neukan besterik.

589
00:33:41,185 --> 00:33:45,106
Esan dizut:
banuen ardoarekin janaria eskatzea.

590
00:33:45,690 --> 00:33:50,069
Entregagatik pila bat kobratzen dute.
Botila ziztrin bat da, ene!

591
00:33:50,611 --> 00:33:53,239
Legal, faborez, jan dezagun bakean, bai?

592
00:33:53,239 --> 00:33:56,117
Ai ene. Zer gertatzen zaizu?

593
00:33:58,494 --> 00:34:00,079
Egun latza auzitegian.

594
00:34:00,079 --> 00:34:02,206
Tipo aproposarekin ari zara ba.

595
00:34:03,207 --> 00:34:05,668
Nire lekukoak testigantza ozpindu du.

596
00:34:05,668 --> 00:34:10,048
Deskalabrua izan da. Gezurra esateko
ordaindu diodala ere esan du.

597
00:34:10,048 --> 00:34:13,342
Ene. Baina, gazte, betiko errutina da:

598
00:34:13,342 --> 00:34:17,472
eraisten zaituztenean, ez zara lurrean
geratzen. Lotu kontraerasoari.

599
00:34:17,472 --> 00:34:19,140
Zer plan duzu?

600
00:34:20,475 --> 00:34:22,185
Tira, espero dugu...

601
00:34:26,522 --> 00:34:27,565
Segundo bat.

602
00:34:34,280 --> 00:34:36,574
- Aupa.
- Aupa. Momentu txarra da?

603
00:34:36,574 --> 00:34:38,868
Ez, baina ez nekien etorriko zinenik.

604
00:34:38,868 --> 00:34:40,995
Zita bat dut Legalekin.

605
00:34:44,624 --> 00:34:47,043
Zer da? Zatoz barrura.

606
00:34:51,214 --> 00:34:56,469
Tira, Suarezek
Scott Glassen kasutik bota nau.

607
00:34:57,678 --> 00:34:59,931
Cruz Deskarguarekin gertatutakoagatik?

608
00:35:00,473 --> 00:35:02,225
Kontatu egin zenion, ezta?

609
00:35:02,225 --> 00:35:05,812
Baina Vanessak, nire bigarrenak,
izan zuen horren berri.

610
00:35:05,812 --> 00:35:09,357
- Nolatan?
- Nik esanda. Fida nintekeelakoan nengoen.

611
00:35:09,357 --> 00:35:11,609
Baina Suarezi esan zion zuzenean.

612
00:35:11,609 --> 00:35:15,363
Orain ezjakin plantak egiten ari da,
bere burua salbatzeko.

613
00:35:15,363 --> 00:35:18,074
Sentitzen dut, baina ez nau txunditzen.

614
00:35:18,074 --> 00:35:19,617
Zer esan nahi duzu?

615
00:35:19,617 --> 00:35:22,620
Hobe zenukeen
ez bazenio zure ikasleari egia esan.

616
00:35:22,620 --> 00:35:24,455
Egindakoa eginda dago, ezta?

617
00:35:24,455 --> 00:35:27,208
Bere mentorea naiz.
Urtebete baino gehiago daramagu hala.

618
00:35:27,208 --> 00:35:31,212
Badakizu zer esan nahi dudan.
Bulego latza da, politikan murgildua.

619
00:35:31,212 --> 00:35:32,171
Ez da arraroa:

620
00:35:32,171 --> 00:35:36,175
fiskal gazteak aurkeztu zaion lehen aukera
aprobetxatu du.

621
00:35:36,843 --> 00:35:39,262
Suarezek saldu egin zaitu. Ez da arraroa.

622
00:35:39,262 --> 00:35:40,930
Bale.

623
00:35:43,015 --> 00:35:44,642
Ez naiz honetarako etorri.

624
00:35:44,642 --> 00:35:46,352
Nola "honetarako?".

625
00:35:46,352 --> 00:35:49,772
Enpatia bila etorri naiz.

626
00:35:49,772 --> 00:35:51,566
Edo aholku bila.

627
00:35:51,566 --> 00:35:56,362
Edo sostengatuko nauen norbaiten bila.
Ez naiz eraso diezadaten etorri.

628
00:35:56,362 --> 00:35:58,156
Ez dizut eraso, Andy, baina...

629
00:35:58,156 --> 00:36:01,826
Egiten dudana eta nire konpainiak
dudan jarri nahi dituzu?

630
00:36:02,785 --> 00:36:03,953
Egia esan dizut.

631
00:36:03,953 --> 00:36:05,371
Ba ote?

632
00:36:06,414 --> 00:36:11,169
Bai, mesedez. Egia esan diezadala
Mickey Haller jakintsu handiak.

633
00:36:11,169 --> 00:36:13,504
Suarezez fidatzea ez zen ideia ona izan.

634
00:36:13,504 --> 00:36:16,674
Ni mailaz igotzear zen.
Delitu Larriak saileko burua.

635
00:36:16,674 --> 00:36:19,010
Eta, egoera estutu denean, hor konpon.

636
00:36:19,010 --> 00:36:22,680
- Hau da, inozentea naiz?
- Ez. Anbizioa ez da doakoa.

637
00:36:23,181 --> 00:36:25,808
Beharbada anbizioak itsutu egin zaitu.

638
00:36:27,977 --> 00:36:30,605
- Zoaz popatik hartzera.
- Andy, tira. Andy!

639
00:36:39,280 --> 00:36:42,783
Tira, ez da oso ondo atera.

640
00:36:53,294 --> 00:36:56,214
Inguruko auzitegiek aitortu izan dute

641
00:36:56,214 --> 00:36:59,008
defentsari zera ukatzeko ahaleginak...

642
00:36:59,008 --> 00:37:01,510
Ukatu? Ez.

643
00:37:01,510 --> 00:37:05,431
Defentsari boikot egiteko ahaleginak...

644
00:37:08,184 --> 00:37:09,435
MUGIMENDU-ALTERTA

645
00:37:10,186 --> 00:37:11,646
Demontre. Mapatxe bat.

646
00:37:13,731 --> 00:37:18,110
...zeinek defentsa-teoria ezberdinak
aurkeztea galarazi baitute,

647
00:37:18,110 --> 00:37:21,239
arriskutsuak eta itzulgarriak direla.

648
00:37:22,198 --> 00:37:23,449
Jainkoarren.

649
00:37:25,701 --> 00:37:26,827
Dedio!

650
00:37:27,578 --> 00:37:28,537
Cisco!

651
00:37:29,497 --> 00:37:30,873
- Zer da?
- Deitu Mickeyri.

652
00:37:30,873 --> 00:37:31,791
Zer?

653
00:37:32,333 --> 00:37:33,167
Zer...

654
00:37:46,973 --> 00:37:48,182
Hepa, Cisco.

655
00:37:48,182 --> 00:37:52,103
<i>Mick. Bishop eta De Marco
Sterghosen etxean daude. Harrapatu dugu.</i>

656
00:37:52,103 --> 00:37:53,020
Zer?

657
00:37:53,521 --> 00:37:55,606
Gaurko berririk onenak dira.

658
00:37:55,606 --> 00:37:58,818
Grabazioa bateratuko dut.
Xehetasunak bihar emango dizkizut.

659
00:37:58,818 --> 00:38:02,071
Ederto.
Lan bikaina, Cisco. Milesker, motel.

660
00:38:12,248 --> 00:38:13,207
Halakorik.

661
00:38:15,918 --> 00:38:16,752
Aupa, Izzy.

662
00:38:16,752 --> 00:38:21,340
<i>- Harrapatu dugu. Kameran ikusi dut.</i>
- Badakit. Ciscok lehenik esan dit.

663
00:38:21,340 --> 00:38:22,633
<i>Bueno, orain zer</i>?

664
00:38:22,633 --> 00:38:26,679
Orain, lo egingo dugu.
Bihar komentatuko dugu, ados?

665
00:38:26,679 --> 00:38:29,515
Lan bikaina, Izzy.
Deskantsatu. Tira, agur.

666
00:38:38,482 --> 00:38:39,650
Baina zer da hau?

667
00:38:41,986 --> 00:38:44,030
- Bihar komentatuko dugu.
- <i>Haller</i>?

668
00:38:47,325 --> 00:38:48,159
Sly?

669
00:38:48,159 --> 00:38:49,994
<i>Zertan demontre ari zara</i>?

670
00:38:49,994 --> 00:38:54,290
Astindu ederra eman diote nire semeari.
Bazenuen bera prestatzea.

671
00:38:54,290 --> 00:38:55,708
Prestatu genuen, Sly.

672
00:38:55,708 --> 00:38:58,085
Ezin zenuen objekzio gehiagorik bota?

673
00:38:58,085 --> 00:39:01,005
Eta Trina, zer? Moyaren kasua hondatu du.

674
00:39:01,005 --> 00:39:05,843
Ez, Sly, neure kasua hondatu du.
Sly semearekin ezin izan dut gehiago egin.

675
00:39:06,469 --> 00:39:08,346
Egia esan, mesede egin dio.

676
00:39:08,346 --> 00:39:11,182
<i>Benetako auzi-gelak
nolakoak diren ikusi du.</i>

677
00:39:12,850 --> 00:39:14,435
Lekuko-zerrendan jarri nauzu?

678
00:39:14,435 --> 00:39:17,396
Horregatik deitu didazu.
Oporretan etorri nahi duzu.

679
00:39:17,396 --> 00:39:19,190
Bistak aldatzeko garaia dut.

680
00:39:19,190 --> 00:39:22,526
Konderriko espetxea nahiago dut,
txerri-korta hau baino.

681
00:39:22,526 --> 00:39:23,986
<i>Zorretan zaude nirekin.</i>

682
00:39:23,986 --> 00:39:25,696
Bai, zerrendan zaude, Sly.

683
00:39:25,696 --> 00:39:29,325
Nik ezin dut ezer egin.
Epailearen esku dago erabat. Gabon.

684
00:39:35,039 --> 00:39:37,083
Nor ari da deika eta deika?

685
00:39:52,848 --> 00:39:54,892
Larunbata izanda ere, lanean.

686
00:39:56,102 --> 00:39:57,311
Ondo irakatsi dizut.

687
00:40:00,606 --> 00:40:02,858
Scott Glassen hilketaren dosierrak
behar ditut.

688
00:40:06,779 --> 00:40:08,823
Suarezek Glass kasua eman dizu.

689
00:40:09,448 --> 00:40:11,951
Ni arduratu naitekeela konturatu da.

690
00:40:11,951 --> 00:40:13,702
Gertatutakoa horrela ulertzen duzu?

691
00:40:15,621 --> 00:40:18,165
Vanessa, konfidentzia bat kontatu nizun.

692
00:40:20,292 --> 00:40:21,710
Zure mentorea izan naiz.

693
00:40:22,962 --> 00:40:25,798
Zer uste duzu,
ez duzula inoiz hanka sartuko?

694
00:40:25,798 --> 00:40:28,801
Hamar urte gutxiago bazenitu, ez zenukeen

695
00:40:28,801 --> 00:40:30,636
gauza bera egingo? Benetan?

696
00:40:31,720 --> 00:40:33,722
Ondo irakatsi didazu, Andrea.

697
00:40:45,484 --> 00:40:47,069
Hona azken lezioa.

698
00:40:48,863 --> 00:40:51,824
Kontuz ibili. Ez zaitez edonortaz fio.

699
00:40:53,659 --> 00:40:54,743
Ni kontuz ibiliko naiz.

700
00:41:05,838 --> 00:41:06,672
<i>Kaixo</i>.

701
00:41:06,672 --> 00:41:08,549
<i>- </i>  Egun on.
- Egun on.

702
00:41:09,341 --> 00:41:10,176
Hara!

703
00:41:23,439 --> 00:41:25,858
Hau bai hau. Hertsiak zarete, gero.

704
00:41:27,610 --> 00:41:29,403
Bale ba. Gertu, Hitchcock?

705
00:41:29,403 --> 00:41:30,779
Ezin gertuago.

706
00:41:41,665 --> 00:41:43,834
Gure polizia ohi kutuna.

707
00:41:54,553 --> 00:41:55,554
Bingo.

708
00:42:03,103 --> 00:42:04,897
Hau atzeko ateko kamera da.

709
00:42:27,044 --> 00:42:29,088
- Zertan arraio dabil?
- Begira.

710
00:42:46,772 --> 00:42:50,025
Eta kito. Horren ondoren, alde egin zuten.

711
00:42:50,025 --> 00:42:53,821
Hau aski da. Horixe aski dela.
Sinestezina da, Cisco.

712
00:42:53,821 --> 00:42:55,948
Gazte, zertan datza hau baina?

713
00:42:56,532 --> 00:43:00,619
Garrantzian. Horra gure helburua,
DEAko De Marco agentea.

714
00:43:00,619 --> 00:43:03,831
Polizia ohia,
Neil Bishop, fiskalaren ikertzailea da.

715
00:43:03,831 --> 00:43:07,960
Defentsaren lekuko posible baten etxean
sartu ziren, legez kanpo.

716
00:43:08,544 --> 00:43:12,047
Hara! Nola demontre antolatu zenuten hau?

717
00:43:12,047 --> 00:43:16,260
Bagenekien froga egiaztagarriak
behar genituela biak lotzeko.

718
00:43:16,260 --> 00:43:19,847
Montgomery eta Victory.
Ausaz hau da behar duguna.

719
00:43:19,847 --> 00:43:24,310
Hilketa bikoitza Montgomery Avenue-n,
Lake Balboa-tik hurbil.

720
00:43:24,310 --> 00:43:26,478
Hara kasua
zer inspektoreri esleitu zioten.

721
00:43:26,478 --> 00:43:29,064
Bi droga-saltzaile hil zituzten,
kartel-gerra batean.

722
00:43:29,064 --> 00:43:32,776
Bishop inspektorea zen.
Gertalekuko argazkian, DEAko agentea zen.

723
00:43:32,776 --> 00:43:34,778
Beraz, De Marco nahasita zegoen.

724
00:43:34,778 --> 00:43:38,282
Elkarlanean aritu zirela
nabarmentzen zuen, baina duela hamar urte.

725
00:43:38,782 --> 00:43:43,078
Hori De Marco azaleratzeko
balia genezakeela otu zitzaigun.

726
00:43:43,078 --> 00:43:45,789
Horretarako,
arriskatzera bultzatu behar genituen.

727
00:43:45,789 --> 00:43:48,667
Sentitzen dut, andrea, baina, ikerketan,

728
00:43:48,667 --> 00:43:52,379
kasuan beste 33 pertsona
garrantzitsuak direla erabaki dugu.

729
00:43:52,379 --> 00:43:53,505
Honek ez du zentzurik.

730
00:43:54,089 --> 00:43:57,301
Sheriffaren departamentu erdia
dauka hemen, ene.

731
00:43:57,301 --> 00:43:59,720
Nire ikertzailea ere zerrendan dago.

732
00:43:59,720 --> 00:44:03,599
Eta, 30 izen berri horien zerrendan,

733
00:44:03,599 --> 00:44:06,435
tipo hau ere txertatu genuen,
Peter Sterghos.

734
00:44:06,435 --> 00:44:07,853
Nor da Peter Sterghos?

735
00:44:07,853 --> 00:44:10,856
Gakoa ez da nor den, non bizi den baizik.

736
00:44:10,856 --> 00:44:14,360
Hilketak gertatu ziren etxearen parean
bizi da.

737
00:44:15,027 --> 00:44:19,406
Ikertzaileak zuen zerrendako izen berriak
aztertu zituen.

738
00:44:19,406 --> 00:44:23,577
Sterghos delakoa topatu zuen,
eta, non bizi den ikusi zuenean...

739
00:44:23,577 --> 00:44:24,578
Izutu egin zen.

740
00:44:24,578 --> 00:44:28,666
Sterghos zerbait ikusi zuelako
jarriko genuen zerrendan, ezta?

741
00:44:28,666 --> 00:44:31,377
- Zer ikusi?
- Auskalo. Duela hamar urte izan zen.

742
00:44:31,377 --> 00:44:34,463
Bagenekien hilketa bikoitza arraroa zela.

743
00:44:34,463 --> 00:44:36,840
Argitu gabeko kartel-hilketa bat.

744
00:44:36,840 --> 00:44:38,175
Guztiz arraroa.

745
00:44:38,175 --> 00:44:41,720
Hiltzaileek ez zuten ezer lapurtu:
ez dirurik, ez drogarik.

746
00:44:41,720 --> 00:44:43,597
Zerbait iluna gertatu zen.

747
00:44:43,597 --> 00:44:45,891
Bishop eta De Marco
nahasita egon ziren ziur.

748
00:44:45,891 --> 00:44:50,020
Eta Peter Sterghos delakoak
nolatan utzi zizuen etxea?

749
00:44:50,020 --> 00:44:51,271
Izzyri esker.

750
00:44:51,271 --> 00:44:53,816
Lagun batek nire estudioa
programa bati alokatu zion.

751
00:44:53,816 --> 00:44:57,152
Ideia bera baliatu genuen
Sterghos etxetik aterarazteko.

752
00:44:57,152 --> 00:44:59,071
Sterghos jauna, hau poza.

753
00:44:59,071 --> 00:45:01,281
Hau gure teknikaria da, Dennis.

754
00:45:01,281 --> 00:45:04,243
Eskerrik asko
zure etxea erabiltzen uzteagatik.

755
00:45:04,243 --> 00:45:07,621
Sartu, eta kamerak jarri nituen.
Besterik gabe.

756
00:45:08,997 --> 00:45:09,957
<i>Voilà</i>.

757
00:45:10,916 --> 00:45:13,419
Ez zenidan
pizza-kaxaren barruan zer zegoen esan.

758
00:45:13,419 --> 00:45:17,339
Ez nuenez zaintza-katea eten nahi,
argazki bat atera nuen.

759
00:45:20,008 --> 00:45:21,427
Zer ostra da hori?

760
00:45:21,427 --> 00:45:22,761
Kokaina.

761
00:45:22,761 --> 00:45:24,179
Banengoen ba ni.

762
00:45:24,680 --> 00:45:27,391
Bere lekukotasuna
dudan egon zedin jarri zuten,

763
00:45:27,391 --> 00:45:29,518
edo xantaia egiteko, isilik gera zedin.

764
00:45:30,102 --> 00:45:31,395
Izututa daude.

765
00:45:31,395 --> 00:45:32,896
Hau da, gu hurbil gaude.

766
00:45:32,896 --> 00:45:35,733
Hau baliatzeko erarik onena
topatu behar dugu.

767
00:45:37,568 --> 00:45:38,777
Barka.

768
00:45:41,155 --> 00:45:42,781
Zer? Legal.

769
00:45:45,242 --> 00:45:46,285
Zer?

770
00:45:46,285 --> 00:45:49,079
Utz dezagun
lagunduriko etxebizitzaren kontua.

771
00:45:49,079 --> 00:45:52,082
Bidal nazazu Boca Raton-era,
hurrengo hegaldian.

772
00:45:52,082 --> 00:45:54,293
Ez dut zugandik hurbil egon nahi.

773
00:45:54,293 --> 00:45:57,004
Egon. Zer diozu baina? Hau sekulakoa da.

774
00:45:57,004 --> 00:45:59,506
Bai, gogoberotzeko modukoa da.

775
00:45:59,506 --> 00:46:01,341
Baina gauza bat ahaztu zaizu.

776
00:46:01,341 --> 00:46:05,179
Ez dago
plakadun kriminal bat baino okerragorik.

777
00:46:05,179 --> 00:46:08,474
Abokatu defendatzaile batek
ondo bai ondo daki hori.

778
00:46:09,725 --> 00:46:12,269
Zer egingo dut ba?
Dena bertan behera utzi?

779
00:46:12,269 --> 00:46:15,481
Ez! Baina kontuz ibili behar duzu, gazte.

780
00:46:15,981 --> 00:46:18,650
Eta zu ez zara kontuz ibiltzen iaioa.

781
00:46:18,650 --> 00:46:22,446
Agente hura jendea hiltzeko prest dago
bere sekretuak babesteko,

782
00:46:22,446 --> 00:46:24,823
sekretu horiek edozer direla ere.

783
00:46:24,823 --> 00:46:26,950
Zu hiltzen saiatu zen behin.

784
00:46:26,950 --> 00:46:29,620
Zergatik uste duzu
ez duela bere asmoa gauzatu nahiko?

785
00:46:32,289 --> 00:46:35,834
Zera esan nahi dut: horrelako tipo bat

786
00:46:35,834 --> 00:46:37,252
harrapatzeko saioan,

787
00:46:38,962 --> 00:46:40,339
ezin da kale egin.

788
00:46:56,188 --> 00:46:58,232
MICHAEL CONNELLYREN ELEBERRIETAN
OINARRITUA

789
00:48:38,332 --> 00:48:42,002
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte

