1
00:00:06,006 --> 00:00:07,841
Tokia arakatzeko agindu bat dugu.

2
00:00:07,924 --> 00:00:10,927
Bulegoak
eta gordelekuak ere barne hartzen ditu.

3
00:00:11,011 --> 00:00:12,137
Ezkutatzeko ezer?

4
00:00:12,220 --> 00:00:14,806
Bergek ez luke hau guztia alferrik egingo.

5
00:00:14,889 --> 00:00:16,891
Ikusiko duzu epaimahaia datorrenean…

6
00:00:16,975 --> 00:00:20,687
Fiskaltzak ordezko akusazio bat burutu du,
beraz?

7
00:00:20,770 --> 00:00:24,941
Erailketa, aurrez pentsatuta
eta azpikeriaz, ekonomia-larrigarriekin.

8
00:00:25,025 --> 00:00:27,277
Auzitegiaren zaintzapean nago.

9
00:00:27,360 --> 00:00:29,904
Neure burua
onartutako datetan defendatuko dut.

10
00:00:32,490 --> 00:00:36,703
Gazarianek Sam hilarazi zuen,
FBIaren informatzailea zela jakin zuelako?

11
00:00:36,786 --> 00:00:39,372
Estatutik kanpo,
ezingo diogu zitazioa entregatu.

12
00:00:39,456 --> 00:00:40,540
Abian daude.

13
00:00:40,623 --> 00:00:42,709
Kasu osoa zitazioan oinarritu dut.

14
00:00:42,792 --> 00:00:44,961
- Cisco, non zaude?
- Palm Springsen.

15
00:00:45,045 --> 00:00:49,215
Hemengo oporleku bateraino
jarraitu diet Gazarian eta Jeanineri.

16
00:00:49,299 --> 00:00:51,342
Aurretiko ikustaldi bat datorkit.

17
00:00:51,426 --> 00:00:53,720
Kidea hil omen nuen,
negozio osoa neureganatzeko.

18
00:00:53,803 --> 00:00:56,097
Itxura txarra du. Begizko lekuko bat dute.

19
00:00:56,181 --> 00:00:57,766
Ez nintzen ni izan.

20
00:01:00,143 --> 00:01:02,145
Nora goaz? Aizue!

21
00:01:02,228 --> 00:01:03,563
Aizue!

22
00:01:54,656 --> 00:01:56,783
Aizu!

23
00:01:56,866 --> 00:02:00,078
Aizu! Zenbat denbora gehiago
edukiko nauzue hemen?

24
00:02:00,161 --> 00:02:02,789
Aizu!
Ondo dakizue borroka ez nuela nik hasi!

25
00:02:12,257 --> 00:02:15,426
Kartzelan, ez diote
inori sartzen utzi asteburu osoan.

26
00:02:15,510 --> 00:02:16,594
Matxinada bat-edo.

27
00:02:16,678 --> 00:02:19,806
Mickeyk ez du deitu.
Ez zuen minik hartuko, ezta?

28
00:02:19,889 --> 00:02:21,683
Larria balitz, jakingo genuke.

29
00:02:21,766 --> 00:02:24,519
Isolatze-ziegan egongo da.
Ez dizute deitzen uzten.

30
00:02:24,602 --> 00:02:26,354
Zergatik isolatuko zuten, ba?

31
00:02:26,437 --> 00:02:28,064
Deskubritu dezagun.

32
00:02:28,148 --> 00:02:31,860
- Hamar minutu barru helduko naiz.
- Esango diet. Milesker.

33
00:02:31,943 --> 00:02:35,196
Ederki. Larrialdiko mozio bat bete dut,
epailearentzat.

34
00:02:35,280 --> 00:02:36,239
Aurreratu egin dute.

35
00:02:36,906 --> 00:02:37,949
Zer, Izzy?

36
00:02:38,032 --> 00:02:40,076
Letradua zen. Izatez bederatzietan zen,

37
00:02:40,160 --> 00:02:42,078
baina lehenbailehen joateko esan dute.

38
00:02:43,413 --> 00:02:45,915
Berg, Crane eta McPherson andreak.

39
00:02:46,457 --> 00:02:48,084
Hau Adams sheriffa da,

40
00:02:48,168 --> 00:02:51,296
sheriffaren saileko
zaintza-operazioen arduraduna.

41
00:02:51,379 --> 00:02:54,424
Sheriffaren saileko abokatuak ere badaude.

42
00:02:54,507 --> 00:02:57,177
Berandutzen ari da. Adams sheriffa,

43
00:02:57,677 --> 00:02:59,387
azaldu zergatik etorri zaren.

44
00:02:59,470 --> 00:03:00,597
Milesker, epailea.

45
00:03:01,848 --> 00:03:05,685
Tamalez, egoera arazotsu bat dugu
esku artean, Haller jaunarekin.

46
00:03:06,186 --> 00:03:09,564
Ostiral arratsaldetik egon da
segurtasun-zeldan.

47
00:03:10,565 --> 00:03:11,774
Eta zergatik?

48
00:03:11,858 --> 00:03:15,612
Matxinada bat piztu zuen. Espetxea
asteburu osoan itxi behar izan dugu.

49
00:03:15,695 --> 00:03:17,405
Onik dago? Seguru dago?

50
00:03:17,488 --> 00:03:22,035
Ondo dago, baina bere segurtasunaz
hitz egitera etorri naiz.

51
00:03:22,118 --> 00:03:23,536
Sailaren ustez,

52
00:03:23,620 --> 00:03:25,955
Haller jauna kartzelan egotea

53
00:03:26,039 --> 00:03:29,083
arriskutsua da
berarentzat eta beste presoentzat.

54
00:03:29,167 --> 00:03:30,418
Zer esan nahi duzu?

55
00:03:31,252 --> 00:03:34,172
Jada ez dakigu seguru
espetxean haren segurtasuna

56
00:03:35,215 --> 00:03:37,050
bermatu dezakegunik.

57
00:03:37,133 --> 00:03:39,802
Egon, zaude. Zer diozu, baina?

58
00:03:39,886 --> 00:03:45,016
Horrexegatik bete dugu larrialdiko mozioa.
Haller jauna atera behar dugu.

59
00:03:45,099 --> 00:03:46,935
- Nahiago nuke hil.
- Andrea…

60
00:03:47,018 --> 00:03:51,397
Jauna, estatutuetako betekizuna da
akusatua kartzelan egotea, eta orain

61
00:03:51,481 --> 00:03:54,359
espetxekoek arduratu ezin direla diote?

62
00:03:55,276 --> 00:03:59,530
Doala beste hegal batera,
edo sailaren beste kartzela batera.

63
00:03:59,614 --> 00:04:02,825
Horrek ez luke ezer konponduko,
ezta, sheriff?

64
00:04:02,909 --> 00:04:06,079
Arazoa ez da espetxea, zaindariak baizik.

65
00:04:06,162 --> 00:04:09,249
Haller jaunak
bera espiatzen harrapatu zituen,

66
00:04:09,332 --> 00:04:11,167
eta orain mendekua nahi dute.

67
00:04:11,251 --> 00:04:12,627
Hala da, sheriff?

68
00:04:12,710 --> 00:04:13,628
Badaude arazoak

69
00:04:14,379 --> 00:04:16,714
zaintza-segurtasunarekin, bai.

70
00:04:16,798 --> 00:04:19,968
Agente berriak dauzkat.
Ni baino ez naute informatzen.

71
00:04:20,051 --> 00:04:22,387
Espioiak dauzkazu,
asaldatzaileak salatzeko.

72
00:04:22,470 --> 00:04:24,514
Okerrak artezten ari gara.

73
00:04:24,597 --> 00:04:28,268
Primeran. Bitartean,
akusatua isolatze-ziegan seguru badago,

74
00:04:28,351 --> 00:04:30,853
geratu dadila han epaiketa osoan.

75
00:04:30,937 --> 00:04:33,481
Ez du isolamendu-zigorrik merezi!

76
00:04:33,564 --> 00:04:37,277
Horrek haren eskubide konstituzionalak
urratuko lituzke.

77
00:04:37,360 --> 00:04:39,821
Eta seguru egongo da isolatze-ziegan?

78
00:04:39,904 --> 00:04:42,615
Agenteen esku dago, beste ziegak bezalaxe.

79
00:04:42,699 --> 00:04:46,411
Dena dela,
epaia eman zenuen dagoeneko, jauna.

80
00:04:46,494 --> 00:04:49,122
Akusatuak epaiketa azkarra nahi bazuen,

81
00:04:49,205 --> 00:04:51,165
fidantzari uko egin behar zion.

82
00:04:51,249 --> 00:04:53,501
Guk agindutakoa bete dugu,

83
00:04:53,584 --> 00:04:55,920
eta orain defentsa egoeraz aprobetxatu…

84
00:04:56,004 --> 00:04:57,922
Defentsa ez dator bat.

85
00:04:58,006 --> 00:05:02,677
Asteburuan ezin izan dugu kasua prestatu,
eta nire bezeroa isolatuta dago.

86
00:05:02,760 --> 00:05:05,513
Egoerak fiskaltzari egin dio mesede.

87
00:05:05,596 --> 00:05:09,309
Agente berri horietako batek
eraman zuen isolatze-ziegara, ezta?

88
00:05:09,392 --> 00:05:11,769
Horregatik dituzu hainbeste buruhauste.

89
00:05:11,853 --> 00:05:13,271
Ez dut aitzakiarik jarriko.

90
00:05:13,354 --> 00:05:17,066
Nire bezeroari zerbait gertatzen bazaio,
auzia jarriko dizuegu.

91
00:05:17,150 --> 00:05:18,901
Hori ekidin nahi duzue.

92
00:05:19,652 --> 00:05:20,570
Jauna,

93
00:05:20,653 --> 00:05:23,698
defentsak
errespetuz baina irmoki eskatzen du

94
00:05:23,781 --> 00:05:27,577
Haller jauna askatzeko,
bere eta beste atxiloen segurtasunagatik.

95
00:05:27,660 --> 00:05:32,290
Fiskaltza eskaera horren kontra dago,
sutsuki kontra, onartezina da eta.

96
00:05:32,373 --> 00:05:35,043
Mugatu gaitezen legera, hertsiki.

97
00:05:42,467 --> 00:05:43,426
Tira,

98
00:05:44,969 --> 00:05:45,928
Hau kaka-naha…

99
00:05:51,267 --> 00:05:52,101
Goazen.

100
00:06:28,930 --> 00:06:30,098
Ondo zaude?

101
00:06:32,558 --> 00:06:35,478
- Zer ostra, Maggie?
- Epaileak askatu zaitu.

102
00:06:35,561 --> 00:06:38,064
Bergek etxe barruko arrastatzea lortu du.

103
00:06:40,358 --> 00:06:41,734
Bennett agentea da.

104
00:06:41,818 --> 00:06:45,029
Etxetik justizia-jauregira
eramango zaitu egunero.

105
00:06:45,113 --> 00:06:47,031
Ezin zara beste inora joan.

106
00:06:49,367 --> 00:06:50,660
Igo autora.

107
00:06:57,291 --> 00:06:58,960
Etxean elkartuko gara, Mick?

108
00:07:25,945 --> 00:07:28,489
SENTITZEN DUT.

109
00:07:30,533 --> 00:07:33,369
MAITE ZAITUT.

110
00:07:41,961 --> 00:07:44,797
HEPA. MAITE ZAITUT.
KEZKATUTA NAGO, BESTERIK EZ.

111
00:07:44,881 --> 00:07:45,882
Lorna.

112
00:07:47,175 --> 00:07:48,468
Zatoz hau ikustera.

113
00:07:50,928 --> 00:07:51,888
Zer da?

114
00:07:51,971 --> 00:07:54,849
Carterren dendako segurtasun-bideoa. Hara.

115
00:07:55,725 --> 00:07:56,934
Gaur iritsi da.

116
00:07:57,018 --> 00:08:00,771
Kontraesanak topatu nahi nituen
Rashaden kontakizunean, baina…

117
00:08:02,648 --> 00:08:03,900
Horra Rashad.

118
00:08:13,493 --> 00:08:15,703
Biltegira bueltatzen da, esan bezala.

119
00:08:21,000 --> 00:08:22,293
Handik gutxira…

120
00:08:28,674 --> 00:08:29,884
Hor amaitzen da.

121
00:08:30,718 --> 00:08:34,180
Tirogileak bazekien kamera non zegoen.
Denda Carterrena da.

122
00:08:34,263 --> 00:08:37,725
Kamera non zegoen norbaitek jakitekotan,
Carter izango zen.

123
00:08:38,976 --> 00:08:40,603
Ikustaldia pare bat ordu barru da.

124
00:08:40,686 --> 00:08:44,941
Rashaden testigantza baliogabetu dezaket,
baina honek egoera okertzen du.

125
00:08:45,024 --> 00:08:48,194
Ez zaitez izutu.
Badugu zer edo zer topatzeko astia.

126
00:08:48,277 --> 00:08:51,822
Auzitegira joango naiz, zu animatzeko.

127
00:08:52,782 --> 00:08:53,866
Milesker, Izzy.

128
00:08:55,409 --> 00:08:56,786
Eta Cisco, zer?

129
00:08:56,869 --> 00:08:58,162
Ez dakit ezer.

130
00:08:58,246 --> 00:09:00,581
Deitu iezaiozu, bai?

131
00:09:00,665 --> 00:09:02,458
Edo bidali mezu bat. Edozer.

132
00:09:06,462 --> 00:09:07,463
Ados.

133
00:09:08,339 --> 00:09:09,799
SENTITZEN DUT. MAITE ZAITUT.

134
00:09:14,220 --> 00:09:15,596
- Txiki?
- Hepa!

135
00:09:15,680 --> 00:09:18,849
Nik ere maite zaitut.
Kezkak jota egon naiz,

136
00:09:18,933 --> 00:09:20,643
ergel zati hori!

137
00:09:20,726 --> 00:09:22,645
Bai. Benetan sentitzen dut.

138
00:09:22,728 --> 00:09:26,399
Ez nizun gezurra esan nahi
Gazarianen atzetik ibiltzeari buruz.

139
00:09:26,482 --> 00:09:28,693
Badakit. Zure lana da, besterik gabe.

140
00:09:30,069 --> 00:09:32,863
Ikusi dituzu
jipoitu zintuzten bi abusati haiek?

141
00:09:32,947 --> 00:09:35,825
Ez, eta hori susmagarri samarra da.

142
00:09:35,908 --> 00:09:38,411
Tira, niri ez zait gaizki iruditzen.

143
00:09:38,494 --> 00:09:41,872
Txiki, segurua da, hitzematen dizut.
Ez da arriskutsua.

144
00:09:41,956 --> 00:09:43,916
Zerbait izatekotan, zera da

145
00:09:45,293 --> 00:09:46,377
aspergarria.

146
00:09:46,460 --> 00:09:47,962
Gelan sartuta, egun osoa,

147
00:09:48,045 --> 00:09:51,841
Gazarian eta Jeanine
igerilekuan gora eta behera ikusten.

148
00:09:51,924 --> 00:09:54,594
Itzuli lehenbailehen.
Winstonek eta biok zure mira dugu.

149
00:09:54,677 --> 00:09:56,470
Nire hutsunea sumatzen duzue?

150
00:09:58,389 --> 00:10:00,725
Zure hutsunea erraldoia da.

151
00:10:00,808 --> 00:10:03,978
Baina nire Mini-arena are handiagoa da!

152
00:10:04,061 --> 00:10:08,190
Ez zait zure furgoneta gustatzen.
Ez naiz bolantera iristen.

153
00:10:08,274 --> 00:10:09,233
Txiki, entzun.

154
00:10:09,317 --> 00:10:12,278
Minia behar dut, oharkabe pasatzeko.

155
00:10:12,361 --> 00:10:14,488
- Bai?
- Furgoneta horrexetarako zen.

156
00:10:14,572 --> 00:10:17,867
Autoa eta biok laster bueltatuko gara,
sasoi betean.

157
00:10:17,950 --> 00:10:19,952
- Hitzematen dizut.
- Ederki.

158
00:10:21,704 --> 00:10:23,080
Ikustaldi bat dut.

159
00:10:23,164 --> 00:10:25,458
Bi ordu ditut prestatzeko. Banoa.

160
00:10:25,541 --> 00:10:27,960
Gorriak ikusi ditzatela, beti bezala.

161
00:10:28,044 --> 00:10:30,212
- Maite zaitut.
- Nik ere bai, txiki.

162
00:10:30,296 --> 00:10:31,255
Agur.

163
00:10:51,734 --> 00:10:52,985
Tira, zer uste duzu?

164
00:10:53,486 --> 00:10:56,489
Drucker, seguru.
Collinsek kausa sendotu zuen.

165
00:10:56,572 --> 00:10:58,574
Druckerrek errematatu egingo luke.

166
00:10:58,658 --> 00:11:00,409
- Nik hori egingo nuke.
- Bai.

167
00:11:01,285 --> 00:11:02,411
Altxa zaitezte.

168
00:11:09,210 --> 00:11:10,419
Eseri, mesedez.

169
00:11:11,796 --> 00:11:15,216
Alde ona da alternatiba asko
izango ditugula Druckerrek…

170
00:11:15,299 --> 00:11:16,175
Berg andrea.

171
00:11:17,343 --> 00:11:19,470
- Fiskaltza prest dago?
- Bai, jauna.

172
00:11:19,553 --> 00:11:22,640
Fiskaltzak
Paul Russo ekarriko du auzi-aretora.

173
00:11:26,143 --> 00:11:27,061
BALISTIKAN ADITUA

174
00:11:27,144 --> 00:11:29,772
Balistika-aditua.
Zergatik hasi da harekin?

175
00:11:30,648 --> 00:11:34,151
Akusatuaren garajean aurkitu zenuen bala

176
00:11:34,235 --> 00:11:37,029
bat al zetorren
biktimaren gorpuko balekin?

177
00:11:37,113 --> 00:11:40,408
Bai. Berdin-berdinak ziren,
eta pistola berekoak:

178
00:11:40,491 --> 00:11:43,369
Mossberg MC2sc batekoak, alegia.

179
00:11:43,452 --> 00:11:45,037
Pistola arrunta al da?

180
00:11:45,621 --> 00:11:47,123
Arrunt-arrunta, bai.

181
00:11:47,206 --> 00:11:48,165
Russo jauna,

182
00:11:48,249 --> 00:11:51,293
pistolaren zarataren auziaz
jardun izan dugu.

183
00:11:51,377 --> 00:11:56,424
Akusatuaren auzokideek gau hartan
ez omen zuten entzun tiro hotsik.

184
00:11:56,507 --> 00:11:58,759
Azalduko diguzu zergatik?

185
00:11:58,843 --> 00:12:01,303
Tira, nire ustez, litekeena zera da:

186
00:12:01,387 --> 00:12:04,557
pistolak
eztanda-isilgailu bat zeukan erantsirik.

187
00:12:04,640 --> 00:12:06,058
- Isilgailu bat?
- Bai.

188
00:12:06,142 --> 00:12:10,646
Bai, baina, jendearen usteak uste,
horrek ez du tiroa erabat isilarazten.

189
00:12:10,730 --> 00:12:14,734
Zarata murrizten du,
100 edo 110 dezibeleraino.

190
00:12:14,817 --> 00:12:18,988
Epaimahaiak jakin dezan, egin ezazu
alderaketa bat, zarata dela eta.

191
00:12:19,071 --> 00:12:21,031
Irabiagailu baten zarata maximoa,

192
00:12:21,115 --> 00:12:25,202
edo auto baten motorra pizten denekoa,
baina denbora laburrean.

193
00:12:25,286 --> 00:12:27,204
Segundo bat baino gutxiago.

194
00:12:27,288 --> 00:12:30,416
Zure ustez, posible al zatekeen
akusatuaren auzokideek

195
00:12:30,499 --> 00:12:32,460
horrelako zarata bat ez entzutea?

196
00:12:32,543 --> 00:12:36,297
Litekeena da, bereziki
lo edo telebista ikusten bazeuden.

197
00:12:36,380 --> 00:12:39,842
Azken batean,
hori da isilgailu baten zeregina.

198
00:12:39,925 --> 00:12:41,051
Jakina.

199
00:12:41,552 --> 00:12:42,678
Besterik ez.

200
00:12:45,681 --> 00:12:47,850
Arratsalde on, Russo jauna.

201
00:12:48,517 --> 00:12:51,103
Laburra izango da. Pare bat galdera.

202
00:12:51,604 --> 00:12:55,065
Tiro isildu batek
100 edo 110 dezibeleko zarata

203
00:12:55,149 --> 00:12:57,401
egingo lukeela testigatu duzu.

204
00:12:57,485 --> 00:12:58,652
- Bai?
- Hala da.

205
00:12:58,736 --> 00:13:00,571
Eta, hain motza izanda,

206
00:13:00,654 --> 00:13:03,282
auzokideek ez zuketen zarata entzungo.

207
00:13:03,365 --> 00:13:04,909
Nire ustez, ez.

208
00:13:13,959 --> 00:13:16,879
Defentsaren B froga, jauna.

209
00:13:21,383 --> 00:13:25,805
Russo jauna, hau
Haller jaunaren etxeko diagrama bat da.

210
00:13:26,388 --> 00:13:29,308
Ikusten duzunez, garajea hementxe dago,

211
00:13:29,391 --> 00:13:32,812
eta logela hor atzean.

212
00:13:32,895 --> 00:13:36,816
Diagonalean, 24 metro inguruko distantzia
dago batetik bestera.

213
00:13:36,899 --> 00:13:40,861
Zure lekukotasunaren arabera,
antzeko distantziara zeuden auzokideek

214
00:13:40,945 --> 00:13:42,696
ez zuketen zarata entzungo.

215
00:13:43,197 --> 00:13:45,783
Haller jauna logelan baldin bazegoen, lo,

216
00:13:45,866 --> 00:13:50,246
berak ere ez zukeen zarata entzungo,
ez da hala?

217
00:13:50,746 --> 00:13:54,166
Izatez,
baliteke akusatuak hura entzun ez izana…

218
00:13:54,250 --> 00:13:56,335
Baina zuk "litekeena da" esan duzu.

219
00:13:56,418 --> 00:13:58,003
Ez "baliteke".

220
00:13:58,838 --> 00:14:02,049
Tira,
hori da isilgailu baten zeregina, ezta?

221
00:14:02,675 --> 00:14:04,051
Ez da zientzia zehatza.

222
00:14:04,134 --> 00:14:06,220
Erantzun galderari, Russo jauna.

223
00:14:06,720 --> 00:14:09,431
Norbait Haller jaunaren garajean bazegoen,

224
00:14:09,515 --> 00:14:12,726
eta biktima isilgailua jarrita hil bazuen,
zure ustez,

225
00:14:12,810 --> 00:14:16,397
beharbada Haller jaunak lo jarraitu zuen,
ezta?

226
00:14:19,775 --> 00:14:21,068
Baliteke, bai.

227
00:14:21,819 --> 00:14:22,653
Eskerrik asko.

228
00:14:23,612 --> 00:14:24,864
Besterik ez.

229
00:14:27,116 --> 00:14:30,244
Johnson jauna,
esan, mesedez, zer lanbide duzun.

230
00:14:30,327 --> 00:14:31,328
Segurtasun pribatua.

231
00:14:31,412 --> 00:14:33,998
West Adams-eko bulebarreko negozioetan
patruilatzen dut,

232
00:14:34,081 --> 00:14:35,833
Vermont-etik Western-era.

233
00:14:35,916 --> 00:14:37,626
Beti lan egin izan duzu horretan?

234
00:14:37,710 --> 00:14:41,505
Gutxi gorabehera.
New Yorkeko polizia jubilatua naiz.

235
00:14:41,589 --> 00:14:43,507
Emaztea eta biok etorri ginen.

236
00:14:43,591 --> 00:14:46,302
Familia dugu Los Angelesen, eta eguraldia…

237
00:14:46,385 --> 00:14:47,428
Ados.

238
00:14:47,511 --> 00:14:50,848
Hitz egin dezagun iazko abenduaren 20az.

239
00:14:51,348 --> 00:14:55,269
Azaldu nola ohartu zinen
gertatzen ari zen delituaz.

240
00:14:55,352 --> 00:14:56,937
Patruila-autoan nengoen.

241
00:14:57,021 --> 00:15:00,816
Bi tiro entzun nituela iruditu zitzaidan,
bata bestearen atzetik.

242
00:15:00,900 --> 00:15:02,902
- Zer egin zenuen?
- Autotik irten.

243
00:15:02,985 --> 00:15:04,862
Kenwood-en nengoen, Adams-en hegoaldean.

244
00:15:04,945 --> 00:15:06,030
Hirugarren tiroa.

245
00:15:06,113 --> 00:15:10,034
Korrika hurbildu nintzen izkinara.
Ez nekien tiroak nondik zetozen,

246
00:15:10,117 --> 00:15:13,203
baina likore-dendako atea
erdi irekita ikusi nuen.

247
00:15:13,287 --> 00:15:16,790
Sartzean, Gary ikusi nuen, lurrean.

248
00:15:16,874 --> 00:15:19,001
Gary Cartwright, biktima?

249
00:15:19,585 --> 00:15:20,878
Bai.

250
00:15:20,961 --> 00:15:23,339
Zein egoeratan zegoen biktima?

251
00:15:24,214 --> 00:15:25,633
Ez zegoen ondo.

252
00:15:26,759 --> 00:15:27,843
Biktima…

253
00:15:30,095 --> 00:15:31,388
Biktima…

254
00:15:32,431 --> 00:15:33,849
Barka. Sentitzen dut.

255
00:15:37,186 --> 00:15:39,271
Abdomenean zehar egin zioten tiro.

256
00:15:39,980 --> 00:15:41,273
Odola zegoen nonahi.

257
00:15:42,274 --> 00:15:44,026
Odol-jarioa gelditzen saiatu nintzen.

258
00:15:44,985 --> 00:15:46,028
Larria zen.

259
00:15:46,946 --> 00:15:50,407
Rashadek larrialdi-zerbitzuak
bidean zeudela esan zidan.

260
00:15:50,491 --> 00:15:53,369
Berpizte kardiopulmonarrari ekin nion,
baina…

261
00:15:53,452 --> 00:15:55,162
Biktima bere kordean zegoen?

262
00:15:55,245 --> 00:15:58,082
Ozta-ozta.
Eusteko esan nion, behin eta berriz.

263
00:15:58,165 --> 00:16:01,961
- Paramedikuak laster iritsiko zirela.
- Ezer esan al zizun?

264
00:16:05,297 --> 00:16:06,465
Johnson jauna?

265
00:16:08,384 --> 00:16:12,262
Shock-egoera zen. Ez dakit hark
zer gertatzen ari zen zekien ere.

266
00:16:12,346 --> 00:16:14,014
Berriz galdetuko dut, jauna.

267
00:16:14,890 --> 00:16:16,266
Zer esan zuen biktimak?

268
00:16:18,602 --> 00:16:19,645
Zera esan zuen…

269
00:16:23,190 --> 00:16:26,235
Carter.
Niri hori iruditu zitzaidan, behintzat.

270
00:16:26,318 --> 00:16:28,904
- Objekzioa! Entzutezko froga.
- Hilaurreko adierazpena.

271
00:16:28,988 --> 00:16:33,575
Ez. Txosten medikoaren arabera,
40 minutu geroago deklaratu zuten hilda.

272
00:16:33,659 --> 00:16:37,913
Zirrarak eragindako adierazpena da.
Salbuespena, beraz, objekziorako.

273
00:16:37,997 --> 00:16:40,290
Tiro bat jasotzea asaldagarria da.

274
00:16:40,374 --> 00:16:42,918
Hutsala da, beraz,
eta frogagarria baino, kaltegarria.

275
00:16:43,002 --> 00:16:46,547
Andrea, nire bezeroak
eztabaida bat izan zuen, bai,

276
00:16:46,630 --> 00:16:47,881
tiroketa baino lehen,

277
00:16:47,965 --> 00:16:51,760
baina biktimak Carter Gatesen izena
aipatu izanak ez du garra…

278
00:16:51,844 --> 00:16:54,972
Saiatu zara, andrea,
baina testigantza baliagarria da.

279
00:17:03,856 --> 00:17:06,191
Gero eta okerragoa da. Ziria sartu dit.

280
00:17:06,275 --> 00:17:10,487
Pena ematen zidan Carterrek, baina
bera izan zela pentsatzen hasia naiz.

281
00:17:10,571 --> 00:17:12,656
Ordezkatu egin behar duzu, baina.

282
00:17:14,116 --> 00:17:15,951
Kobratu nahi badugu, bai.

283
00:17:19,538 --> 00:17:23,292
L, Mickeyren kasuko kontu batez
arduratu behar dut,

284
00:17:23,792 --> 00:17:26,587
baina ez ezazu adorea galdu, bai?

285
00:17:47,483 --> 00:17:49,151
Drucker hemen dago.

286
00:17:50,194 --> 00:17:51,403
Bera da hurrengoa.

287
00:17:54,823 --> 00:17:56,450
Lekukoa prest al dago?

288
00:17:56,533 --> 00:17:58,118
Bai, gertu dago.

289
00:18:04,041 --> 00:18:05,125
Berg andrea?

290
00:18:06,210 --> 00:18:10,130
Bai, jauna. Fiskaltzak Jessica Westfeldt
ekarriko du auzi-aretora.

291
00:18:11,965 --> 00:18:13,550
Nor da Jessica Westfeldt?

292
00:18:13,634 --> 00:18:15,344
Praktiketako langile ohi bat.

293
00:18:15,427 --> 00:18:17,513
Hilabete batzuk egon zen,
Lornak kontratatuta.

294
00:18:17,596 --> 00:18:18,931
Kezkagarria da?

295
00:18:20,349 --> 00:18:22,184
Ez genuen inoiz hitzik egin.

296
00:18:26,647 --> 00:18:27,481
Westfeldt andrea,

297
00:18:27,564 --> 00:18:30,692
azaldu zer-nolako harremana
izan zenuen akusatuarekin.

298
00:18:30,776 --> 00:18:34,154
Praktiketan egin nuen lan haren langelan,
hiru hilabetez.

299
00:18:34,238 --> 00:18:35,322
Denbora horretan,

300
00:18:35,405 --> 00:18:39,576
akusatuaren langelak kasuko biktima,
Scales jauna, ordezkatu al zuen?

301
00:18:39,660 --> 00:18:41,578
Bai, iruzur-kasu batean.

302
00:18:41,662 --> 00:18:44,540
Objekzioa. Badugu hurbiltzerik?

303
00:18:50,379 --> 00:18:53,423
Epailea, galderok
konfidentzialtasuna urratzen dute.

304
00:18:53,507 --> 00:18:55,300
Scales jauna hilda badago ere,

305
00:18:55,384 --> 00:18:58,387
bere ordezkaritzaren xehetasunak
sekretuak dira.

306
00:18:58,470 --> 00:19:00,222
Hori ez da aplikagarria.

307
00:19:00,305 --> 00:19:01,682
Westfeldt andreak ez du

308
00:19:01,765 --> 00:19:06,186
Scales jaunaren ordezkaritzaren
xehetasun konfidentzialik azalduko.

309
00:19:06,270 --> 00:19:10,524
Akusatuaren interesen kontrako testigantza
izango da.

310
00:19:11,108 --> 00:19:14,027
Onartu egingo dut,
baina berehala etengo zaitut

311
00:19:14,111 --> 00:19:16,363
gai sekretu batetaz badiharduzue.

312
00:19:16,446 --> 00:19:17,531
Nola ez, jauna.

313
00:19:28,125 --> 00:19:30,169
Milesker etortzeagatik, Schultz doktorea.

314
00:19:30,252 --> 00:19:33,964
Oso interesatuta nago,
zure Master Amaierako Lana dela eta.

315
00:19:34,047 --> 00:19:36,175
LA Timeseko Keithek komentatu zidan.

316
00:19:36,258 --> 00:19:38,760
Zenbatei
interesatzen zaizkie bioerregaiak?

317
00:19:38,844 --> 00:19:42,639
Haize- eta eguzki-energia dira izarrak
berriztagarrien artean.

318
00:19:43,473 --> 00:19:49,271
Bioerregaiak
usain txarreko lehengusu arraroa dira.

319
00:19:50,606 --> 00:19:53,442
Behin
bioerregai-auto batek aurreratu ninduen.

320
00:19:53,525 --> 00:19:55,569
Udaberri-bilkarien usaina zen.
Ez da txarra.

321
00:19:55,652 --> 00:19:57,821
Orduan, zorte ona izan zenuen.

322
00:19:58,322 --> 00:19:59,448
Badut laguntzerik?

323
00:19:59,531 --> 00:20:03,994
Beti egingo dut zientziaren
edota zentzuzko politika publikoen alde.

324
00:20:05,662 --> 00:20:08,582
Schultz doktorea,
zerbait aitortu behar dizut.

325
00:20:09,791 --> 00:20:11,627
Ez naiz ikasle unibertsitarioa.

326
00:20:12,502 --> 00:20:13,921
Ez dut UCLAn ikasten.

327
00:20:14,004 --> 00:20:15,047
Zer?

328
00:20:15,130 --> 00:20:17,883
Gezurra esan nion erreportariari. Izatez,

329
00:20:18,550 --> 00:20:20,010
abokatu baten langilea naiz.

330
00:20:21,011 --> 00:20:21,845
Abokatua?

331
00:20:21,929 --> 00:20:24,640
Ez baduzu hitz egin nahi,
ulertuko nuke, baina…

332
00:20:28,644 --> 00:20:30,229
zure laguntza behar dut.

333
00:20:31,271 --> 00:20:33,815
Zergatik joan zinen justizia-jauregira?

334
00:20:34,399 --> 00:20:36,235
Lornak eskatu zidan joateko.

335
00:20:36,318 --> 00:20:40,656
Takoi bat hautsi zitzaion,
eta beste pare bat zeukan bulegoan.

336
00:20:41,240 --> 00:20:44,576
Iritsi nintzenean,
Haller eta Scales jaunekin zegoen.

337
00:20:44,660 --> 00:20:46,203
Zergatik zegoen Scales jauna?

338
00:20:46,286 --> 00:20:47,871
Ikustaldi bat izan zuen,

339
00:20:47,955 --> 00:20:50,374
lehen aipatu dudan iruzur-kasukoa.

340
00:20:50,457 --> 00:20:53,877
Benefizentzia baten dirua
bereganatu izana leporatu zioten.

341
00:20:53,961 --> 00:20:56,004
Gogoratzen al duzu kasuko epaia?

342
00:20:57,589 --> 00:20:58,632
Tira…

343
00:20:58,715 --> 00:21:02,010
Epaileak baldintzapekoa gainbegiratuko du.
Dirua itzuli, eta kito.

344
00:21:02,094 --> 00:21:05,931
- Itxaron dezala. Ez diot arin ordainduko.
- Zer diozu, baina?

345
00:21:06,014 --> 00:21:09,559
Nire azken inbertitzaileari
ordaindu ezean, nireak egin du.

346
00:21:09,643 --> 00:21:11,561
Geuri ordaindu ezean, zureak egin du.

347
00:21:13,313 --> 00:21:16,316
Sam Scales mehatxatu zuen?

348
00:21:17,109 --> 00:21:19,361
- Bai.
- Hori esan zuen, zehazki?

349
00:21:20,487 --> 00:21:22,906
"Geuri ordaindu ezean, zureak egin du?".

350
00:21:22,990 --> 00:21:27,869
Bai. Ondo gogoratzen dut, Haller jauna
haserre zegoelako. Izutu egin ninduen.

351
00:21:28,453 --> 00:21:30,330
Mehatxua serio hartu zenuen?

352
00:21:30,414 --> 00:21:34,167
Bai. Izan ere, ordutik gutxira
utzi nion han lan egiteari.

353
00:21:34,251 --> 00:21:35,544
Jakina.

354
00:21:36,336 --> 00:21:39,798
Milesker, Westfeldt andrea.
Galdera gehiagorik ez, jauna.

355
00:21:40,799 --> 00:21:44,303
Neure kontura. Eta haserre-aurpegirik ez.
Kalte egingo digu.

356
00:21:46,179 --> 00:21:47,222
Mila esker.

357
00:21:55,897 --> 00:21:58,066
Arratsalde on, Westfeldt andrea.

358
00:21:58,775 --> 00:22:02,612
Axola ez badizu, entzun zenuen
esaldi hari buruz galdetuko dizut:

359
00:22:02,696 --> 00:22:04,448
"Zureak egin du".

360
00:22:05,198 --> 00:22:08,618
Ez duzu esaldi bera inoiz entzun,
figura erretoriko moduan?

361
00:22:08,702 --> 00:22:10,620
Ahizpa batek besteari, adibidez:

362
00:22:10,704 --> 00:22:13,707
"Nire arropa ukitzen baduzu,
zureak egingo du".

363
00:22:13,790 --> 00:22:16,543
Tira, bai,
entzuna dut era horretan esanda.

364
00:22:16,626 --> 00:22:19,171
Baina, kasu honetan, niretzat

365
00:22:19,755 --> 00:22:21,965
errealagoa-edo izan zen.

366
00:22:22,049 --> 00:22:26,845
Bai, zure hitzez,
Haller jauna "haserre" zegoelako, ezta?

367
00:22:26,928 --> 00:22:27,763
Bai.

368
00:22:27,846 --> 00:22:30,515
Tira,
niri hala iruditu zitzaidan, behintzat.

369
00:22:30,599 --> 00:22:34,019
Nola deskribatuko zenuke
langelan eman zenuen denbora?

370
00:22:34,686 --> 00:22:36,355
Ondo egon zen.

371
00:22:36,438 --> 00:22:37,856
Ondo? Besterik gabe?

372
00:22:38,398 --> 00:22:39,483
Ondo tratatu zintuzten?

373
00:22:39,566 --> 00:22:43,737
Ondo moldatzen nintzen
Lornarekin eta gainerako langileekin.

374
00:22:43,820 --> 00:22:45,447
Haller jaunarekin ez?

375
00:22:46,198 --> 00:22:48,283
Ez nuen ondo ezagutzen.

376
00:22:48,367 --> 00:22:50,994
Zugan interesatu zen?
Mentore-rola hartu zuen?

377
00:22:51,078 --> 00:22:53,246
Ez. Beti egoten zen lanpeturik.

378
00:22:53,330 --> 00:22:57,667
Batzuetan, nire izena ere ahazten zuen.
Gehienetan, egia esan.

379
00:22:59,544 --> 00:23:02,672
Horrek samindu egingo zintuen, ezta?

380
00:23:03,382 --> 00:23:07,803
Praktikak abokatu handi batengandik
ikasteko dira. Ez zintuen aintzat hartu.

381
00:23:07,886 --> 00:23:09,805
Objekzioa. Eta garrantzia?

382
00:23:09,888 --> 00:23:12,391
Ukatuta, baina gatozen harira, andrea.

383
00:23:12,474 --> 00:23:16,228
Harira etortzear naiz, jauna.
Esan, andrea, zer lan duzu orain?

384
00:23:16,311 --> 00:23:20,732
Abokatutza-proba gainditu berri dut,
eta hurrengo pausoaz hausnartzen nabil.

385
00:23:20,816 --> 00:23:22,192
Langabezian zaude.

386
00:23:22,275 --> 00:23:25,654
Praktika haiek
lagungarriak izan al dira lana aurkitzeko?

387
00:23:26,238 --> 00:23:30,283
Ez. Ez da erreferentziarik onena,
hilketa-epaiketa hau dela eta.

388
00:23:30,367 --> 00:23:33,286
Duela gutxi
utzi omen zenuen abokatu-langela.

389
00:23:33,370 --> 00:23:36,498
Zeuk hala erabaki zenuela iradoki duzu,

390
00:23:36,581 --> 00:23:41,086
baina, esan, Westfeldt andrea,
borondatez joan al zinen?

391
00:23:41,169 --> 00:23:45,424
Tira,
arazo ekonomikoak izaten ari zirenez…

392
00:23:45,507 --> 00:23:47,759
Beraz, kaleratu egin zintuzten, ezta?

393
00:23:51,721 --> 00:23:52,556
Bai.

394
00:23:52,639 --> 00:23:54,266
Kaleratu egin zintuen

395
00:23:54,349 --> 00:23:56,560
eta traba egin dizu lana aurkitzeko.

396
00:23:56,643 --> 00:23:59,813
Erresuminduta zaude Haller jaunarekin,
ez da hala?

397
00:23:59,896 --> 00:24:01,022
Ez, ez da hala.

398
00:24:01,106 --> 00:24:03,775
Ohiko figura erretoriko bat
desitxuratzeraino,

399
00:24:03,859 --> 00:24:05,694
haserre zeu zaude eta.

400
00:24:05,777 --> 00:24:07,446
Ezta pentsatu ere! Ez nuke…

401
00:24:07,529 --> 00:24:09,823
Testigantza hau errepresalia bat da?

402
00:24:09,906 --> 00:24:11,658
Objekzioa.

403
00:24:16,079 --> 00:24:17,539
Galdera baztertzen dut.

404
00:24:18,707 --> 00:24:21,251
Zorte on lana bilatzen, Westfeldt andrea.

405
00:24:21,835 --> 00:24:22,669
Besterik ez.

406
00:24:42,397 --> 00:24:43,899
Nahikoa egin al dut gaur?

407
00:24:43,982 --> 00:24:47,611
Hara bestea. Ez duzu
defentsa-abokatua izan nahi, benetan?

408
00:24:49,529 --> 00:24:52,240
Bergek
nolatan ez du Drucker jarri lehenik?

409
00:24:52,991 --> 00:24:55,076
Berandu hasteagatik deskolokatu da.

410
00:24:55,160 --> 00:24:58,371
Danak ez zuen hanka sartuko.
Jokaldi pentsatua izan da.

411
00:24:58,997 --> 00:25:00,874
Drucker gerorako utziko zuen?

412
00:25:02,334 --> 00:25:06,213
- Ustekabeko estrategia bat duelakoan?
- Zentzuzkoena da.

413
00:25:06,755 --> 00:25:10,967
Arrazoi ekonomikoa irmotzeko bada,
galdeketan deuseztatuko genuke.

414
00:25:11,051 --> 00:25:12,177
Ez da sendoa.

415
00:25:12,260 --> 00:25:14,930
Eta Danak badaki.
Horrexegatik nago kezkatuta.

416
00:25:16,056 --> 00:25:19,017
Ba al duzu beste sekretu ilunik?

417
00:25:19,518 --> 00:25:21,728
Pozik ez dagoen langilerik?

418
00:25:21,811 --> 00:25:23,438
Bezero mehatxaturik?

419
00:25:23,522 --> 00:25:26,399
Egun txar bat izan nuen auzitegian,
eta pagaburua Sam izan zen.

420
00:25:26,483 --> 00:25:28,693
Ez dut bezeroak mehatxatzeko ohitura.

421
00:25:28,777 --> 00:25:31,154
Batzuetan, zeure onetik ateratzen zara.

422
00:25:31,238 --> 00:25:35,242
Ohitura txar hori dut, bai,
baina horrek ez nau hiltzaile bihurtzen.

423
00:25:35,951 --> 00:25:38,662
Epaimahaiari hori jakinarazi, eta kito.

424
00:25:40,580 --> 00:25:43,833
Ai, janarian
duzun gustuagatik epaituko bazintuzte…

425
00:25:43,917 --> 00:25:45,585
Nola topatzen dituzu jatetxeok?

426
00:25:45,669 --> 00:25:48,672
Autotik lan egiten duzunean,
han eta hemen jaten duzu.

427
00:25:48,755 --> 00:25:51,424
Jerk oilasko hau sekulakoa da.

428
00:25:51,508 --> 00:25:54,344
Bai. Emango didazu mokadu bat,
dena jan aurretik?

429
00:25:57,556 --> 00:25:59,849
Bakar bat, eta kito.

430
00:26:00,934 --> 00:26:03,728
- Zatitxo hau baino ez.
- Zer esku-laburra.

431
00:26:05,814 --> 00:26:06,856
Eta kito.

432
00:26:08,441 --> 00:26:09,693
Eskerrik asko.

433
00:26:09,776 --> 00:26:11,736
Ez naiz zu eta Hayley bezain janari-zalea,

434
00:26:11,820 --> 00:26:14,948
baina joaten ginen toki haien hutsunea
nabaritzen dut.

435
00:26:15,865 --> 00:26:19,244
Janariaren hutsunea,
edo nire konpainia xarmagarriarena?

436
00:26:24,082 --> 00:26:27,043
Hayleyk bidaliko zizkizun
Mexikoko janariaren argazkiak.

437
00:26:27,127 --> 00:26:30,380
Ama Hayley mimatzen ari da.
Agian ez du itzuli nahiko.

438
00:26:30,463 --> 00:26:31,506
Itzuli nahi du.

439
00:26:32,173 --> 00:26:34,509
Zu amesgaizto hau gainditzen
ikusteko irrika du.

440
00:26:38,471 --> 00:26:41,391
Ez dakit hau
nola egingo nukeen zu gabe, Mag.

441
00:26:43,893 --> 00:26:46,521
Eskerrak emateko erak agortuko zaizkit.

442
00:27:01,244 --> 00:27:02,954
Hartu ezazu, ez?

443
00:27:05,957 --> 00:27:07,000
Bai.

444
00:27:11,004 --> 00:27:12,964
Danak trikimailuren bat badu ere,

445
00:27:13,048 --> 00:27:15,592
bihar kausaren aurkezpena amaituko du.

446
00:27:16,217 --> 00:27:18,219
Entregatu zitazioa Alex Gazariani.

447
00:27:18,303 --> 00:27:19,888
Ciscori idatziko diot.

448
00:27:19,971 --> 00:27:20,972
Ederki.

449
00:28:13,692 --> 00:28:15,360
Gela-zerbitzua!

450
00:28:20,073 --> 00:28:21,616
Joan egin direla uste dut.

451
00:29:00,905 --> 00:29:02,115
Atera zaitezke.

452
00:29:33,229 --> 00:29:34,606
Kaben…

453
00:29:35,607 --> 00:29:38,860
Zenbat denbora daramazu
lapurreta eta homizidio sailean?

454
00:29:38,943 --> 00:29:40,653
Hamalau urte.

455
00:29:40,737 --> 00:29:43,615
Hamalau urte! Denbora asko da.

456
00:29:44,532 --> 00:29:47,535
Eta zenbat hilketa
ikertu dituzu denbora horretan?

457
00:29:47,619 --> 00:29:48,578
Gehiegi.

458
00:29:49,162 --> 00:29:50,246
Ia 100.

459
00:29:50,330 --> 00:29:53,833
Eta, eskarmentu-urte horietan,
kasuren bateko hiltzaileak

460
00:29:53,917 --> 00:29:57,378
bere ibilgailua erabili izan du inoiz
gorpuaz libratzeko?

461
00:29:57,462 --> 00:29:59,380
Objekzioa! Ez du garrantzirik.

462
00:29:59,464 --> 00:30:03,301
Poliziaren akusatuaren kontrako kausa
sendotzeko da, jauna.

463
00:30:03,384 --> 00:30:04,219
Ukatuta.

464
00:30:04,886 --> 00:30:06,054
Inspektorea?

465
00:30:06,137 --> 00:30:08,056
Bai. Hainbat alditan ikusi dut.

466
00:30:08,139 --> 00:30:11,643
Ez da ezohikoa, bereziki
aurrez pentsatutako hilketa denean.

467
00:30:11,726 --> 00:30:13,102
Eta zergatik?

468
00:30:13,186 --> 00:30:16,773
Haserrealdi batean,
hiltzaileak ez du sakon hausnartzen.

469
00:30:16,856 --> 00:30:20,485
Baina, norbait hiltzeko plana dagoenean,
diruagatik, adibidez,

470
00:30:20,568 --> 00:30:23,988
hiltzaileak bere aztarnak
ezabatzeko era topatu ohi du.

471
00:30:25,323 --> 00:30:26,991
Hitz egin dezagun horretaz.

472
00:30:27,075 --> 00:30:29,953
Dirua aipatu duzu, zio moduan.

473
00:30:30,036 --> 00:30:31,246
Izan al zenuen inoiz

474
00:30:31,329 --> 00:30:34,582
hilketaren zergatia
dirua izan zelako susmorik?

475
00:30:34,666 --> 00:30:36,793
Aintzat hartu genuen teoria hori.

476
00:30:36,876 --> 00:30:38,586
Lekukotasun batzuen arabera,

477
00:30:38,670 --> 00:30:42,465
tentsioa zegoen bien artean,
ordaindu gabeko fakturak zirela eta.

478
00:30:42,549 --> 00:30:44,050
Eta ikertu zenuten hori?

479
00:30:44,133 --> 00:30:48,346
Bai. Hasteko, Haller jaunaren etxea
eta bulegoa arakatu genituen,

480
00:30:48,429 --> 00:30:51,224
baita gordelekua ere.
Beste eraikin batean dago,

481
00:30:51,307 --> 00:30:53,852
eta bertan
txosten zaharrak gordetzen ditu.

482
00:30:53,935 --> 00:30:55,061
Zer topatu zenuten?

483
00:30:55,144 --> 00:30:59,774
Biktimak zor zizkion fakturak
topatu genituen, espero bezala: 200 000 $.

484
00:30:59,858 --> 00:31:04,195
Gainera, onartu gabeko txekeen kopiak ere
aurkitu genituen.

485
00:31:04,279 --> 00:31:08,074
Hau da, biktima akusatuari
ez ordaintzeko ahaleginean ziharduen.

486
00:31:08,157 --> 00:31:12,620
Mehatxu-gutun bat ere bazegoen:
ordaindu ezean, ondorioak egongo ziren.

487
00:31:12,704 --> 00:31:14,831
Fiskaltzaren bosgarrena, jauna.

488
00:31:15,665 --> 00:31:19,002
Inspektorea,
irakurriko duzu markatutako pasartea?

489
00:31:19,085 --> 00:31:20,086
Jakina.

490
00:31:21,504 --> 00:31:23,631
"Zu ordezkatzean jakin nuenez,

491
00:31:23,715 --> 00:31:27,260
badakit funts legal bat daukazula
abokatuei ordaintzeko.

492
00:31:27,343 --> 00:31:31,097
Erabili diru hori
zor didazuna berehala ordaintzeko.

493
00:31:31,180 --> 00:31:34,726
Bestela,
neurri gogorrak hartzera behartuko nauzu,

494
00:31:34,809 --> 00:31:37,312
eskura ditudan bide guztiak baliatuz.

495
00:31:37,395 --> 00:31:39,647
Amaitu dira abisuak".

496
00:31:40,148 --> 00:31:44,319
Ez dago sinadurarik,
baina akusatuaren izena behealdean dago.

497
00:31:44,986 --> 00:31:46,905
Eta zer interpretatu zenuen?

498
00:31:46,988 --> 00:31:50,408
Haller jaunak zera uste zuela,
Scales jaunak dirua zeukala,

499
00:31:50,491 --> 00:31:52,452
eta akusatuak dirua nahi zuela.

500
00:31:52,535 --> 00:31:54,704
Erregistro judizialak aztertuta,

501
00:31:54,787 --> 00:31:58,499
ikusi genuen Haller jaunak
Scales jauna demandatu zuela

502
00:31:58,583 --> 00:32:02,211
eta abokatu-atxikipenaren eskubidea
aldarrikatu zuela.

503
00:32:02,295 --> 00:32:06,382
Hau da, zor ziona ordaintzera
behartuko zukeen horrek?

504
00:32:06,466 --> 00:32:07,425
Are gehiago.

505
00:32:08,009 --> 00:32:10,720
Atxikipena
biktimaren ondareari ere dagokio.

506
00:32:10,803 --> 00:32:12,347
Ondareari?

507
00:32:12,430 --> 00:32:13,389
Bai.

508
00:32:13,473 --> 00:32:17,143
Hau da, Scales jauna hil izanez gero,

509
00:32:17,226 --> 00:32:20,688
aldez aurretik ordaindu gabeko diru guztia

510
00:32:20,772 --> 00:32:23,691
akusatuak jasoko luke, heriotzaren ostean.

511
00:32:42,961 --> 00:32:44,087
Ez da une aproposa.

512
00:32:44,170 --> 00:32:47,465
- Esan zitazioa entregatu duzula.
- Arazo bat izan dut.

513
00:32:48,841 --> 00:32:50,969
Baina konponduko dut, lasai.

514
00:32:51,052 --> 00:32:53,680
Cisco, haiek zaintzeko zeunden han, ene!

515
00:32:53,763 --> 00:32:56,933
Hemen nengoela ikusiko zuten.
Mercedesa utzi, eta alokatzeko auto bat

516
00:32:57,016 --> 00:32:58,184
hartu dute.

517
00:32:58,267 --> 00:32:59,352
Nora joateko?

518
00:33:00,687 --> 00:33:03,064
Mexikora, uste dut.

519
00:33:03,147 --> 00:33:05,233
Zer? Ez dezala muga zeharkatu!

520
00:33:05,316 --> 00:33:09,153
Hitzematen dizut. Hori gertatu aurretik,
errepidetik botako ditut.

521
00:33:09,237 --> 00:33:11,948
Ados. Ikustaldia dut, baina Icebergek

522
00:33:12,031 --> 00:33:14,826
kontu ekonomikoaren ostiari
itxura ona eman dio.

523
00:33:14,909 --> 00:33:17,787
- Gazarian behar dugu.
- Ados. Utzi behar zaitut.

524
00:33:21,457 --> 00:33:24,544
Milesker, inspektorea. Besterik ez, jauna.

525
00:33:24,627 --> 00:33:25,920
Kontragaldeketa?

526
00:33:26,462 --> 00:33:29,257
Ez. Neuk itoko dut.
Arakatzean neu egon nintzen.

527
00:33:29,340 --> 00:33:32,301
Ados, baina heldu egitateei.
Ez zaitzala asaldatu.

528
00:33:32,385 --> 00:33:34,804
Bai. Mila esker, jauna.

529
00:33:34,887 --> 00:33:38,975
Inspektorea, gutun hau,
Scales jaunari ordain zezan exijitzekoa,

530
00:33:39,058 --> 00:33:41,561
nik ez nuela sinatu onartu zenuen, ezta?

531
00:33:41,644 --> 00:33:44,814
Hala da. Zure langelako arduradunak
idatzi omen zuen.

532
00:33:44,897 --> 00:33:48,860
Eta berak idatzi al zituen
aipaturiko demanda eta atxikitzeak?

533
00:33:49,652 --> 00:33:50,862
Ez nago ziur.

534
00:33:50,945 --> 00:33:52,905
Ez duzu haien berri nuela frogatzeko ezer.

535
00:33:52,989 --> 00:33:55,825
Tira, gutuna zure artxibategian zegoen,
baina ez.

536
00:33:55,908 --> 00:33:59,078
Ezin duzu
gutuna biktimari bidali genionik frogatu.

537
00:33:59,162 --> 00:34:02,040
- Ez da hala?
- Bai, zuzen zaude.

538
00:34:02,123 --> 00:34:04,292
Dirua eskatzeko gutun estandarra zen.

539
00:34:04,375 --> 00:34:07,211
Objekzioa.
Lekukoak ez du zertan horretaz jakin.

540
00:34:07,295 --> 00:34:10,256
Gutunak ez du interpretazio beharrik.
Onartuta.

541
00:34:10,923 --> 00:34:15,178
Hitz egin dezagun gutuna aurkitzeko eraz.
Nola sartu zinen gordelekuan?

542
00:34:15,261 --> 00:34:17,305
Arakatze-agindu bat geneukan.

543
00:34:17,388 --> 00:34:19,390
Bai, baina nola iritsi zinen hara?

544
00:34:21,184 --> 00:34:22,769
Jauna, ez dizut ulertzen.

545
00:34:22,852 --> 00:34:24,479
Ez al zintudan neuk eraman?

546
00:34:24,562 --> 00:34:26,105
Borondatez lagundu nizun,

547
00:34:26,189 --> 00:34:29,817
nahiz eta derrigorrezkoa ez izan.
Ez al da hala?

548
00:34:29,901 --> 00:34:31,694
Haraino jarraitu genizun, bai.

549
00:34:31,778 --> 00:34:34,238
Eta ez hori bakarrik. Ez duzu gogoratzen?

550
00:34:34,322 --> 00:34:36,157
Autoa gelditu nuen, zure zain,

551
00:34:36,240 --> 00:34:39,077
semaforo batean zeundenean,
galdu ez zintezen.

552
00:34:39,160 --> 00:34:43,206
Zure gordelekuraino lagundu zenigun,
arakatu genezan, bai.

553
00:34:44,332 --> 00:34:46,959
Eta nola sartu zinen? Itxita zegoen.

554
00:34:47,043 --> 00:34:49,670
Zure kidea han zegoen, giltza batekin.

555
00:34:49,754 --> 00:34:53,841
Eta gero artxibategiak
erakutsi eta ireki zizkizuen, ezta?

556
00:34:54,801 --> 00:34:55,635
Bai.

557
00:34:55,718 --> 00:35:00,014
Nire langileak eta ni
laguntzeko prest agertu ginen, ezta?

558
00:35:00,598 --> 00:35:01,974
Ez zenuten oztoporik jarri.

559
00:35:02,058 --> 00:35:03,810
Ezkutatzeko ezer ez geneukalako.

560
00:35:03,893 --> 00:35:06,562
Objekzioa. Abokatua testigatzen ari da.

561
00:35:06,646 --> 00:35:07,897
Barkatu, jauna.

562
00:35:07,980 --> 00:35:10,525
Neure burua ordezkatzera
behartu nauten lehen aldia da.

563
00:35:10,608 --> 00:35:13,236
Esandakoa zuzentzen dut.
Esan, inspektorea.

564
00:35:13,820 --> 00:35:16,072
Zure eskarmentu luzea kontuan hartuta,

565
00:35:16,739 --> 00:35:20,118
esango zenuke ezohikoa dela
abokatuek demandak aurkeztu

566
00:35:20,201 --> 00:35:21,828
edo atxikitzeak bilatzea?

567
00:35:21,911 --> 00:35:23,538
- Ez dakit.
- Ez?

568
00:35:23,621 --> 00:35:26,874
Mekanikari batek ere
erreklamatu dezake atxikitzea.

569
00:35:26,958 --> 00:35:28,292
Ez duzu hori ikertu?

570
00:35:29,377 --> 00:35:30,211
Ba, ez.

571
00:35:31,087 --> 00:35:34,465
- Ezohikotzat joko zenuke?
- Objekzioa. Espekulazioak.

572
00:35:34,549 --> 00:35:35,842
Barkatu, jauna.

573
00:35:35,925 --> 00:35:38,469
Balizko zio hau ulertu nahian ari naiz.

574
00:35:38,553 --> 00:35:39,762
Txostenak ikertzean,

575
00:35:39,846 --> 00:35:42,181
bilatu al zenuen errentaren aitorpenik,

576
00:35:42,265 --> 00:35:46,269
ordaindu gabeko fakturak
galera moduan deklaratu nituen ikusteko?

577
00:35:46,352 --> 00:35:48,020
Ez nuen errentaren aitorpenik hartu.

578
00:35:48,104 --> 00:35:48,938
Ez?

579
00:35:49,438 --> 00:35:51,691
Orduak eta orduak eman zenituen

580
00:35:51,774 --> 00:35:54,735
nire etxea, bulegoa
eta instalazioak arakatzen.

581
00:35:54,819 --> 00:35:58,322
Espediente judizialak
eta burura zetorkizun guztia arakatu,

582
00:35:58,406 --> 00:36:01,951
eta, azkenean, sinatu gabeko gutuna
baino ez zenuen aurkitu,

583
00:36:02,034 --> 00:36:04,704
eta edozein negozioburuk
edukiko lukeen epaia?

584
00:36:05,788 --> 00:36:06,622
Ez.

585
00:36:08,833 --> 00:36:10,835
Hori baino gehiago aurkitu genuen.

586
00:36:13,588 --> 00:36:16,924
Tira, ez duzue besterik aurkeztu,
inspektorea.

587
00:36:17,008 --> 00:36:21,179
Besterik ez, jauna. Lekukoarekin
aurrerago hitz egiteko eskubidea dugu.

588
00:36:21,679 --> 00:36:22,930
Beste gai bat, jauna.

589
00:36:27,143 --> 00:36:28,936
Tira, inspektorea,

590
00:36:29,020 --> 00:36:32,815
ikerketan zerbait gehiago
aurkitu zenutela aipatu berri duzu.

591
00:36:32,899 --> 00:36:34,400
Azaldu iezaguzu.

592
00:36:34,483 --> 00:36:37,778
Ikerketan,
ez ginen paperezko txostenetara mugatu.

593
00:36:37,862 --> 00:36:40,573
Akusatuaren posta-zerbitzarian,
Scales jaunaren

594
00:36:40,656 --> 00:36:44,327
iruzurrezko benefizentzia baten e-maila
aurkitu genuen.

595
00:36:44,410 --> 00:36:45,453
E-mail bat?

596
00:36:45,536 --> 00:36:46,537
Bai.

597
00:36:46,621 --> 00:36:49,832
Scales jaunak
diru-bilketa faltsu bat antolatu zuen,

598
00:36:49,916 --> 00:36:52,793
latinoamerikar etorkinei
laguntzeko omen zena.

599
00:36:52,877 --> 00:36:55,504
Horrelako iruzurretan espezializatzen zen…

600
00:36:55,588 --> 00:36:56,839
Objekzioa, jauna.

601
00:36:56,923 --> 00:36:59,884
Ez dugu e-mail horren kopiarik jaso.

602
00:36:59,967 --> 00:37:04,180
Akusatuaren ordenagailuko analisia
burutu berri dutelako.

603
00:37:04,263 --> 00:37:07,642
Horregatik ez dugu
froga zuzeneko galdeketan aurkeztu,

604
00:37:07,725 --> 00:37:11,145
baina akusatuaren galderak
horretarako abagunea eman digu,

605
00:37:11,229 --> 00:37:15,608
eta e-mailaren kopia bat daukat,
defentsa-abokatuentzat.

606
00:37:17,610 --> 00:37:18,861
Onartu egingo dut,

607
00:37:20,321 --> 00:37:22,949
baina ez dizut maniobra-marjinarik emango.

608
00:37:23,032 --> 00:37:24,700
Konforme, jauna.

609
00:37:24,784 --> 00:37:26,953
Lehen aldia da hau ikusten dudana.

610
00:37:27,036 --> 00:37:31,290
Tira, inspektorea,
zergatik jo zenuen garrantzitsutzat

611
00:37:31,374 --> 00:37:32,583
e-mail hau?

612
00:37:33,584 --> 00:37:37,088
Zinezko benefizentzia baten
posta-zerrendara bidali zuten,

613
00:37:37,171 --> 00:37:38,881
Fuertes Unidos-en zerrendara.

614
00:37:38,965 --> 00:37:41,676
Laguntza legala
ematen diete langile etorkinei.

615
00:37:41,759 --> 00:37:45,513
Izan ere, Haller jaunak
lan egin zuen erakundearen alde.

616
00:37:45,596 --> 00:37:49,225
Eta Scales jaunak
erakundearen izen ona baliatu zuen,

617
00:37:49,308 --> 00:37:52,019
iruzurraren biktimek
dirua bidal ziezaioten?

618
00:37:52,103 --> 00:37:53,229
Are okerragoa da:

619
00:37:53,312 --> 00:37:56,232
akusatuaren izena
eta irudia erabili zituen.

620
00:37:57,692 --> 00:38:01,320
Haller jauna
iruzurrezko diru-bilketaren alde zegoela

621
00:38:01,404 --> 00:38:04,073
sinetsarazi nahi izan zion jendeari?

622
00:38:04,156 --> 00:38:05,491
Hala da, bai.

623
00:38:05,574 --> 00:38:08,119
Honek
akusatuaren izen ona zikindu zezakeen.

624
00:38:08,202 --> 00:38:12,164
Are, bazitekeen ondorio legalak egotea.
Nire ustez, argi zegoen

625
00:38:12,248 --> 00:38:16,043
akusatua, hori jakinez gero,
amorratu egingo zela, eta…

626
00:38:16,127 --> 00:38:18,546
Objekzioa! Espekulazioa!

627
00:38:18,629 --> 00:38:19,505
Onartuta.

628
00:38:19,588 --> 00:38:23,634
Lekukotasuna egitate eta frogetan
baino ez da oinarrituko, aditu?

629
00:38:23,718 --> 00:38:25,094
Bai, jauna.

630
00:38:25,177 --> 00:38:26,846
Galdera eraldatuko dut.

631
00:38:26,929 --> 00:38:30,099
Inspektorea, ba al duzu inolako frogarik

632
00:38:30,182 --> 00:38:32,893
akusatuak
e-mailaren berri zuela adierazteko?

633
00:38:32,977 --> 00:38:34,645
Esan bezala, e-maila bera

634
00:38:34,729 --> 00:38:39,233
akusatuaren zerbitzarian topatu genuen.
Akusatua posta-zerrendan zegoen.

635
00:38:39,317 --> 00:38:40,526
Zabor-postan zeukan,

636
00:38:40,609 --> 00:38:43,863
baina ezin dugu jakin
e-mailak zuzenean han amaitu zuen,

637
00:38:43,946 --> 00:38:47,950
edo akusatuak, hura irakurri eta gero,
zabor-postara mugitu zuen.

638
00:38:48,034 --> 00:38:50,995
Inspektorea, zure lekukotasuna

639
00:38:51,078 --> 00:38:56,167
hilketaren zio ekonomikoa sendotzeko da.
E-mail honek zergati hori irmotzen al du?

640
00:38:56,792 --> 00:39:00,338
Ezin da jakin. Esango nuke,
nire eskarmentuan oinarriturik,

641
00:39:01,756 --> 00:39:04,467
hilketek hainbat zio izan ditzaketela.

642
00:39:04,550 --> 00:39:07,094
Imajinatu
gizon batek emaztea gorroto duela,

643
00:39:07,178 --> 00:39:10,598
eta, bera hiltzen bada,
bizi-asegurua kobratuko duela.

644
00:39:10,681 --> 00:39:13,225
Norbait hiltzeko
hainbat zio egon daitezke.

645
00:39:47,802 --> 00:39:49,387
Ikusi al zenuen tirogilea?

646
00:39:50,054 --> 00:39:52,515
Segundo batez, biltegira itzuli aurretik.

647
00:39:52,598 --> 00:39:54,892
- Eta orduan?
- Tiro bat entzun nuen.

648
00:39:54,975 --> 00:39:58,604
Kamera desgaitzeko izango zen.
"Eman diru ostia" esan zuen.

649
00:39:58,687 --> 00:40:00,106
Garyk tiroa itzuli zion,

650
00:40:00,189 --> 00:40:02,983
eta pistola trabatzen deneko soinua
entzun nuen.

651
00:40:03,692 --> 00:40:06,112
Tiro bat gehiago entzun nuen, eta kito.

652
00:40:06,195 --> 00:40:08,572
- Tirogileak ihes egin zuen gero?
- Bai.

653
00:40:09,156 --> 00:40:11,450
Irtetean, Gary ikusi nuen, lurrean.

654
00:40:13,119 --> 00:40:15,663
Odola nonahi. Larrialdietara deitu nuen.

655
00:40:15,746 --> 00:40:17,665
Argitu ezazu, Harrison jauna:

656
00:40:17,748 --> 00:40:22,169
ziur zaude?
Pistolaria Carter Gates izan zen?

657
00:40:25,923 --> 00:40:28,092
Bera izan zen. Bai.

658
00:40:30,094 --> 00:40:32,138
Eskerrik asko. Azken galdera zen.

659
00:40:32,847 --> 00:40:33,973
Crane andrea.

660
00:40:34,056 --> 00:40:35,683
Milesker, andrea.

661
00:40:38,936 --> 00:40:43,607
Tira.
Ea ondo ulertu dudan, Harrison jauna:

662
00:40:43,691 --> 00:40:45,568
Carter eta Gary borrokatu egin ziren.

663
00:40:45,651 --> 00:40:47,153
- Hala da?
- Bai.

664
00:40:47,236 --> 00:40:49,947
Carter joan egin zen.
Handik minutu gutxira,

665
00:40:50,030 --> 00:40:52,491
bere dendara itzuli zen, maskara jarrita,

666
00:40:52,575 --> 00:40:54,368
pistola bat eskuan,

667
00:40:54,452 --> 00:40:57,538
berea zen dirua lapurtzera.

668
00:40:58,581 --> 00:41:00,082
Ez al da arraro samarra?

669
00:41:00,166 --> 00:41:02,877
Lapurreta-itxura eman nahiko zion, ezta?

670
00:41:02,960 --> 00:41:06,547
- Horregatik hondatu zuen kamera.
- Carter izan zen, ziur?

671
00:41:07,673 --> 00:41:10,009
- Bai, nahiko ziur.
- Nahiko ziur?

672
00:41:10,092 --> 00:41:12,219
Ziur-ziur. Badakit zer ikusi nuen.

673
00:41:12,303 --> 00:41:15,306
Burua
panti beltz batez estalita bazuen ere,

674
00:41:15,389 --> 00:41:17,725
segundo bakar batez ikusi bazenuen ere?

675
00:41:17,808 --> 00:41:20,603
Badakit zer entzun nuen.
Akusatuaren ahotsa zen.

676
00:41:21,812 --> 00:41:26,108
Harrison jauna, ba al dakizu
berreste alderako isuria zer den?

677
00:41:27,151 --> 00:41:28,736
Zera, ez.

678
00:41:28,819 --> 00:41:31,614
Batzuetan,
zerbait gertatuko dela espero izateak

679
00:41:31,697 --> 00:41:34,366
gertatutakoaren hautemateari eragiten dio.

680
00:41:34,450 --> 00:41:35,784
Kasu honetan,

681
00:41:35,868 --> 00:41:39,955
entzungo zenuenaren ustea
entzun zenuenarekin nahasi zenuen.

682
00:41:40,039 --> 00:41:41,582
Objekzioa! Hori ez da hizpidea.

683
00:41:41,665 --> 00:41:44,919
Lekukoari bere inpresioez
galdetzen ari naiz, andrea.

684
00:41:46,337 --> 00:41:48,923
Ukatuta. Erantzun dezala lekukoak.

685
00:41:49,423 --> 00:41:51,509
Kontuz ibili, Crane andrea.

686
00:41:53,302 --> 00:41:56,305
- Ez dizut ulertu.
- Gary eta Carter borrokatu egin ziren.

687
00:41:56,388 --> 00:41:58,307
Horregatik kezkatuta zeundenez,

688
00:41:58,390 --> 00:42:02,520
pistoladun bat agertu zenean,
Carter izango zela pentsatu zenuen.

689
00:42:02,603 --> 00:42:06,065
- Ez nuen hori ikusi!
- Ez? Ba, ez zenion aurpegia ikusi.

690
00:42:06,148 --> 00:42:08,609
Ba al dakizu berdin jantzita zegoen?

691
00:42:08,692 --> 00:42:10,945
Ez dakit Carterrek zer zeraman, baina…

692
00:42:11,028 --> 00:42:13,822
Horixe. Borrokan, zu biltegian zeundelako.

693
00:42:14,782 --> 00:42:16,033
Haren ahotsa zen!

694
00:42:16,116 --> 00:42:18,661
Bazenekien Carterrek aurrekariak zeuzkala?

695
00:42:19,161 --> 00:42:22,164
Behin aipatu zidan. Ez zuen ezkutatzen.

696
00:42:22,248 --> 00:42:23,290
Izutu al zinen?

697
00:42:23,374 --> 00:42:26,544
Ez dakit.
Jatorri latzekoa-edo zela pentsatuko nuen.

698
00:42:26,627 --> 00:42:30,297
Jatorri horrengatik,
biolentoa izateko joera izango zuen agian?

699
00:42:30,381 --> 00:42:31,215
Tira…

700
00:42:31,298 --> 00:42:34,760
Bazenekien aurrekariak zituela,
eta amorratuta zegoela.

701
00:42:34,843 --> 00:42:36,762
Beldurra zenion biolentziari.

702
00:42:36,845 --> 00:42:38,639
Beharbada, hori guztia batu,

703
00:42:38,722 --> 00:42:42,351
eta burmuinak zera esan zizun,
"Ai, pistoladuna Carter da!".

704
00:42:42,434 --> 00:42:43,811
- Ez dakit.
- Ez dakizu?

705
00:42:43,894 --> 00:42:47,481
Ez dakit! Tira, bai.
Edozer da posible, ez?

706
00:42:48,274 --> 00:42:49,441
Bai.

707
00:42:49,525 --> 00:42:50,943
Milesker, jauna.

708
00:44:12,858 --> 00:44:15,694
- Behean elkartuko gara?
- Bai, segituan.

709
00:44:51,063 --> 00:44:52,314
Alex Gazarian.

710
00:44:57,611 --> 00:44:58,862
Ez jarri biolento.

711
00:45:00,114 --> 00:45:01,990
A zer sustoa, jode!

712
00:45:04,785 --> 00:45:05,911
Nor ostra…

713
00:45:06,954 --> 00:45:08,122
Ezagutzen zaitut.

714
00:45:08,205 --> 00:45:09,832
Elkar ezagutzen dugu, bai.

715
00:45:10,666 --> 00:45:13,502
Hau, zuretzat. Zitazio bat jaso duzu.

716
00:45:15,045 --> 00:45:17,297
Ezin zait betiko ihes egin.

717
00:45:18,590 --> 00:45:20,926
Zitazio hau hankartetik pasatzen dut.

718
00:45:25,556 --> 00:45:27,683
Bihotzekoak eman dit ia, zure erruz.

719
00:45:53,542 --> 00:45:54,543
Milesker berriz.

720
00:45:55,419 --> 00:45:58,672
Zuri deitzear nengoen.
Zorte-kolpe bat izan dugu.

721
00:45:58,756 --> 00:46:00,507
- Nola?
- Mickeyren kasuan.

722
00:46:00,591 --> 00:46:05,179
Gogoratzen duzu zientzialari hura?
Ingurumena babestean aditua, artikulukoa.

723
00:46:05,679 --> 00:46:07,139
Atzo hitz egin genuen.

724
00:46:07,222 --> 00:46:08,182
Deitu egin du.

725
00:46:08,265 --> 00:46:11,226
Biogreenen iruzurraz
testigatzeko prest dago.

726
00:46:11,727 --> 00:46:13,061
Zer berri onak.

727
00:46:13,771 --> 00:46:14,646
Zer duzu?

728
00:46:15,230 --> 00:46:17,608
Rashaden lekukotasuna desegin duzu?

729
00:46:17,691 --> 00:46:20,068
Baietzean nago. Ez da nahikoa izango.

730
00:46:20,152 --> 00:46:21,403
Zaindariaren arabera,

731
00:46:21,487 --> 00:46:24,490
biktimak bezeroaren izena aipatu zuen,
hil aurretik.

732
00:46:25,574 --> 00:46:26,492
Sentitzen dut.

733
00:46:28,368 --> 00:46:30,078
Carterrek zorte txarra du.

734
00:46:30,162 --> 00:46:32,790
Hildakoak Carter identifikatzeko adina
biziraun zuen.

735
00:46:33,373 --> 00:46:34,792
Guztiz ezohikoa da…

736
00:46:42,716 --> 00:46:43,842
Horixe berori.

737
00:46:45,135 --> 00:46:46,720
Guztiz ezohikoa da.

738
00:46:47,471 --> 00:46:48,305
Eta?

739
00:46:49,681 --> 00:46:51,683
Zorte-kolpe bat izan dugu.

740
00:46:52,559 --> 00:46:54,353
Aha. Horixe esan dut.

741
00:46:56,939 --> 00:46:59,358
Hepa. Lorna naiz.

742
00:46:59,858 --> 00:47:02,236
Ni ere pozten naiz zurekin hitz egiteaz.

743
00:47:02,319 --> 00:47:05,531
Egingo didazu mesede bat?
Begiratuko duzu kontutxo bat?

744
00:47:05,614 --> 00:47:07,866
Berehala amaituko duzu, benetan.

745
00:47:15,207 --> 00:47:17,960
Behintzat
badakigu estrategia zertan zetzan.

746
00:47:18,043 --> 00:47:20,504
Zer lukainka-segida, jode.
Epaimahaiak irentsi egin du.

747
00:47:20,587 --> 00:47:23,257
- Ez da zure errua izan.
- Oker zaude, Maggie.

748
00:47:23,340 --> 00:47:28,053
Haren tranpan erori naiz, bete-betean.
Abisatu didazu, baina nik, kasurik ez.

749
00:47:28,136 --> 00:47:29,972
Orain ja ez du erremediorik.

750
00:47:30,055 --> 00:47:33,809
Zio ekonomikoa ezereztu duzu.
Ez nekien errentaren aitorpenean

751
00:47:34,309 --> 00:47:37,479
ordaindu gabeko fakturak
kendu ahal zirenik.

752
00:47:37,563 --> 00:47:39,106
Ezin dira kendu.

753
00:47:39,940 --> 00:47:40,816
Zer?

754
00:47:40,899 --> 00:47:46,697
Zuk ez dakizu, funtzionarioa zarelako.
Bezeroak ordaintzen ez badizu, hor konpon.

755
00:47:47,197 --> 00:47:50,993
Ez dut ezer baieztatu.
Ea aitorpenak aztertu zituen galdetu diot.

756
00:47:51,076 --> 00:47:52,119
Hordago ustela.

757
00:47:53,161 --> 00:47:55,414
Bai. Ongi etorri defentsara, ezta?

758
00:48:00,252 --> 00:48:02,546
Tira, berri onak ditugu, behintzat.

759
00:48:02,629 --> 00:48:04,590
CISCO
MISIOA BETE DUT

760
00:48:05,674 --> 00:48:06,508
Ederki.

761
00:48:31,283 --> 00:48:32,868
Ados, primeran.

762
00:48:32,951 --> 00:48:35,454
Ba, zerbait topatzen duzunean, esan.

763
00:48:35,537 --> 00:48:36,830
Agur!

764
00:48:39,416 --> 00:48:42,544
- Ondo aterako da?
- Saiatzeagatik ez da ezer galtzen.

765
00:48:43,462 --> 00:48:44,463
Ez.

766
00:48:47,090 --> 00:48:50,510
- Hepa, laztana. Lortu al duzu?
- Bai, baina ez dakit.

767
00:48:50,594 --> 00:48:51,428
Zer?

768
00:48:52,054 --> 00:48:53,931
Zerbaitek ez du zentzurik.

769
00:48:54,514 --> 00:48:57,476
Tipoari jarraika ibili naiz,
bazter guztietatik.

770
00:48:57,559 --> 00:49:00,395
Zitazioa entregatzean,
ez dio batere axola izan.

771
00:49:00,479 --> 00:49:03,565
Eta? Agian erlaxatu egin da,
aurreko entregatik.

772
00:49:03,649 --> 00:49:06,109
Ez. Guk ez dugu kezkatzen.

773
00:49:06,610 --> 00:49:09,988
- Zerbait gehiago dago.
- Nola saihestu dituzu gizazainak?

774
00:49:10,072 --> 00:49:11,073
Horra kontua.

775
00:49:11,156 --> 00:49:14,117
Abusati haiek
ez ditut momentu bakarrean ere ikusi.

776
00:49:14,785 --> 00:49:16,411
Orain arte, haiek…

777
00:49:18,413 --> 00:49:19,706
Dedio.

778
00:49:19,790 --> 00:49:21,333
Ez dugu geuk kezkatzen,

779
00:49:21,917 --> 00:49:23,710
haiek baizik.

780
00:49:36,473 --> 00:49:38,308
Cisco, zer gertatu da?

781
00:49:40,185 --> 00:49:41,561
Arazo bat dugu.

782
00:49:48,026 --> 00:49:50,070
MICHAEL CONNELLYREN ELEBERRIETAN
OINARRITUA

783
00:51:30,128 --> 00:51:33,840
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte

