1
00:00:06,006 --> 00:00:09,467
Norbait etxean sartu zitzaidan.
Hector Moya izan zelakoan nago.

2
00:00:09,467 --> 00:00:11,428
<i>Glory Days da. Hilda dago.</i>

3
00:00:11,428 --> 00:00:13,596
Ez naiz hiltzailea. Ez nintzen ni izan.

4
00:00:13,596 --> 00:00:15,432
<i>Fiskaltza Julian La Cosseren kontra.</i>

5
00:00:15,432 --> 00:00:17,809
Fiskaltzak
kontra egingo dio ezein fidantzari.

6
00:00:17,809 --> 00:00:20,353
Akusatuak zaintzapean jarraituko du.

7
00:00:20,353 --> 00:00:22,772
- Ondo aterako da dena.
- Utzi joaten!

8
00:00:22,772 --> 00:00:25,734
Esan Davidi
ez dudala berriz etor dadin nahi.

9
00:00:25,734 --> 00:00:27,360
- Ez...
- Mickey, hitza eman.

10
00:00:27,360 --> 00:00:29,320
- Zer gertatu zitzaion?
- Ez dakit.

11
00:00:29,320 --> 00:00:33,033
Los Angelesen zegoela jakin izan bazenu,
kontua argituko zatekeen, antza.

12
00:00:33,033 --> 00:00:35,326
{\an8}<i>Moyari biziarteko kondena jarri zioten.</i>

13
00:00:35,326 --> 00:00:38,163
{\an8}Beraz, sutan egongo zen salatariarekin.

14
00:00:38,163 --> 00:00:41,624
Glory Daysek eta Hector Moyak
lotura bat dute. Topatu egin behar dugu.

15
00:00:42,625 --> 00:00:44,002
Begiratu honi.

16
00:00:44,794 --> 00:00:46,588
- Jarraitzen ari zaio.
- Bai.

17
00:00:47,172 --> 00:00:49,549
- Orduan, gakoa zera da...
- Nor da kapeladun tipoa?

18
00:00:49,549 --> 00:00:52,010
Jango ez baduzu, neuk jango dut. Barka.

19
00:01:35,595 --> 00:01:37,972
Listo! Esne osoa, azukrerik gabe.

20
00:01:42,769 --> 00:01:44,187
Gustatzen zaidan bezala.

21
00:01:44,187 --> 00:01:47,941
Laster, zure galtzerdiak
nire gelako tiraderan gordeko dituzu.

22
00:01:47,941 --> 00:01:50,110
Tira, ezin da izan, ezta?

23
00:02:03,832 --> 00:02:07,919
Horrela jarraituz gero, baliteke komunean
eskuila bat gordetzen uztea.

24
00:02:09,838 --> 00:02:11,131
Zer egingo duzu gaur?

25
00:02:12,841 --> 00:02:15,844
Badakit, bi gau jarraian. Eskandalagarria.

26
00:02:16,344 --> 00:02:19,180
Erreserba bat dut Saffy's jatetxean, eta...

27
00:02:19,180 --> 00:02:21,474
Tentagarria,
baina eskaintzari uko egingo diot.

28
00:02:22,392 --> 00:02:24,477
Zerbait hartzeko geratu naiz.

29
00:02:25,061 --> 00:02:25,895
Lanekoekin?

30
00:02:26,729 --> 00:02:27,564
Ez.

31
00:02:31,401 --> 00:02:34,737
Ez ito putzu txikitan.
Zita bat baino ez da.

32
00:02:34,737 --> 00:02:37,365
- Hau ez zela serioa adostu genuen.
- Bale.

33
00:02:38,324 --> 00:02:42,036
Joan behar dut.
Suarezek goiz osoa darama deika eta deika.

34
00:02:42,871 --> 00:02:46,457
Bart gauekoa dibertigarria izan da.
Ateratzean, itxi atea.

35
00:02:49,043 --> 00:02:50,753
Egurra, Andy, gupidarik gabe.

36
00:02:51,462 --> 00:02:52,463
Beti bezala ba.

37
00:03:02,307 --> 00:03:05,435
Asteko bigarrena.
Lasai, ez naiz berrilapikoa.

38
00:03:05,435 --> 00:03:07,562
Tratu konfidentziala dugu.

39
00:03:08,938 --> 00:03:13,318
Dagoela argi: Freemann andrea
eta biok lagunak gara, Eddie, aditu?

40
00:03:13,318 --> 00:03:14,819
Ba ote, Haller jauna?

41
00:03:15,820 --> 00:03:18,072
Pozik izango nuke horrelako lagun bat.

42
00:03:21,409 --> 00:03:25,496
Ikustaldia 9:15ean da. Orain aterata,
110eko trafikoa saihestuko dugu.

43
00:03:34,130 --> 00:03:35,715
- Egun on.
- <i>Hepa, Izzy</i>.

44
00:03:35,715 --> 00:03:37,926
Zuzenean joango naiz auzitegira.

45
00:03:37,926 --> 00:03:40,470
Lekukoari egiteko galderak
mahai gainean utzi ditut.

46
00:03:40,470 --> 00:03:41,846
<i>E-mailez bidali dizkizut ja.</i>

47
00:03:41,846 --> 00:03:44,766
Kopia bat utzi diot idazkariari.
Har ezazu han.

48
00:03:45,516 --> 00:03:48,019
Bizia salbatu didazu. Nork behar du Lorna?

49
00:03:48,019 --> 00:03:51,314
Nik. Mundu hau nola dabilen
asmatu nahian nabil oraino.

50
00:03:52,690 --> 00:03:54,776
Badut zerbait galdetzerik?

51
00:03:54,776 --> 00:03:57,612
<i>La Cosse epaiketa
ez da hiru hilabetez hasiko.</i>

52
00:03:57,612 --> 00:03:59,697
<i>Nolatan ari zara lekukoekin jada?</i>

53
00:03:59,697 --> 00:04:03,117
Jatorrizko polizia-itaunketa
auzitik kanpo utzi nahi dut.

54
00:04:03,117 --> 00:04:05,245
Ondo ateraz gero, akabo kasua.

55
00:04:05,245 --> 00:04:07,413
<i>Baliteke epaiketarik ere ez egotea.</i>

56
00:04:09,666 --> 00:04:11,793
Non zaude? Ez zaude bulegoan?

57
00:04:11,793 --> 00:04:15,463
Zera, mandatu bat egin behar dut.

58
00:04:16,089 --> 00:04:18,758
Eseki behar dizut,
baina laster joango naiz.

59
00:04:28,518 --> 00:04:29,644
David?

60
00:04:30,937 --> 00:04:32,897
Bai. Badut laguntzerik?

61
00:04:32,897 --> 00:04:34,732
Hallerren abokatu-langelako Izzy naiz.

62
00:04:34,732 --> 00:04:37,151
- Zer du Julianek?
- Ezer ez, ondo dago.

63
00:04:37,735 --> 00:04:40,738
Tira,
izatez horixe dela eta etorri natzaizu.

64
00:04:41,364 --> 00:04:42,532
Ez dut ulertzen.

65
00:04:43,950 --> 00:04:47,161
Lornarekin hitz egin ohi duzu,
baina gaur ez du lanik.

66
00:04:47,161 --> 00:04:49,372
Bion ideia izan da zuri gaur

67
00:04:50,123 --> 00:04:52,000
auzitegira etortzeko eskatzea.

68
00:04:53,167 --> 00:04:54,085
Tira...

69
00:04:56,629 --> 00:04:57,505
Ezin dut.

70
00:04:59,340 --> 00:05:01,676
Argi esan zuen ez ninduela ikusi nahi.

71
00:05:03,177 --> 00:05:06,306
Espetxera bisitan noakionean,
ez da atera ere egiten.

72
00:05:08,516 --> 00:05:12,103
Ez dugu elkar ondo ezagutzen.
Agian lotsagabetzen ari naiz,

73
00:05:12,103 --> 00:05:14,981
baina ziur nago
Julianek ikusi nahi zaituela.

74
00:05:15,982 --> 00:05:17,358
Erabat nahasturik dago.

75
00:05:18,985 --> 00:05:21,946
Dagoen tokiaz lotsaturik dago orain.

76
00:05:22,780 --> 00:05:23,990
Bere buruaz.

77
00:05:25,992 --> 00:05:28,411
Auzitegira etorri behar duzula uste dugu.

78
00:05:30,663 --> 00:05:31,581
Haren mira dut.

79
00:05:34,083 --> 00:05:35,084
Mira bizia.

80
00:05:38,546 --> 00:05:41,341
Justizia-jauregira eramango zaitut,
nahi baduzu.

81
00:05:42,425 --> 00:05:44,677
Ez da Lincoln bat, baina...

82
00:05:45,219 --> 00:05:46,137
Bai.

83
00:05:49,932 --> 00:05:52,435
Lehenik, aldatu behar dut.

84
00:05:52,977 --> 00:05:54,687
Sartuko zara? Minutu bat.

85
00:05:54,687 --> 00:05:56,272
Bai.

86
00:06:27,470 --> 00:06:29,305
Azken eguneko nerbioak, ezta?

87
00:06:29,305 --> 00:06:33,226
Azken eguna da latzena.
Ea guztia gogoratzen dudan.

88
00:06:33,226 --> 00:06:35,728
Meditazio-arnasak hartzen ikusi zaitut.

89
00:06:35,728 --> 00:06:37,897
Nire yogiaren arabera,
gakoa lasai irautea da.

90
00:06:38,689 --> 00:06:39,524
Bale.

91
00:06:41,442 --> 00:06:43,736
Amaitutakoan, zerbait hartu nahi?

92
00:06:48,533 --> 00:06:51,119
Estimatzen dizut, baina ezkonduta nago.

93
00:06:52,120 --> 00:06:53,079
Zorioneko tipoa.

94
00:06:54,122 --> 00:06:56,290
- Hiri honetan ziten mundua izugarria da.
- Bai.

95
00:06:58,000 --> 00:06:58,960
Ahizpa sexyrik bai?

96
00:07:03,089 --> 00:07:04,799
Arnasketei berrekingo diet.

97
00:07:12,473 --> 00:07:14,600
Espero dut
hau berriz egin behar ez izatea.

98
00:07:15,476 --> 00:07:17,937
Nik ere bai. Egin duzu beste inoiz?

99
00:07:17,937 --> 00:07:21,232
Lau bider. Ea bosgarrenean asmatzen dudan.

100
00:07:21,858 --> 00:07:24,360
Damutzen zait
Zuzenbidea linean egin izana.

101
00:07:24,360 --> 00:07:27,738
Lineako fakultatean ere
kontu akademikoan izango dira, tira,

102
00:07:29,240 --> 00:07:30,074
zorrotzak.

103
00:07:33,995 --> 00:07:36,247
Aizu, non ikasi zenuen zuzenbidea?

104
00:07:36,247 --> 00:07:37,290
Harvard-en.

105
00:07:40,251 --> 00:07:42,462
AUTO-ERREGISTROEN DATU-BASEA

106
00:07:46,299 --> 00:07:49,302
Txo, amarekin baino gehiago
hitz egiten dut zurekin.

107
00:07:50,011 --> 00:07:51,471
<i>Jakin nahi nuen ea</i>...

108
00:07:51,471 --> 00:07:54,056
Bai, bat daukat. Civic berdea.

109
00:07:54,056 --> 00:07:56,601
Ez dakit leiho ilunak zituen ala ez.

110
00:07:57,185 --> 00:07:59,520
- Zer? Noiz?
- Ostiralean ekarri zuten.

111
00:07:59,520 --> 00:08:02,398
Eta ez zenidan deitu?
Hau ez da olgeta, Sonny.

112
00:08:02,398 --> 00:08:03,733
<i>Bai, ondo dakit hori.</i>

113
00:08:03,733 --> 00:08:05,860
Zuk ere ez didazu deus ematen.

114
00:08:05,860 --> 00:08:08,112
Autoa topatuz gero
ordainduko nizula esan nizun.

115
00:08:08,863 --> 00:08:10,198
Nondik eraman zizuten hau?

116
00:08:10,198 --> 00:08:13,075
Parking batean topatu zuten,
erabat deseginda.

117
00:08:13,075 --> 00:08:14,660
Txasiseko zenbakia irakurriko?

118
00:08:14,660 --> 00:08:18,247
<i>Bai, jakina, pedikura amaitutakoan.
Zer esan berri dizut?</i>

119
00:08:18,247 --> 00:08:20,082
Erabat deseginda.

120
00:08:20,082 --> 00:08:24,253
<i>- Txasiseko zenbakia ez da.</i>
- Badu beste ezaugarri bereizgarririk?

121
00:08:24,253 --> 00:08:27,048
Zer ostia dakit nik? Zeuk begiratu nahi?

122
00:08:27,048 --> 00:08:30,927
Ba, jode, zatoz hona, Duarte-ra,
eta ekarri nire diru ostia.

123
00:08:34,180 --> 00:08:35,556
Alproja hori.

124
00:08:46,317 --> 00:08:47,318
KONDERRIKO KARTZELA

125
00:08:47,318 --> 00:08:50,154
- Zelan?
- Ez dut horretaz hitz egin nahi.

126
00:08:51,781 --> 00:08:52,949
Julian.

127
00:08:58,746 --> 00:09:01,290
Hitza zerorrek eman zenion. Nik ez.

128
00:09:20,226 --> 00:09:21,060
Ez ukitu.

129
00:09:22,395 --> 00:09:23,688
- Aizu...
- Trankil.

130
00:09:26,774 --> 00:09:27,733
Trankil.

131
00:09:32,947 --> 00:09:34,782
- Mila esker.
- Ez da ezer.

132
00:09:34,782 --> 00:09:37,118
Lornak zerbait gogorarazteko esan dit:

133
00:09:37,118 --> 00:09:40,621
Turner epailea
ofiziozko abokatua izan zen. Hori ona da?

134
00:09:41,205 --> 00:09:44,166
Oraindik ez dakit. Gaur jakingo dugu.

135
00:09:44,166 --> 00:09:47,128
- Nolatan?
- Zaila da ezabatze-mozioa ondo ateratzea.

136
00:09:47,128 --> 00:09:49,589
Epaile gehienek
gezurrak onartzen dizkiete poliziei.

137
00:09:49,589 --> 00:09:51,882
Ea honek txikiaren alde egiten duen.

138
00:09:52,466 --> 00:09:53,593
Altxa zaitezte.

139
00:09:53,593 --> 00:09:54,760
Eskerrik asko.

140
00:09:58,347 --> 00:09:59,432
Mesedez, eseri.

141
00:10:02,143 --> 00:10:05,688
Salatuaren itaunketa poliziala
ezabatzeko mozioan gaude.

142
00:10:05,688 --> 00:10:08,816
Haller jauna, zure ikustaldia da.
Ea mamirik duen.

143
00:10:08,816 --> 00:10:12,361
Milesker, andrea.
Sar dadila Mark Whitten inspektorea.

144
00:10:24,707 --> 00:10:26,876
- Egun on, inspektorea.
- Abokatua.

145
00:10:28,044 --> 00:10:31,964
Nire bezeroa komisariara
eraman zenuen unetik hasiko gara, ados?

146
00:10:31,964 --> 00:10:35,635
Zergatik ez zenion
Miranda Gaztigua momentu horretan ezarri?

147
00:10:35,635 --> 00:10:37,678
Une horretan, ez zen susmagarria.

148
00:10:37,678 --> 00:10:39,221
- Ez?
- Ez.

149
00:10:39,221 --> 00:10:41,265
Izan ere, borondatez etorri zen.

150
00:10:41,265 --> 00:10:43,851
Baina, ez baldin bazen susmagarria,

151
00:10:43,851 --> 00:10:46,437
zergatik eraman zenuen itaunketa egitera?

152
00:10:46,437 --> 00:10:49,023
Ez zen itaunketa izan,
elkarrizketa baizik.

153
00:10:49,023 --> 00:10:53,569
Garrantzizko informazioa duen edonori
egin diezaiokegu elkarrizketa bat.

154
00:10:54,820 --> 00:10:56,947
Baina zerk pentsarazi zizun

155
00:10:56,947 --> 00:11:00,201
La Cosse jaunak
garrantzizko informazioa zeukala?

156
00:11:00,201 --> 00:11:03,871
Auzokide batek biktima
gizon batek bisitatu zuela esan zuen.

157
00:11:04,372 --> 00:11:06,332
Atondoko segurtasun-grabazioetan,

158
00:11:06,332 --> 00:11:09,919
La Cosse jauna ikusi genuen
eraikinetik sartzen eta irteten.

159
00:11:09,919 --> 00:11:14,048
Baina, itaunketa egin zenionean,
oraindik ez zeneukan susmagarritzat.

160
00:11:14,048 --> 00:11:16,592
Objekzioa. Erantzun dio horri dagoeneko.

161
00:11:16,592 --> 00:11:20,388
Barka, andrea.
Erantzun osatugabea iruditu zait.

162
00:11:22,473 --> 00:11:23,891
Ukatuta, Forsythe jauna.

163
00:11:24,600 --> 00:11:26,102
Erantzun dezala lekukoak.

164
00:11:26,102 --> 00:11:28,437
Berriz ere: ez zen itaunketa izan.

165
00:11:29,355 --> 00:11:31,440
La Cosse jauna
kasuan nahasirik zegoen akaso.

166
00:11:32,358 --> 00:11:35,820
Hasieran, ez genuen
hiltzailea zela pentsatzeko arrazoirik.

167
00:11:35,820 --> 00:11:38,489
Elkarrizketa bat egiteko etorri zen.

168
00:11:39,073 --> 00:11:40,282
Elkarrizketa.

169
00:11:42,034 --> 00:11:44,370
Hau da, ez zenizkion
eskubideak irakurri behar izan.

170
00:11:44,370 --> 00:11:46,455
Andrea. Lekukoa bideratzen ari da.

171
00:11:46,455 --> 00:11:48,124
Erretiratzen dut.

172
00:11:48,624 --> 00:11:51,794
Inspektorea,
galdera batzuk elkarrizketaren inguruan.

173
00:11:51,794 --> 00:11:53,587
Ikus dezagun elkarrekin, bai?

174
00:12:02,680 --> 00:12:06,016
Andrea,
hustu ezazu zure agenda lehenbailehen.

175
00:12:06,016 --> 00:12:07,852
Egun on zuri ere, Adam.

176
00:12:07,852 --> 00:12:10,521
Shelby kasua Kim Washington-ek zuen.
Erditzen ari da.

177
00:12:10,521 --> 00:12:11,439
Ondo dago?

178
00:12:11,439 --> 00:12:13,774
Denak daude onik,
baina kasua deskalabrua da.

179
00:12:13,774 --> 00:12:16,485
Senatari ohia bere laguntzaile
eta maitale zenak hil zuen.

180
00:12:16,485 --> 00:12:19,363
- Prentsa-bazka da.
- Eta zure fiskal nagusia galdu duzu.

181
00:12:19,363 --> 00:12:20,698
Orain beste bat dut.

182
00:12:21,282 --> 00:12:23,534
Defentsak du
harreman publiko talderik onena.

183
00:12:23,534 --> 00:12:25,578
Kontua atzeratuz gero, abantaila...

184
00:12:25,578 --> 00:12:27,079
Ez dugu ezer atzeratuko.

185
00:12:27,079 --> 00:12:29,665
Ederki. Ahalegin zaitez. Heldu kontu honi.

186
00:12:29,665 --> 00:12:31,083
Esan eta egin.

187
00:12:31,083 --> 00:12:34,795
Andrea, eskerrik asko.
Banekien ardura hartuko zenuela.

188
00:12:40,176 --> 00:12:42,887
<i>Hemen da, La Cosse jauna.</i>

189
00:12:42,887 --> 00:12:44,930
<i>Hemen. Jar zaitez eroso.</i>

190
00:12:46,432 --> 00:12:49,101
Zer egin zenuen eskuaz
nire bezeroaren besoan?

191
00:12:50,019 --> 00:12:52,521
Eserlekurantz bideratu nuen.

192
00:12:52,521 --> 00:12:55,024
Zerbaitengatik hautatu zenuen
eserleku hori?

193
00:12:55,733 --> 00:12:56,817
Ba ez.

194
00:12:56,817 --> 00:12:59,236
Ez? Aitorpen bat lortu nahi zenuenez,

195
00:12:59,236 --> 00:13:03,449
hori ez al zen ezkutuko kamerari begira
onar zezan izango?

196
00:13:04,074 --> 00:13:05,409
Ez.

197
00:13:06,827 --> 00:13:09,997
Auzitegiari esan berri diozu
ez zenuela nire bezeroa

198
00:13:09,997 --> 00:13:13,000
ezkutuko kameran azaltzen zen eserlekura
bideratu?

199
00:13:13,000 --> 00:13:14,668
Bazenuen kameraren berri.

200
00:13:14,668 --> 00:13:17,630
Burutzaren politikari jarraiki
jokatu nuen.

201
00:13:17,630 --> 00:13:22,384
Ohiko prozedura da
elkarrizketakidea kamerari begira jartzea.

202
00:13:22,384 --> 00:13:24,970
La Cosse jauna oraindik ez zen susmagarria

203
00:13:24,970 --> 00:13:28,641
eta ez zenizkion eskubideak irakurri.
Zure adierazpenari eutsiko diozu?

204
00:13:28,641 --> 00:13:31,268
Objekzioa. Erantzun dio horri dagoeneko.

205
00:13:31,268 --> 00:13:34,480
Berriro ere, ukatuta.
Erantzun dezala lekukoak.

206
00:13:35,105 --> 00:13:40,027
Ez. Bueno, bai.
Nire adierazpenari eutsiko diot.

207
00:13:40,027 --> 00:13:45,241
Une hartan, salatua adierazpen bat egiteko
baino ez zegoen han.

208
00:13:45,241 --> 00:13:48,327
Hau da, ez zegoen eskubideak irakurtzeko

209
00:13:48,327 --> 00:13:49,995
betekizun konstituzionalik.

210
00:13:54,416 --> 00:13:57,211
Oso ondo. Aurrera egingo dugu.

211
00:14:00,464 --> 00:14:03,968
<i>Kafea hartuko dut.
Nahi duzu ezer? Freskagarririk?</i>

212
00:14:03,968 --> 00:14:05,970
<i>Ura ondo legoke.</i>

213
00:14:05,970 --> 00:14:07,012
<i>Ederki.</i>

214
00:14:13,894 --> 00:14:18,232
Nire bezeroa bakarrik utzi zenuen
itaunketa-gelan, ez da hala?

215
00:14:18,232 --> 00:14:19,984
Elkarrizketa-gelan, bai.

216
00:14:19,984 --> 00:14:22,528
Esan, inspektorea, zer gertatuko zatekeen

217
00:14:22,528 --> 00:14:25,197
komunera joateko beharra izan balu?

218
00:14:25,197 --> 00:14:27,408
Ez zuen horretarako baimenik eskatu.

219
00:14:27,408 --> 00:14:30,494
Nahi izan balu, ahalko zukeen?
Atea itxita zegoen?

220
00:14:32,955 --> 00:14:36,333
Inspektore, itxita zegoen?
Bai ala ez, erantzun erraza da.

221
00:14:36,333 --> 00:14:39,920
Burutzaren politika
elkarrizketa-gela ixtea da.

222
00:14:39,920 --> 00:14:44,383
Hala, zibilak ez dira esparru barruan
hara eta hona bakarrik ibiltzen.

223
00:14:44,383 --> 00:14:45,509
Hau da, bai.

224
00:14:45,509 --> 00:14:47,136
Bai, itxita zegoen.

225
00:14:47,136 --> 00:14:50,014
Beraz, ez zen susmagarria,
ez zegoen atxilotuta,

226
00:14:50,014 --> 00:14:54,435
eta, hala ere, gelan itxita egon zen,
eta zaintzarako grabatu zenuten.

227
00:14:54,435 --> 00:14:56,186
- Objekzioa! Gehiegizkoa!
- Ukatuta.

228
00:14:57,271 --> 00:14:58,647
Ez zen zaintza izan.

229
00:14:58,647 --> 00:15:00,983
Burutzako zera ohikoa da...

230
00:15:00,983 --> 00:15:02,026
Politika.

231
00:15:02,526 --> 00:15:05,571
Bale. Bai. Ez, ulertu dugu, inspektorea.

232
00:15:05,571 --> 00:15:06,739
Jarrai dezagun.

233
00:15:09,033 --> 00:15:11,535
<i>Guztiz legala da. Dagoena erakusten dut...</i>

234
00:15:12,161 --> 00:15:13,621
<i>- Besterik ez.
- Bai.</i>

235
00:15:14,622 --> 00:15:17,249
Inspektorea, zergatik kendu zenuen jaka?

236
00:15:17,833 --> 00:15:20,127
- Bero nintzen.
- Aire giroturik ez?

237
00:15:20,127 --> 00:15:22,463
Ez dut airerik zegoen gogoratzen.

238
00:15:22,463 --> 00:15:25,758
Itaunketa-gelei
ez al zaie "kutxa beroak" esaten,

239
00:15:25,758 --> 00:15:29,136
beren xedea
susmagarriari beroaz aitorraraztea delako?

240
00:15:29,136 --> 00:15:31,305
Inoiz ez dut termino hori entzun.

241
00:15:31,305 --> 00:15:32,431
Benetan?

242
00:15:33,933 --> 00:15:35,225
Kontuz, inspektorea.

243
00:15:35,851 --> 00:15:38,354
Ez duzu inoiz entzun?
Orduan, edo zure lehen eguna da

244
00:15:38,354 --> 00:15:40,356
edo ez zara adi egon.

245
00:15:40,356 --> 00:15:45,152
Gaur ez dugu epaimahairik,
baina juramentupean zaude.

246
00:15:45,778 --> 00:15:46,654
Zera...

247
00:15:48,614 --> 00:15:49,740
Jakina, andrea.

248
00:15:49,740 --> 00:15:51,241
Jarraitu, Haller jauna.

249
00:15:51,241 --> 00:15:52,451
Mila esker, andrea.

250
00:15:53,327 --> 00:15:55,996
<i>Biktimarekin zenuen harremanari
helduko diogu.</i>

251
00:15:57,373 --> 00:16:00,709
Inspektorea,
nire bezeroaren aurre-aurrean jarri zinen.

252
00:16:00,709 --> 00:16:02,836
Bera kikiltzeko asmoaz izan zen?

253
00:16:02,836 --> 00:16:05,005
Ez. Zutik jarri nahi izan nuen,

254
00:16:05,005 --> 00:16:07,091
eserita denboratxoa generaman eta.

255
00:16:07,091 --> 00:16:10,344
Ez zinen nire bezeroa kikiltzeko asmoaz
zutik jarri?

256
00:16:12,096 --> 00:16:13,722
<i>Nola ezagutu zenuen?</i>

257
00:16:15,683 --> 00:16:18,477
Eta hor bazenuen bera kikiltzeko asmorik?

258
00:16:18,477 --> 00:16:21,063
- Ez.
- Zure arma eta bilurrak agerian.

259
00:16:21,063 --> 00:16:23,732
Ez zen nire bezeroa kikiltzeko saioa izan?

260
00:16:23,732 --> 00:16:26,568
Pentsa ezazu ondo, Forsythe jauna.

261
00:16:30,572 --> 00:16:31,615
Inspektorea?

262
00:16:33,075 --> 00:16:33,951
Ez.

263
00:16:34,910 --> 00:16:38,706
Ez zen zure bezeroa kikiltzeko saioa izan.

264
00:16:43,252 --> 00:16:44,753
Besterik ez, andrea.

265
00:16:48,132 --> 00:16:49,633
Galderarik ez, andrea.

266
00:16:50,551 --> 00:16:52,511
Oso ondo. Jaits dadila lekukoa.

267
00:16:53,762 --> 00:16:55,014
Zer uste duzu?

268
00:16:55,681 --> 00:16:57,391
Baditugu aukerak.

269
00:16:58,058 --> 00:17:00,019
Nire ustez, aintzat hartuko du,

270
00:17:00,019 --> 00:17:01,895
eta erabakia bihar hartuko du.

271
00:17:02,563 --> 00:17:04,106
- Bale.
- Epaitza emango dut.

272
00:17:06,817 --> 00:17:09,987
Haller jaunak
argudio sendoak baliatu ditu.

273
00:17:11,280 --> 00:17:14,366
Zuk esandako gauza asko
susmagarriak izan dira, inspektorea.

274
00:17:16,910 --> 00:17:17,745
Haatik, ez dut

275
00:17:17,745 --> 00:17:21,582
salatuarekin izandako elkarrizketak

276
00:17:21,582 --> 00:17:24,668
zaintza-itaunketa estatusa
izan zuenik uste.

277
00:17:25,502 --> 00:17:27,129
Hortaz, mozioa ukatzen dut.

278
00:17:32,468 --> 00:17:35,137
Sentitzen dut.
Oraindik epaiketa geratzen da.

279
00:17:56,867 --> 00:17:58,368
Aupa, gizon.

280
00:17:58,368 --> 00:18:01,038
Irabaziko zenuelakoan egon naiz une batez.

281
00:18:02,331 --> 00:18:03,248
Zorte txarra.

282
00:18:03,248 --> 00:18:06,251
Agian badut
bioi etorkizuneko atsekabeak kentzea.

283
00:18:07,044 --> 00:18:09,296
Eskaintza bat egitea baimendu didate.

284
00:18:09,296 --> 00:18:13,300
Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa,
gehi berariaz egindako sutea.

285
00:18:13,300 --> 00:18:15,761
Hamaika gehi bost-bat urte.

286
00:18:16,428 --> 00:18:19,681
Portaera ona izanez gero,
hamar urtean amaituko luke.

287
00:18:19,681 --> 00:18:21,058
Ez dut uste.

288
00:18:23,644 --> 00:18:26,105
Ulertzen dut. Orain hori uste duzu.

289
00:18:26,688 --> 00:18:30,150
Baina, jakin dezazun,
ez dut beste eskaintzarik egingo.

290
00:18:30,859 --> 00:18:32,528
Ulertu ez didazulakoan nago.

291
00:18:34,113 --> 00:18:36,657
Bezeroari esango diot,
baina ez du onartuko.

292
00:18:37,157 --> 00:18:39,618
Bere ustez, ezingo du han biziraun.

293
00:18:39,618 --> 00:18:42,246
Izan hamar urte, izan bi, ez dio axola.

294
00:18:42,246 --> 00:18:46,041
"Ez-erruduna" izatea du
bizirik ateratzeko bide bakarra.

295
00:18:48,502 --> 00:18:51,797
Bueno,
orduan epaiketan ikusiko dugu elkar.

296
00:19:12,192 --> 00:19:13,193
Zu, Haller!

297
00:19:14,194 --> 00:19:15,654
Hepa, Val.

298
00:19:15,654 --> 00:19:16,822
- Aspaldiko.
- Bai.

299
00:19:16,822 --> 00:19:20,242
- Fidantzaren bat ordaintzen?
- Zerbait dut zuretzat.

300
00:19:21,034 --> 00:19:21,910
Zer da hau?

301
00:19:23,453 --> 00:19:24,788
Entregatu dizut, Mick.

302
00:19:25,622 --> 00:19:28,250
Zer ostia?
Orain entregak ere egiten dituzu?

303
00:19:28,250 --> 00:19:32,337
Bizimodua atera beharko. Inflazioa dago.
Fidantzak ez dira nahikoa.

304
00:19:32,337 --> 00:19:35,632
"<i>Hector Moya versus Arthur Rollins</i>".
Zer zerikusi du nirekin?

305
00:19:35,632 --> 00:19:38,468
Ez dakit. Deklarazio baterako behar zaitu.

306
00:19:38,468 --> 00:19:40,179
Nork behar nau?

307
00:19:40,179 --> 00:19:41,180
Hor duzu.

308
00:19:42,639 --> 00:19:43,682
Sly Funaro-k?

309
00:19:44,391 --> 00:19:47,769
Lizentzia galdu zuen.
Kartzelan dago, ihes fiskalagatik.

310
00:19:47,769 --> 00:19:50,063
Hau bere semea da, Sly gaztea.

311
00:19:50,647 --> 00:19:51,815
Semea abokatua da?

312
00:19:51,815 --> 00:19:54,568
Nik ez ditut jokalariak hautatzen.
Papera entregatzen dut.

313
00:19:54,568 --> 00:19:56,612
Sentitzen dut. Ikusi arte.

314
00:19:57,613 --> 00:19:59,531
Aizu, Val. Zaude, segundo bat.

315
00:19:59,531 --> 00:20:02,951
Ondo dago orain
entrega formalak egiten dituzula jakitea.

316
00:20:02,951 --> 00:20:05,704
Ez legoke txarto
arlo honetan laguntza izatea.

317
00:20:05,704 --> 00:20:07,706
Fidagarria den norbaitena bereziki.

318
00:20:08,790 --> 00:20:09,875
Benetan?

319
00:20:10,667 --> 00:20:13,086
Lana behar dut. Egoera latza dugu.

320
00:20:13,086 --> 00:20:14,838
Bai, horixe baietz.

321
00:20:15,380 --> 00:20:19,635
Ondo legoke Slyrentzako entregak
beste nori egingo dizkiozun jakitea.

322
00:20:19,635 --> 00:20:21,511
Mickey, ezin dizut hori esan.

323
00:20:22,304 --> 00:20:25,015
Val, tira ba. Orain kideak gara, ezta?

324
00:20:25,015 --> 00:20:25,974
Bale.

325
00:20:25,974 --> 00:20:30,103
Pare bat lan ditut.
Deitu nire bulegora, dena antolatuko dute.

326
00:20:34,316 --> 00:20:38,570
Begira, ezin dizut ezer kontatu,
baina akaso zuk baduzu niri laguntzerik.

327
00:20:38,570 --> 00:20:40,864
Argibideak behar ditut. Konforme?

328
00:20:42,366 --> 00:20:45,452
Non da
James De Marco izeneko DEAko agentea?

329
00:20:45,452 --> 00:20:49,498
KALG komandoan dago, Kartelen Aurrean
Legea Gailentzeko taldean.

330
00:20:49,498 --> 00:20:51,250
Non topatuko dut?

331
00:20:52,709 --> 00:20:54,962
Komando berezi bat edonon egon liteke,

332
00:20:54,962 --> 00:20:59,466
baina DEAren bulego nagusia Alameda-n da.
Hasi han, nora jo esango dizute.

333
00:20:59,466 --> 00:21:04,388
Milesker, Mick. Estimatzen dizut.
Zera, emakume bat ere ikusi behar dut.

334
00:21:04,388 --> 00:21:08,058
Kendall Roberts.
Fulton-en bizi da. Badakizu non dagoen?

335
00:21:08,058 --> 00:21:11,019
Hori Sherman Oaks da,
Coldwater-en mendebaldean.

336
00:21:11,019 --> 00:21:13,605
- Ezaguna iruditzen zitzaidan, bai.
- Bai.

337
00:21:13,605 --> 00:21:18,235
Zure bulegora deituko dut.
Adiskide-prezioa jarriko dizuet.

338
00:21:18,235 --> 00:21:19,611
Bai, primeran.

339
00:21:30,122 --> 00:21:33,625
Zitazio bat
egun-argiz jasotzen ikusi zaitut, zinez?

340
00:21:34,376 --> 00:21:36,545
Zer egingo diot?
Arazoek jarraitu egiten didate.

341
00:21:36,545 --> 00:21:38,130
Ene, desastre hutsa zara.

342
00:21:38,130 --> 00:21:40,340
Beharbada
zu adi-adi egon zaitezen nahi dut.

343
00:21:41,508 --> 00:21:42,843
Zuri deitzear nengoen.

344
00:21:42,843 --> 00:21:46,888
- Iritziz aldatu duzu afariari buruz?
- Lana dela eta nengoen deitzear.

345
00:21:47,389 --> 00:21:50,726
Kasu handi bat eman didate,
eta gainerako gauzak azkendu behar ditut.

346
00:21:50,726 --> 00:21:52,936
- Zorionak.
- Eskerrik asko.

347
00:21:52,936 --> 00:21:55,689
Baina etxeko indarkeria kasu bat dut,

348
00:21:55,689 --> 00:21:58,358
eta epaileak
larrialdi familiar bat izan du.

349
00:21:58,358 --> 00:22:02,029
Fisher epailea suertatu zaigu.
Badakizu ezer hari buruz?

350
00:22:03,363 --> 00:22:06,783
Maggierekin gauza bera egiten
saiatzen nintzen. Alferrik.

351
00:22:07,451 --> 00:22:09,703
Esana dizut: ez naiz zure bikote ohia.

352
00:22:11,163 --> 00:22:13,999
Eskura dezakedan abantaila oro
hartuko dut.

353
00:22:15,208 --> 00:22:16,918
Mesedea itzuliko nizuke.

354
00:22:20,297 --> 00:22:21,423
Marion Fisher.

355
00:22:21,965 --> 00:22:24,509
- Etxeko indarkeria esan duzu, ezta?
- Bai.

356
00:22:25,552 --> 00:22:28,430
- Salatua ederra da?
- Zergatik axola du horrek?

357
00:22:28,430 --> 00:22:33,560
Nire alabak epailea "problematiko" hitzaz
deskribatuko lukeelako.

358
00:22:33,560 --> 00:22:35,687
Gizon ederrak gustatzen zaizkio.

359
00:22:35,687 --> 00:22:39,524
Biktimak abusuan zer paper jokatu zuen
galdetzen dutenetakoa omen da.

360
00:22:39,524 --> 00:22:43,403
Defentsakoa bazara, hori ona da.
Baina, alderantziz bada, ez.

361
00:22:44,446 --> 00:22:46,239
Ez nuen halakorik entzun nahi.

362
00:22:47,282 --> 00:22:48,784
Baduzu traturik egiterik?

363
00:22:50,994 --> 00:22:52,245
Zure esku dago,

364
00:22:52,245 --> 00:22:57,042
baina ez zait atsegina biktimak
tribunan beste trauma bat sufritzea.

365
00:22:59,252 --> 00:23:00,504
Ados, milesker.

366
00:23:01,046 --> 00:23:02,297
- Zorretan nago.
- Ez.

367
00:23:02,297 --> 00:23:05,342
Hurrengo afari-erreserba egingo duzu.
Toki on bat.

368
00:23:05,342 --> 00:23:07,344
MICHELIN gidan begiratuko dut.

369
00:23:21,233 --> 00:23:24,069
- Itxura fina duzu.
- Nahi dudanean, hala da.

370
00:23:26,154 --> 00:23:27,030
Nora goaz?

371
00:23:27,030 --> 00:23:29,366
Sherman Oaksera, zitazio bat dela eta.

372
00:23:39,584 --> 00:23:40,752
- Zer?
- <i>Lorna</i>.

373
00:23:40,752 --> 00:23:43,630
Iker ezazu
Sylvester Funaro ahal bezainbeste.

374
00:23:43,630 --> 00:23:47,217
Sly Funaro?
Victorvillen dago, ihes fiskalagatik.

375
00:23:47,217 --> 00:23:50,011
Ez, aita ez. Sly Funaro gaztea.

376
00:23:50,011 --> 00:23:51,847
- Seme bat du?
- <i>Bai, antza</i>.

377
00:23:51,847 --> 00:23:54,975
Dokumentu bat entregatu dit.
Kontua zertan den jakin behar dut.

378
00:23:54,975 --> 00:23:57,602
Ondo da, Mick. Oraintxe helduko diot.

379
00:23:57,602 --> 00:24:01,106
Abokatutzarako sarbide-proba ostra
amaitu eta berehala.

380
00:24:01,106 --> 00:24:04,818
<i>Guztiz ahaztua zenuen,
inoiz ez didazu entzuten eta.</i>

381
00:24:04,818 --> 00:24:08,405
Bai. Sentitzen dut, Lorna.
Barkatu. Zer moduz?

382
00:24:08,405 --> 00:24:10,240
<i>Suspenditu egingo dut.</i>

383
00:24:10,240 --> 00:24:15,287
Baldintzapeko legatua, <i>ratione materiae</i>
jurisdikzionala<i>.</i> Zer da Eerie Doktrina?

384
00:24:15,287 --> 00:24:17,539
- <i>Nik ez dakit</i>.
- Lorna, ez kezkatu.

385
00:24:17,539 --> 00:24:20,792
Gauza horiek ia ez dira
defentsa penalean agertzen.

386
00:24:20,792 --> 00:24:21,793
<i>Egin kasu.</i>

387
00:24:21,793 --> 00:24:26,256
Defentsa penalean jardun ahal izateko
sarbide-proban azaltzen dira baina.

388
00:24:26,256 --> 00:24:28,967
Ondo aterako delako fedea dut, bale?

389
00:24:28,967 --> 00:24:32,387
Gaur da azken eguna, ezta?
Nire asuntoa gori-gori dago.

390
00:24:32,387 --> 00:24:34,639
- Mozioa ukatu didate.
- <i>Jakina ba.</i>

391
00:24:34,639 --> 00:24:38,185
Gure aldeko epaitza eman nahi izan duela
igarri diot.

392
00:24:38,185 --> 00:24:40,020
<i>Nahi bai, baina ezin izan du.</i>

393
00:24:40,604 --> 00:24:43,440
- Zergatik ez?
- <i>Ez dituzu albistegiak ikusi</i>?

394
00:24:43,440 --> 00:24:45,984
Fiskal batek
Turner epailearen kontra egingo du,

395
00:24:45,984 --> 00:24:47,569
polizia-sindikatua lagun.

396
00:24:47,569 --> 00:24:50,489
Orain, zure epaileak
krimenaren azotea eman behar du.

397
00:24:50,489 --> 00:24:51,907
Eta orain esan didazu?

398
00:24:51,907 --> 00:24:55,744
Sentitzen dut, Mick.
Sarbide-proba lehenbailehen amaituko dut.

399
00:24:55,744 --> 00:24:57,454
Ez da garrantzitsua, lasai.

400
00:24:58,163 --> 00:25:00,624
- <i>Berriz noa. Opatu zorte ona</i>.
- Zorte o...

401
00:26:45,812 --> 00:26:46,771
Bai, Mick?

402
00:26:46,771 --> 00:26:48,273
Cisco, zertan ari zara?

403
00:26:48,773 --> 00:26:50,859
Tira, zerbait egiten nabil.

404
00:26:51,359 --> 00:26:56,239
Kapeladun tipoak Glory Daysi jarraitzeko
erabili zuen autoa topatu dudala uste dut.

405
00:26:56,239 --> 00:26:58,700
Ederki, baina utz ezazu oraingoz.

406
00:26:58,700 --> 00:27:03,121
Hector Moyak kartzela salatu du,
eta kasuan zitatu naute.

407
00:27:03,121 --> 00:27:04,706
Hector Moyak?

408
00:27:04,706 --> 00:27:09,586
Zure etxean kriskitin-suge bat
jarri ostean, entzun diezaiozun nahi du?

409
00:27:09,586 --> 00:27:11,546
<i>Ez dut ulertzen. Horregatik behar zaitut.</i>

410
00:27:11,546 --> 00:27:13,965
Zitazio-zerrendan beste bi lagun daude:

411
00:27:13,965 --> 00:27:16,885
Kendall Roberts,
Fultonen bizi den emakume bat,

412
00:27:16,885 --> 00:27:19,596
eta James De Marco, DEAko agente bat.

413
00:27:19,596 --> 00:27:22,182
- Izenak mezu batean jarriko?
- <i>Orain bidaliko dizkizut.</i>

414
00:27:22,182 --> 00:27:23,642
Ibarrerako bidean naiz.

415
00:27:23,642 --> 00:27:27,395
Iritsi aurretik, zuk topatuko duzuna
jakin behar dut. Milesker.

416
00:27:37,072 --> 00:27:39,157
ABOKATUA:
SYLVESTER FUNARO (310)152-7539

417
00:27:42,869 --> 00:27:45,538
Inguratu frontea. Ni atzetik. Jo buruan!

418
00:27:55,256 --> 00:27:56,966
Kaben zotz. Ni banoa.

419
00:27:59,719 --> 00:28:01,346
Sylvester Funaro semea.

420
00:28:01,346 --> 00:28:03,723
Sly semea? Mickey Haller naiz.

421
00:28:05,975 --> 00:28:06,976
Haller jauna.

422
00:28:08,228 --> 00:28:09,312
Badut laguntzerik?

423
00:28:10,480 --> 00:28:12,524
<i>Izan zenuen niri laguntzerik.</i>

424
00:28:12,524 --> 00:28:14,859
Bazenuen, kortesia profesional apur batez,

425
00:28:14,859 --> 00:28:17,654
niri testigatzeko eskatzeko
bulegora deitzea.

426
00:28:17,654 --> 00:28:20,198
Zitazioa
justizia-jauregiko atean entregarazi duzu.

427
00:28:20,198 --> 00:28:23,910
Barka iezadazu, Haller jauna.
Hasiberria naiz gauza batzuetan.

428
00:28:23,910 --> 00:28:26,705
Baina, bai,
Hector Moya jauna ordezkatuko dut

429
00:28:26,705 --> 00:28:29,374
bere zigorra ezeztatzeko <i>habeas-</i> mozioan.

430
00:28:29,958 --> 00:28:32,168
"Zure testigantza beharrezkoa da

431
00:28:32,168 --> 00:28:34,963
kasuko praxi burokratiko txarra
frogatzeko.

432
00:28:34,963 --> 00:28:37,757
Hasteko,
bezeroa atxilotu zidan agentearena".

433
00:28:38,341 --> 00:28:40,885
Ez dago txarto. Aitak idatzi dizu hori?

434
00:28:40,885 --> 00:28:41,845
Barka?

435
00:28:41,845 --> 00:28:43,221
<i>Gazte, ez zaitut ezagutzen.</i>

436
00:28:43,221 --> 00:28:44,848
Zure aita ezagutzen nuen.

437
00:28:44,848 --> 00:28:48,685
Victorvillen dago, Hector Moyarekin.
Han ezagutuko zuten elkar.

438
00:28:48,685 --> 00:28:51,730
Dena dela,
neure epaiketa prestatzen ari naiz.

439
00:28:51,730 --> 00:28:55,150
Ez dut zure ikerketa prospektiboan
testigatzeko astirik.

440
00:28:55,150 --> 00:28:57,652
<i>Aditu? Honek ez du zerikusirik nirekin.</i>

441
00:28:57,652 --> 00:29:00,739
Tira, oker zaude, Haller jauna.

442
00:29:00,739 --> 00:29:05,118
<i>Zerorrek eragin zenuen
Moya jaunaren atxiloketa.</i>

443
00:29:05,118 --> 00:29:09,330
Akusazio ustelek ez naute
zure deklaraziora joatera bultzatuko, Sly.

444
00:29:09,330 --> 00:29:10,457
Alderantziz.

445
00:29:10,457 --> 00:29:13,042
Zure bezeroak informazioa eman zuen

446
00:29:13,042 --> 00:29:14,419
<i>askatasunaren truk.</i>

447
00:29:15,462 --> 00:29:18,173
Zu tratuan nahasita
egon zinen halabeharrez.

448
00:29:18,923 --> 00:29:22,093
Hori egia balitz ere,
konfidentziala izango litzateke.

449
00:29:22,093 --> 00:29:24,012
Non lortu duzu informazio hori?

450
00:29:24,012 --> 00:29:26,973
Tamalez,
informazio hori ere konfidentziala da.

451
00:29:26,973 --> 00:29:29,768
Bezeroarenganako isil-mandatua dut.

452
00:29:29,768 --> 00:29:31,060
Ez da nahikoa.

453
00:29:31,060 --> 00:29:34,939
Esan zure aitari, nik zer ostia
gertatzen ari den jakin ezean,

454
00:29:34,939 --> 00:29:37,901
ez naizela deklaraziora joango, aditu?
Ondo segi.

455
00:29:51,414 --> 00:29:55,418
Mick, bost minutu igaro dira.
Ona naiz, baina ez hain ona.

456
00:29:55,418 --> 00:29:57,086
Sly semeak badaki.

457
00:29:57,086 --> 00:29:58,755
Nor da Sly semea?

458
00:29:58,755 --> 00:30:01,382
<i>Moyaren zitazioa bidali didan abokatua.</i>

459
00:30:01,966 --> 00:30:03,968
Badakite Gloryk salatu zuela.

460
00:30:03,968 --> 00:30:06,054
Zuk horixe asmatu zenuen, ezta?

461
00:30:06,054 --> 00:30:08,223
<i>Bai,
baina zitazio hauek susmagarriak dira.</i>

462
00:30:08,223 --> 00:30:11,684
Ibarreko emakume ezezagun bat,
DEAko agente bat eta ni?

463
00:30:11,684 --> 00:30:13,436
Zer zerrenda klase da hori?

464
00:30:13,436 --> 00:30:15,313
<i>Hori jakin nahian nabil.</i>

465
00:30:15,313 --> 00:30:19,692
Oraintxe bidaliko dizut
Kendall Robertsen atariko zenbakia, bai?

466
00:30:19,692 --> 00:30:20,610
Egon.

467
00:30:22,403 --> 00:30:23,488
<i>Entzun ondo.</i>

468
00:30:24,072 --> 00:30:25,490
Kendall edonor dela ere,

469
00:30:25,990 --> 00:30:29,369
Gloria Daytonen helbide bera zuen.

470
00:30:30,328 --> 00:30:33,373
<i>Bera eta Glory Days pisukideak ziren.</i>

471
00:30:36,042 --> 00:30:37,961
{\an8}Muinean beti dago Glory Days.

472
00:30:40,505 --> 00:30:45,176
Jarraitu De Marco DEAko agentea ikertzen.
Valen arabera, komandoren batean dago.

473
00:30:45,176 --> 00:30:48,137
Gloriaren pisukide ohiarekin
hitz egingo dut.

474
00:30:48,721 --> 00:30:49,973
<i>Zerbait jakindakoan, deitu.</i>

475
00:30:50,640 --> 00:30:51,558
Bai.

476
00:31:07,949 --> 00:31:09,450
Kaixo. Badut laguntzerik?

477
00:31:09,951 --> 00:31:12,036
- Kendall Roberts?
- Bai, ni naiz.

478
00:31:14,163 --> 00:31:15,164
Ezagutzen zaitut?

479
00:31:15,164 --> 00:31:17,959
Ez dut uste. Mickey Haller naiz, abokatua.

480
00:31:17,959 --> 00:31:19,794
Bai! Banekien zu zinela.

481
00:31:20,587 --> 00:31:23,423
Azkenaldian
albistegietan azaldu izan naiz.

482
00:31:23,423 --> 00:31:25,550
Ez, barka. Begiratu horra.

483
00:31:26,968 --> 00:31:29,095
BADAKIGU GAZTELANIAZ!
ABOKATU-LANGELA

484
00:31:29,679 --> 00:31:31,848
Bai, ni naiz, hori da.

485
00:31:33,016 --> 00:31:35,351
Egin ahal dizkizut galdera batzuk?

486
00:31:36,686 --> 00:31:37,812
Zeri buruz?

487
00:31:38,980 --> 00:31:40,273
Gloria Daytoni buruz.

488
00:31:40,273 --> 00:31:41,649
Glory Days?

489
00:31:45,820 --> 00:31:48,907
Urtebete baino gehiago
daramagu hitz egin gabe.

490
00:31:48,907 --> 00:31:51,409
Berandu iritsiko naiz lanera, beraz...

491
00:31:51,409 --> 00:31:52,827
Hil egin zuten.

492
00:31:54,370 --> 00:31:57,165
Zure laguntza behar dut
gertatutakoa argitzeko.

493
00:32:00,960 --> 00:32:02,962
Zerbait gertatu zen Hawaiin?

494
00:32:02,962 --> 00:32:05,381
Ez, Los Angelesen.
Ez dut Hawaiira joan zenik uste.

495
00:32:06,299 --> 00:32:09,218
Banekien
ez zuela alde egitearena benetan esaten.

496
00:32:11,679 --> 00:32:15,808
Honek asko atsekabetzen nau,
baina ez du zerikusirik nirekin.

497
00:32:15,808 --> 00:32:17,518
Ezingo dizut ezer kontatu.

498
00:32:17,518 --> 00:32:20,229
Tamalez, badu zerikusirik zurekin.

499
00:32:20,980 --> 00:32:23,107
Zure mesederako izango da
nirekin hitz egitea.

500
00:32:26,027 --> 00:32:26,945
Faborez.

501
00:32:32,659 --> 00:32:35,745
Garai hartan beste pertsona bat nintzen, aditu?

502
00:32:37,747 --> 00:32:41,834
Bale?
Matrikula-tasak ordaintzeko egiten nuen.

503
00:32:42,543 --> 00:32:46,631
Bestelako bizitza dut orain.
Horrela iraun dezan gustatuko litzaidake.

504
00:32:46,631 --> 00:32:48,299
Beraz, mesedez...

505
00:32:49,300 --> 00:32:51,135
Andrea, hitz egin gurekin.

506
00:32:51,135 --> 00:32:55,723
Haller jaunak zure mesederako dela
esan du. Hala behar du izan.

507
00:33:51,821 --> 00:33:53,114
<i>Hartu arnasa sakon.</i>

508
00:33:56,826 --> 00:33:59,704
Agindu zenidan
Scott ez zela musu-truk libratuko.

509
00:33:59,704 --> 00:34:02,457
Eta agindutakoari eutsiko diot.

510
00:34:02,457 --> 00:34:03,958
Zigorra jasoko du.

511
00:34:05,460 --> 00:34:07,545
Eta zergatik tratu bat egin?

512
00:34:09,172 --> 00:34:14,719
Deborah, adostasun-epai honi esker,
zure senar ohia kartzelara joango da,

513
00:34:14,719 --> 00:34:16,054
dagokion tokira.

514
00:34:18,097 --> 00:34:20,600
Bestela, epaiketan arriskatuz gero,

515
00:34:22,310 --> 00:34:24,020
ez genuke emaitza ziurtatuko.

516
00:34:29,817 --> 00:34:32,153
Ea, zure oniritziaz,

517
00:34:33,946 --> 00:34:36,449
abokatu defendatzailearengana joango naiz.

518
00:34:37,075 --> 00:34:41,496
Urtebeteko espetxeratzea, beste urtebeteko
baldintzapeko askatasuna

519
00:34:41,496 --> 00:34:44,540
eta amorrua kudeatzeko klaseak
proposatuko dizkiot.

520
00:34:46,667 --> 00:34:50,088
Badakit ez dela nahi genuena,
baina ez da gutxi.

521
00:35:08,815 --> 00:35:11,192
Benetan diotsut: epaiketara joango naiz

522
00:35:12,276 --> 00:35:14,570
eta gogotik saiatuko naiz irabazten,

523
00:35:14,570 --> 00:35:16,197
hori nahi baduzu.

524
00:35:20,118 --> 00:35:21,994
Baina, egoera honetan...

525
00:35:25,456 --> 00:35:27,291
erabaki zuzena delakoan nago.

526
00:35:36,634 --> 00:35:37,510
Konforme.

527
00:35:39,137 --> 00:35:40,513
Zutaz fidatzen naiz.

528
00:35:49,397 --> 00:35:52,233
Hirurok egiten genuen lan elkarrekin.

529
00:35:53,734 --> 00:35:57,738
Gloriak, nik eta Trina Rafferty-k.

530
00:35:57,738 --> 00:36:01,242
Trina Trixxx ezizena darabil.

531
00:36:01,951 --> 00:36:03,619
Elkar zaintzen genuen,

532
00:36:04,704 --> 00:36:07,373
baina bezerorik arriskutsuenak
beren gain hartzen zituzten.

533
00:36:07,999 --> 00:36:09,333
Hector Moya, kasurako?

534
00:36:09,834 --> 00:36:10,668
Bai.

535
00:36:11,961 --> 00:36:13,880
Gloria ahizpa nagusitzat neukan.

536
00:36:16,757 --> 00:36:18,759
Moyari ez hurbiltzeko esan zidan.

537
00:36:19,260 --> 00:36:20,803
Neskei koka ematen zien,

538
00:36:20,803 --> 00:36:24,182
baina Gloriak bazekien
nik ez nuela horrelakorik hartzen,

539
00:36:24,182 --> 00:36:25,558
baita mundu hartatik

540
00:36:27,143 --> 00:36:28,769
irteteko grina nuela ere.

541
00:36:33,524 --> 00:36:35,902
Asko gustatzen zait orain egiten dudana.

542
00:36:35,902 --> 00:36:38,988
Ez dut inork
nire iraganaren berri izan dezan nahi.

543
00:36:38,988 --> 00:36:40,740
Nik ere ez, Kendall.

544
00:36:40,740 --> 00:36:44,660
Hitzematen dizut: zure pribatutasuna
errespetatzen saiatuko naiz.

545
00:36:44,660 --> 00:36:45,786
Ados.

546
00:36:45,786 --> 00:36:49,123
Beste galdera bat,
eta bakean utziko zaitut.

547
00:36:49,123 --> 00:36:52,960
Istilurik izan zenuen inoiz
DEAko baten batekin?

548
00:36:53,544 --> 00:36:56,297
Inoiz ez.
Inoiz ez ninduten atxilotu ere egin.

549
00:36:57,632 --> 00:37:00,635
Egia izan,
onik atera nintzen mundu hartatik.

550
00:37:02,428 --> 00:37:04,222
Kaixo. Badago inor?

551
00:37:07,725 --> 00:37:08,559
Bera da.

552
00:37:10,186 --> 00:37:12,855
Kendall, zerbait jakin behar duzu.

553
00:37:13,356 --> 00:37:17,151
Zure izena zitazio batetik atera dut.
Moyaren auzi batekoa da.

554
00:37:17,151 --> 00:37:19,195
Zitazio bat entregatuko dizu, niri bezala.

555
00:37:19,195 --> 00:37:21,697
- Ez dakit Moyari buruzko ezer.
- Abokaturik bai?

556
00:37:21,697 --> 00:37:23,783
- Ez.
- Nik ordezkatzea nahi?

557
00:37:23,783 --> 00:37:27,703
<i>Pro bono</i> egingo nuke. Doan.
Hau guztia desagerraraziko nuke.

558
00:37:28,496 --> 00:37:30,122
Bai, egin ezazu hori.

559
00:37:31,165 --> 00:37:32,124
Ados.

560
00:37:37,088 --> 00:37:38,005
Joan egin da.

561
00:37:39,840 --> 00:37:40,716
Lasai.

562
00:37:50,935 --> 00:37:51,769
Bai, esan?

563
00:37:54,355 --> 00:37:55,189
Egon, zer?

564
00:37:57,608 --> 00:37:58,734
Esan dute zergatia?

565
00:38:03,656 --> 00:38:05,741
Bai, bale. Milesker esateagatik.

566
00:38:07,326 --> 00:38:09,829
Venmo bidez bidaliko dizut ordainketa.

567
00:38:17,545 --> 00:38:18,504
Dena ondo?

568
00:38:19,839 --> 00:38:23,009
Gaur ez da ikasle bakarra ere
klasera etorriko. Bihar, ikasle erdiak.

569
00:38:23,009 --> 00:38:24,218
Zergatik?

570
00:38:25,344 --> 00:38:29,015
Beste klase bat dago kale berean. Baina
etxadi osoa nire alokatzailearena da.

571
00:38:29,015 --> 00:38:31,600
Nire alokatze-hitzarmenak
lehia eragozten du.

572
00:38:31,600 --> 00:38:33,936
Nolatan eskaintzen dituzte dantza-klaseak?

573
00:38:33,936 --> 00:38:35,271
Aginduzko eragozpena.

574
00:38:36,647 --> 00:38:38,607
Burua sarbide-proban dut oraino.

575
00:38:39,191 --> 00:38:41,610
Ño, L, ez dizut galdetu. Zer moduz?

576
00:38:41,610 --> 00:38:45,448
Oker baino okerrago.
Ez dut honetaz hitz egin ere nahi.

577
00:38:45,448 --> 00:38:50,369
Bihar, ekarri hitzarmena. Hark kondizioak
hautsi baditu, esku hartuko dugu.

578
00:38:50,369 --> 00:38:52,830
Orain, lo egin nahi dut. Urtebetez-edo.

579
00:39:04,967 --> 00:39:08,095
- Ospa nire Lincolnetik, Val.
- Kabroi hutsa zara.

580
00:39:08,095 --> 00:39:11,515
Izenak kortesiaz eman dizkizut.
Horrela eskertzen didazu?

581
00:39:11,515 --> 00:39:14,268
Lana egiten ez dudanean,
ez didate ordaintzen.

582
00:39:14,268 --> 00:39:16,395
Orain Roberts andrea ordezkatzen dut.

583
00:39:16,395 --> 00:39:19,523
Zitazioa niri emanda,
faktura entregatu ahalko duzu.

584
00:39:20,983 --> 00:39:21,859
Ados.

585
00:39:26,739 --> 00:39:27,573
Egin irri.

586
00:39:29,033 --> 00:39:32,828
- Amaitu duzu hemen. Zelan DEAn?
- Ez dizut ostiarik ere esango.

587
00:39:32,828 --> 00:39:35,456
Zure bulegokoak
ez zekien ezer lanei buruz.

588
00:39:35,456 --> 00:39:37,792
- Zinez?
- Zerbaiten berri izan dut:

589
00:39:37,792 --> 00:39:40,795
halako lanetarako,
ikertzaile motozale hura duzu.

590
00:39:40,795 --> 00:39:42,838
Ez zenuen niretzako lanik, ezta?

591
00:39:43,672 --> 00:39:46,550
Batzuetan lan astuna izaten dugu,
lan piloa.

592
00:39:46,550 --> 00:39:49,553
Bai, ba tori aringarria. Agur.

593
00:39:51,138 --> 00:39:51,972
Ondo segi.

594
00:39:53,724 --> 00:39:54,725
Tira, Eddie.

595
00:40:40,438 --> 00:40:42,148
TXASISEKO ZENBAKIA

596
00:40:46,694 --> 00:40:49,780
Bai, Mick. Orain ezin dut hitzik egin.

597
00:40:49,780 --> 00:40:51,907
Edozertan ari zarela ere, utzi.

598
00:40:53,659 --> 00:40:54,827
Zer behar duzu?

599
00:40:54,827 --> 00:40:58,414
Ea zer topa dezakezun Trina Rafferty
sexu-langileari buruz.

600
00:40:58,414 --> 00:40:59,957
<i>Trina Trixxx ezizena du.</i>

601
00:41:00,583 --> 00:41:01,417
Nor da?

602
00:41:01,417 --> 00:41:05,004
Glory Daysekin egin zuen lan,
eta ez dago zitazio-zerrendan.

603
00:41:05,004 --> 00:41:05,921
Hau da...

604
00:41:05,921 --> 00:41:08,424
- Kooperatzen ari da jada.
- <i>Horixe</i>.

605
00:41:08,424 --> 00:41:12,553
Kendallen testigantza Trinak
Slyri esandakoa sendotzeko nahi dute.

606
00:41:12,553 --> 00:41:14,180
<i>Zer den jakin behar dut.</i>

607
00:41:14,180 --> 00:41:15,890
Ados, horri helduko diot.

608
00:41:15,890 --> 00:41:17,766
<i>Zergatik ari zara xuxurlatzen?</i>

609
00:41:23,481 --> 00:41:25,649
Ez du axola. Gabon.

610
00:41:44,001 --> 00:41:46,754
IKASI DANTZAN
BAD BUNNY-REN KOREOGRAFO BATEKIN

611
00:41:54,678 --> 00:41:57,723
Jasmine puntua superzaila da menderatzen,

612
00:41:57,723 --> 00:42:01,143
baina polita ere bai,
eta xaletarako aparta.

613
00:42:01,143 --> 00:42:04,480
<i>Pima</i>-kotoizko hari ona erabili behar da.

614
00:42:04,480 --> 00:42:08,943
Eratu kuxin formako puntu-oinarri bat,
horrelako bat.

615
00:42:10,903 --> 00:42:13,572
- Ikusten...
- Falafela hartu dut. Hutsezina.

616
00:42:13,572 --> 00:42:16,075
Barka, utzi behar zaituztet. Bihar arte.

617
00:42:16,075 --> 00:42:18,118
Puntua xehe-xehe azalduko dizuet.

618
00:42:18,118 --> 00:42:21,997
Zoazte nire dendara
estilo itzel gehiago ikusteko. Adio.

619
00:42:22,831 --> 00:42:24,625
Itxaron. Zer da hau?

620
00:42:24,625 --> 00:42:29,797
Kanal bat dut Twitch-en.
Jendeari ni lanean ikustea gustatzen zaio.

621
00:42:31,173 --> 00:42:32,174
Puntua egiten duzu?

622
00:42:32,174 --> 00:42:34,969
Izatez kakorratz-lana da. Ezberdinak dira.

623
00:42:34,969 --> 00:42:36,387
Amonak irakatsi zidan.

624
00:42:36,387 --> 00:42:37,888
Burua argitzen dit.

625
00:42:38,889 --> 00:42:41,058
Bale. Eta ikusleak dituzu?

626
00:42:41,058 --> 00:42:41,976
Bai.

627
00:42:41,976 --> 00:42:45,479
Merchandaising asko saltzen dut.
Emakumeei gustatzen zaie.

628
00:42:46,480 --> 00:42:49,942
Hara. Sorpresa-iturria zara, Eddie.

629
00:42:54,989 --> 00:42:56,240
Cisco, zer duzu?

630
00:42:56,240 --> 00:42:57,408
Trina topatu dut.

631
00:42:57,408 --> 00:42:59,660
Ez da zaila izan. Web-orrialdea du.

632
00:43:00,202 --> 00:43:02,121
Hasieran ez du hitz egin nahi izan,

633
00:43:02,121 --> 00:43:03,914
<i>baina konbentzitu egin dut.</i>

634
00:43:03,914 --> 00:43:04,873
Non zaude?

635
00:43:04,873 --> 00:43:06,500
Bere etxean, hirigunean.

636
00:43:06,500 --> 00:43:07,835
Etorriko zara?

637
00:43:07,835 --> 00:43:08,919
Banoa.

638
00:43:08,919 --> 00:43:12,006
Egin geldialdi bat
kutxazain automatiko batean.

639
00:43:14,341 --> 00:43:16,302
Edo pare bat kutxazainetan.

640
00:43:17,219 --> 00:43:18,846
Ea ba, goazen, Eddie.

641
00:43:22,641 --> 00:43:25,603
Mickey Haller, hona Trina Trixxx.

642
00:43:29,189 --> 00:43:30,024
Hepa.

643
00:43:32,693 --> 00:43:33,902
Hector Moya

644
00:43:35,154 --> 00:43:37,740
eta James De Marcori buruz

645
00:43:37,740 --> 00:43:40,743
dakizun guztia esan behar didazu.

646
00:43:42,494 --> 00:43:44,955
Bost billete ez dira nahikoa izango.

647
00:43:53,380 --> 00:43:54,214
Lehenik, bota.

648
00:43:57,718 --> 00:44:02,097
Guztia azaldu diot Jordan zapatak
eta aitaren trajea daramatzan mukizuari.

649
00:44:02,097 --> 00:44:05,684
Beraz,
hau guztia konfidentziala-edo da, ezta?

650
00:44:05,684 --> 00:44:07,061
Zera, Sly gazteari?

651
00:44:07,603 --> 00:44:10,981
Haien lekukoa zara, ez bezeroa.
Konfidentzialtasunik ez.

652
00:44:11,982 --> 00:44:14,568
Nahi baduzu, nik ere zitatuko zaitut.

653
00:44:14,568 --> 00:44:17,363
Dibertigarria da
norbaitek auzitegira arrastaka eramatea.

654
00:44:21,450 --> 00:44:26,038
Duela urte batzuk,
DEAko kabroi batek harrapatu ninduen.

655
00:44:26,038 --> 00:44:27,206
De Marcok?

656
00:44:27,206 --> 00:44:28,374
Bai.

657
00:44:28,374 --> 00:44:30,584
Tratu bat eskaini zidan.

658
00:44:30,584 --> 00:44:34,088
Nire bezeroen gaineko informazioa emanez,
espetxea ekidin.

659
00:44:35,673 --> 00:44:38,467
- Ez naiz ergela.
- Moyaren gaineko informazioa?

660
00:44:38,467 --> 00:44:40,469
Ño, ez. Hori suizidioa zatekeen.

661
00:44:41,387 --> 00:44:43,806
Ez, beren gabeziak betetzeko

662
00:44:43,806 --> 00:44:47,768
harro ibiltzen direnen inguruko gezurrak
esan nizkion.

663
00:44:47,768 --> 00:44:50,729
Eta Moyak
zergatik nahi du zure testigantza?

664
00:44:51,313 --> 00:44:52,731
De Marcok nire lagun bat

665
00:44:54,191 --> 00:44:58,487
antzera harrapaturik zuen,
baina honek delitu-historia beteagoa zuen.

666
00:44:59,154 --> 00:45:00,531
Ez zuen beste aukerarik izan.

667
00:45:01,240 --> 00:45:02,116
Glory Days.

668
00:45:02,616 --> 00:45:05,494
Baina De Marcok begitan zeukan Moya.

669
00:45:05,494 --> 00:45:08,080
Behin betiko giltzaperatu nahi zuen,

670
00:45:08,080 --> 00:45:09,998
eta Gloria izan zuen bide.

671
00:45:10,749 --> 00:45:12,835
Nork eman zizun koka? Badakizu?

672
00:45:12,835 --> 00:45:14,169
Ez nuen ezagutzen.

673
00:45:15,254 --> 00:45:18,632
Bere burua aurkeztu zuen...
Hector ez dakit zer.

674
00:45:20,342 --> 00:45:21,343
Moya?

675
00:45:21,343 --> 00:45:22,678
<i>Hector Moya</i>?

676
00:45:28,142 --> 00:45:32,062
Hau da, Gloria Hector Moya salatzera
De Marcok bultzatu zuen?o

677
00:45:33,105 --> 00:45:36,525
Are gehiago: pistola bat eman zion,
Moyaren gelan jartzeko.

678
00:45:37,109 --> 00:45:39,194
Betiko giltzaperatuko zutela ziurtatzeko.

679
00:45:42,406 --> 00:45:46,702
Guztia izan zen tranpa bat.
Gloriak ondo zekien zer gertatzen ari zen.

680
00:45:49,788 --> 00:45:51,707
ZENBAKI EZEZAGUNA

681
00:45:52,416 --> 00:45:53,333
Erantzun.

682
00:45:57,421 --> 00:45:58,338
Bai?

683
00:46:00,716 --> 00:46:01,759
Hamabost-bat minutu.

684
00:46:03,469 --> 00:46:05,763
Zuri esan nizuna kontatu diot.

685
00:46:08,599 --> 00:46:09,933
Ez zarela nire abokatua dio.

686
00:46:11,518 --> 00:46:13,896
Sly da? Utzi harekin hitz egiten.

687
00:46:15,063 --> 00:46:17,399
Sly, niri deitzekoa zinen, gogoratzen?

688
00:46:17,399 --> 00:46:19,693
Ez genuen horrelakorik adostu, ez.

689
00:46:20,819 --> 00:46:21,779
Sly aita.

690
00:46:22,446 --> 00:46:25,032
Zer nolakoa da hospitalitate federala?

691
00:46:25,032 --> 00:46:26,658
Tira, ez nuke gomendatuko.

692
00:46:28,118 --> 00:46:31,079
Bost egun daramatzat kaka egin gabe.
Eskorbutoa izango dut agian.

693
00:46:31,079 --> 00:46:35,667
Sly, zer da hau? Ez zait besteen jolasetan
nahasirik egotea gustatzen.

694
00:46:35,667 --> 00:46:37,127
<i>Hori ez da nire arazoa.</i>

695
00:46:37,711 --> 00:46:39,922
- Nire errua ere ez da.
- Barka?

696
00:46:39,922 --> 00:46:41,340
Egia aurki jakingo da,

697
00:46:41,340 --> 00:46:44,843
Ez nik, ez nire bezeroak
ez zaitugu ezertan ere nahasiko.

698
00:46:46,386 --> 00:46:47,805
Ondo lo egin, abokatua.

699
00:46:47,805 --> 00:46:48,972
<i>Sly.</i>

700
00:46:51,975 --> 00:46:54,686
- Zer ostia da jolas hau?
- Eta nik zer dakit?

701
00:46:54,686 --> 00:46:57,189
Testigantzagatik ordaindu dizute, ezta?

702
00:46:57,189 --> 00:47:00,234
- Toki hau emango zizuten.
- Zoaz popatik hartzera.

703
00:47:00,234 --> 00:47:01,610
Ospa nire pisutik.

704
00:47:02,277 --> 00:47:03,237
Bi-biok!

705
00:47:11,912 --> 00:47:14,206
Gloryk dena "argituko zela" esan zuen.

706
00:47:14,206 --> 00:47:15,332
Nola?

707
00:47:15,916 --> 00:47:20,212
Abokatu ona izaten ari nintzelakoan,
Moya saltzeko plana otu zitzaidan.

708
00:47:20,212 --> 00:47:22,673
De Marcoren ideia izan zen hasieratik.

709
00:47:22,673 --> 00:47:24,716
Guzti-guztia jarri zuen martxan.

710
00:47:25,300 --> 00:47:27,719
Glory erabili zuen Moya harrapatzeko?

711
00:47:27,719 --> 00:47:30,806
Bai. Hortaz, neu erabili ninduen.
Ez zait gustatzen.

712
00:47:31,849 --> 00:47:32,808
Zer?

713
00:47:35,644 --> 00:47:37,437
Sly aitak Trinari deitu dio.

714
00:47:38,397 --> 00:47:41,108
Zuk mobila hartu aurretik
galdetu du zutaz.

715
00:47:45,028 --> 00:47:46,738
Nola jakin du han zeundela?

716
00:47:49,783 --> 00:47:51,159
Jarraitzen ari zaizkit.

717
00:47:51,159 --> 00:47:53,871
Edo autoan
gailu kokatzaile bat jarri dizute.

718
00:47:55,664 --> 00:47:57,207
Kaka zaharra.

719
00:47:57,207 --> 00:48:00,294
Autoa hartu eta arakatu egingo dut.
Paranoiko nago akaso.

720
00:48:00,294 --> 00:48:03,255
- Bihar jakingo dut.
- Nola itzuliko naiz etxera?

721
00:48:03,755 --> 00:48:04,590
Uber-ez.

722
00:48:04,590 --> 00:48:06,425
Zergatik? Badakite non bizi naizen.

723
00:48:06,425 --> 00:48:09,469
Jauna, sentitzen dut.
Arrazoi du. Jakin behar duzu.

724
00:48:12,973 --> 00:48:13,932
Bale, konforme.

725
00:48:17,895 --> 00:48:20,731
Eta bideoko autoa, zer? Topatu duzu?

726
00:48:20,731 --> 00:48:23,692
Baiezkoan nago.
Txasiseko zenbakia kendu zuten.

727
00:48:24,276 --> 00:48:28,071
Baina, jendeak ez badaki ere,
zenbakia toki askotan jartzen dute.

728
00:48:28,071 --> 00:48:29,990
Ordezko pneumatikoan ausaz,

729
00:48:29,990 --> 00:48:32,993
edo, kasu honetan,
motor-blokearen atzealdean.

730
00:48:32,993 --> 00:48:35,579
Bihar ikertuko dut. Ea zer topatzen dudan.

731
00:48:36,371 --> 00:48:37,289
Ederki.

732
00:48:38,540 --> 00:48:39,625
Egon, segundo bat.

733
00:48:40,167 --> 00:48:41,793
Hepa. Zer da?

734
00:48:41,793 --> 00:48:46,340
Planik gabe geratu naiz,
eta bainu bat hartzea erabaki dut.

735
00:48:50,469 --> 00:48:53,263
- <i>Urak ez du luzaroan bero iraungo.</i>
- Bale.

736
00:48:55,724 --> 00:48:58,518
Hamabost minutu barru iritsiko naiz.

737
00:48:59,102 --> 00:49:00,938
Izan daitezela hamar.

738
00:49:01,521 --> 00:49:02,356
Konforme.

739
00:49:03,523 --> 00:49:06,234
Tira, aizue, arrazoi duzue. Hartu autoa.

740
00:49:06,234 --> 00:49:08,070
Bihar ikusiko dugu elkar.

741
00:49:08,070 --> 00:49:10,197
Ea zerbait gehiagoren berri dugun.

742
00:49:16,453 --> 00:49:17,996
Txortan egiteko deia ote?

743
00:49:18,830 --> 00:49:20,165
Ezin dut ezer esan.

744
00:49:51,154 --> 00:49:52,072
Bale.

745
00:49:56,243 --> 00:49:58,662
HALLER ETA BAZKIDEAK

746
00:50:02,874 --> 00:50:04,626
TXASISEKO ZENBAKIA

747
00:50:13,135 --> 00:50:16,680
AUTOAREN TXOSTENA
2006KO HONDA CIVIC-A, 1HGFA46586L000130

748
00:50:18,682 --> 00:50:20,100
AUTO LAPURTUEN TXOSTENA

749
00:50:23,520 --> 00:50:25,063
{\an8}JAKE HOULIHAN AGENTEAREN TXOSTENA

750
00:50:26,398 --> 00:50:28,150
Jake Houlihan?

751
00:50:35,323 --> 00:50:38,660
{\an8}JAKE HOULIHAN,
LOS ANGELESEKO POLIZIA BURUTZA

752
00:50:57,554 --> 00:51:00,098
<i>Mickey Haller naiz.
Utzi mezu bat, mesedez.</i>

753
00:51:00,932 --> 00:51:03,060
Deitu berehala. Ez duzu sinetsiko.

754
00:51:04,102 --> 00:51:05,604
Badakit kapeladun gizona nor den.

755
00:51:11,485 --> 00:51:13,528
MICHAEL CONNELLYREN ELEBERRIETAN
OINARRITUA

756
00:52:52,294 --> 00:52:57,299
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte

