1
00:00:06,006 --> 00:00:08,550
Inork ez zuela identifikatuko
pentsatzen hasia nintzen.

2
00:00:09,676 --> 00:00:12,470
Gloria Dayton da.
Glory Days ezizena zerabilen.

3
00:00:12,470 --> 00:00:15,348
Bezero berri bat duzu. Julian La Cosse.

4
00:00:15,348 --> 00:00:16,933
<i>Sheriffaren komisarian daukate.</i>

5
00:00:16,933 --> 00:00:18,768
- Zer leporatuta?
- <i>Hilketa</i>.

6
00:00:18,768 --> 00:00:20,895
- Eta kasu hau?
- Glory Days da.

7
00:00:20,895 --> 00:00:22,772
- Zer du?
- Hilda dago.

8
00:00:22,772 --> 00:00:23,898
Zer?

9
00:00:23,898 --> 00:00:24,941
Kasu pertsonala da.

10
00:00:25,525 --> 00:00:26,401
Ondo zaude?

11
00:00:26,401 --> 00:00:28,153
Bihotz-gaixotasun arina da.

12
00:00:28,153 --> 00:00:31,031
Horrelako gaixotasunak ez dira arinak.
Izutu egin nauzu.

13
00:00:32,115 --> 00:00:33,950
<i>Eddie atxilotu dute. Umezainaren semea.</i>

14
00:00:33,950 --> 00:00:36,244
Auto bat ostu ei du Beverly Hills-en.

15
00:00:36,244 --> 00:00:38,246
Zaude, nire kasua hartuko duzu?

16
00:00:38,246 --> 00:00:40,874
Hayleyk ez lidake barkatuko bestela. Doan.

17
00:00:40,874 --> 00:00:42,042
Zorrak kitatzen ditut.

18
00:00:42,042 --> 00:00:44,044
Nire gidaria izan nahi?

19
00:00:44,044 --> 00:00:45,128
Benetan?

20
00:00:45,128 --> 00:00:47,964
David Lyons.
Julianen ordainketa egin nuen.

21
00:00:47,964 --> 00:00:50,425
Ez da gaizkilea. Han, ez du biziraungo.

22
00:00:50,425 --> 00:00:52,719
- Zer da?
- Interes-gatazken deskargua.

23
00:00:52,719 --> 00:00:54,262
Hau da, zure kasua hartuko dut.

24
00:00:54,262 --> 00:00:55,597
Hector Moya gogoratzen?

25
00:00:55,597 --> 00:00:58,892
{\an8}Kartelekoa da.
Gloriak saldu zuela jakin ote zuen?

26
00:00:58,892 --> 00:01:02,395
Ez naiz salatia.
Tipoa nire bila etorriko da akaso.

27
00:01:02,395 --> 00:01:05,774
Jarraitu. Glory Daysek eta Hector Moyak
lotura bat dute.

28
00:01:05,774 --> 00:01:06,983
Topatu egingo dugu.

29
00:01:23,083 --> 00:01:24,834
Kriskitin-suge bat? Dedio!

30
00:01:24,834 --> 00:01:27,670
- Lasai, Lorna.
- "Lasai?". Zer diozu baina?

31
00:01:27,670 --> 00:01:30,006
Ohean kriskitin-suge bat jarri dizute.

32
00:01:30,006 --> 00:01:33,426
Dei diezaiogun poliziari.
Areago, su-ahalmena behar dugu.

33
00:01:33,426 --> 00:01:36,012
- Deitu Road Saints-ei.
- Hori nahi duzu?

34
00:01:36,012 --> 00:01:38,181
Egilea hona etortzen bada, zer?

35
00:01:38,181 --> 00:01:41,684
Bulegoan kriskitin-sugeak
sigi-saga izaten baditugu, zer?

36
00:01:41,684 --> 00:01:43,394
Hotelean luzaroago geratu nahi?

37
00:01:43,394 --> 00:01:46,731
Ez. Sosik gabe geratuko nintzateke.
Eta deitu diot poliziari.

38
00:01:46,731 --> 00:01:49,484
Cisco etxean dago haiekin. Ez ikaratu.

39
00:01:51,069 --> 00:01:52,278
Barkatu.

40
00:01:52,278 --> 00:01:53,404
Ai, ama.

41
00:01:53,404 --> 00:01:55,365
Irabiaki bat, Haller jauna.

42
00:01:55,365 --> 00:01:56,950
- Bufera dauka...
- Lasai.

43
00:01:56,950 --> 00:01:59,285
...nerbioak baretzeko naturaren pilula.

44
00:01:59,786 --> 00:02:03,790
Nik nerbioak ondo dauzkat.
Zeuek baretu behar duzue.

45
00:02:03,790 --> 00:02:05,792
Baretu? Benetan?

46
00:02:05,792 --> 00:02:08,378
Bai! Abisu bat da, besterik gabe.

47
00:02:08,378 --> 00:02:12,757
Kartelak hil nahiko banindu,
hilda nengoke. Denok geundeke hilda.

48
00:02:13,842 --> 00:02:15,593
Horrek ez nau lasaitzen.

49
00:02:15,593 --> 00:02:17,971
Abisua baldin bada, zeri buruzkoa da?

50
00:02:17,971 --> 00:02:19,389
Kasua uzteko abisua.

51
00:02:19,389 --> 00:02:22,016
Norbaitek hilketa Juliani egotzi nahi dio.

52
00:02:22,016 --> 00:02:25,937
Dena delakoak ez du nik iker dezadan nahi.
Hector Moya izan delakoan nago.

53
00:02:25,937 --> 00:02:28,648
Zure aurrean
kapote bat astintzea falta zaio.

54
00:02:28,648 --> 00:02:31,901
Ez zait gustatzen,
baina, kasutik bota nahi banaute,

55
00:02:31,901 --> 00:02:33,653
horrek zerbait adierazi nahi du:

56
00:02:33,653 --> 00:02:35,071
bezero errugabea dugu.

57
00:02:35,071 --> 00:02:39,701
Kasuaren muina Julian eta Glory dira.
Haiengan kontzentratuko gara.

58
00:02:39,701 --> 00:02:41,744
Ez gara borrokatu gabe kikilduko.

59
00:02:41,744 --> 00:02:43,454
Tartean sugea egon zein ez.

60
00:02:44,122 --> 00:02:47,458
Lan hau berez
ez litzateke honen eroa izan beharko.

61
00:02:53,590 --> 00:02:55,508
- Hepa, Mick.
- <i>Topatu dute ezer?</i>

62
00:02:55,508 --> 00:02:56,426
Oraindik ez.

63
00:02:56,926 --> 00:02:59,470
Hau egin zuenak
ondo zekien zertan ari zen.

64
00:02:59,470 --> 00:03:01,681
Komuneko leiho txikia ikuskatu dute?

65
00:03:01,681 --> 00:03:03,558
<i>Leiho oro, zirrikitu oro.</i>

66
00:03:03,558 --> 00:03:06,769
<i>Kanpoan kamerak ditugu
eta, geletan, alarma-botoiak.</i>

67
00:03:07,937 --> 00:03:09,647
Badaukazu eman nizun pistola?

68
00:03:09,647 --> 00:03:12,483
Ez, Cisco,
gordeta dut, eta ez dut aterako.

69
00:03:12,483 --> 00:03:14,235
Gauza horietarako zu zaitut.

70
00:03:15,653 --> 00:03:16,529
Ondo zaude?

71
00:03:17,113 --> 00:03:20,742
Ondo nago. Aurrean zer dudan jakindakoan
hobeto egongo naiz.

72
00:03:20,742 --> 00:03:22,744
Beste zerbait ikertu behar duzu.

73
00:03:22,744 --> 00:03:24,412
Glory, hil zuten gauean,

74
00:03:24,412 --> 00:03:29,083
Roosevelt hotelean norbaitekin
biltzekoa zen, baina ez zen agertu.

75
00:03:29,083 --> 00:03:31,753
Kameretako grabazioak lortu ditzakezu?

76
00:03:31,753 --> 00:03:34,672
- Zitaziorik gabe, nekez.
- Ez dut oraindik eskatu nahi.

77
00:03:34,672 --> 00:03:36,299
Zitazioak publikoak dira.

78
00:03:36,299 --> 00:03:39,969
<i>Ez dakigu zelatan nor dugun.
Isilpean jarrai dezagun, bai?</i>

79
00:03:39,969 --> 00:03:41,221
Saiatuko naiz.

80
00:03:41,221 --> 00:03:42,513
Beste gauza bat.

81
00:03:42,513 --> 00:03:47,727
Gloryk bi bezero izan zituen egun hartan.
Bata Brad Nelson, edo Nielsen, delako bat.

82
00:03:48,353 --> 00:03:52,482
<i>Bestea Daniel Price delako bat.
Iker itzazu, konforme?</i>

83
00:03:52,482 --> 00:03:54,400
- Ados.
- Ederki, milesker.

84
00:04:03,326 --> 00:04:06,329
Eddiek autoa hartuko du.
Hona Guerreroren dosierra.

85
00:04:06,329 --> 00:04:07,330
Oscar Guerrero?

86
00:04:07,330 --> 00:04:09,040
Gure bezeroa da oraindik?

87
00:04:09,040 --> 00:04:10,792
Zenbat etxe ostu ditu baina?

88
00:04:10,792 --> 00:04:15,505
Ustez. Zorionez, kasuaren funtsa
lekukoak Guerrero identifikatu izana da.

89
00:04:15,505 --> 00:04:18,091
Testigantza makalduz gero,
irabaz dezakegu.

90
00:04:18,091 --> 00:04:20,760
Eta ezin baduzu, zer?
Halako bezero batekin,

91
00:04:20,760 --> 00:04:22,762
kezka bakarra ez da irabaztea.

92
00:04:22,762 --> 00:04:25,181
Irabazten ez baduzu, zer egingo dizu?

93
00:04:25,181 --> 00:04:26,557
Hori neure kontura.

94
00:04:26,557 --> 00:04:29,435
Topatu duzu ezer
Moyaren espediente judizialean?

95
00:04:29,435 --> 00:04:31,980
Ez zizkioten karguak irakurri ere egin.

96
00:04:31,980 --> 00:04:33,815
Federalak arduratu ziren.

97
00:04:33,815 --> 00:04:36,526
Badakizu zergatik
ez duten ezer datu-basean?

98
00:04:36,526 --> 00:04:38,820
Motelak dira kasuak digitalizatzen.

99
00:04:38,820 --> 00:04:41,155
- Gure zergak, horretarako.
- Primeran.

100
00:04:41,155 --> 00:04:45,118
Doala norbait Pasadena-ko
justizia-jauregira, kopia baten bila.

101
00:04:45,702 --> 00:04:48,037
- Gure kartak erakutsiko ditugu.
- Pasadena?

102
00:04:48,037 --> 00:04:49,872
Han dago apelazio-auzitegia.

103
00:04:49,872 --> 00:04:52,333
Dosierra edukiko dute. Ideia hoberik?

104
00:04:52,333 --> 00:04:55,003
Agian bai. Bihar esango dizut ea ona den.

105
00:04:55,003 --> 00:04:57,797
Hau irrika. Tira, gero arte.

106
00:04:57,797 --> 00:04:58,840
Zorte on.

107
00:04:58,840 --> 00:05:01,592
Ea Lincolnean eskorpioirik ez daukazun.

108
00:05:14,063 --> 00:05:16,232
ROOSEVELT HOTELA

109
00:05:31,080 --> 00:05:32,790
Hoteleko zuzendaria zara?

110
00:05:33,541 --> 00:05:34,459
Ba bai.

111
00:05:35,918 --> 00:05:37,295
Zu ostalaria zara?

112
00:05:37,795 --> 00:05:38,671
Ni?

113
00:05:39,505 --> 00:05:42,842
Ez. Bertako abokatu baten
ikertzaile pribatua naiz.

114
00:05:42,842 --> 00:05:45,845
Hemen egondako ostalari baten berri
izan nahi dut.

115
00:05:45,845 --> 00:05:48,806
Sentitzen dut.
Ezin dut bezeroez hitz egin.

116
00:05:48,806 --> 00:05:51,017
Interesatzen zaidan ostalari honek

117
00:05:51,017 --> 00:05:54,103
emakume gazte baten zerbitzuak
alokatu zituen hemen.

118
00:05:54,103 --> 00:05:56,564
Emakumea abuztuaren hamarreko gauean

119
00:05:56,564 --> 00:05:59,400
egon zen
zure hotelean, tira, "lan egiten".

120
00:05:59,400 --> 00:06:03,196
Gau hartako segurtasun-grabazioak
erakutsiko dizkidazu?

121
00:06:03,196 --> 00:06:06,449
Funtsezkoak izango dira
hilketa-epaiketa batean.

122
00:06:08,326 --> 00:06:12,455
Jauna, edonor zarela ere, ulertuko duzu
ezin dizkiodala grabazioak

123
00:06:12,455 --> 00:06:15,708
agindu judizialik gabeko norbaiti
erakutsi.

124
00:06:15,708 --> 00:06:20,630
Bezeriaren diskrezioa eta pribatutasuna
dira gure markaren ezaugarriak.

125
00:06:20,630 --> 00:06:22,382
Jakina, ulertzen dut.

126
00:06:22,965 --> 00:06:27,220
Publikoa eta nabaria da hotelean
jende ospetsuaren filtrazio handiak

127
00:06:27,220 --> 00:06:29,263
gertatu izan direla.

128
00:06:29,263 --> 00:06:31,891
Ulertzen dut gehiegizko arretaz jokatzea

129
00:06:31,891 --> 00:06:34,685
zuen bezeroen pribatutasunari dagokionez.

130
00:06:34,685 --> 00:06:37,772
Horrelako kontuek
kalte egiten diote hotelaren izenari.

131
00:06:37,772 --> 00:06:40,566
Adibidez, <i>escort</i> bat
zuen establezimendu finean

132
00:06:40,566 --> 00:06:43,111
egon eta gero hiltzea bezalako kontuek.

133
00:06:45,029 --> 00:06:45,905
Jauna,

134
00:06:47,490 --> 00:06:49,367
mehatxa nazazu nahi adina.

135
00:06:49,367 --> 00:06:53,454
Iradoki itzazu gauzak Interneten,
deitu TMZri. Zaildurik nago.

136
00:06:54,914 --> 00:06:57,959
Agindu judizialik gabe, grabaziorik ez.

137
00:06:58,626 --> 00:07:00,753
Ea, alde egingo duzu, faborez?

138
00:07:06,509 --> 00:07:08,928
Mila dolar ere ez dira aski izango, ezta?

139
00:07:29,031 --> 00:07:30,408
Egun on, Welton andrea.

140
00:07:31,242 --> 00:07:34,036
Hona lehen esku-hartzaileari,
Jackson poliziari,

141
00:07:34,036 --> 00:07:35,913
eman zenion txosten originala.

142
00:07:36,706 --> 00:07:38,833
Gogoratzen duzu dosierra eman izana?

143
00:07:39,333 --> 00:07:40,168
Bai, jakina.

144
00:07:40,751 --> 00:07:43,588
Eta zuk esandakoaren laburpena
idatzi zuen, ezta?

145
00:07:43,588 --> 00:07:44,755
Bai.

146
00:07:44,755 --> 00:07:47,383
Adierazpeneko inizialak zureak dira?

147
00:07:47,383 --> 00:07:48,509
Hala da.

148
00:07:48,509 --> 00:07:51,929
Ederki. Ea, Welton andrea,
irakurriko duzu txostena ozen?

149
00:07:51,929 --> 00:07:55,850
Objekzioa. Lekukoari sinesgarritasuna
kendu nahian dabil berea ez den idatziaz.

150
00:07:55,850 --> 00:07:58,269
Poliziaren txostenean inizialak jarriz,

151
00:07:58,269 --> 00:08:00,313
adierazpena bere gain hartu zuen.

152
00:08:00,313 --> 00:08:03,524
Oroipen baten grabazioa da.
Epaimahaiak entzun dezala.

153
00:08:04,400 --> 00:08:05,234
Ukatuta.

154
00:08:06,152 --> 00:08:08,279
Andrea, irakurriko duzu adierazpena?

155
00:08:10,448 --> 00:08:14,785
"Biktimak etxera
bere Mercedes E60an iritsi zela dio.

156
00:08:15,411 --> 00:08:19,165
Ateratzen ari zela, atea itxi bitartean,
30 eta 35 urte arteko

157
00:08:19,165 --> 00:08:21,334
gizon hispano bat sartu zen autoan,

158
00:08:21,334 --> 00:08:25,796
eta biktimari kanoi motzeko
errebolber beltz batez apuntatu zion.

159
00:08:27,882 --> 00:08:32,845
Lurrera bota, eta, soinurik egiten bazuen,
tiro egingo ziola esan zion.

160
00:08:35,431 --> 00:08:38,893
Altxatzeko
eta aurreko atea irekitzeko agindu zion.

161
00:08:39,393 --> 00:08:41,896
Begiak estali, eta eskuak lotu zizkion.

162
00:08:41,896 --> 00:08:43,523
Gero, etxea lapurtu zion.

163
00:08:45,942 --> 00:08:47,693
Biktimak ezin izan zuen...".

164
00:08:50,988 --> 00:08:52,573
Jarraitu, mesedez, andrea.

165
00:08:55,535 --> 00:08:59,330
"Biktimak ezin izan zuen
susmagarria zehatzago deskribatu".

166
00:08:59,330 --> 00:09:00,456
Milesker, andrea.

167
00:09:00,456 --> 00:09:04,669
Lapurrak erabilitako pistola
zehaztasun osoz deskribatu zenuen, ezta?

168
00:09:04,669 --> 00:09:08,965
Aurpegiaren kontra apuntatu zidan.
Zaude ziur, ondo ikusi nuen.

169
00:09:08,965 --> 00:09:11,842
Pistola-mota
eta kolorea deskribatu zenituen,

170
00:09:11,842 --> 00:09:13,553
baita kanoiaren luzera ere.

171
00:09:13,553 --> 00:09:14,804
Denak dira beltzak, ezta?

172
00:09:14,804 --> 00:09:16,556
Utzi galderak niri, andrea.

173
00:09:17,348 --> 00:09:20,560
Pistola deskribatu zenuen,
baina susmagarria ez.

174
00:09:21,227 --> 00:09:24,230
"Hispanoa, 30 eta 35 urte artekoa".
Besterik ez.

175
00:09:24,230 --> 00:09:27,525
Los Angelesen,
milioi erdi pertsona dira horrelakoak.

176
00:09:27,525 --> 00:09:29,151
Eta, ordu gutxiren buruan,

177
00:09:29,151 --> 00:09:33,114
nire bezeroa zirt edo zart
identifikatu zenuen argazki-sortan.

178
00:09:33,114 --> 00:09:37,827
Bera deskribatzea edo ezagutu ahal izatea
bi gauza zeharo desberdin dira.

179
00:09:37,827 --> 00:09:41,038
Argazkia ikustean,
bera zela ziur jakin nuen,

180
00:09:41,038 --> 00:09:43,249
horko hori dela dakidan bezain ziur.

181
00:09:43,874 --> 00:09:46,085
Jauna, galdera saihestu du.

182
00:09:46,085 --> 00:09:49,880
Objekzioa. Adierazpen orokorrak darabiltza
balizko galderetan.

183
00:09:49,880 --> 00:09:52,466
Kentze-mozio funsgabea da.

184
00:09:52,466 --> 00:09:54,093
Kentze-mozioa ukatzen dut.

185
00:09:54,760 --> 00:09:57,763
Hurrengo galdera, Haller jauna.
Galdera izan dadila.

186
00:09:58,681 --> 00:10:00,349
Nola ez, jauna. Mila esker.

187
00:10:01,726 --> 00:10:04,562
Welton andrea, betaurrekoak daramatzazu.

188
00:10:04,562 --> 00:10:06,981
Bazeneramatzan egun hartan?

189
00:10:06,981 --> 00:10:07,898
Ez.

190
00:10:08,941 --> 00:10:11,068
Lentillak neramatzan.

191
00:10:11,068 --> 00:10:14,113
Betaurrekoekin baino askoz hobeto
ikusten dut hala.

192
00:10:14,780 --> 00:10:16,073
Lan egiten duzu?

193
00:10:16,907 --> 00:10:19,493
Lana gure etxea zaintzeko utzi nuen.

194
00:10:19,493 --> 00:10:20,620
Etxekoandrea?

195
00:10:21,203 --> 00:10:22,913
- Bai.
- Brentwood-en?

196
00:10:22,913 --> 00:10:24,457
Han bizi naiz, bai.

197
00:10:24,457 --> 00:10:26,792
Dagoela argi, auzo ederra da.

198
00:10:26,792 --> 00:10:29,253
Baina, Brentwoodeko etxekoandrea izanik,

199
00:10:29,253 --> 00:10:33,215
ez dut nire bezeroa bezalako jende askorik
ikusten duzunik uste.

200
00:10:33,215 --> 00:10:35,509
Ilea larru-arras, aurpegi-tatuajeak.

201
00:10:35,509 --> 00:10:37,803
Gainera, une hartan izututa zeunden.

202
00:10:37,803 --> 00:10:40,056
Ez nago nahastuta, Haller jauna.

203
00:10:40,640 --> 00:10:42,475
Badakit zer iradoki nahi duzun.

204
00:10:42,475 --> 00:10:45,269
Ezagutzen dut pistola nire kontra destatu

205
00:10:45,269 --> 00:10:47,772
eta nire biziaz kezkarazi ninduen gizona.

206
00:10:47,772 --> 00:10:51,233
Bizi naizen artean
gogoratuko dut bere aurpegia.

207
00:10:51,233 --> 00:10:54,904
Zure bezeroa da, hor eserita dagoen bera.

208
00:10:57,865 --> 00:11:00,576
Jauna,
badut nire bezeroarekin kontsultatzerik?

209
00:11:00,576 --> 00:11:02,286
Motza izan dadila, jauna.

210
00:11:04,914 --> 00:11:06,499
Akabo, ezin dut maneiatu.

211
00:11:06,499 --> 00:11:08,042
Zer ostia diozu baina?

212
00:11:08,042 --> 00:11:09,210
- Lasaitu.
- Zer?

213
00:11:09,210 --> 00:11:11,462
Zeuk esan zenuen
ematxarra birrinduko zenuela!

214
00:11:11,462 --> 00:11:13,339
Aukera bat nuela esan nuen.

215
00:11:13,339 --> 00:11:14,840
Kaben dio, kabroi hori!

216
00:11:16,634 --> 00:11:17,718
Ordena!

217
00:11:18,886 --> 00:11:20,262
Ordena salan!

218
00:11:21,514 --> 00:11:23,099
- Ondo zaude?
- Ondo nago.

219
00:11:23,099 --> 00:11:24,600
Zoazte popatik hartzera!

220
00:11:25,184 --> 00:11:26,894
Ea, aski da!

221
00:11:26,894 --> 00:11:27,978
Ordena!

222
00:11:28,562 --> 00:11:29,563
Geratu hortxe.

223
00:11:38,364 --> 00:11:40,282
Abokatua, medikurik behar duzu?

224
00:11:40,282 --> 00:11:42,910
Ondo nago, jauna. Ondo nago, milesker.

225
00:11:45,913 --> 00:11:50,084
Jaun-andreok, barkamena eskatzen dizuet
ikusi behar izan duzuenagatik.

226
00:11:50,084 --> 00:11:52,837
Auzi-aretoan
ez dago biolentziarako tokirik.

227
00:11:53,963 --> 00:11:57,383
Abokatua, hurbildu, mesedez.
Jaits zaitezke, Welton andrea.

228
00:11:57,383 --> 00:11:58,467
Eskerrik asko.

229
00:12:07,268 --> 00:12:08,686
Lopez andrea, tamalez,

230
00:12:08,686 --> 00:12:11,647
Guerrero jauna
bere abokatuari oldartu zaionez,

231
00:12:11,647 --> 00:12:13,315
ezingo dugu jarraitu.

232
00:12:13,315 --> 00:12:15,401
Zer? Epailea, ezin duzu hori egin.

233
00:12:15,401 --> 00:12:16,527
Barka?

234
00:12:17,737 --> 00:12:18,738
Barkatu, jauna.

235
00:12:18,738 --> 00:12:21,824
Salatuak
auzitegia manipulatu duelako susmoa dut.

236
00:12:21,824 --> 00:12:23,993
Bazekien hala
epaiketa baliogabea izango zela.

237
00:12:23,993 --> 00:12:26,078
Salaketa guztiz funsgabea da hori.

238
00:12:26,078 --> 00:12:28,956
Eta zertarako?
Beste epaiketa bat egon daiteke.

239
00:12:28,956 --> 00:12:31,083
- Ai ene.
- Aizue, nahikoa da.

240
00:12:32,418 --> 00:12:34,545
Lopez andrea, ulertzen dizut,

241
00:12:34,545 --> 00:12:36,672
baina objekzioa ukatu behar dizut.

242
00:12:37,590 --> 00:12:39,675
Salatuak abokatuari eraso egin dio.

243
00:12:39,675 --> 00:12:42,970
Hau da, abokatuak joera alderdikoia
izango luke akusatuaren kontra.

244
00:12:42,970 --> 00:12:44,930
Haller jaunak esan bezala,

245
00:12:44,930 --> 00:12:48,309
fiskaltzak kasuari
lehenbailehen berrekiteko aukera du.

246
00:12:48,309 --> 00:12:50,644
Eraso karguekin, nahi izanez gero.

247
00:12:50,644 --> 00:12:52,772
Honako hau epaiketa baliogabea da.

248
00:13:07,036 --> 00:13:09,205
Zinez, Haller? Berriz ere?

249
00:13:09,872 --> 00:13:12,541
- Beti gertatzen zaizu zerbait.
- Zer, hau?

250
00:13:12,541 --> 00:13:14,502
Ez da ezer. Zaildu egingo nau.

251
00:13:15,878 --> 00:13:19,298
Zergatik jo nahi zaitu aurpegian
hainbeste jendek?

252
00:13:19,298 --> 00:13:22,009
Zer egingo diot?
Emozio biziak pizten ditut.

253
00:13:22,009 --> 00:13:24,094
Ikusmolde bat da, bai.

254
00:13:24,094 --> 00:13:26,096
Abokatu, ez izan hain zorrotza.

255
00:13:26,096 --> 00:13:30,351
Egun txarra izan dut, bai?
Pare bat egun txar izan ditut jarraian.

256
00:13:31,393 --> 00:13:33,938
Badakizu
zer sekretu dudan horrelakoetarako?

257
00:13:34,855 --> 00:13:35,689
Janari atsegina.

258
00:13:36,690 --> 00:13:39,693
Bale, orain bat egin dugu.
Zein duzu gustukoen?

259
00:13:41,028 --> 00:13:42,404
Cole's-ekoa, ziur aski.

260
00:13:42,905 --> 00:13:46,826
Negroni batek eta <i>French dip</i> bokata batek
edozer konpontzen dute.

261
00:13:47,618 --> 00:13:51,705
Cole's, e? Horra joan zinen
Lisa Trammellen kasuan nik irabazi ostean?

262
00:13:51,705 --> 00:13:52,873
Agur, Haller.

263
00:14:11,725 --> 00:14:14,812
- Jode, Haller jauna, zer gertatu da?
- Lasai, Eddie.

264
00:14:14,812 --> 00:14:19,191
Laneko arriskuak. Baina soldata
autoan jantzi bat izateko adinekoa da.

265
00:14:20,776 --> 00:14:23,070
- Nora, <i>jefe</i>?
- Cedars ospitalera.

266
00:14:23,070 --> 00:14:24,029
Ondo zaude?

267
00:14:24,029 --> 00:14:26,532
Lagun bat jasotzeko da. Berandu nabil.

268
00:14:42,673 --> 00:14:44,091
- Aupa, gazte.
- Aupa.

269
00:14:45,467 --> 00:14:46,468
Gidari berria?

270
00:14:47,219 --> 00:14:50,264
Istorio luzea da.
Eddie, Legal da. Legal, Eddie.

271
00:14:50,264 --> 00:14:52,099
- Plazera da.
- Zer moduz?

272
00:14:52,099 --> 00:14:55,686
Ondo nago,
baina umeek nirekin hitz egin nahi dute.

273
00:14:56,270 --> 00:15:00,566
Badakit horrek zer esan nahi duen.
Zentroren batean sartu nahi naute.

274
00:15:02,234 --> 00:15:05,195
Tira, utz ditzagun kontu apalgarriak.

275
00:15:05,195 --> 00:15:09,074
Zer moduz kasua gaur?
Bandera odoltsuaren jokaldia baliatu duzu?

276
00:15:09,074 --> 00:15:10,701
Bai. Primeran atera da.

277
00:15:12,244 --> 00:15:15,331
Ai ene. Hori garai batekoa da, gero.

278
00:15:15,331 --> 00:15:18,709
Lepoa egingo nuke hemen ez dagoela

279
00:15:18,709 --> 00:15:21,378
jokaldi horren berri duen epailerik.

280
00:15:22,922 --> 00:15:24,131
- Ondo?
- Bai.

281
00:15:24,131 --> 00:15:25,215
- Ea.
- Milesker.

282
00:15:25,883 --> 00:15:26,967
Eskerrik asko.

283
00:15:30,679 --> 00:15:34,600
- Zenbat odol-kapsula izan dira?
- Baliogabetzeko, bakarra.

284
00:15:35,601 --> 00:15:38,020
Ordezko bat ere banuen, badaezpada ere.

285
00:15:38,020 --> 00:15:42,650
Orain, lekukoak
salatuaren jokabide bortitza ikusi duenez,

286
00:15:42,650 --> 00:15:45,235
ez da berriz auzi-gelan azalduko.

287
00:15:45,736 --> 00:15:49,156
Tratu bat egingo dute.
Hamabost urte beharrean, bost.

288
00:15:49,156 --> 00:15:51,283
Joko honetan, hori garaipena da.

289
00:15:51,283 --> 00:15:53,911
Bai, baina tipoak gogor jotzen du, gero.

290
00:15:53,911 --> 00:15:55,204
Hori da alde txarra.

291
00:15:56,705 --> 00:15:59,792
Eddie, Lincolnean entzundakoa
Lincolnean geratzen da.

292
00:16:00,376 --> 00:16:01,418
Beti, jauna.

293
00:16:02,002 --> 00:16:04,880
Hori ba, gangsterren jokabidea da hori.

294
00:16:04,880 --> 00:16:09,259
Gaizkileak ordezkatzeko,
batzuetan gaizkilea izan behar da.

295
00:16:09,259 --> 00:16:13,514
Hau azkenengoa izan da, Guerrero
bezalako norbaiten alde batez ere.

296
00:16:14,181 --> 00:16:16,976
Legal,
kasu honen eta bestearen artean, ene...

297
00:16:16,976 --> 00:16:19,228
Hilketa-kasua? Zer moduz hori?

298
00:16:19,979 --> 00:16:24,650
Erdipurdi. Kargu-irakurketa geroratu nuen,
bezeroak ospitalean amaitu zuen eta.

299
00:16:25,275 --> 00:16:28,445
Eta norbait etxean sartu zitzaidan.

300
00:16:29,029 --> 00:16:31,281
Hector Moya izan zelakoan nago.

301
00:16:31,865 --> 00:16:34,493
Gazte, hori ez dago ondo. Zer egingo duzu?

302
00:16:34,493 --> 00:16:36,829
Zer egingo dut ba? Neurriak hartu?

303
00:16:38,288 --> 00:16:41,417
Ematen du norbaitek
ez duela kasua iker dezadan nahi.

304
00:16:41,417 --> 00:16:42,876
Ene, horixe ba!

305
00:16:43,460 --> 00:16:45,754
Mickey, kontuz ibili behar duzu.

306
00:16:45,754 --> 00:16:49,425
Lapur baten alde
bandera-odoltsua ateratzea gauza bat da,

307
00:16:49,425 --> 00:16:52,428
baina kartelaren kontua ez da txantxa.

308
00:16:52,428 --> 00:16:53,887
Edonori erasotzeko gai dira.

309
00:16:54,513 --> 00:16:58,100
Orain bakarrik bizi bazara ere,
oraindik baduzu

310
00:16:58,100 --> 00:17:00,728
norengatik bizi. Ez ezazu kontrakoa uste.

311
00:17:22,916 --> 00:17:24,501
Marketin-aurrekontu estua dudanez,

312
00:17:24,501 --> 00:17:28,005
nire estudioa
TikTok-eko bideo honez biralizatuko dut.

313
00:17:28,005 --> 00:17:32,051
Zaintiratua izan dut belaunpeko tendoian
ikuste hutsaz. Zu bai zu!

314
00:17:32,051 --> 00:17:33,218
Gure zabaltza ote?

315
00:17:33,218 --> 00:17:36,430
Bai.
Goizaldeko bostetan egin behar izan nuen.

316
00:17:37,014 --> 00:17:39,058
- Esfortzua dut bide.
- Egun on.

317
00:17:39,058 --> 00:17:40,434
- Hepa.
- Hepa, Mick.

318
00:17:40,434 --> 00:17:41,477
Ezer baliagarririk?

319
00:17:41,477 --> 00:17:45,564
Segun eta zer jakin nahi duzun.
Hasiko gara bezeroekin?

320
00:17:48,525 --> 00:17:49,401
Bale.

321
00:17:50,611 --> 00:17:51,779
Brad Nelson.

322
00:17:52,362 --> 00:17:55,240
{\an8}Hilketa-gauean,
Glory harekin bildu zen lehenik.

323
00:17:55,240 --> 00:17:57,451
{\an8}Bizimoduko emakumeak kontratatzeko orduan,

324
00:17:57,451 --> 00:17:59,870
jendeak izen faltsuak erabili ohi ditu,

325
00:17:59,870 --> 00:18:01,914
baina aise asmatu dugu

326
00:18:01,914 --> 00:18:05,793
{\an8}gela Des Moines-eko
Brad Parsons delakoak erreserbatu zuela.

327
00:18:05,793 --> 00:18:08,378
Jendea ez da originala izen faltsuekin.

328
00:18:08,378 --> 00:18:11,256
Sormena ez da Braden indarguneetako bat.

329
00:18:11,256 --> 00:18:14,426
Nekazaritza-enpresa baten
kudeaketa-aholkularia da.

330
00:18:14,426 --> 00:18:17,513
Gauez hegaldi bat zuen.
Horregatik geratu ziren goiz.

331
00:18:17,513 --> 00:18:20,099
Airelineak
hegaldian izan zela baieztatu du.

332
00:18:20,099 --> 00:18:23,685
{\an8}Parsons andre fidakorrarengana itzultzeko,
argi dago.

333
00:18:23,685 --> 00:18:25,145
Baina bigarren bezeroa?

334
00:18:25,646 --> 00:18:27,397
Daniel Price. Mamu hutsa da.

335
00:18:27,397 --> 00:18:31,652
{\an8}Gau hartan, Rooseveltean ez zen
izen horrekin gelarik erreserbatu.

336
00:18:31,652 --> 00:18:35,572
Berak dioenez, 837 gelan geratu zen.
Gau hartan, gela hori hutsik egon zen.

337
00:18:35,572 --> 00:18:38,951
Julianek tipoari deitu omen zion.
Gela horretan zegoen.

338
00:18:38,951 --> 00:18:40,244
Ofizialki ez.

339
00:18:40,828 --> 00:18:42,538
Eta, imajinatzen nuen bezala,

340
00:18:42,538 --> 00:18:45,290
{\an8}ezin izan nuen segurtasun-grabazioa lortu.

341
00:18:46,291 --> 00:18:49,795
- Agindu judiziala lortu beharko.
- Utz dezagun geroko.

342
00:18:49,795 --> 00:18:53,090
Aurrean zer dudan jakin arte,
ez dut inor jakinaren gainean jarri nahi.

343
00:18:53,632 --> 00:18:56,093
Kargu-irakurketa gaur egin ahalko dugu?

344
00:18:56,093 --> 00:19:00,931
Bai. Julian ospitaletik irten da.
Espetxekoek autobusean dela esan digute.

345
00:19:00,931 --> 00:19:04,977
Ederki. Fiskal berria dagoela esan duzu.
Riverside-koa da?

346
00:19:04,977 --> 00:19:07,396
Bai, William Forsythe deitzen da.

347
00:19:07,396 --> 00:19:11,108
Berde dagoelakoan nago.
Apelazio kontuak egin ditu gehienbat.

348
00:19:11,108 --> 00:19:12,025
Apelazioak?

349
00:19:12,025 --> 00:19:15,112
Zorte ona badugu,
ez du auzi-gelan mugitzen jakingo.

350
00:19:15,112 --> 00:19:16,363
Ea arrazoi duzun.

351
00:19:16,363 --> 00:19:19,241
Julian fidantzapean atera behar duzu, nahitaez.

352
00:19:20,075 --> 00:19:23,620
Zorionez, berak eta Davidek
badute fidantzarako adina diru.

353
00:19:24,121 --> 00:19:26,790
Bezero izan genuen chef batek ez bezala.

354
00:19:27,749 --> 00:19:29,376
Bale ba, auzitegira noa.

355
00:19:29,376 --> 00:19:32,796
Bazatoz, edo hemen geratuko zara,
txisteak botatzen?

356
00:19:32,796 --> 00:19:33,922
Bale, banoa.

357
00:19:36,425 --> 00:19:37,467
Zorte on.

358
00:19:38,802 --> 00:19:42,598
Aizu,
segurtasun-grabazioa zein hoteletakoa zen?

359
00:19:42,598 --> 00:19:44,141
Rooseveltekoa. Zergatik?

360
00:19:44,808 --> 00:19:46,185
Zerbait otu zait.

361
00:19:47,936 --> 00:19:49,688
Ados. Fidantza onartzen dut.

362
00:19:49,688 --> 00:19:55,402
Aurretiko ikustaldia hileko 16an
izango da, 914 departamentuan.

363
00:19:56,278 --> 00:19:58,780
- Horra fiskala.
- Beste ezer ez badago...

364
00:19:59,323 --> 00:20:00,240
Ai ene.

365
00:20:00,240 --> 00:20:02,492
Oso ondo, abokatua. Mila esker.

366
00:20:03,785 --> 00:20:05,162
Ea, hurrengo kasua.

367
00:20:05,162 --> 00:20:06,914
Mickey Haller.

368
00:20:06,914 --> 00:20:08,540
William Forsythe.

369
00:20:08,540 --> 00:20:12,669
Fan hutsa emango badut ere,
esan, esango dizut: ohorea da.

370
00:20:12,669 --> 00:20:16,673
Nire lehen kasu handia Los Angelesen,
eta zure kontra izango da.

371
00:20:17,299 --> 00:20:19,134
Sekulako erreputazioa duzu.

372
00:20:19,134 --> 00:20:21,762
Neure burua lotsagarri ez uzten
saiatuko naiz. Milesker.

373
00:20:21,762 --> 00:20:22,679
Bai.

374
00:20:23,180 --> 00:20:25,390
Aizu, begira, zerbait esango dizut:

375
00:20:26,058 --> 00:20:29,311
ni ez naiz oso aurkari gatazkatsua.
Ez da nire estiloa.

376
00:20:29,311 --> 00:20:31,313
Biok dugu lan bat.

377
00:20:31,313 --> 00:20:34,816
Horrek ez du gizabidez jokatu ezin dugunik
esan nahi, ezta?

378
00:20:34,816 --> 00:20:37,236
Jakina. Guztiz ados nago.

379
00:20:38,195 --> 00:20:39,071
Primeran.

380
00:20:41,114 --> 00:20:43,492
- Tira, zorte on.
- Berdin.

381
00:20:43,492 --> 00:20:44,701
Bai, eskerrik asko.

382
00:20:48,163 --> 00:20:50,582
Erotu egin naiz, edo zorte ona izan dugu?

383
00:20:51,166 --> 00:20:53,835
Lehenengo zatiaren erantzuna
beti da baiezkoa.

384
00:20:54,628 --> 00:20:56,380
Bigarren zatia dela eta, ez nago ziur.

385
00:20:56,380 --> 00:21:00,592
7-6-1-2-7.
Fiskaltza Julian La Cosseren kontra.

386
00:21:00,592 --> 00:21:02,761
William Forsythe fiskaltzan, jauna.

387
00:21:02,761 --> 00:21:04,805
Mickey Haller akusatuaren alde.

388
00:21:04,805 --> 00:21:07,140
Uko egingo diozue
kargu-irakurketa formalari?

389
00:21:07,140 --> 00:21:09,768
Uko egingo diogu,
baita eskubideen adierazpenari ere.

390
00:21:09,768 --> 00:21:12,521
Ez-errudun
aldarrikatzen gara karguen aurrean.

391
00:21:12,521 --> 00:21:14,564
Fidantza-eskaria egin nahi dugu.

392
00:21:14,564 --> 00:21:15,732
Aurrera.

393
00:21:15,732 --> 00:21:18,026
Nire bezeroak ez du aurrekaririk.

394
00:21:18,026 --> 00:21:21,655
Inoiz ez dute atxilotu.
Harreman sendo bat du aspalditik.

395
00:21:21,655 --> 00:21:24,950
Enpresa txiki baten jabea da,
bere bikotearekin batera.

396
00:21:24,950 --> 00:21:26,743
Komunitatean erroturik daude.

397
00:21:26,743 --> 00:21:29,788
Ez du ihesik egingo.
Zaintza onartuko genuke.

398
00:21:29,788 --> 00:21:31,790
Eta, izan duen izualdi medikoa ikusita,

399
00:21:31,790 --> 00:21:35,669
luzaroago giltzapeturik egotea
osasun-arrisku nabarmena da.

400
00:21:35,669 --> 00:21:37,754
Fidantzaren kopuruari dagokionez,

401
00:21:37,754 --> 00:21:39,423
fiskalarekin adostuko nuke

402
00:21:39,423 --> 00:21:44,594
zuri proposatzeko kantitatea. Finean,
ez dugu zertan aurkari gatazkatsuak izan.

403
00:21:44,594 --> 00:21:45,679
Forsythe jauna?

404
00:21:45,679 --> 00:21:47,055
Bai, andrea.

405
00:21:47,556 --> 00:21:50,100
Emango didazu unetxo bat, mesedez?

406
00:21:50,100 --> 00:21:51,268
Eskerrik asko.

407
00:21:54,313 --> 00:21:55,188
Hortxe.

408
00:21:58,650 --> 00:22:02,321
Pozik onartuko nuke
Haller jaunaren mozioa, baina, tamalez,

409
00:22:02,321 --> 00:22:06,783
fiskaltzak kasu honetan
tinko egingo dio kontra ezein fidantzari.

410
00:22:06,783 --> 00:22:10,370
Egoera azterturik,
ebatzitako kontua da jada.

411
00:22:10,954 --> 00:22:11,997
Egoera?

412
00:22:11,997 --> 00:22:16,209
Bai. Fiskaltzak karguak zuzenduko ditu.
Inguruabar berezien alegazioa

413
00:22:16,209 --> 00:22:19,546
aurkeztuko dugu,
zigor-kodeko 190 atalaren gerizpean.

414
00:22:19,546 --> 00:22:24,176
Hilketan gailu su-eragile bat
erabiltzeari dagokion atalaren gerizpean.

415
00:22:24,176 --> 00:22:26,303
Zeri buruz ari zara baina?

416
00:22:26,303 --> 00:22:29,514
Frogek erakutsiko dute
nola bezeroak gailua

417
00:22:29,514 --> 00:22:32,392
biktimaren pisuari su emateko
baliatu zuen,

418
00:22:32,392 --> 00:22:34,394
aztarnak ezabatzeko ziur aski.

419
00:22:34,394 --> 00:22:36,521
Hori egia balitz ere, hutsala litzateke.

420
00:22:36,521 --> 00:22:39,816
Esandako hori gailua hilketa-arma
izan balitz baino ez da baliozkoa.

421
00:22:40,400 --> 00:22:42,611
Haller jaunak arrazoi du, jakina.

422
00:22:42,611 --> 00:22:47,199
Hona behin betiko autopsia-txostena.

423
00:22:47,199 --> 00:22:51,745
Ikusiko duzuenez, biktimak
hioide-hezurra hautsirik zuen. Hori

424
00:22:51,745 --> 00:22:53,372
itotze-seinalea da.

425
00:22:53,372 --> 00:22:56,291
Baina forentseak zera adierazi du:

426
00:22:56,291 --> 00:23:00,712
biktimak, hiltzean, biriketan kea zuen.

427
00:23:00,712 --> 00:23:04,299
Hau da, ez zen ito zutelako hil,

428
00:23:04,299 --> 00:23:07,469
baizik eta gerora kea inhalatu zuelako.

429
00:23:08,303 --> 00:23:11,431
Bizirik zegoen,
sutearen keak hil zuen arte.

430
00:23:11,431 --> 00:23:15,352
Andrea, ez dugu
orain arte txosten honen kopiarik jaso.

431
00:23:15,352 --> 00:23:17,229
Lehenago entregatuko genukeen,

432
00:23:17,229 --> 00:23:20,982
baina abokatuak fidantzaren gaiari
heldu dio hasi eta berehala.

433
00:23:20,982 --> 00:23:25,237
Guk geuk
gaur goizean jaso dugu txosten hau.

434
00:23:25,237 --> 00:23:30,534
Eta, dena dela, gailu su-eragilea
poliziaren dosierrean ere azaltzen da.

435
00:23:30,534 --> 00:23:33,078
Guk ez dugu hori ere jaso.

436
00:23:33,078 --> 00:23:35,122
Ez? Hanka-sartze bat izango zen.

437
00:23:41,628 --> 00:23:42,921
Barkatu, andrea.

438
00:23:42,921 --> 00:23:44,881
Aizu, zer esan nahi du horrek?

439
00:23:44,881 --> 00:23:46,550
Zaude, segundo bat.

440
00:23:50,053 --> 00:23:52,472
Haller jauna, ez dut beste aukerarik.

441
00:23:52,472 --> 00:23:56,935
Horrelako salaketa larrietan,
abokatuak aparteko alegaturik egin ezean,

442
00:23:56,935 --> 00:23:58,562
ezin da fidantzarik egon.

443
00:23:58,562 --> 00:24:00,856
Eta ez da aparteko alegaturik izan.

444
00:24:00,856 --> 00:24:02,983
Andrea, mozioa ezereztu nahi dugu,

445
00:24:02,983 --> 00:24:06,153
fidantzaren auziari
aurrerago heldu ahal izateko.

446
00:24:06,153 --> 00:24:09,239
Ados. Akusatuak
zaintzapean jarraituko du oraingoz.

447
00:24:09,865 --> 00:24:12,200
Aurretiko ikustaldia

448
00:24:12,200 --> 00:24:15,370
datorren hileko 22an izango da,

449
00:24:15,912 --> 00:24:18,832
Batista epailearen eskutik.
Ondo datorkizue?

450
00:24:18,832 --> 00:24:20,167
Bai, andrea.

451
00:24:21,293 --> 00:24:23,003
Bai, andrea. Oso ondo.

452
00:24:23,003 --> 00:24:25,589
Zaude, zer ostia? Espetxean geratuko naiz?

453
00:24:25,589 --> 00:24:28,258
- Orain ez.
- Besterik ez baduzue...

454
00:24:28,258 --> 00:24:29,843
Ez, andrea. Mila esker.

455
00:24:30,510 --> 00:24:32,721
Isilik. Bihar hitz egingo dugu.

456
00:24:32,721 --> 00:24:34,681
Eutsi hor, aditu?

457
00:24:35,265 --> 00:24:37,684
Julian, lasai. Ondo aterako da dena.

458
00:24:37,684 --> 00:24:39,436
Ez, utzi joaten!

459
00:24:48,195 --> 00:24:51,323
Berdea? Bai, zera.
Riversidetik etorri berria, e?

460
00:24:51,323 --> 00:24:53,241
Marrazoa da, piztia izugarria.

461
00:24:53,241 --> 00:24:56,536
Ezti plantak egiten ditu,
hortzak zorroztu bitartean.

462
00:24:56,536 --> 00:25:01,249
Ukabilkada bat emango diozu. Marrazoei
hala egiten zaie aurre. Edo hartzei ote?

463
00:25:01,249 --> 00:25:02,709
- Joan behar dut.
- Nora?

464
00:25:02,709 --> 00:25:05,504
Moyaren espedientea
lor nezakeela esan nizun, gogoratzen?

465
00:25:05,504 --> 00:25:06,838
Bai.

466
00:25:06,838 --> 00:25:09,424
Ba arratsa libre eman behar didazu,
spa batera joateko.

467
00:25:09,424 --> 00:25:11,927
- Zer?
- Esan baietz. Erreserbatu dut ja.

468
00:25:13,136 --> 00:25:15,805
- Ez dut jakin nahi.
- Ez, ez horixe.

469
00:25:18,892 --> 00:25:20,310
Nola egiten da hau?

470
00:25:20,310 --> 00:25:21,311
Zer?

471
00:25:23,063 --> 00:25:27,025
Maite duen pertsona kartzelan egonda,
norbait hobeto sentiarazi.

472
00:25:28,527 --> 00:25:31,446
Beste hamaika gauza txar ere
gertatzen dira.

473
00:25:32,280 --> 00:25:34,282
Fakultatean ez dizute hori irakasten.

474
00:25:34,824 --> 00:25:35,825
Ez ba.

475
00:25:36,952 --> 00:25:38,370
Zoaz. Neure kontura.

476
00:25:39,037 --> 00:25:40,789
- Ziur zaude?
- Bai.

477
00:25:40,789 --> 00:25:41,748
Eskerrik asko.

478
00:25:42,249 --> 00:25:43,208
Zorte on.

479
00:25:54,094 --> 00:25:57,430
David, sentitzen dut.
Ez da nahi genuen bezala atera.

480
00:26:03,270 --> 00:26:08,441
Goizean, Julian ikustera joan naiz. Ez dit
begietara begiratu ere egin. Ezin izan du.

481
00:26:10,569 --> 00:26:11,903
Zerbait ezkutatzen du.

482
00:26:12,487 --> 00:26:13,446
Zerbait txarra.

483
00:26:14,739 --> 00:26:15,740
Ondo dakit hori.

484
00:26:17,409 --> 00:26:19,661
Ez dut zer jasaten ari den
pentsatu ere egin nahi.

485
00:26:21,162 --> 00:26:22,581
Dei batzuk egingo ditut.

486
00:26:22,581 --> 00:26:25,875
Ea ziega seguruago batera
eraman dezaten lortzen dudan,

487
00:26:25,875 --> 00:26:27,377
babestuago egongo dadin.

488
00:26:28,253 --> 00:26:29,379
Eskerrik asko.

489
00:26:30,755 --> 00:26:32,716
Stacy Campbellekin hitz egin dut.

490
00:26:33,300 --> 00:26:35,844
Juliani Giselle aurkeztu zion emakumea da.

491
00:26:36,344 --> 00:26:39,931
Edo Glory. Bere izena zeinahi ere den.

492
00:26:40,807 --> 00:26:42,559
Harekin hitz egin nahi ei zenuen.

493
00:26:43,143 --> 00:26:43,977
Tori.

494
00:26:46,688 --> 00:26:47,897
Starry Eyed Stacy.

495
00:26:47,897 --> 00:26:50,817
Bai, orain estilo hippy <i>new-age</i> a du.

496
00:26:50,817 --> 00:26:54,237
Ikuskizunaren zati da.
Ez da zure bulegora joango baina.

497
00:26:54,237 --> 00:26:57,824
Probetxuzkoa izan dadin nahi baduzu,
gonbidatu afaltzera.

498
00:26:58,325 --> 00:27:00,577
Ez dadila merkea izan. Bestela, akabo.

499
00:27:00,577 --> 00:27:01,578
Konforme.

500
00:27:05,081 --> 00:27:06,791
Ez dizut gezurrik esan nahi.

501
00:27:06,791 --> 00:27:08,251
Badut Julian mugitzea,

502
00:27:08,251 --> 00:27:12,172
baina erronkarik handiena
ez da espetxean gertatuko dena,

503
00:27:12,172 --> 00:27:15,342
baizik eta han egotea, zugandik urrun.

504
00:27:15,342 --> 00:27:17,636
Bizkor jokatuko dugu. Atzerapenik ez.

505
00:27:17,636 --> 00:27:21,765
Zenbat eta azkarrago irabazi,
hainbat eta azkarrago etxeratuko dugu.

506
00:27:23,475 --> 00:27:25,143
Irabazten baldin badugu.

507
00:27:39,032 --> 00:27:41,993
Hainbeste denbora igaro da
Culhane-ren klaseetatik?

508
00:27:43,036 --> 00:27:44,079
Culhane arraioa.

509
00:27:44,663 --> 00:27:47,499
Lehenengoz deitu zidan
unearen inguruko amesgaitzak ditut.

510
00:27:48,083 --> 00:27:51,169
<i>Zapata enpresa internazionala
versus Washington.</i>

511
00:27:52,212 --> 00:27:55,173
"Jurisdikzio pertsonala konstituzionala da

512
00:27:55,173 --> 00:27:58,385
salatuak
auzi-estatuarekin kontaktu minimoa badu".

513
00:27:58,385 --> 00:28:02,013
Klasearen ostean, oka egin nuen.
Milesker iletik eusteagatik.

514
00:28:02,514 --> 00:28:06,309
Nola ez.
Lehen urtean, traumak batu egin gintuen.

515
00:28:06,309 --> 00:28:08,603
Zurekin soilik hitz egin nezakeen.

516
00:28:08,603 --> 00:28:10,605
Beti esaten genuen elkar zainduko genuela.

517
00:28:10,605 --> 00:28:14,943
Eta gogoratzen dut azterketen ostean
spara joatea gustuko zenuela, beraz...

518
00:28:16,111 --> 00:28:19,864
Zertan ibili zara? Abokatu harentzat
egiten duzu lan oraindik?

519
00:28:21,408 --> 00:28:25,704
- Ez zineten ezkonduta egon?
- Oso istorio luzea da.

520
00:28:25,704 --> 00:28:28,748
Alde ona da
beharbada bazkide egingo nauela

521
00:28:28,748 --> 00:28:32,293
proba gainditzen dudanean.
Proba gainditzen badut.

522
00:28:32,877 --> 00:28:35,171
Eta berriz ezkondu nintzen.

523
00:28:35,171 --> 00:28:36,673
Zorionak!

524
00:28:37,173 --> 00:28:40,844
Beste istorio luze bat.
Gure ikertzaileetako bat da.

525
00:28:41,344 --> 00:28:43,555
Zure zoriontasunak baino ez du axola.

526
00:28:43,555 --> 00:28:45,265
Amen, bai horixe.

527
00:28:46,766 --> 00:28:48,935
Eta zu zer?

528
00:28:48,935 --> 00:28:52,272
Epaile federal baten administratzailea
zara, ezta?

529
00:28:52,272 --> 00:28:54,190
Bai, Pasadenan jarraitzen dut.

530
00:28:54,774 --> 00:28:56,943
Pasadena. Hara.

531
00:28:57,652 --> 00:29:01,072
Bai, zorte ona izan dut. Eguna
biltzar judizial bat dela eta dut libre.

532
00:29:01,573 --> 00:29:02,615
Zorionekoa zu.

533
00:29:03,450 --> 00:29:06,494
Aizu, ez duzunez lanera itzuli behar,

534
00:29:06,494 --> 00:29:09,581
joango gara
betiko toki hartako <i>happy hour</i> era?

535
00:29:10,498 --> 00:29:12,792
<i>Soju</i> mugagabea duen toki hartara?

536
00:29:13,293 --> 00:29:16,963
<i>Soju</i> a, bai. Neure kontura.

537
00:29:19,299 --> 00:29:21,384
Aterako gara? Beroak jota nago.

538
00:29:26,890 --> 00:29:30,727
Eder-eder zaude.
Hamabi pausoko programa gogotik bete duzu.

539
00:29:30,727 --> 00:29:32,645
Milesker. Lanpetuta egon naiz.

540
00:29:32,645 --> 00:29:35,690
Estudio bat ireki dut:
"Letts dantza-eskola".

541
00:29:35,690 --> 00:29:37,275
Jarrai iezaguzu TikToken.

542
00:29:37,275 --> 00:29:39,611
Eskola? Dotorea, gero.

543
00:29:40,111 --> 00:29:42,781
Ez. Negozio bat izatea
uste baino latzagoa da.

544
00:29:42,781 --> 00:29:46,075
Abokatu-langelan jarraitzen dut,
sos batzuk ateratzeko.

545
00:29:46,075 --> 00:29:48,870
Egin beharrekoa egin beharko, ezta?

546
00:29:48,870 --> 00:29:51,122
Horrexegatik geratu naiz zurekin.

547
00:29:51,831 --> 00:29:55,376
Informazio bila nabil, kasu baterako.
Lagunduko didazu akaso.

548
00:29:56,377 --> 00:29:57,629
Nolako informazioa?

549
00:29:58,421 --> 00:30:00,590
Ezagutzen duzu inor Rooseveltean?

550
00:30:00,590 --> 00:30:03,760
Egiaztatu gabeko ospetsu batzuen kontuak
argitaratu izan dituzu han.

551
00:30:03,760 --> 00:30:05,178
Iturri bat duzu ausaz.

552
00:30:05,178 --> 00:30:06,346
Lagunduko dizut agian.

553
00:30:07,347 --> 00:30:09,891
Oso etsita zaude sos horiek irabazteko?

554
00:30:10,809 --> 00:30:12,060
Informatu egin naiz.

555
00:30:12,060 --> 00:30:14,270
Ez zaude edozein abokatu-langelan.

556
00:30:14,270 --> 00:30:17,315
Lincoln abokatuarentzat egiten duzu lan.

557
00:30:17,315 --> 00:30:19,067
- Zer esan nahi duzu?
- Zer?

558
00:30:19,067 --> 00:30:20,610
Argiago esan behar dut?

559
00:30:20,610 --> 00:30:23,780
Kontatu
zure nagusi ospetsuaren txutxu-mutxuak.

560
00:30:23,780 --> 00:30:26,866
Bere azken bezeroarekin
oheratzen zelako zurrumurrua dago.

561
00:30:28,117 --> 00:30:31,663
- Material ona litzateke.
- Ez dut informaziorik trukatuko.

562
00:30:31,663 --> 00:30:36,167
Hamabi pausoetako bat norberaren morala
beldurrik gabe aztertzea da.

563
00:30:36,167 --> 00:30:39,462
Horrelakokeriak lehen egiten nituen,
baina orain ez.

564
00:30:39,462 --> 00:30:42,507
Ondo dago,
baina horrek ez du alokairua ordaintzen.

565
00:30:43,091 --> 00:30:46,261
Niretzako ezer ez baduzu,
ez dut ezer zuretzat.

566
00:30:47,428 --> 00:30:48,555
Milesker teagatik.

567
00:30:48,555 --> 00:30:50,932
Imajinatzen nuen
horrela erantzungo zenuela.

568
00:30:50,932 --> 00:30:54,894
Beharbada zure nagusiari
nire dantza-kideen xuxurlen truk

569
00:30:54,894 --> 00:30:57,772
Oxikodona ematen zenidala esango diot.

570
00:30:57,772 --> 00:31:00,441
Hala, egindako okerrak arteztuko nituzke.

571
00:31:00,441 --> 00:31:02,443
Harri batez, bi kolpe.

572
00:31:05,655 --> 00:31:07,073
Mezuak gordeta dauzkat.

573
00:31:18,835 --> 00:31:20,503
Ez galdetu nola lortu dudan.

574
00:31:22,547 --> 00:31:25,592
Bridgette horrek ondo eusten dio <i>sojua</i> ri.

575
00:31:25,592 --> 00:31:26,551
Hepa.

576
00:31:36,019 --> 00:31:37,979
Egin ezazu siesta, txiki.

577
00:31:37,979 --> 00:31:40,023
Ezin dut. Lana dut!

578
00:31:43,109 --> 00:31:44,903
Badago kaferik sukaldean?

579
00:31:45,612 --> 00:31:46,696
Ekarriko dizut.

580
00:32:14,349 --> 00:32:15,600
Ongi etorri Nobu-ra.

581
00:32:15,600 --> 00:32:17,894
Gaurkoan, sekulako eskaintza dugu.

582
00:32:17,894 --> 00:32:22,273
A5 <i>toban-yaki</i> Wagyu japoniarra.
Gaur goizean ekarri dute Kyushu-tik.

583
00:32:22,273 --> 00:32:24,817
Hogeita hamar gramoko, 40 dolar.
Ehun gramo gutxienez.

584
00:32:26,194 --> 00:32:29,405
Niretzat, atun-bilkaria
eta karramarro-takoa. Milesker.

585
00:32:30,740 --> 00:32:31,991
Nik Wagyua.

586
00:32:32,825 --> 00:32:34,953
Erre arina, mesedez.

587
00:32:35,453 --> 00:32:36,955
Berrehun gramo.

588
00:32:37,747 --> 00:32:40,541
Baduzue itsaski-dorre berezia oraindik?

589
00:32:40,541 --> 00:32:42,710
Bai. Kabiarrarekin?

590
00:32:42,710 --> 00:32:45,213
Jakina. Ardoen karta ikusi nahi nuke.

591
00:32:45,213 --> 00:32:46,381
Nola ez.

592
00:32:48,174 --> 00:32:49,133
LORNA
MUGIKORRA

593
00:32:49,133 --> 00:32:50,134
Barkatu.

594
00:32:54,722 --> 00:32:57,100
- Lorna?
- <i>Nor da laguntzaile legalik onena?</i>

595
00:32:57,100 --> 00:32:59,894
Ni. Moyaren espediente judizialak dauzkat.

596
00:32:59,894 --> 00:33:02,397
- Eta spa, zer?
- <i>Arrazoi zenuen.</i>

597
00:33:02,397 --> 00:33:05,817
Federalak arduratu ziren kasuaz,
ohiz kanpoko agindu batean oinarriturik.

598
00:33:05,817 --> 00:33:06,943
Banekien.

599
00:33:06,943 --> 00:33:10,154
Kilo bat kokaina baino gutxiago zeukan,
eta ez zuen aurrekaririk.

600
00:33:10,154 --> 00:33:11,531
Arau federalak dira baina.

601
00:33:11,531 --> 00:33:13,741
- Bost urte gutxienez.
- <i>Horra koska.</i>

602
00:33:13,741 --> 00:33:15,576
Arma-larrigarri bat egon zen.

603
00:33:15,576 --> 00:33:18,246
Erregistratu gabeko pistola bat
topatu zuten bere gelan.

604
00:33:18,246 --> 00:33:22,250
Armak Nevadan izandako
homizidio hirukoitz batekin zuen lotura.

605
00:33:22,250 --> 00:33:25,294
<i>Biziarteko kondena jarri zioten
Victorville-ko espetxean.</i>

606
00:33:25,294 --> 00:33:26,254
Biziartekoa?

607
00:33:27,422 --> 00:33:30,174
Beraz, sutan egongo zen salatariarekin.

608
00:33:30,174 --> 00:33:31,968
Horixe pentsatu dut nik ere.

609
00:33:33,136 --> 00:33:34,554
Lan bikaina. Mila esker.

610
00:33:34,554 --> 00:33:36,723
- <i>Joan behar dut.</i>
- Non zaude?

611
00:33:37,807 --> 00:33:38,641
Nobun.

612
00:33:39,225 --> 00:33:40,309
Zita bat duzu?

613
00:33:40,309 --> 00:33:41,769
Ez. Azalduko dizut.

614
00:33:41,769 --> 00:33:43,312
- <i>Agur.
- </i>  Agur.

615
00:33:48,860 --> 00:33:51,195
Otarraina gozo-gozo dago. Probatu nahi?

616
00:33:51,779 --> 00:33:52,822
Ez, milesker.

617
00:33:54,449 --> 00:33:55,908
Eta zu hippya zara?

618
00:33:56,826 --> 00:33:58,661
Norbait begetarianoa espero nuen.

619
00:33:58,661 --> 00:34:00,955
Tira, hippy itxurak egiten ditut.

620
00:34:02,749 --> 00:34:04,584
Dagoela argi, Stacy:

621
00:34:05,251 --> 00:34:08,546
berriz hipotekatuko naiz
janari hau guztia ordaintzeko.

622
00:34:09,130 --> 00:34:11,257
Ordainetan, esan jakin behar dudana.

623
00:34:12,050 --> 00:34:14,719
- Zer da?
- Zer gertatu zitzaion Glory Daysi?

624
00:34:15,303 --> 00:34:16,971
Nola ezagutu zenuten elkar?

625
00:34:19,515 --> 00:34:21,684
Glenda Las Vegasen ezagutu nuen.

626
00:34:22,477 --> 00:34:23,561
Glenda?

627
00:34:24,312 --> 00:34:25,521
Izen asko zituen.

628
00:34:26,189 --> 00:34:30,359
<i>Ozeko aztia</i> egiten genuen, <i>topless</i> ean.
Bera Glenda zen, sorgin ona.

629
00:34:31,569 --> 00:34:33,863
Zergatik geratu zen han,
Hawaiira joan beharrean?

630
00:34:34,781 --> 00:34:35,948
Ez dakit ba.

631
00:34:38,284 --> 00:34:40,995
Benetan. Harremana galdu genuen.

632
00:34:41,579 --> 00:34:43,664
Duela urtebete baino gutxiago deitu zidan.

633
00:34:43,664 --> 00:34:47,085
Los Angeles arriskutsu zitzaiola
eta kaletik irten behar zuela esan zidan.

634
00:34:47,085 --> 00:34:48,961
Orduan aurkeztu nion Julian.

635
00:34:49,670 --> 00:34:51,756
Lineako gauzekin
laguntzen zien neska askori.

636
00:34:51,756 --> 00:34:53,800
Harekin seguru sentitzen ginen.

637
00:34:53,800 --> 00:34:58,429
Kale arriskutsuak aipatu zizkizunean,
norbaitengandik ezkutatzen ari zen?

638
00:34:59,388 --> 00:35:01,933
Guztiok ezkutatzen gara norbaitengandik.

639
00:35:01,933 --> 00:35:03,601
Aipatu zizun izenik?

640
00:35:05,853 --> 00:35:07,146
Niri ez.

641
00:35:07,146 --> 00:35:09,565
Baina Glory tentu handiz ibiltzen zen

642
00:35:09,565 --> 00:35:13,069
zoro hark eraso zionetik
eta Martha hil zuenetik.

643
00:35:13,653 --> 00:35:14,779
Russell Lawson.

644
00:35:14,779 --> 00:35:15,780
Bai.

645
00:35:16,823 --> 00:35:18,199
Horren berri izan nuen.

646
00:35:18,991 --> 00:35:20,910
Zu zara lagundu zion abokatua.

647
00:35:22,411 --> 00:35:23,913
Neska etsita zegoen,

648
00:35:23,913 --> 00:35:26,958
berriz harrapatzen bazuten,
ezin izango zizulako deitu.

649
00:35:28,167 --> 00:35:30,795
- Zergatik ez baina?
- Ez dakit.

650
00:35:30,795 --> 00:35:34,799
Los Angelesen zegoela jakin izan bazenu,
kontua argituko zatekeen, antza.

651
00:35:38,553 --> 00:35:41,055
Hitz hori erabili zuen? "Argitu?".

652
00:35:41,055 --> 00:35:45,059
Bai. Ez nuen ulertu, baina hori esan zuen.

653
00:36:02,451 --> 00:36:05,163
Zuzendaria ikusi nahi dut. <i>Tout de suite</i>.

654
00:36:13,379 --> 00:36:14,213
Hepa, Mick.

655
00:36:14,213 --> 00:36:15,965
Bazekien zerbait txarto zebilela.

656
00:36:15,965 --> 00:36:17,049
Zer diozu?

657
00:36:17,049 --> 00:36:20,344
Gloryk beldurra zion zerbaiti
edo norbaiti, eta ezin zidan esan.

658
00:36:20,344 --> 00:36:24,724
Nirekin hitz eginez gero,
dena argituko zela esan zion Stacyri.

659
00:36:25,391 --> 00:36:27,393
- Zer argituko zatekeen?
- <i>Horra.</i>

660
00:36:27,393 --> 00:36:29,478
Hori jakin behar dugu.

661
00:36:29,478 --> 00:36:32,106
Ziur nago
Hector Moyarekin zerikusia duela.

662
00:36:32,815 --> 00:36:35,401
Bururatu zaizu grabazioa lortzeko erarik?

663
00:36:35,401 --> 00:36:37,862
Horretan nabil. Izzyk lagundu dit.

664
00:36:37,862 --> 00:36:40,323
- <i>Zerbait lortuz gero, deituko dizut.</i>
- Ados.

665
00:36:40,323 --> 00:36:41,532
Bale, agur.

666
00:36:42,116 --> 00:36:46,746
Jauna, esana dizut alferrik zabiltzala
agindu judizialik gabe.

667
00:36:46,746 --> 00:36:48,080
Zerbait hobea daukat.

668
00:36:48,998 --> 00:36:52,501
Badakit arazoak izan dituzuela
ospetsuen filtrazioekin.

669
00:36:52,501 --> 00:36:55,421
- Komentatu genuen hau.
- Zati hau ez baina.

670
00:36:56,380 --> 00:36:58,716
Beharbada badakit hemengo zein langilek

671
00:36:58,716 --> 00:37:01,344
saldu dituen zuen bezero ospetsuak.

672
00:37:05,598 --> 00:37:08,059
- Baduzu informazio hori?
- Ba bai.

673
00:37:08,059 --> 00:37:10,061
Eta pozik emango nuke

674
00:37:10,061 --> 00:37:13,898
abuztuaren hamarreko
segurtasun-grabazioaren kopia baten truk.

675
00:37:14,607 --> 00:37:18,778
Isilpean, jakina. Gure mapa kontzeptuala
aberasteko baino ez da.

676
00:37:19,403 --> 00:37:22,073
Inoiz ez genuke
epaiketa batean baimenik gabe erabiliko.

677
00:37:25,868 --> 00:37:27,870
Zuen mapa kontzeptuala aberasteko?

678
00:37:33,709 --> 00:37:36,963
Alde ona da
bereizketa-eskaera onartu egin dutela.

679
00:37:37,672 --> 00:37:40,591
Bihar espetxeko alde seguruan
egon beharko zenuke.

680
00:37:41,384 --> 00:37:44,428
- Zenbat luzatuko da kontua?
- Horra alde txarra.

681
00:37:44,428 --> 00:37:47,974
Zure epaiketa
zortzi-bat hilabete barru hasiko da.

682
00:37:50,518 --> 00:37:51,560
Zortzi hilabete?

683
00:37:52,270 --> 00:37:54,313
Baliteke gehiago ere izatea.

684
00:37:54,897 --> 00:37:56,816
Horren kontra egingo dut. Ez da gertatuko.

685
00:37:57,441 --> 00:38:00,319
Fidantzaren auziari berrekiteko era
topatu ezean,

686
00:38:00,319 --> 00:38:02,321
barruan egongo zara ordura arte.

687
00:38:11,163 --> 00:38:13,124
Ez ezazu amorerik eman, Julian.

688
00:38:13,916 --> 00:38:16,210
Martxan jarri ditut gauza batzuk. Ez...

689
00:38:16,210 --> 00:38:18,921
Gloryren ingurumarian,
tipo arriskutsu bat zebilen.

690
00:38:18,921 --> 00:38:22,717
Nik uste baino arrazoi sendoagoak
zituen, antza, Glory hiltzeko.

691
00:38:23,259 --> 00:38:24,593
Badugu hori baliatzea.

692
00:38:26,220 --> 00:38:28,306
Badakit sistema luzatu egiten dela,

693
00:38:28,306 --> 00:38:31,434
baina zin dagit:
zure alde borrokatzen ari naiz.

694
00:38:35,146 --> 00:38:36,147
Ulertzen dut.

695
00:38:38,983 --> 00:38:41,068
Estimatzen dizut egindako guztia.

696
00:38:43,738 --> 00:38:45,364
Egin ezazu beste gauza bat.

697
00:38:49,577 --> 00:38:52,580
Esan Davidi
ez dudala berriz etor dadin nahi.

698
00:38:52,580 --> 00:38:54,498
Ez, Julian, ez ezazu hori egin.

699
00:38:54,498 --> 00:38:58,377
Zortzi hilabete latz izango dira.
Sostengua beharko duzu.

700
00:38:58,377 --> 00:39:00,087
Ez, ezin nau

701
00:39:00,921 --> 00:39:02,089
horrela ikusi.

702
00:39:06,552 --> 00:39:08,095
Horrela ikusten banau,

703
00:39:09,096 --> 00:39:10,556
ez nau maiteko.

704
00:39:16,645 --> 00:39:19,398
Faborez, Mickey, hitza eman.

705
00:39:21,734 --> 00:39:23,235
Nire abokatua zara, ezta?

706
00:39:25,654 --> 00:39:26,864
Ba egin eskatutakoa.

707
00:39:33,162 --> 00:39:34,163
Zaindaria?

708
00:41:02,042 --> 00:41:02,960
Etxera?

709
00:41:10,509 --> 00:41:14,054
Etxera eramango zaitut?
Edo bulegora itzuliko zara?

710
00:41:15,139 --> 00:41:16,599
Etxera. Etxera, bai.

711
00:41:20,644 --> 00:41:24,106
Badakizu zer? Zerbait otu zait.
Ezagutzen duzu <i>French dip</i> a?

712
00:41:25,900 --> 00:41:28,360
Hartze bakarra egin dut ikuspegi guztiez.

713
00:41:28,360 --> 00:41:31,530
Hala,
Glory Daysi jarraitu ahal diogu une oro.

714
00:41:31,530 --> 00:41:35,201
Erlojuaren arabera, 9:41ean sartu zen.
Hor hasiko gara.

715
00:41:35,201 --> 00:41:37,620
Konforme. Egurra, Scorsese.

716
00:41:41,332 --> 00:41:43,667
Hor da. Hallean sartu zen.

717
00:41:48,923 --> 00:41:53,302
Igogailuetara hurbildu zen.
Han, mugikorrari begiratu zion.

718
00:41:55,971 --> 00:42:00,726
Zortzigarren pisura igo zen.
Ziur aski, 837 gelara.

719
00:42:00,726 --> 00:42:04,355
Izatez Daniel Price han zegoen.

720
00:42:05,689 --> 00:42:08,067
Hemen beltz jartzen da.

721
00:42:08,567 --> 00:42:13,614
Bezeroen pisuetan kamerak izateak
pribatutasuna urratzen du. Beraz...

722
00:42:15,616 --> 00:42:20,287
{\an8}Bost minutu geroago.
Honek Gloryk kontatutakoa berresten du:

723
00:42:20,287 --> 00:42:24,083
{\an8}gelara hurbildu zen eta atea jo zuen,
baina ez zegoen inor.

724
00:42:24,083 --> 00:42:26,418
Ea gela oker esan zioten galdetzera
itzuliko zen.

725
00:42:26,418 --> 00:42:27,836
Zaudete adi.

726
00:42:34,343 --> 00:42:35,386
Begiratu honi.

727
00:42:41,350 --> 00:42:43,852
Baliteke kointzidentzia hutsa izatea, ezta?

728
00:42:43,852 --> 00:42:46,230
Baliteke. Baina...

729
00:43:02,788 --> 00:43:03,956
Ostra.

730
00:43:23,809 --> 00:43:24,810
Jarraitzen ari zaio.

731
00:43:24,810 --> 00:43:26,020
Bai.

732
00:43:29,690 --> 00:43:32,651
- Orduan, gakoa zera da...
- Nor da kapeladun tipoa?

733
00:43:32,651 --> 00:43:35,696
<i>Oraindik ez dakigu. Irudietan ez da</i>

734
00:43:35,696 --> 00:43:40,951
matrikula ikusten, baina autoak
Civic berde iluna dirudi, leiho ilunekin.

735
00:43:40,951 --> 00:43:42,870
Lehen aztarna. Jarrai dezagun.

736
00:43:42,870 --> 00:43:46,165
Denbora dezente
beharko dugu autoa topatzeko.

737
00:43:46,165 --> 00:43:47,166
<i>Lasai, aurrera.</i>

738
00:43:47,166 --> 00:43:49,251
Milesker. Bihar hitz egingo dugu.

739
00:43:49,251 --> 00:43:51,170
- <i>Ados. Gabon, Mick.
- </i>  Gabon.

740
00:44:04,433 --> 00:44:05,392
Tori.

741
00:44:06,477 --> 00:44:07,311
Eskerrik asko.

742
00:44:08,062 --> 00:44:11,065
Ez duzu ezer nahi?
Sentitzen dut, ez dute entsaladarik.

743
00:44:11,065 --> 00:44:15,194
Ez, milesker. Etxean
oilasko-paparra eta brokolia ditut zain.

744
00:44:16,278 --> 00:44:18,989
Nire emazte ohia dirudizu. Lehenengoa.

745
00:44:21,325 --> 00:44:23,535
- Badut zerbait galdetzerik?
- Bai.

746
00:44:23,535 --> 00:44:27,539
Zer gertatu zen Haller andrea
eta Hayleyrekin? Zergatik joan ziren?

747
00:44:31,710 --> 00:44:33,420
Barkatu, ez zintudan tristatu nahi.

748
00:44:33,420 --> 00:44:35,089
Ez, lasai.

749
00:44:36,131 --> 00:44:37,174
Bueno,

750
00:44:38,967 --> 00:44:40,719
Maggiek lan hobea lortu zuen,

751
00:44:40,719 --> 00:44:43,555
eta Hayley
bere amarekin bizitzera joan zen.

752
00:44:44,264 --> 00:44:46,684
Ikusten dut alaba,
baina nahi dudan maiztasunaz ez.

753
00:44:49,812 --> 00:44:52,940
Egia esan, kontua
ez zen bere lan berria izan. Zera...

754
00:44:54,483 --> 00:44:57,027
Nire lanagatik izan zen. Gauza askogatik.

755
00:44:57,027 --> 00:44:59,363
- Nahiko korapilatsua dirudi.
- Bai.

756
00:45:02,032 --> 00:45:04,076
LeBron Jamesek bizia aldatu zidan.

757
00:45:05,285 --> 00:45:08,455
Meditazio-aplikazio bateko kontuak
entzuten nituen.

758
00:45:08,455 --> 00:45:12,000
LeBronek geldi geratzen ikasteari
buruz hitz egin zuen,

759
00:45:12,000 --> 00:45:15,170
horrela bihotzaren beharrei
entzuteko parada izateko.

760
00:45:15,754 --> 00:45:18,257
Lan gogorregi egiten nuela
ikusarazi zidan.

761
00:45:18,257 --> 00:45:20,759
Ez nuen nire zoriontasunaren alde egiten.

762
00:45:21,635 --> 00:45:25,055
Ez nion neure buruari
Eddie Rojasik hoberena izaten uzten.

763
00:45:26,098 --> 00:45:29,643
Beraz, agian ideia ona da
apur bat gelditzea, Haller jauna.

764
00:45:34,982 --> 00:45:37,151
Milesker, eskertzen dizut aholkua.

765
00:45:39,361 --> 00:45:41,822
Begira, har ezazu gaua libre.

766
00:45:41,822 --> 00:45:42,865
Uber bat hartuko dut.

767
00:45:42,865 --> 00:45:44,783
- Zoaz brokolia jatera.
- Ziur?

768
00:45:44,783 --> 00:45:47,369
Hemen geratuko naiz, apur bat baretzeko.

769
00:45:48,120 --> 00:45:48,954
Konforme.

770
00:45:48,954 --> 00:45:50,038
- Bai.
- Milesker.

771
00:45:50,622 --> 00:45:52,124
- Ados. Ikusi arte, <i>jefe</i>.
- Bai.

772
00:46:53,644 --> 00:46:55,437
Nire aholkua bete duzu.

773
00:46:56,021 --> 00:46:57,940
Arazoak ilauntzen ari zaizkizu, ziur.

774
00:46:58,982 --> 00:47:01,068
Edo <i>French dip</i> zalea naiz, besterik gabe.

775
00:47:01,068 --> 00:47:04,905
Orduan toki aproposean zaude.
Hemengoa da <i>French dip</i> originala.

776
00:47:07,282 --> 00:47:08,242
Ez nago ados.

777
00:47:09,159 --> 00:47:10,118
Barkatu?

778
00:47:10,869 --> 00:47:14,081
Tira, <i>French dip</i> originala
Philippe's jatetxekoa da.

779
00:47:14,790 --> 00:47:16,834
Bai. Cole's imitatzaile hutsa da.

780
00:47:16,834 --> 00:47:19,253
Saiakera ona, baina oker zaude.

781
00:47:20,254 --> 00:47:21,839
Aktan ager bedi

782
00:47:21,839 --> 00:47:25,509
<i>French dip</i> a 1908an sortu zutela,

783
00:47:25,509 --> 00:47:27,761
Cole's-eko chefak ogia behiki koipez

784
00:47:27,761 --> 00:47:32,641
busti zuenean,
hortzoi minduak zituen bezero batentzat.

785
00:47:32,641 --> 00:47:35,811
Baieztapen hori
froga faltagatik ezeztatu zuten.

786
00:47:35,811 --> 00:47:39,064
<i>French dip</i> a 1918an sortu zuten.

787
00:47:39,064 --> 00:47:43,068
Chef frantses bat, Philippe,
suhiltzaile batentzako ogitartekoa

788
00:47:43,068 --> 00:47:46,530
mozten ari zenean,
ogia labearen erretiluan erori zen.

789
00:47:47,114 --> 00:47:49,032
Hortik dator <i>French dip</i> izena.

790
00:47:49,032 --> 00:47:52,578
Bai, baina orduan
txerrikia erabili zuten, ezta, abokatu?

791
00:47:53,662 --> 00:47:55,372
Bai, hala izan zen.

792
00:47:55,372 --> 00:47:57,916
Philippe's jatetxean hori asmatu zuten.

793
00:47:57,916 --> 00:48:00,669
Behiki errea daukan original klasikoa

794
00:48:00,669 --> 00:48:02,629
hementxe egin zuten, Cole's-en.

795
00:48:05,507 --> 00:48:09,177
Bale, oso kartsua zara gai honetan.
Jango duzu bat nirekin?

796
00:48:10,429 --> 00:48:12,180
Ezin dut.

797
00:48:12,180 --> 00:48:13,932
Lana aitzakia gisa erabili dut

798
00:48:13,932 --> 00:48:16,727
baten lan-igoera festatik ihes egiteko.

799
00:48:16,727 --> 00:48:19,479
Abokatu defendatzaile batekin
ikusten banaute,

800
00:48:19,479 --> 00:48:21,523
asuntoa etengabe aipatuko didate.

801
00:48:22,357 --> 00:48:25,152
Tira,
debatea beste noizbait amaituko dugu.

802
00:48:27,362 --> 00:48:29,698
- Gabon, Haller.
- Abokatua.

803
00:48:39,625 --> 00:48:42,419
Adiskide,
baduzue janaria eramateko kutxarik?

804
00:48:42,419 --> 00:48:43,337
Jakina, bai.

805
00:48:48,216 --> 00:48:49,635
Iritziz aldatu dut.

806
00:48:50,427 --> 00:48:52,804
Jango ez baduzu, neuk jango dut. Barka.

807
00:48:57,559 --> 00:48:58,644
Utz ezazu, motel.

808
00:49:00,437 --> 00:49:01,271
Bueno...

809
00:49:07,444 --> 00:49:09,613
<i>FRENCH DIP</i> AREN SORTZAILEAK

810
00:49:11,156 --> 00:49:13,158
COLE'S
1908AN FUNDATUA

811
00:49:14,993 --> 00:49:17,746
COLE'S
<i>FRENCH DIP</i> OGITARTEKOAK

812
00:49:27,506 --> 00:49:29,549
MICHAEL CONNELLYREN ELEBERRIETAN
OINARRITUA

813
00:51:09,107 --> 00:51:13,320
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte

