1
00:00:36,453 --> 00:00:39,581
{\an8}DUELA HAMABOST URTE

2
00:00:39,581 --> 00:00:40,540
Haller!

3
00:00:42,125 --> 00:00:44,461
- Aupa, txiki.
- Hepa! Nolatan zu hemen?

4
00:00:48,006 --> 00:00:49,215
Sorpresa atsegina.

5
00:00:49,215 --> 00:00:51,301
Bai, lanean gero hasiko naiz.

6
00:00:51,301 --> 00:00:54,971
Zu topera ikusteko etorri naiz.
Berandu iritsi naiz, antza.

7
00:00:55,513 --> 00:00:58,141
- Zelan goizeko terapia?
- Primeran.

8
00:00:58,141 --> 00:00:59,893
Yoga baino merkeagoa da.

9
00:01:00,393 --> 00:01:02,187
Ospitalean amaitzen ez baduzu, ederki.

10
00:01:03,229 --> 00:01:04,898
Maggie, ez da gertatuko.

11
00:01:04,898 --> 00:01:06,900
Erizain txarra izango nintzateke.

12
00:01:06,900 --> 00:01:08,401
- Zu?
- Bai.

13
00:01:08,401 --> 00:01:09,360
Ez.

14
00:01:10,487 --> 00:01:12,572
- O, ez.
- Zer?

15
00:01:12,572 --> 00:01:15,575
Esperanza ezingo da joan. Gripea du.

16
00:01:16,076 --> 00:01:18,036
Jasoko duzu Hayley haurtzaindegitik?

17
00:01:18,036 --> 00:01:19,245
- Gaur?
- Bai.

18
00:01:19,746 --> 00:01:22,207
- Gaur aurretiko ikustaldia dut.
- Norena?

19
00:01:22,207 --> 00:01:25,085
Barnett Woodsen-ena?
Aitortu erruduntasuna.

20
00:01:25,085 --> 00:01:27,087
Hori gustatuko litzaizuke, ezta?

21
00:01:28,088 --> 00:01:30,465
Egingo dut. Garaiz amaitu beharko nuke.

22
00:01:30,465 --> 00:01:32,592
Woodsen libratuz gero,
edariak zeure kontura.

23
00:01:32,592 --> 00:01:34,761
Onartuko dizut apustua, Haller.

24
00:01:34,761 --> 00:01:38,181
Berri onak: ostiralean, umea
Eddiek zain dezake. Zita-gaua guretzat.

25
00:01:38,181 --> 00:01:39,390
Berri onak, gero.

26
00:01:39,390 --> 00:01:41,476
Jatetxe asko probatu behar ditugu.

27
00:01:41,976 --> 00:01:45,355
Baina Eddie txiki-txikia da.
Hayley indartsuagoa da.

28
00:01:47,398 --> 00:01:49,901
Prestatu egingo naiz.
Milesker Hayley jasotzeagatik.

29
00:01:49,901 --> 00:01:50,860
Bai.

30
00:01:51,569 --> 00:01:53,321
- Maite zaitut.
- Nik ere bai.

31
00:01:54,697 --> 00:01:56,366
- Agur.
- Agur.

32
00:02:32,527 --> 00:02:34,237
{\an8}KALIFORNIA

33
00:03:06,477 --> 00:03:09,063
<i>Balistika-proban izan zinen, inspektorea.</i>

34
00:03:09,063 --> 00:03:11,357
Egingo diguzu emaitzen laburpen bat?

35
00:03:11,357 --> 00:03:12,525
Jakina.

36
00:03:12,525 --> 00:03:15,445
Balen ildaskek bat egin zuten

37
00:03:15,445 --> 00:03:17,363
biktimen gorpuetako balenekin.

38
00:03:17,363 --> 00:03:20,575
Woodsen jaunaren maletategian
topatutako pistola

39
00:03:20,575 --> 00:03:22,619
izan zen hilketa-arma.

40
00:03:22,619 --> 00:03:23,953
Milesker, inspektore.

41
00:03:27,248 --> 00:03:28,249
Haller jauna?

42
00:03:29,250 --> 00:03:30,710
Bai, jauna.

43
00:03:31,961 --> 00:03:33,796
Egun on, Bishop inspektorea.

44
00:03:34,297 --> 00:03:38,551
Michael Haller naiz.
Ofiziozko Abokatutzan egiten dut lan.

45
00:03:38,551 --> 00:03:39,761
Badakit nor zaren.

46
00:03:39,761 --> 00:03:43,640
Orduan badakizu nire bezeroak
heriotza-zigorraren mehatxua duela.

47
00:03:43,640 --> 00:03:46,601
Beraz,
dena ondo egin duzuela ziurtatu nahi dut.

48
00:03:46,601 --> 00:03:49,270
- Nola ez.
- Ea ondo ulertu dudan.

49
00:03:49,270 --> 00:03:53,942
Identifikatu gabeko lekuko batek
eman zizun Woodsen jaunaren berri?

50
00:03:53,942 --> 00:03:55,151
Hala da.

51
00:03:55,151 --> 00:03:58,488
Gero, etxea arakatzeko agindu judiziala
jaso zenuten,

52
00:03:58,488 --> 00:04:00,657
iturri anonimo hartan oinarriturik?

53
00:04:00,657 --> 00:04:03,910
Terminoa "isilpeko salatzailea" da.

54
00:04:03,910 --> 00:04:05,662
Ohiko prozedura da.

55
00:04:06,246 --> 00:04:08,206
Noski. Eta, araketa hartan,

56
00:04:08,206 --> 00:04:11,876
pistola Woodsen jaunaren maletategian
topatu zenuten?

57
00:04:11,876 --> 00:04:12,794
Hala da.

58
00:04:12,794 --> 00:04:15,964
Gogora iezaguzu,
inspektorea, autoa non zegoen?

59
00:04:16,673 --> 00:04:18,424
Woodsen jaunaren garajean.

60
00:04:18,424 --> 00:04:19,842
Sarreran ez?

61
00:04:20,343 --> 00:04:21,678
Ez zegoen sarrerarik.

62
00:04:21,678 --> 00:04:24,305
- Garajea kalean dago. Sarbiderik ez.
- Bai.

63
00:04:24,305 --> 00:04:27,058
Eta, autoa garajean zegoenez,
kalean ez zenez,

64
00:04:27,058 --> 00:04:29,894
ez zenituzten
agindu judizialaren mugak urratu,

65
00:04:29,894 --> 00:04:33,314
aginduak bere gain
etxea soilik hartzen baitzuen, ezta?

66
00:04:33,314 --> 00:04:34,816
Hala da.

67
00:04:35,984 --> 00:04:38,695
Esango diguzu
nolako eguraldia egiten zuen?

68
00:04:39,320 --> 00:04:41,155
- Eguraldia?
- Bai, eguraldia.

69
00:04:41,155 --> 00:04:42,949
Lainotuta zegoen? Euririk?

70
00:04:43,449 --> 00:04:48,413
Hodeitsu zegoen.
Eta, bai, euria hasi zuen uneren batean.

71
00:04:48,413 --> 00:04:51,040
Eguraldi Zerbitzu Nazionalaren arabera,

72
00:04:51,040 --> 00:04:53,167
hamaikak aldera euria hasi zuen.

73
00:04:53,167 --> 00:04:58,256
Zure txostenaren arabera, agindua
10:30ean aplikatu zenuen bere etxean.

74
00:04:58,256 --> 00:05:00,174
Hori azaltzen bada, ba bai.

75
00:05:00,675 --> 00:05:02,969
Iritsi zinenean, ez zuen euririk ari.

76
00:05:02,969 --> 00:05:04,971
Ez, euririk ez.

77
00:05:04,971 --> 00:05:07,598
Sentitzen dut.
Jauna, honek badu zentzurik?

78
00:05:07,598 --> 00:05:09,017
Ba bai, egia esan.

79
00:05:09,934 --> 00:05:13,730
Inspektorea, hau al da
maletategian topatu zenuten pistola?

80
00:05:17,191 --> 00:05:18,568
Bai, hau da.

81
00:05:18,568 --> 00:05:21,779
Zuk esanda,
bere garajean aparkaturik zegoen autoan?

82
00:05:21,779 --> 00:05:24,407
Jauna, atsedenaldi labur bat nahi nuke.

83
00:05:24,407 --> 00:05:26,701
Ez dizu lagunduko, Vincent jauna.

84
00:05:26,701 --> 00:05:28,119
Zinpean testigatu duzu

85
00:05:28,119 --> 00:05:31,247
zu etxera iritsi eta gero
hasi zuela euria egiten,

86
00:05:31,247 --> 00:05:34,250
baita autoa
garajean aparkaturik zegoela ere.

87
00:05:34,250 --> 00:05:36,169
Esan, inspektorea,

88
00:05:36,169 --> 00:05:39,213
autoa euria hasi aurretik
garajean baldin bazegoen,

89
00:05:39,964 --> 00:05:41,716
zergatik dago euria kolpe-leungailuan?

90
00:05:42,717 --> 00:05:46,054
Beste aukera bat zera da:
autoa, garajean beharrean,

91
00:05:46,054 --> 00:05:47,221
kalean egon izana.

92
00:05:47,221 --> 00:05:50,433
Horrek agindutik at jokatu zenutela
esan nahiko luke.

93
00:05:50,933 --> 00:05:52,352
Baduzu esateko ezer?

94
00:05:55,188 --> 00:05:57,231
Nire lekukotzari eutsiko diot.

95
00:05:59,484 --> 00:06:01,361
Jauna, akusazioa baliogabetu nahi dugu.

96
00:06:01,361 --> 00:06:04,072
Fiskaltzaren kasuaren oinarri diren frogak

97
00:06:04,072 --> 00:06:07,283
araketa ilegal baten fruitu dira.
Onartezinak, hortaz.

98
00:06:07,283 --> 00:06:10,745
Jauna, aste amaieran erantzun nahiko nuke.

99
00:06:10,745 --> 00:06:14,665
Gaurko azken ordura arte duzu,
Vincent jauna. Ez du axolako.

100
00:06:14,665 --> 00:06:18,086
Hurrengoan, zaude xehetasunei adiago.

101
00:06:33,518 --> 00:06:35,228
Zeure buruaz harro, abokatu?

102
00:06:35,937 --> 00:06:39,857
Pozik nago alaba jasotzeko garaiz
aterako naizelako. Barka.

103
00:06:40,400 --> 00:06:42,819
Zure bezeroa hiltzailea da. Ondo dakizu.

104
00:06:43,403 --> 00:06:47,490
Bazenuen arauak ez haustea ba.
Zeure errua izan da, inspektorea.

105
00:06:48,032 --> 00:06:49,575
Eta zuk ez dituzu hausten?

106
00:06:50,993 --> 00:06:54,622
Abokatuok arauak bihurritzen dituzue,
nahi duzuena lortzeko.

107
00:06:55,164 --> 00:06:56,999
Bueno, ba orduan berdinak gara.

108
00:06:56,999 --> 00:06:58,501
Kendu erditik, jode.

109
00:06:59,752 --> 00:07:01,379
Azkenean norbait hilko dute

110
00:07:01,379 --> 00:07:03,673
zure trikimailuen erruz, Haller.

111
00:07:05,133 --> 00:07:06,342
Hausnar ezazu.

112
00:07:31,159 --> 00:07:33,369
Zergatik ez zenidan Glory Days zela esan?

113
00:07:33,953 --> 00:07:36,372
- Nor?
- Leporatu dizuten hilketaren biktima.

114
00:07:36,372 --> 00:07:39,500
Giselle Dallinger. Niretzat, Glory Days.

115
00:07:39,500 --> 00:07:41,752
Lehen aldia dut izen hori entzuten.

116
00:07:41,752 --> 00:07:43,754
Nik Giselle gisa ezagutu nuen.

117
00:07:43,754 --> 00:07:45,423
Eta noiz izan zen?

118
00:07:45,423 --> 00:07:46,841
Duela urtebete-edo.

119
00:07:46,841 --> 00:07:49,594
Beste bezero batek,
Stacy-k, aurkeztu zidan.

120
00:07:49,594 --> 00:07:51,762
"Bezero?". Zer esan nahi duzu?

121
00:07:52,263 --> 00:07:55,933
Kudeatzailea naiz
Gisellen sektorean lan egiten dutenentzat.

122
00:07:55,933 --> 00:07:57,685
Putazaina zara?

123
00:07:57,685 --> 00:07:59,228
Ez, ez da hori.

124
00:07:59,228 --> 00:08:01,981
Lana errazten diet. Kodean aditua naiz.

125
00:08:01,981 --> 00:08:05,568
Web-orri seguru bat dut,
goitik behera enkriptatua.

126
00:08:05,568 --> 00:08:08,863
Nire bezeroen bezeroak
ikertzen ditut zitaren aurretik.

127
00:08:09,363 --> 00:08:10,615
Arriskua ezerezteko.

128
00:08:10,615 --> 00:08:11,616
Ba ote?

129
00:08:12,992 --> 00:08:15,328
Ez da bizimodua ateratzeko
erarik errespetagarriena,

130
00:08:15,328 --> 00:08:17,413
baina ez dut inor ezertara behartu.

131
00:08:17,413 --> 00:08:19,999
Sektorean dagoeneko zeudenekin soilik
egiten dut lan.

132
00:08:19,999 --> 00:08:22,043
Seguruago aritzen laguntzen diet.

133
00:08:22,919 --> 00:08:24,128
Hori uste nuen, bederen.

134
00:08:24,128 --> 00:08:27,882
Zenbat eskatzen diezu zerbitzu honengatik?

135
00:08:27,882 --> 00:08:28,925
Ehuneko hogei.

136
00:08:29,800 --> 00:08:32,470
Ohiko putazaina baino askoz hobeto,
nik uste.

137
00:08:36,390 --> 00:08:40,311
Glory Days aurkeztu zizun
Stacy delakoarekin hitz egin behar dut.

138
00:08:40,853 --> 00:08:43,940
Ados.
David-ek, nire kideak, informatuko zaitu.

139
00:08:44,482 --> 00:08:45,650
"Kidea?".

140
00:08:45,650 --> 00:08:50,321
Tira, bikotekidea da. Ez, Davidek
inoiz ez du nirekin lan egin izan nahi.

141
00:08:50,321 --> 00:08:53,241
Arrenka eskatu zidan gelditzeko.

142
00:08:53,241 --> 00:08:55,368
Hau nire azken urtea izatekoa zen.

143
00:08:55,368 --> 00:08:58,287
Mundu honetatik ateratzeko aski
izango nuen, eta...

144
00:09:02,333 --> 00:09:06,546
Kontatu zer gertatu zen
Glory Days hil zen gauean.

145
00:09:07,630 --> 00:09:09,257
Bale, begira. Zera...

146
00:09:10,174 --> 00:09:14,262
Ez dut inork ikusi ninduenik uste,
baina bere etxean izan nintzen.

147
00:09:15,012 --> 00:09:15,846
Zergatik?

148
00:09:16,681 --> 00:09:18,558
Dirua zor zidan.

149
00:09:20,142 --> 00:09:23,604
Ez da uste duzuna.
Emakumeak jipoitzen ditudala uste duzu?

150
00:09:23,604 --> 00:09:25,398
Usteak erdi ustel, Julian.

151
00:09:25,898 --> 00:09:29,402
Tira, ez nuen egin, aditu?
Ez dut halakorik egiten.

152
00:09:30,069 --> 00:09:31,279
Eztabaidatu zenuten?

153
00:09:32,655 --> 00:09:36,158
Bai. Tira, Giselle drogatuta zegoen.
Etengabeko arazoa zen.

154
00:09:36,158 --> 00:09:40,454
Zoroaren pare ari zen. Niri
oldartu zitzaidan, eta ez alderantziz.

155
00:09:40,454 --> 00:09:42,373
Bultzatu eta urrundu egin nuen.

156
00:09:42,373 --> 00:09:44,041
Egun hartan bi zita izan zituen,

157
00:09:44,041 --> 00:09:47,962
baina ez omen zeukan diru guztia,
ez zelako bigarren tipoa agertu.

158
00:09:47,962 --> 00:09:49,505
Sinetsi zenion?

159
00:09:49,505 --> 00:09:52,758
Ez, baina ezin nuenez egoera aldatu,
alde egin nuen.

160
00:09:53,259 --> 00:09:57,263
Hamaikak aldera izango zen.
Joan nintzenean, ondo zegoen, zin dagit.

161
00:09:58,681 --> 00:10:02,476
Giselle asko gustatzen zitzaidan.
Tira, drogatuta ez zegoenean.

162
00:10:02,476 --> 00:10:05,313
Horregatik deitu zintudan.
Berak esan zidalako.

163
00:10:05,313 --> 00:10:06,397
Hoberena ei zara.

164
00:10:09,567 --> 00:10:13,863
Ez dakit. Hau nahaspila galanta da.
Pertsona garrantzitsua zen niretzat.

165
00:10:13,863 --> 00:10:16,282
Esan dizut ba, ez nintzen ni izan.

166
00:10:16,282 --> 00:10:17,575
Aintzat hartuko dut.

167
00:10:17,575 --> 00:10:19,785
Normalean, horrek berdin dio.
Oraingoan, ez.

168
00:10:21,287 --> 00:10:23,789
Kargu-irakurketan ordezkatuko zaitut.

169
00:10:23,789 --> 00:10:26,959
Hortik aurrera,
hausnartzeko astia beharko dut, bai?

170
00:10:27,835 --> 00:10:29,920
Eta ez dezagun nire kuota ahaztu.

171
00:10:29,920 --> 00:10:32,673
Dirua ez da arazoa. Bulegoan jasoko duzu.

172
00:10:33,382 --> 00:10:34,216
Zera...

173
00:10:36,385 --> 00:10:38,346
Ezin dut kartzelan jarraitu.

174
00:10:38,888 --> 00:10:41,641
Ulertzen duzu?
Ezin. Hemen, ez dut biziraungo.

175
00:10:41,641 --> 00:10:46,687
Bezero denei esaten diedana esateaz gain,
ezin dut horren inguruan ezer egin.

176
00:10:46,687 --> 00:10:49,398
Ireki begiak eta itxi ahoa.
Hitz egingo dugu.

177
00:11:37,780 --> 00:11:39,448
KAIXO HAWAIITIK

178
00:12:01,178 --> 00:12:02,680
Nire ama Hawaiin bizi da.

179
00:12:02,680 --> 00:12:07,143
Denboratxo bat emango dut han.
Denbora asko agian.

180
00:12:11,480 --> 00:12:12,398
Bai, esan?

181
00:12:13,107 --> 00:12:14,525
Bai, Mickey Haller naiz.

182
00:12:16,569 --> 00:12:17,695
Egon. Ondo al dago?

183
00:12:28,873 --> 00:12:29,707
Ondo zaude?

184
00:12:29,707 --> 00:12:31,834
Gazte, ez zenuen zertan etorri.

185
00:12:31,834 --> 00:12:33,627
Nola ezetz? Zer gertatu da?

186
00:12:33,627 --> 00:12:37,673
Ez zitzaizkien
proba batzuen emaitzak gustatu.

187
00:12:37,673 --> 00:12:39,383
Bihotz-gaixotasun arina da.

188
00:12:39,383 --> 00:12:42,052
Horrelako gaixotasunak ez dira arinak.

189
00:12:42,052 --> 00:12:45,681
Nire adinean,
hiltzen ez bazaitu, arina da.

190
00:12:46,682 --> 00:12:48,058
Egin zerbait baina.

191
00:12:48,058 --> 00:12:50,978
Eman iezadazu gairen bat.
Entretenitu nazazu.

192
00:12:50,978 --> 00:12:54,023
Nahikoa duzu jada.
Ez dituzu nire arazoak behar.

193
00:12:54,023 --> 00:12:58,068
Zer beste egingo dut?
Gelatina jan? Epaiketak telebistan ikusi?

194
00:12:58,068 --> 00:13:00,237
Zerbait baldin baduzu, bota ezazu.

195
00:13:02,364 --> 00:13:03,407
Zu bai zu.

196
00:13:04,158 --> 00:13:05,075
Konforme.

197
00:13:05,785 --> 00:13:07,745
Glory Days gogoratzen?

198
00:13:07,745 --> 00:13:10,790
Bizimoduko neska.
Zure kasuan testigatu zuena.

199
00:13:11,290 --> 00:13:12,625
Bai. Berak...

200
00:13:13,334 --> 00:13:15,544
Hawaiira joango zela esan zidan,

201
00:13:15,544 --> 00:13:18,923
mundu hari ihes egiteko.
Hau eta guzti bidali zidan.

202
00:13:20,633 --> 00:13:21,842
Eta?

203
00:13:22,343 --> 00:13:23,636
Hara, zigilu-marka.

204
00:13:23,636 --> 00:13:27,014
{\an8}Ez da Hawaiitik bidalitakoa,
Van Nuys-etik baizik.

205
00:13:28,599 --> 00:13:31,060
Gezurra. Ez zen Los Angelesetik joan.

206
00:13:31,060 --> 00:13:33,854
Izena aldatu,
eta bizimoduan jarraitu zuen.

207
00:13:33,854 --> 00:13:36,607
Gazte, ezin duzu mundu guztia salbatu.

208
00:13:36,607 --> 00:13:38,108
Tira, badakit, baina...

209
00:13:39,193 --> 00:13:40,569
Ez, Legal, hilda dago.

210
00:13:41,153 --> 00:13:42,530
Norbaitek hil zuen.

211
00:13:43,781 --> 00:13:47,618
Atxilotutako tipoak hots egin dit,
Gloryk gomendatuta, antza.

212
00:13:47,618 --> 00:13:51,247
Zure aitarekin hamaika ikusiak nengoela
uste nuen, baina hau...

213
00:13:52,581 --> 00:13:54,083
Eta nor da tipo hura?

214
00:13:54,083 --> 00:13:58,003
Kudeatzaile moduko bat.
Ez dirudi tipo horietako bat.

215
00:13:58,003 --> 00:13:59,338
Hiltzaile bat?

216
00:13:59,338 --> 00:14:01,715
Begira, denetariko hiltzaileak daude.

217
00:14:01,715 --> 00:14:04,718
Gloryk
Russell Lawson-i egin zion aurre birritan.

218
00:14:04,718 --> 00:14:06,929
Tipo hau txiki-txiki egingo zukeen.

219
00:14:06,929 --> 00:14:09,223
Eta Russell Lawson bera, zer?

220
00:14:09,223 --> 00:14:12,560
Espetxean dago.
Agian beste norbaiti eman zion agindua.

221
00:14:12,560 --> 00:14:15,813
Ez dut uste. Russell otso bakartia da.

222
00:14:16,480 --> 00:14:19,024
Halakoak bere kabuz egitea gustatzen zaio.

223
00:14:19,024 --> 00:14:20,734
Beste nor izan liteke?

224
00:14:20,734 --> 00:14:23,529
Makina bat tipo arraro ezagutuko zituen.

225
00:14:25,030 --> 00:14:26,574
Tipo arraro bat, bereziki.

226
00:14:27,533 --> 00:14:30,077
Russellenean,
Glory beita gisa erabili nuen. Gogoratzen?

227
00:14:30,077 --> 00:14:32,288
Zer? Neuri otu zitzaidan.

228
00:14:32,288 --> 00:14:33,789
Glory kartzelan zegoen.

229
00:14:33,789 --> 00:14:37,877
Kokaina. Hector Moyak,
kartel baten buruak, saldu zion.

230
00:14:38,794 --> 00:14:40,045
Tratu bat lortu nion.

231
00:14:40,045 --> 00:14:42,548
Hector saldu zuen, atera ahal izateko.

232
00:14:42,548 --> 00:14:44,550
Ez zenidan hori kontatu.

233
00:14:44,550 --> 00:14:46,802
Anonimoa izan zela suposatu nuen.

234
00:14:46,802 --> 00:14:49,013
Egiaren berri izan bazuen, zer?

235
00:14:49,013 --> 00:14:53,100
Karteleko tipoa ez litzateke
egonean egongo salatari baten aurrean.

236
00:14:53,100 --> 00:14:56,854
Gazte, edozein ganorazko abokatuk
gauza bera egingo zukeen.

237
00:14:56,854 --> 00:14:58,606
Zure bezeroa atera zenuen.

238
00:14:58,606 --> 00:15:00,482
Ez zen zure errua izan.

239
00:15:02,109 --> 00:15:03,944
Orduan zergatik sentitzen dut baietz?

240
00:15:05,738 --> 00:15:08,741
Ez dakit zer egin.
Kasua hartuko dut ala ez?

241
00:15:08,741 --> 00:15:10,784
Erantzuna zeure esku dago.

242
00:15:11,285 --> 00:15:13,621
Dena dela, kontuz aritu behar duzu.

243
00:15:13,621 --> 00:15:15,664
Kartelak ez dira txantxa.

244
00:15:15,664 --> 00:15:17,875
Tipo hark salataria garbitu bazuen,

245
00:15:17,875 --> 00:15:21,086
beharbada hurrengoa abokatua izango da.

246
00:15:25,090 --> 00:15:27,217
Ez nuen zuk horixe esaterik nahi.

247
00:15:32,306 --> 00:15:33,557
Izutu egin nauzu.

248
00:15:42,942 --> 00:15:45,736
HECTOR MORENO IZENA ERE DARABIL
HILKETA ETA DROGA-TRAFIKOA

249
00:15:45,736 --> 00:15:47,988
KONSPIRAZIOA
SUBSTANTZIAK INPORTATZEKO SAIOA

250
00:15:56,622 --> 00:15:59,333
KOKAINA, FENTANILOA

251
00:15:59,333 --> 00:16:02,336
TIJUANAKO KARTELA
HILKETAK

252
00:16:14,974 --> 00:16:17,518
<i>Ez naiz txibatoa, Mickey, badakizu hori.</i>

253
00:16:17,518 --> 00:16:19,937
Begitan hartuko nau akaso. Gamelua da?

254
00:16:19,937 --> 00:16:21,146
<i>Kartzelan geratu nahi?</i>

255
00:17:04,732 --> 00:17:06,984
Egun on, Izzy. Dena ondo?

256
00:17:06,984 --> 00:17:09,653
Baietz uste dut.
David delako bat etorri da,

257
00:17:09,653 --> 00:17:13,699
Julian La Cosse-ren kasuko ordainketa
egiteko.

258
00:17:13,699 --> 00:17:15,075
Diru guztia dago?

259
00:17:15,075 --> 00:17:17,619
Tira, esan iezadazu zeuk.

260
00:17:18,579 --> 00:17:19,496
Zer?

261
00:17:22,332 --> 00:17:23,417
Astuna da.

262
00:17:23,417 --> 00:17:26,503
Bitxiez ordaindu izan didate,
baina lingote bat?

263
00:17:26,503 --> 00:17:28,839
Kasu bat onartu duzue
ni eztei-bidaian nengoela?

264
00:17:28,839 --> 00:17:32,217
Nolatan zuek hemen?
Ez zarete Los Cabos-en egotekoak?

265
00:17:32,217 --> 00:17:33,177
Euri gehiegi.

266
00:17:33,177 --> 00:17:36,805
Hilabete libre ematen diguzunean,
Italiara joango gara.

267
00:17:36,805 --> 00:17:38,057
Hau da, inoiz ez.

268
00:17:38,057 --> 00:17:40,267
- Benetakoa ote?
- Hori jakin behar dugu.

269
00:17:40,267 --> 00:17:42,603
Marvin Beedleman-ek baliozta dezala.

270
00:17:42,603 --> 00:17:45,856
Lehenik, deitu bulegora.
Siesta-ordu aldakorrak ditu.

271
00:17:45,856 --> 00:17:48,025
- Eta kasu hau?
- Glory Days da.

272
00:17:48,025 --> 00:17:49,234
Zer du?

273
00:17:49,860 --> 00:17:52,154
Tira, hilda dago.

274
00:17:52,154 --> 00:17:53,405
Hil egin zuten.

275
00:17:53,989 --> 00:17:54,907
- Zer?
- Bai.

276
00:17:54,907 --> 00:17:56,575
Bezeroa akusatua da.

277
00:17:56,575 --> 00:18:00,537
Pozten naiz itzuli zaretelako,
zuen beharra izango dut eta.

278
00:18:00,537 --> 00:18:01,663
Hil egin zuten?

279
00:18:02,247 --> 00:18:03,665
Hawaiin bizi zen.

280
00:18:03,665 --> 00:18:05,084
Istorio luzea da.

281
00:18:05,084 --> 00:18:08,337
Poliziaren istorioaren bestelakoa da, ezta?

282
00:18:08,337 --> 00:18:10,089
Bai. Hector Moya gogoratzen?

283
00:18:10,089 --> 00:18:14,051
Karteleko tipoa. Zer, Gloryk salatu zuela
jakin zuelakoan zaude?

284
00:18:14,051 --> 00:18:16,428
Aintzat hartzeko moduko aukera da.

285
00:18:16,929 --> 00:18:20,140
Maggiek esan ahal dizu
estatuak nora bidali zuen, ezta?

286
00:18:20,140 --> 00:18:22,643
Ez dut estatuak inora bidali zuenik uste.

287
00:18:22,643 --> 00:18:26,438
Bart, ikertu, eta kasua
estatuaren datu-basean bilatu dut.

288
00:18:26,438 --> 00:18:30,359
Alferrik. Horrek federalak
tartean sartu zirela pentsarazi zidan.

289
00:18:30,359 --> 00:18:33,737
Edo agian
beste norbait saltzeko tratua zertu zuen.

290
00:18:33,737 --> 00:18:35,864
Nire asegurua sendotuko dut.

291
00:18:35,864 --> 00:18:37,282
Zerbait gertatzen bazait,

292
00:18:37,282 --> 00:18:40,035
ez dadila Winston-en etorkizuna
kolokan egon.

293
00:18:41,036 --> 00:18:42,579
Ez zaizu ezer gertatuko.

294
00:18:42,579 --> 00:18:45,666
Eta zuri, zer? Ziur zaude honi buruz?

295
00:18:45,666 --> 00:18:49,711
Ez nago ziur ezeri buruz, baina,
kasua hartzekotan, ziur egon beharko.

296
00:18:49,711 --> 00:18:51,296
Hartu egingo duzu?

297
00:18:52,756 --> 00:18:55,300
Ez dakit. Kasu hau pertsonala da.

298
00:18:55,300 --> 00:18:57,052
Halakoak beti ateratzen dira ondo.

299
00:18:58,428 --> 00:19:00,139
Tira, gero gerokoak.

300
00:19:00,139 --> 00:19:02,057
Arakatu krimenaren gertalekua.

301
00:19:02,057 --> 00:19:03,600
Bere pisuan hil zuten.

302
00:19:03,600 --> 00:19:05,894
Lehengoan ez. Identitate berria zuen.

303
00:19:05,894 --> 00:19:07,437
Informazio guztia txostenean da.

304
00:19:08,272 --> 00:19:10,107
Autopsiaren txostena behar dut.

305
00:19:10,607 --> 00:19:12,442
Forentsearen arabera... Egon.

306
00:19:12,442 --> 00:19:13,569
Hayley?

307
00:19:14,403 --> 00:19:16,530
Aber, itxaron. Zer gertatzen ari da?

308
00:19:16,530 --> 00:19:18,824
<i>Eddie atxilotu dute. Hori gertatu da.</i>

309
00:19:18,824 --> 00:19:20,075
Eddie? Zer Eddie?

310
00:19:20,075 --> 00:19:23,245
Eddie Rojas.
Bere ama nire umezaina izan zen.

311
00:19:23,245 --> 00:19:24,204
Zer, Eddietxo?

312
00:19:24,204 --> 00:19:26,915
Bai. Auto bat ostu ei du Beverly Hills-en.

313
00:19:26,915 --> 00:19:30,294
Ume, Eddie Rojas
ez litzateke pedaletara ere iritsiko.

314
00:19:30,294 --> 00:19:34,006
<i>Rojas andreak amari deitu dio.
San Diegotik ezin du ezer egin.</i>

315
00:19:34,006 --> 00:19:35,924
Lagundu. Ikustaldia gaur da.

316
00:19:35,924 --> 00:19:38,427
Ofiziozko abokatuak
akusazioa onartzeko esan dio.

317
00:19:38,427 --> 00:19:41,722
Abokatuak hori esan badio,
hori egin behar du.

318
00:19:41,722 --> 00:19:44,474
Ez da zure bezero errudunetako bat.
Eddie da.

319
00:19:44,474 --> 00:19:47,269
<i>Aditu? Ez du autorik ostu, ez horixe.</i>

320
00:19:47,269 --> 00:19:50,063
<i>Ez duzu,
behin bada ere, zerbait ona egin nahi?</i>

321
00:19:52,649 --> 00:19:53,817
Beverly Hills, e?

322
00:20:15,964 --> 00:20:17,174
Eddie?

323
00:20:17,174 --> 00:20:19,843
- Eddie Rojas.
- Haller jauna. Nolatan zu hemen?

324
00:20:19,843 --> 00:20:22,679
Eddie, motel, gogotik hazi zara, gero.

325
00:20:22,679 --> 00:20:25,807
Burlez nekatu nintzen.
Institutuan ariketa egiten hasi nintzen.

326
00:20:25,807 --> 00:20:28,518
- Ederki.
- Zaude, nire kasua hartuko duzu?

327
00:20:28,518 --> 00:20:30,729
Ez nuen amak zu molestatzerik nahi...

328
00:20:30,729 --> 00:20:34,107
Ez ba. Zure ofiziozko abokatuarekin
lan egin ohi nuen.

329
00:20:34,107 --> 00:20:37,277
Gainera, Hayleyk ez lidake barkatuko
bestela. Esan zer gertatu zen.

330
00:20:38,111 --> 00:20:41,573
Begira, inoiz ez dut autorik ostu.
Ez zen hori gertatu.

331
00:20:41,573 --> 00:20:43,075
Orduan, zer gertatu zen?

332
00:20:43,659 --> 00:20:47,204
Lagun batekin geratu nintzen
Beverly Hillsen. Zerbitzaria da.

333
00:20:47,204 --> 00:20:50,707
Itxaroten nengoela, tipo bat agertu zen,
bere Lambo eta trofeo-emaztearekin.

334
00:20:50,707 --> 00:20:51,875
Bale. Eta?

335
00:20:51,875 --> 00:20:53,418
Ni nirean nenbilela,

336
00:20:53,418 --> 00:20:57,422
kabroiak giltza eta hamar dolar
jaurti zizkidan. "Aparkatu hurbil".

337
00:20:57,422 --> 00:20:59,049
Aparkatzailea zinela uste zuen.

338
00:20:59,049 --> 00:21:01,927
Bai. Eta gertatu izan zaizkit horrelakoak.

339
00:21:01,927 --> 00:21:05,222
Eta, Lamborghini bat izanda,
hamar dolarreko eskupekoa?

340
00:21:05,222 --> 00:21:08,350
Gatozen harira. Zer egin zenuen orduan?

341
00:21:09,226 --> 00:21:10,102
Bale.

342
00:21:11,728 --> 00:21:13,397
Autoa hartu nuen.

343
00:21:13,397 --> 00:21:17,609
Tipoari oker zegoela esan behar izan nion,
bai, baina ez nuen ostu.

344
00:21:17,609 --> 00:21:20,988
Eta are gutxiago biolentziaz.
Ondoko kalean utzi nuen.

345
00:21:20,988 --> 00:21:23,240
Lezio bat irakatsi nahi izan nion.

346
00:21:23,240 --> 00:21:26,660
Oinarri faltsu bati jarraiki
eman zizun autoa?

347
00:21:26,660 --> 00:21:29,413
Hark eratutako
oinarri faltsu bati jarraiki.

348
00:21:29,413 --> 00:21:32,457
Akaso badut
epaian paseo bat izan zela azaltzea.

349
00:21:32,457 --> 00:21:35,752
Baldintzapeko askatasuna. Beharbada,
urtebeteren buruan, guztiz libre.

350
00:21:36,336 --> 00:21:37,713
Aurrekariak urtebetez?

351
00:21:37,713 --> 00:21:40,257
Ikusiko dugu. Lehenik, zerbait jango dut.

352
00:21:40,257 --> 00:21:42,384
Ez dut gosaldu. Nahi duzu ezer?

353
00:21:42,384 --> 00:21:45,429
Ez dut janari prozesaturik jaten,
Haller jauna.

354
00:21:45,429 --> 00:21:46,888
Azenario zati bat nahi?

355
00:21:49,766 --> 00:21:52,352
Ez, eskerrik asko. Itxaron hemen, bai?

356
00:22:01,862 --> 00:22:04,656
Erreserba
Cabon hondartzan egoteko egin genuen,

357
00:22:04,656 --> 00:22:07,075
ez hallean puzzle bat egiten geratzeko.

358
00:22:07,075 --> 00:22:10,704
Bi pieza falta zitzaizkion,
eta ez ziren izkinetakoak.

359
00:22:10,704 --> 00:22:13,582
Honexegatik
inork ez du asegururik kontratatzen.

360
00:22:13,582 --> 00:22:16,460
Ez badute
hondartzan euria egitea barne hartzen,

361
00:22:16,460 --> 00:22:18,462
zertarako balio dute zehazki?

362
00:22:20,047 --> 00:22:21,882
Ebola kasuetarako esan duzu?

363
00:22:23,550 --> 00:22:27,679
Beste dei bat dut, baina elkarrizketa hau
ez da amaitu, ez horixe.

364
00:22:27,679 --> 00:22:28,680
Itxaron.

365
00:22:29,473 --> 00:22:31,475
Izzy.
Eztabaidan ari naiz aseguru-etxearekin.

366
00:22:31,475 --> 00:22:33,727
Zenbat eman dizute lingotearen truk?

367
00:22:33,727 --> 00:22:36,188
Berrogeita hamasei mila, txekean.

368
00:22:36,188 --> 00:22:38,523
Berrogeita hamasei? Aleluia!

369
00:22:38,523 --> 00:22:40,984
Mickeyk badu astirik gaur arratsaldean?

370
00:22:41,485 --> 00:22:42,903
<i>Auzitegian da. Zergatik?</i>

371
00:22:42,903 --> 00:22:45,030
Lagun batekin bazkaltzen ari naiz.

372
00:22:45,030 --> 00:22:48,617
Koreografoa izatea eskaini diote.
Kontratua aztertu nahi du.

373
00:22:48,617 --> 00:22:50,243
Neronek egin dezaket.

374
00:22:50,243 --> 00:22:53,246
- Ez da eragozpena?
- Hala, praktikatu egingo dut.

375
00:22:53,246 --> 00:22:56,249
Eta doan egingo dut.
Ez naiz bere abokatua.

376
00:22:56,249 --> 00:22:59,628
Milesker, zorretan nago.
Bazkaldu eta gero eramango dut.

377
00:22:59,628 --> 00:23:01,755
Bai, lasai. Gero arte.

378
00:23:03,256 --> 00:23:04,466
Ea, jarrai dezagun.

379
00:23:06,218 --> 00:23:08,220
Eseki egin didazu, benetan?

380
00:23:11,139 --> 00:23:13,266
- Badut laguntzerik?
- Hori espero dut.

381
00:23:13,266 --> 00:23:16,228
David Lyons naiz.
Julianen ordainketa egin nuen.

382
00:23:16,228 --> 00:23:17,396
Bai, lingotea.

383
00:23:17,396 --> 00:23:20,816
Julianen bikotea naiz.
Mickeyrekin hitz egin behar dut.

384
00:23:20,816 --> 00:23:26,196
Orain auzitegian dago. Lorna Crane naiz,
bere lankidea. Lagun diezazuket?

385
00:23:26,196 --> 00:23:30,200
Jakin nahi nuke ea posible den
Julian espetxetik ateratzea,

386
00:23:30,200 --> 00:23:31,451
zeren eta...

387
00:23:31,451 --> 00:23:34,996
Nahi baduzu, eser zaitez.
Te pixka bat nahi duzu?

388
00:23:34,996 --> 00:23:38,041
Uler ezazu, Julian ez da gaizkilea.

389
00:23:38,041 --> 00:23:43,130
Bera, tira, informatikoa da areago.
Han, ez du biziraungo.

390
00:23:45,590 --> 00:23:47,300
Prest egon zaitezen nahi dut.

391
00:23:47,884 --> 00:23:50,011
Juliani hilketa leporatu diote.

392
00:23:50,554 --> 00:23:51,513
Edonor dela ere,

393
00:23:51,513 --> 00:23:54,099
fidantza handia izango da.
Fidantzarik baldin badago.

394
00:23:54,099 --> 00:23:57,227
Ondo da. Ordain genezake.
Urre gehiago daukagu.

395
00:23:58,353 --> 00:24:01,148
Galdetu beharra dut: eta urrea, zer?

396
00:24:01,148 --> 00:24:02,441
Istorio luzea da.

397
00:24:02,441 --> 00:24:06,153
Ogasuna ez legoke pozik
Julianen diru-sarrera motekin.

398
00:24:06,153 --> 00:24:08,655
Dirua bankuan izatea baino seguruagoa da.

399
00:24:09,698 --> 00:24:13,743
Los Angelesetik joateko asmoa genuen,
apur bat bakarturik bizitzeko.

400
00:24:14,327 --> 00:24:15,454
Kolapsistek bezala?

401
00:24:16,079 --> 00:24:18,415
Julianek "errealista" nahiago du.

402
00:24:21,042 --> 00:24:22,043
Zortzi urte...

403
00:24:23,044 --> 00:24:24,629
daramatzagu elkarrekin.

404
00:24:25,714 --> 00:24:28,550
Eta ez da perfektua, baina maite dut.

405
00:24:29,885 --> 00:24:32,554
Eta ez zuen inor hil.
Ez da horretarako gauza.

406
00:24:33,346 --> 00:24:35,307
Honek bera ez hiltzea espero dut.

407
00:24:38,310 --> 00:24:41,313
Gutxi gorabehera,
noiz gertatu zen, agentea?

408
00:24:41,313 --> 00:24:42,314
Hamabi eta erdietan.

409
00:24:42,314 --> 00:24:45,192
Auto-lapurreta baten gaineko abisua
jaso genuen.

410
00:24:45,192 --> 00:24:47,777
Salatua Crescent-en aparkatzen ikusi nuen,

411
00:24:47,777 --> 00:24:50,822
lapurtutako ibilgailuarekin bat
egiten zuen autoan.

412
00:24:50,822 --> 00:24:52,032
Zer egin zenuen?

413
00:24:52,032 --> 00:24:53,408
Salatua gelditu.

414
00:24:53,408 --> 00:24:56,495
Autoa legez kanpo zeukala argitutakoan,

415
00:24:56,495 --> 00:24:57,871
atxilotu egin nuen.

416
00:24:57,871 --> 00:24:59,331
Milesker, Gibbons agentea.

417
00:25:00,624 --> 00:25:02,250
Zure lekukoa, Haller jauna.

418
00:25:03,752 --> 00:25:05,337
Ea, Gibbons agentea,

419
00:25:05,337 --> 00:25:08,632
Rojas jaunaren aparkalekuari dagokionez,

420
00:25:08,632 --> 00:25:10,133
zer distantziatara dago

421
00:25:10,133 --> 00:25:12,636
balizko lapurreta gertatu zen tokitik?

422
00:25:12,636 --> 00:25:14,304
Lau-bat blokera.

423
00:25:14,304 --> 00:25:15,430
Lau blokera.

424
00:25:15,430 --> 00:25:17,724
Tira, hori ez dago oso urruti.

425
00:25:17,724 --> 00:25:18,892
Ohikoa al da

426
00:25:18,892 --> 00:25:21,770
norbaitek auto bat era biolentoan lapurtu,

427
00:25:21,770 --> 00:25:23,855
eta lau bloke pasata uztea?

428
00:25:23,855 --> 00:25:25,440
Ez, ez da ohikoa.

429
00:25:25,440 --> 00:25:28,276
- Baina beste zerbait ere egin zuen.
- Barka?

430
00:25:28,276 --> 00:25:31,988
Ikerketan,
trafiko-grabaketa bat topatu genuen.

431
00:25:31,988 --> 00:25:33,365
Horretan, salatua

432
00:25:33,365 --> 00:25:35,867
autoa luzaroan gidatzen azaltzen da.

433
00:25:35,867 --> 00:25:39,371
Trafiko-grabaketa?
Andrea, inon ez da trafiko-grabaziorik...

434
00:25:39,371 --> 00:25:42,290
Gibbons agenteak
atzo topatu zuelako da hori.

435
00:25:42,290 --> 00:25:44,668
Nik ere ez dut
hura aztertzeko astirik izan.

436
00:25:44,668 --> 00:25:48,255
Hau aurretiko ikustaldia da,
Haller jauna, ez epaiketa.

437
00:25:48,255 --> 00:25:50,549
Hamabost minutu dituzu dena ikusteko.

438
00:25:50,549 --> 00:25:53,009
- Eskerrik asko, andrea.
- Oso ondo.

439
00:25:53,009 --> 00:25:55,762
Atsedenaldi labur baten ostean
itzuliko gara.

440
00:25:58,056 --> 00:26:00,308
Autoa aparkatu, eta listo?

441
00:26:00,308 --> 00:26:01,726
Lamborghini bat zen.

442
00:26:01,726 --> 00:26:04,729
Bueltatxo bat eman nuen.
Zuk ez zenukeen egingo?

443
00:26:20,620 --> 00:26:22,706
Hau poliziari kontatu nion jada.

444
00:26:22,706 --> 00:26:26,001
Badakit,
baina bezero bati hilketa leporatu diote.

445
00:26:26,001 --> 00:26:29,045
Auskalo zer gerta litekeen baliagarri.

446
00:26:29,963 --> 00:26:32,215
Zuen bezeroa errugabea da?

447
00:26:32,215 --> 00:26:35,760
Erruduna dela frogatu arte, bai.
Kontua horretan datza.

448
00:26:38,430 --> 00:26:40,056
Nahi duzu bat?

449
00:26:40,056 --> 00:26:42,309
<i>Indica</i> da. Baretu egiten du.

450
00:26:42,309 --> 00:26:47,564
Ez, milesker. Egun luzea dut aurretik.
Ezin naiz batere baretu.

451
00:26:54,029 --> 00:26:57,657
Bueno, ba has zaitez hizketan, faborez.

452
00:26:58,992 --> 00:26:59,826
Ados.

453
00:27:02,579 --> 00:27:04,623
Lanetik itzuli berria nintzen,

454
00:27:04,623 --> 00:27:07,459
eta Giselle entzun nuen,
norbaitekin borrokan.

455
00:27:07,459 --> 00:27:09,127
Axola dizu...

456
00:27:09,127 --> 00:27:10,045
O, ez.

457
00:27:10,629 --> 00:27:12,047
Horma finak dituzu?

458
00:27:12,047 --> 00:27:12,964
Ez.

459
00:27:12,964 --> 00:27:14,424
- Utziko?
- Bai.

460
00:27:18,637 --> 00:27:22,265
Maiz entzuten duzu auzokoen zarata?

461
00:27:22,265 --> 00:27:25,935
Tira, maiz ez,
baina ordukoa ozena izan zen.

462
00:27:26,436 --> 00:27:30,607
Gizona sutan zegoen. Behin eta berriz
esan zuen, "Gezurrik ez, ostia!".

463
00:27:30,607 --> 00:27:32,317
Eta ikusi ahal izan zenuen?

464
00:27:33,193 --> 00:27:36,446
Ez, baina, alde egin zuenean,
atea hain gogor itxi zuen,

465
00:27:37,030 --> 00:27:39,449
ezen nire hormak dar-dar egin baitzuen.

466
00:27:40,367 --> 00:27:42,077
Gero, kea usaindu nuen.

467
00:27:43,286 --> 00:27:44,120
Kea?

468
00:27:44,120 --> 00:27:46,164
Bai, ondoko ateko suarena.

469
00:27:46,164 --> 00:27:47,749
Suhiltzaileei deitu nien.

470
00:27:47,749 --> 00:27:51,211
Iritsi zirenerako,
langarreztagailuek sua itzalia zuten.

471
00:27:51,211 --> 00:27:54,172
Eraikin osoan jarri zituzten,
duela urtebete-edo.

472
00:27:54,673 --> 00:27:56,633
Hiriko arauak. Horrelako zerbait.

473
00:27:57,592 --> 00:27:58,468
Bale.

474
00:27:59,469 --> 00:28:01,680
Badut beste zerbait galdetzerik?

475
00:28:02,222 --> 00:28:06,059
Posible al da zuk gau hartan
hauetako gominola bat jan izana?

476
00:28:07,435 --> 00:28:09,729
Ez, ez horixe. Lana dudanean, ez.

477
00:28:09,729 --> 00:28:14,526
Banatzailea zarela esan duzu.
Zein enpresatan? DoorDash-en?

478
00:28:14,526 --> 00:28:17,445
Ez. Maria. Bai, maria banatzen dut.

479
00:28:19,406 --> 00:28:23,118
Perretxikoak, batzuetan.
Baina hori ez da nire ogibide nagusia.

480
00:28:24,828 --> 00:28:25,662
Bale.

481
00:28:27,706 --> 00:28:33,044
Schwartz jauna, hona agenteak
erakutsitako grabazioa, 405 autobidekoa.

482
00:28:33,962 --> 00:28:35,630
Ezagutzen duzu auto hau?

483
00:28:35,630 --> 00:28:38,383
Nire autoa da. Matrikulak nabarmentzen du.

484
00:28:38,383 --> 00:28:42,637
Eta ezagutzen duzu
zure autoa gidatzen ari den gizona?

485
00:28:42,637 --> 00:28:44,514
Autoa biolentziaz ostu zuen tipoa da.

486
00:28:45,348 --> 00:28:47,142
Gizon hori auzi-aretoan dago?

487
00:28:48,518 --> 00:28:50,812
Bera. Han eserita dagoena.

488
00:28:50,812 --> 00:28:54,107
Azal bedi agirian
lekukoak salatua identifikatu duela.

489
00:28:54,107 --> 00:28:55,483
Schwartz jauna,

490
00:28:56,151 --> 00:28:58,945
deskribatuko diguzu
gau hartan gertatutakoa?

491
00:28:59,779 --> 00:29:01,906
Azkar gertatu zen. Saiatuko naiz.

492
00:29:01,906 --> 00:29:04,284
Etxerako bidean,
semaforo batean geratu nintzen.

493
00:29:04,284 --> 00:29:06,953
Kapota irekita nuen. Gora begiratzean,

494
00:29:06,953 --> 00:29:11,458
gizon hark pistola batez apuntatu zidan.
Aurpegiaren kontra estutu zidan.

495
00:29:12,876 --> 00:29:16,212
Autotik irteteko oihukatu zidan.
Izututa nengoen.

496
00:29:16,212 --> 00:29:18,423
Sartu, eta autoa eraman zuen.

497
00:29:19,090 --> 00:29:20,759
Zer ordutan gertatu zen?

498
00:29:21,342 --> 00:29:22,427
Hamaikak aldera.

499
00:29:23,094 --> 00:29:28,767
Hala ere, ez zenion ordubete igaro arte
poliziari gertatutakoa jakinarazi.

500
00:29:29,851 --> 00:29:31,478
Esango diguzu zergatik?

501
00:29:32,520 --> 00:29:35,982
Shockean nengoen.
Bizitza begien aurretik pasatu zitzaidan.

502
00:29:38,443 --> 00:29:41,154
Gogoan nire emazte ederra baizik ez nuen.

503
00:29:42,614 --> 00:29:44,532
Harengana itzuli nahi nuen, etxera.

504
00:29:44,532 --> 00:29:48,620
Auto bat eskatu nuen.
Etxera iritsitakoan, poliziari deitu nion.

505
00:29:49,245 --> 00:29:53,374
Ez nuen emakume horrekin ikusi.
Ilehoria zen, eta askoz gazteagoa.

506
00:29:54,167 --> 00:29:55,251
Milesker, jauna.

507
00:29:58,296 --> 00:29:59,380
Haller jauna?

508
00:30:00,048 --> 00:30:03,676
Momentu bat izan nahi nuke,
andrea, bezeroarekin hitz egiteko.

509
00:30:05,595 --> 00:30:10,141
Giltza giltzatako batean zegoen,
edo prest zegoen aparkatzailearentzat?

510
00:30:10,141 --> 00:30:11,768
Giltza bakarra zen. Prest zegoen.

511
00:30:14,270 --> 00:30:16,815
- Gustuko duzu larrua jokatzea?
- Ez horixe.

512
00:30:16,815 --> 00:30:18,483
Pena da. Toki okerrean zaude.

513
00:30:18,483 --> 00:30:20,568
Arratsalde on, Schwartz jauna.

514
00:30:20,568 --> 00:30:24,531
Lapurretaren ostean
etxera joan zinela testigatu duzu, ezta?

515
00:30:24,531 --> 00:30:25,490
Bai.

516
00:30:26,115 --> 00:30:29,410
Berandu zen. Emaztea zain zenuen,
etxeko atea irekitzeko?

517
00:30:29,410 --> 00:30:32,372
Ez, ez nuen esnatu nahi.
Neronek ireki nuen.

518
00:30:32,372 --> 00:30:35,083
Ados.
Sarraila adimenduna duzu aurreko atean?

519
00:30:35,083 --> 00:30:37,335
Objekzioa. Ez da garrantzitsua.

520
00:30:37,919 --> 00:30:42,715
Andrea, hiru galdera falta zaizkit
garrantziari heltzeko, uzten badidazu.

521
00:30:42,715 --> 00:30:46,469
Hiru, Haller jauna,
besterik ez. Erantzun, Schwartz jauna.

522
00:30:47,804 --> 00:30:50,014
Ez, ez dut sarraila adimendunik.

523
00:30:50,014 --> 00:30:52,517
Etxeko giltza darabilzu
aurreko atea irekitzeko?

524
00:30:52,517 --> 00:30:54,894
- Zer ostra bestela?
- Schwartz jauna.

525
00:30:54,894 --> 00:30:57,063
Sentitzen dut, andrea.

526
00:30:57,689 --> 00:31:00,024
Bai, etxeko atea erabili nuen.

527
00:31:00,650 --> 00:31:03,611
Ederki.
Badaukazu hemen? Erakutsiko diguzu?

528
00:31:11,870 --> 00:31:13,997
- Horra. Pozik?
- Bale...

529
00:31:13,997 --> 00:31:17,166
Andrea, hiru galdera izan dira dagoeneko.

530
00:31:18,001 --> 00:31:19,711
Orain, garrantzia.

531
00:31:19,711 --> 00:31:21,004
Argi utzi dugu

532
00:31:21,004 --> 00:31:24,966
etxeko eta autoko giltzak
giltzatako berean dituzula, nik bezala.

533
00:31:24,966 --> 00:31:26,593
Mundu guztiak bezala.

534
00:31:26,593 --> 00:31:29,512
Bai. Baina zerbait ez dut ulertu.

535
00:31:29,512 --> 00:31:32,348
Etxeko giltzak giltzatakoan bazeneuzkan,

536
00:31:32,348 --> 00:31:35,143
eta giltzok nire bezeroak eraman bazituen,

537
00:31:35,143 --> 00:31:38,271
nola ireki ahal izan zenuen aurreko atea?

538
00:31:43,818 --> 00:31:45,778
Akaso nire bezeroak
ez zituen giltzok hartu.

539
00:31:45,778 --> 00:31:48,740
Aparkatzailearentzako giltzak
eman zenizkion...

540
00:31:48,740 --> 00:31:50,199
Barka, hanka sartu dut.

541
00:31:50,199 --> 00:31:53,244
Ez ziren giltzatakoko etxeko giltzak izan.

542
00:31:53,244 --> 00:31:56,789
Harri baten azpian
gordetzen ditugun giltzez...

543
00:31:56,789 --> 00:31:58,249
Zabor gezurti hori!

544
00:31:58,249 --> 00:31:59,292
Andrea, ordena.

545
00:31:59,292 --> 00:32:01,085
Giltza pasa den hilean mugitu nuen!

546
00:32:01,669 --> 00:32:03,588
Neska harekin zeunden berriz.

547
00:32:03,588 --> 00:32:06,090
Hau guztia hori estaltzeko asmatu duzu.

548
00:32:06,090 --> 00:32:08,301
Eseri eta isildu, edo bota egingo zaitut.

549
00:32:08,301 --> 00:32:09,677
Ez da uste duzuna.

550
00:32:09,677 --> 00:32:12,263
Koitadu hori aparkatzailetzat jo zenuen?

551
00:32:12,263 --> 00:32:15,433
Putasemea ez, putaseme arrazista zara!

552
00:32:15,433 --> 00:32:17,101
Aguazila, kanpora ezazu!

553
00:32:17,101 --> 00:32:21,356
Abokatu, hamar minutuko etena.
Itzuli aurretik, konpon ezazu hau.

554
00:32:21,856 --> 00:32:24,817
Autoaren giltza eman zion.
Baimena eman zion.

555
00:32:24,817 --> 00:32:28,321
Aparkatzeko, agian,
baina ez hiritik bueltak emateko.

556
00:32:29,113 --> 00:32:32,283
Paseoa ostutako autoarekin.
Urtebeteko espetxea, bost milako isuna.

557
00:32:33,952 --> 00:32:37,705
Atsegina izaten ari naiz.
Delitu larri bat lepora niezaioke.

558
00:32:37,705 --> 00:32:39,415
Ba egin ezazu. Aurrera.

559
00:32:39,415 --> 00:32:42,085
Epaimahaiak entzungo du
nola senar desleiala

560
00:32:42,085 --> 00:32:44,379
arrazista izan zen nire bezeroarekin,

561
00:32:44,379 --> 00:32:47,882
baita nola, dena estaltzeko,
delitu bat egotzi zion ere.

562
00:32:47,882 --> 00:32:51,135
Zuk irabazteko moduko panorama
deritzozu honi?

563
00:32:51,135 --> 00:32:54,597
Beraz, ez isunik, ez espetxerik,

564
00:32:54,597 --> 00:32:58,017
eta zigorra berehala ezerezteko paperak
sinatuko dituzu.

565
00:32:58,893 --> 00:33:01,229
Schwartz jauna txosten polizial bat

566
00:33:01,229 --> 00:33:04,107
iruzurrez betetzeagatik
akusatu nahi bazenu,

567
00:33:04,107 --> 00:33:06,776
nire bezeroak pozik testigatuko luke.

568
00:33:10,488 --> 00:33:11,614
Ederki.

569
00:33:14,951 --> 00:33:18,496
Ai, ama.
Gauza ilun asko topatu dituzu kontratuan.

570
00:33:18,496 --> 00:33:22,083
Sinatzear nengoela,
bihozkada batek geldiarazi ninduen.

571
00:33:22,083 --> 00:33:23,918
Egin kasu bihozkada horiei,

572
00:33:23,918 --> 00:33:25,962
Las Vegasen ezkontzeko izan ezik.

573
00:33:26,838 --> 00:33:29,882
Hau ezereztu eta itzuliko dut.
Gero, berriz helduko diogu.

574
00:33:29,882 --> 00:33:31,801
Eskerrik asko, berriz ere.

575
00:33:31,801 --> 00:33:34,679
Lasai. Zorte on.
Dantzatu lur jota geratu arte.

576
00:33:34,679 --> 00:33:36,389
Ez. Ez geratu lur jota.

577
00:33:38,766 --> 00:33:40,810
- Zorretan nago.
- Lasai, laztana.

578
00:33:40,810 --> 00:33:43,396
Ez dezagun telebistagatik harremana galdu.

579
00:33:43,396 --> 00:33:44,772
Ez. Zin dagit.

580
00:33:56,576 --> 00:33:57,410
Ondo zaude?

581
00:33:59,871 --> 00:34:01,789
Jeloskor nago. Txarto dago hori?

582
00:34:01,789 --> 00:34:02,957
Cat dela eta?

583
00:34:02,957 --> 00:34:05,710
Batera hasi ginen.
Orain telebistan egongo da.

584
00:34:05,710 --> 00:34:08,421
Nik nekez ordain dezaket
nire estudioko lurren konponketa.

585
00:34:10,089 --> 00:34:12,550
Bide okerretik nabilela sentitzen dut.

586
00:34:12,550 --> 00:34:14,052
Bakoitzak bere bidea du.

587
00:34:14,052 --> 00:34:16,929
Fakultatea utzi nuen.
Orain, graduatzear nago.

588
00:34:16,929 --> 00:34:19,432
Hau desbideratze txiki bat baino ez da.

589
00:34:21,392 --> 00:34:24,896
Arrazoi duzu. Gurpil zoro katastrofistetan
trabatzen naiz.

590
00:34:24,896 --> 00:34:28,858
Etorkizunean arreta gehiegi jartzeak
antsietatea sortzen du.

591
00:34:28,858 --> 00:34:31,944
Iraganean bizitzeak
depresioa eragin dezake.

592
00:34:31,944 --> 00:34:33,571
Hobe da momentuan egotea.

593
00:34:34,280 --> 00:34:35,490
Budismoa ote?

594
00:34:36,199 --> 00:34:37,033
Ba ote?

595
00:34:37,700 --> 00:34:40,369
- Hurrengo Dalai Lama izango naiz?
- Baliteke.

596
00:34:40,369 --> 00:34:42,121
- Hepa.
- Ai ene!

597
00:34:42,121 --> 00:34:44,040
- Hayley, nolatan zu hemen?
- Hepa!

598
00:34:44,040 --> 00:34:45,917
Eddierengatik joan naiz auzitegira.

599
00:34:45,917 --> 00:34:48,586
Aitak kargu guztiak ezereztu ditu.

600
00:34:48,586 --> 00:34:51,214
Tipoari gezur potolo bat igarri dio.

601
00:34:51,214 --> 00:34:53,091
Zure aita magoa da.

602
00:34:53,091 --> 00:34:55,676
Ez, oso ona da lege-hutsuneak topatzen.

603
00:34:55,676 --> 00:34:57,720
Lan bat da, bezeroa edonor dela ere.

604
00:34:57,720 --> 00:34:59,806
- Eskertzen dizut, jauna.
- Bai.

605
00:34:59,806 --> 00:35:03,810
Dena ordaintzeko bidea topatuko dut.
Lan bat behar dut baina.

606
00:35:03,810 --> 00:35:06,020
Entrenatzaile pertsonala zara
gimnasio batean.

607
00:35:06,020 --> 00:35:09,732
Zuzendariak atxilotu nindutela jakindakoan
kaleratu ninduen.

608
00:35:09,732 --> 00:35:11,943
Zer? Hori izugarria da.

609
00:35:11,943 --> 00:35:15,071
Ez kezkatu, Eddie.
Familiakoa bezalakoa zara. Doan.

610
00:35:15,071 --> 00:35:18,533
Ez ba. Nire zorrak kitatzen ditut,
kosta ahala kosta.

611
00:35:19,117 --> 00:35:22,745
Agian badago
oraintxe bertan ordaintzeko modu bat.

612
00:35:23,371 --> 00:35:24,622
Gidatzeko baimenik bai?

613
00:35:24,622 --> 00:35:25,957
Tira, Izzy.

614
00:35:25,957 --> 00:35:29,669
Nire ordezkoa behar duzu,
baita babestuko zaituen norbait ere.

615
00:35:29,669 --> 00:35:31,879
Bai. Hori bai ideia ona.

616
00:35:31,879 --> 00:35:35,049
Ados nago.
Errefortzuak behar ditugu, bereziki orain.

617
00:35:35,049 --> 00:35:38,469
Kasualitatez,
baduzu autodefentsa-noziorik?

618
00:35:39,053 --> 00:35:41,347
Gerriko beltza naiz judoan.

619
00:35:44,767 --> 00:35:46,644
Barka. Zeri buruz ari zarete?

620
00:35:49,438 --> 00:35:51,816
Eddie, nire gidaria izan nahiko zenuke?

621
00:35:51,816 --> 00:35:53,151
Benetan?

622
00:35:53,151 --> 00:35:56,654
Ordaindu nahi badidazu,
astero kenduko dizut soldatatik.

623
00:35:56,654 --> 00:36:00,074
Nik horrelaxe egin nuen lan.
Ondo atera zen.

624
00:36:00,074 --> 00:36:01,534
Benetan diozu?

625
00:36:01,534 --> 00:36:03,119
Proba dezagun astebetez.

626
00:36:03,119 --> 00:36:05,955
Ez ezazu Lincolna
Lamborghinia bezala gidatu.

627
00:36:05,955 --> 00:36:09,876
Oso gidari segurua naiz.
Ez nion urratu bakarra ere egin.

628
00:36:09,876 --> 00:36:12,253
Ez nuen abiadura-muga ere urratu.

629
00:36:12,253 --> 00:36:14,338
Lamborghini batean, alajaina.

630
00:36:20,720 --> 00:36:21,721
Bale.

631
00:36:24,557 --> 00:36:25,558
Eskerrik asko.

632
00:36:26,475 --> 00:36:29,937
Ez zaizu damutuko, Haller jauna.

633
00:36:29,937 --> 00:36:32,106
Horrela deitzen badidazu,
damutu egingo zait.

634
00:36:32,106 --> 00:36:36,652
Entrenatzaile pertsonal plantilla bat
zertuko dut lan honi esker.

635
00:36:36,652 --> 00:36:38,112
Neure kabuz egingo dut.

636
00:36:38,112 --> 00:36:41,032
Lehen bezeroa izan zintezke.
Entrenatzen duzu?

637
00:36:43,784 --> 00:36:46,495
Zeri barre? Tenisean jolasten dut.
Surfean aritzen naiz.

638
00:36:47,205 --> 00:36:51,334
Bale. Ba horri pisu-entrenamendua
eta dieta bat atxikiko genioke.

639
00:36:52,251 --> 00:36:55,129
- Hau ondo aterako da.
- Dibertigarria izango da.

640
00:36:56,297 --> 00:36:58,507
Aurretiko autopsiaren emaitzak.

641
00:36:58,507 --> 00:37:02,261
Gloryren hioide-hezurra
bi puntutan hautsirik zegoen.

642
00:37:02,261 --> 00:37:05,514
Hau da, ziur aski itota hil zuten.

643
00:37:05,514 --> 00:37:11,103
Forentseak heriotza-ordua gaueko hamaikak
eta goizaldeko hirurak artean jarri du.

644
00:37:11,896 --> 00:37:14,273
Julianek Gloryrenean
11etan egon izana onartu du.

645
00:37:14,273 --> 00:37:18,361
Bai, baina, antza, gau hartan
su bat egon zen Gloryren pisuan.

646
00:37:18,361 --> 00:37:21,364
Suhiltzaileak 11:43ean iritsi ziren.

647
00:37:21,364 --> 00:37:22,573
Zer-nolako sua?

648
00:37:22,573 --> 00:37:26,702
Tira, Glory erretzen ari zela
lokartu zelako susmoa izan zuten,

649
00:37:26,702 --> 00:37:30,539
baina, hioide-hezurra hautsirik zuenez,
hori ezinezkoa zatekeen.

650
00:37:30,539 --> 00:37:36,045
Hortaz, Julian joan eta 43 minutura
iritsi ziren suhiltzaileak.

651
00:37:36,712 --> 00:37:40,299
Hector Moyaren tipo batek
Glory hiltzeko aski denbora.

652
00:37:40,299 --> 00:37:42,593
Bai, baina sua, zer?

653
00:37:42,593 --> 00:37:44,804
Oraindik ez dut poliziaren txostena,

654
00:37:44,804 --> 00:37:47,890
baina sua
hilketa estaltzeko piztu zutelakoan nago.

655
00:37:47,890 --> 00:37:51,644
Ez zuten
langarreztagailu-sistemarik espero.

656
00:37:51,644 --> 00:37:54,897
Kartel bateko tipoak zergatik
ezabatu nahiko lituzke bere aztarnak?

657
00:37:54,897 --> 00:37:56,857
Jendea hiltzeaz harrotzen dira.

658
00:37:56,857 --> 00:37:58,401
Ez gaude Mexikon baina.

659
00:37:58,401 --> 00:38:01,737
Hemen ezin dituzte poliziak erosi.
Denak ez, behintzat.

660
00:38:01,737 --> 00:38:04,156
Lan bikaina. Sakontzen jarrai dezagun.

661
00:38:04,156 --> 00:38:08,160
Glory Daysek eta Hector Moyak
lotura bat dute. Topatu egingo dugu.

662
00:38:16,794 --> 00:38:18,254
Egun on, Haller jauna.

663
00:38:19,839 --> 00:38:20,881
Egun on, Eddie.

664
00:38:20,881 --> 00:38:22,466
Beste egun eder bat.

665
00:38:23,968 --> 00:38:26,887
Ez duzu zertan ateari eutsi.
Eskerrik asko.

666
00:38:33,060 --> 00:38:33,894
Zer da hau?

667
00:38:33,894 --> 00:38:35,271
Goizeko altxagarririk onena.

668
00:38:35,938 --> 00:38:38,774
Kalea, lapa-belar erroa eta asun-hostoa.
Probatu.

669
00:38:42,695 --> 00:38:43,529
Ona, ezta?

670
00:38:43,529 --> 00:38:46,073
Belar-fresko zelai bat edatea modukoa.

671
00:38:46,073 --> 00:38:48,451
Zapore horixe du, bai.

672
00:38:53,164 --> 00:38:54,415
Zer gertatzen da?

673
00:38:54,999 --> 00:38:56,459
Segurtasuna, jauna.

674
00:38:57,543 --> 00:38:59,337
Jakina. Nola ez.

675
00:39:14,310 --> 00:39:16,979
Kontatu gau hartan gertatutako guztia,
Julian.

676
00:39:16,979 --> 00:39:18,314
Guztia kontatu dizut.

677
00:39:24,236 --> 00:39:25,863
Lepoa hautsi zioten.

678
00:39:25,863 --> 00:39:27,573
Hil arte ito zuten.

679
00:39:27,573 --> 00:39:31,035
Ez bazinen zu izan, istorio bat behar dut
hiltzailearen inguruan.

680
00:39:31,035 --> 00:39:32,119
Ulertzen duzu?

681
00:39:32,661 --> 00:39:35,539
Bi zita izan zituen egun hartan. Norekin?

682
00:39:37,625 --> 00:39:39,251
Bezero berriekin.

683
00:39:39,251 --> 00:39:43,297
Bata Brad Nelson, edo Nielsen, izan zen.
Hori uste dut.

684
00:39:43,297 --> 00:39:48,469
Bestea Price, Daniel Price. Erreserba
linean egin zuten, eta dirutan ordaindu.

685
00:39:48,469 --> 00:39:52,139
Ohikoa. Inork ez du arrastorik utzi nahi,
eta ni ez nago kriptoen munduan.

686
00:39:54,225 --> 00:39:58,396
Lehenak gela bat zuen Peninsula hotelean,
eta bigarrenak Roosevelt-ean.

687
00:39:58,396 --> 00:40:00,106
Gelen zenbakiak gogoratzen?

688
00:40:00,106 --> 00:40:01,607
Zerbitzarian daude.

689
00:40:03,359 --> 00:40:06,362
Ordu batzuk pasata, ez nuenez
Gisellen berri izan, deitu egin nion.

690
00:40:06,362 --> 00:40:10,616
Lehen zita ondo egon zela esan zidan.
Bigarren tipoa ez ei zen agertu.

691
00:40:10,616 --> 00:40:12,535
Zergatik zaude gezurra izan zelakoan?

692
00:40:12,535 --> 00:40:14,161
Gezurra esan ohi zidalako.

693
00:40:14,161 --> 00:40:17,164
Hotelera deitu, eta tipoarekin
hitz egin nuen, aldez aurretik.

694
00:40:17,164 --> 00:40:20,126
Zita iruzurra edo tranpa
ez dela ziurtatzeko egiten dut.

695
00:40:20,709 --> 00:40:23,254
- Orduan joan zinen Glory ikustera?
- Bai.

696
00:40:23,254 --> 00:40:26,048
Dirua hartu nahi nuen,
berak droga erosten xahutu aurretik.

697
00:40:26,632 --> 00:40:30,177
Oldartu zitzaizunean,
zuk bultzatu baino ez zenuen egin.

698
00:40:30,177 --> 00:40:31,846
Ez! Tira...

699
00:40:32,430 --> 00:40:37,935
Bai. Agian oratu egin nion, geldi zedin.
Badakizu.

700
00:40:39,895 --> 00:40:41,272
Nondik oratu zenion?

701
00:40:43,190 --> 00:40:45,109
Lepotik oratu zenion, Julian?

702
00:40:45,109 --> 00:40:46,652
Lepotik oratu zenion?

703
00:40:46,652 --> 00:40:49,572
Bai, baina hari kontra egiteko izan zen.

704
00:40:49,572 --> 00:40:52,283
- Gezurra esan zenidan.
- Zaude. Ez, itxaron.

705
00:40:52,283 --> 00:40:53,909
- Bilatu abokatu bat.
- Ez.

706
00:40:53,909 --> 00:40:57,455
Badakit itxura txarra duela,
baina ez naiz hiltzailea.

707
00:40:57,455 --> 00:40:59,832
Sinets iezadazu.
Nigatik ez bada, Gisellengatik.

708
00:40:59,832 --> 00:41:03,836
Edo Gloryrengatik. Dena dela.
Horregatik esan zidan zugana jotzeko.

709
00:41:05,629 --> 00:41:06,881
Zer esan nahi duzu?

710
00:41:06,881 --> 00:41:10,342
Esan zidan, "Zerbait gertatzen bazait,
esan Mickeyri. Zer egin jakingo du".

711
00:41:10,342 --> 00:41:13,053
Gero, bera hil, eta ni akusatu ninduten.

712
00:41:13,971 --> 00:41:15,389
Horregatik deitu nizun.

713
00:41:30,237 --> 00:41:31,906
Zer da hau?

714
00:41:31,906 --> 00:41:33,991
Interes-gatazken deskargua.

715
00:41:33,991 --> 00:41:36,827
Glory nire bezeroa izan zen.
Sinatu behar duzu.

716
00:41:38,704 --> 00:41:40,539
Hau da, zure kasua hartuko dut.

717
00:41:44,376 --> 00:41:45,377
Bale.

718
00:41:46,337 --> 00:41:47,379
Bale.

719
00:41:52,301 --> 00:41:53,135
Ordua da.

720
00:41:56,222 --> 00:41:57,056
Bale.

721
00:42:14,573 --> 00:42:17,743
Hori esan zuen?
"Esan Mickeyri. Zer egin jakingo du?".

722
00:42:17,743 --> 00:42:18,869
Bai, antza.

723
00:42:19,620 --> 00:42:23,374
Ai ene. Mickey, beste mundutik
hizketan ari zaizula dirudi.

724
00:42:23,374 --> 00:42:26,418
- Julian errugabea ote?
- Oraindik ez nago ziur.

725
00:42:26,418 --> 00:42:29,421
Pertseberatuz baino ez ditut
erantzunak lortuko.

726
00:42:29,421 --> 00:42:33,175
Gero gerokoak. Ea, kargu-irakurketa.
Badakizu fiskala nor den?

727
00:42:33,175 --> 00:42:35,761
Bai, izena hemen nonbait dut.

728
00:42:35,761 --> 00:42:36,804
Berria da.

729
00:42:36,804 --> 00:42:39,932
Riverside-tik
Los Angelesera bidali berri dute.

730
00:42:39,932 --> 00:42:42,893
Hemen nonbait daukat.
Ea, non jarri dut baina?

731
00:42:42,893 --> 00:42:44,687
- Segundo bat.
- Ados, bai.

732
00:42:49,692 --> 00:42:51,902
- Haller.
- Hepa, inspektorea.

733
00:42:51,902 --> 00:42:53,195
Orain ja ez.

734
00:42:53,779 --> 00:42:55,114
Erretiro aurreratua.

735
00:42:55,698 --> 00:42:57,241
Izan nuen horren berri.

736
00:42:57,241 --> 00:42:58,659
Ez nuen beste aukerarik izan.

737
00:42:58,659 --> 00:43:00,995
Woodsen kasuan egin zenuenaren ostean,

738
00:43:00,995 --> 00:43:02,663
akabo nire karrera.

739
00:43:02,663 --> 00:43:03,581
Lasai baina.

740
00:43:04,164 --> 00:43:05,374
Ongi bukatu nuen.

741
00:43:06,083 --> 00:43:08,919
Ikertzailea naiz distrituko fiskaltzan.

742
00:43:09,670 --> 00:43:11,589
La Cosse kasuan zaude?

743
00:43:11,589 --> 00:43:14,008
Elkar askoz maizago ikusiko dugu orain.

744
00:43:14,800 --> 00:43:17,511
Dibertigarria izango da.
Bere garaian bezala.

745
00:43:17,511 --> 00:43:18,637
Zer ondo.

746
00:43:23,267 --> 00:43:24,351
Nor da tipo hori?

747
00:43:24,351 --> 00:43:26,437
Gorroto nauen polizia ohi bat.

748
00:43:26,437 --> 00:43:27,730
Askotxo daude, ez?

749
00:43:28,314 --> 00:43:30,190
Lorna!

750
00:43:30,691 --> 00:43:32,735
David, dena ondo?

751
00:43:32,735 --> 00:43:35,154
Ez. Kartzelatik deitu berri didate.

752
00:43:35,154 --> 00:43:36,280
Begira, Julian...

753
00:43:37,615 --> 00:43:39,283
Julian ospitalean dago.

754
00:43:39,283 --> 00:43:40,200
Espetxekoan?

755
00:43:40,200 --> 00:43:44,079
Mundu guztia elkarrekin bilurtu zuten.
Julianek klaustrofobia du.

756
00:43:44,079 --> 00:43:45,539
Izu-atakea izan zuen.

757
00:43:45,539 --> 00:43:48,459
Konortea galdu zuen.
Bihotzekoa zelakoan zeuden.

758
00:43:48,459 --> 00:43:49,376
Ai, ama.

759
00:43:49,376 --> 00:43:53,047
Behaketan dago. Kargu-irakurketa
bera gabe egin ahalko dute?

760
00:43:53,047 --> 00:43:55,007
O, ez. Geroratu beharko dugu.

761
00:43:55,007 --> 00:43:58,093
Ezin dugu denborarik galdu.
Handik atera behar dugu.

762
00:43:59,178 --> 00:44:00,512
Ezin du han jarraitu!

763
00:44:05,351 --> 00:44:06,852
David, sentitzen dut.

764
00:44:46,016 --> 00:44:47,726
<i>Hayleyk lo hartu du azkenean.</i>

765
00:44:47,726 --> 00:44:50,104
<i>Goodnight Moon</i> liburua buruz dakit ja.

766
00:44:52,940 --> 00:44:55,984
Gaur gertatutakoa entzun dut.
Woodsen-en ikustaldia.

767
00:44:55,984 --> 00:44:58,278
O, bai. Tragoak zor dizkidazu.

768
00:44:58,278 --> 00:45:02,908
Ez, jakin dut Bishop
umiliatu egin duzula lekukoen tribunan.

769
00:45:02,908 --> 00:45:06,286
Ez, bere errua izan da.
Bere plaka lohitu du.

770
00:45:06,912 --> 00:45:10,958
Agian bai, baina
kontuz ibili behar duzu halere, Mickey.

771
00:45:11,458 --> 00:45:15,671
Bishop modukoek memoria ona dute,
eta zuk egoera tenkatzen duzu beti.

772
00:45:15,671 --> 00:45:20,259
Ez, Maggie, bezeroa defendatzen dut.
Baina diozuna aintzat hartuko dut.

773
00:45:21,093 --> 00:45:22,052
Eskerrik asko.

774
00:45:23,137 --> 00:45:26,140
Bide batez:
asteburuan etxe hura erakutsiko dute,

775
00:45:26,140 --> 00:45:28,434
Hayleyrentzako atzeko patioa duena.

776
00:45:29,143 --> 00:45:30,352
Garestiegiena dena?

777
00:45:30,352 --> 00:45:32,396
Badakit askotxo dela, baina

778
00:45:33,605 --> 00:45:35,899
toki hau txiki geratzen ari zaigu.

779
00:45:35,899 --> 00:45:36,900
Bai.

780
00:45:39,486 --> 00:45:40,738
Agian konpon dezaket.

781
00:45:41,655 --> 00:45:42,573
Bai?

782
00:45:43,574 --> 00:45:44,491
Woodsen ikustaldia.

783
00:45:45,075 --> 00:45:46,994
Fiskala Jerry Vincent zen, ezta?

784
00:45:47,870 --> 00:45:50,748
Merkatu pribatuan sartuko dela esan zidan.

785
00:45:50,748 --> 00:45:52,666
Banekien ba nik.

786
00:45:52,666 --> 00:45:55,419
Akaso nik ere egin beharko nuke.

787
00:45:55,419 --> 00:45:58,255
Ia musu-truk egiten dut lan
defentsa publikoan.

788
00:45:58,255 --> 00:46:00,632
Esperientzia ona da, baina...

789
00:46:02,259 --> 00:46:03,302
Ene... Zer?

790
00:46:03,844 --> 00:46:05,971
Zure aita bezalakoa izan nahi duzu?

791
00:46:05,971 --> 00:46:08,265
Nahi dugun etxea erosi gura dut.

792
00:46:09,558 --> 00:46:12,144
Ezingo zara defendatzaile pribatu batekin
ezkonduta egon?

793
00:46:12,770 --> 00:46:14,646
Publiko bat aski txarra da ja.

794
00:46:14,646 --> 00:46:18,108
Pribatua bazara,
bulegoan lotsa-lotsa eginda egongo naiz.

795
00:46:18,108 --> 00:46:20,110
Begira, erronka bat izango da.

796
00:46:20,986 --> 00:46:22,196
Moldatuko gara.

797
00:46:22,905 --> 00:46:24,114
Gugan sinesten dut.

798
00:46:26,533 --> 00:46:27,367
Bai?

799
00:46:27,367 --> 00:46:28,535
Bai.

800
00:46:33,081 --> 00:46:33,999
Konforme.

801
00:46:35,167 --> 00:46:36,794
Agin iezadazu zerbait.

802
00:46:37,836 --> 00:46:38,754
Edozer.

803
00:46:39,338 --> 00:46:41,882
Kontuz ibili, Mickey.

804
00:46:42,883 --> 00:46:44,051
Benetan diotsut.

805
00:46:44,968 --> 00:46:46,011
Agintzen dizut.

806
00:47:13,872 --> 00:47:16,041
Bihar goizago etortzea otu zait.

807
00:47:16,041 --> 00:47:19,670
Pisu eta goma batzuk ekarriko ditut,
zuk entrenatzeko.

808
00:47:19,670 --> 00:47:22,464
Estres apur bat askatzeak
mesede egingo lizuke.

809
00:47:22,464 --> 00:47:24,925
Beste noizbait, Eddie. Bihar arte, e?

810
00:47:28,262 --> 00:47:29,179
Eddie?

811
00:48:09,970 --> 00:48:11,346
Halakorik.

812
00:48:36,496 --> 00:48:38,540
MICHAEL CONNELLYREN ELEBERRIETAN
OINARRITUA

813
00:50:17,305 --> 00:50:22,310
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte

