1
00:00:28,486 --> 00:00:32,699
Iaz, 750 hilketa-kasu
aurkeztu zituzten Los Angelesen.

2
00:00:36,036 --> 00:00:41,750
Fiskalek 750 aldiz aurkeztu zituzten
karguak, Zigor-kodearen 187. artikulupean.

3
00:00:43,126 --> 00:00:46,296
Aurkeztu dezaketen
kargurik garrantzitsuena da.

4
00:00:48,673 --> 00:00:52,093
Kasu horietan,
gertakariak ezberdinak izan baziren ere,

5
00:00:53,803 --> 00:00:55,138
funtsean,

6
00:00:56,181 --> 00:00:58,016
den-denak izan ziren berdinak.

7
00:01:00,977 --> 00:01:06,566
Funtsean, hilketa-kasu guztiak
zuhaitz bat bezalakoak dira eta.

8
00:01:08,109 --> 00:01:10,361
Zuhaitz garai eta itzaltsu bat.

9
00:01:12,572 --> 00:01:15,950
Fiskalaren lana
zuhaitza elikatu eta ureztatzean datza.

10
00:01:17,577 --> 00:01:21,206
Eskura daukaten guztia
erabiliko dute zuhaitza babesteko:

11
00:01:23,124 --> 00:01:25,543
zuzeneko eta zeharkako frogak,

12
00:01:25,627 --> 00:01:27,170
kriminalistika,

13
00:01:27,754 --> 00:01:30,715
arrazoia, bideak eta aukera.

14
00:01:31,382 --> 00:01:33,843
Estatuak ahalik eta gehien jarriko du

15
00:01:33,927 --> 00:01:37,097
zuhaitza ondo hazi dadin, handi eta sendo.

16
00:01:42,560 --> 00:01:45,271
Zenbat eta handi eta sendoagoa izan,

17
00:01:45,355 --> 00:01:47,607
kondena orduan eta errazago emango da.

18
00:01:51,236 --> 00:01:52,862
Eta horretantxe datza dena.

19
00:01:53,655 --> 00:01:56,407
Horra hilketa-kasu guztien urrezko araua.

20
00:01:59,285 --> 00:02:00,453
Gerta ahala gerta,

21
00:02:01,663 --> 00:02:05,291
baten batek…
ordaindu behar du gertatutakoa.

22
00:02:05,375 --> 00:02:09,003
Beraz, hilketa leporatzen badizute,
aizkora bat behar duzu,

23
00:02:09,087 --> 00:02:11,714
zuhaitza bota eta kiskaltzeko.

24
00:02:12,590 --> 00:02:13,633
Eta

25
00:02:14,592 --> 00:02:16,261
aizkoraduna zu zara?

26
00:02:16,344 --> 00:02:18,930
Ez.
Edgar, nik ez dut zuretzako aizkorarik.

27
00:02:19,013 --> 00:02:21,182
Nire ustez, izorratu samar zaude.

28
00:02:22,475 --> 00:02:24,394
Ño, zuk zer kaka dakizu, Haller?

29
00:02:25,854 --> 00:02:28,231
Hain argia bazara, zergatik zaude hemen?

30
00:02:31,234 --> 00:02:35,238
Tira, hau oker bat delako,
eta berehala arteztuko dut.

31
00:02:35,321 --> 00:02:37,699
Bai, hemengo beste pendejo denek bezala.

32
00:02:38,449 --> 00:02:40,243
Autoaren matrikula daukate,

33
00:02:40,326 --> 00:02:44,414
eta Union Station-eko kameran
azaltzen zara, autoa aparkalekuan uzten.

34
00:02:44,497 --> 00:02:46,958
Ez, ni pinche gidaria nintzen, aditu?

35
00:02:47,041 --> 00:02:49,043
- Ez nion inori tiro egin.
- Berdin dio.

36
00:02:49,127 --> 00:02:50,545
Zeu harrapatu zintuzten.

37
00:02:50,628 --> 00:02:52,714
Ea, zenbat dituzu? Bi aurrekari.

38
00:02:53,423 --> 00:02:56,009
- Hiru strike, eta badakizu…
- Zoaz popatik hartzera!

39
00:03:04,976 --> 00:03:07,312
Nire ustez, Edgar, aukera bakarra duzu.

40
00:03:07,812 --> 00:03:09,689
Segurtasun maximoan zaude,

41
00:03:09,772 --> 00:03:11,357
eta ez banden sailean.

42
00:03:12,233 --> 00:03:13,776
Laster, gela batean sartu,

43
00:03:13,860 --> 00:03:15,987
eta gako-galdera egingo dizute.

44
00:03:16,070 --> 00:03:17,906
Zu izan ez bazinen, nork egin zuen tiro?

45
00:03:20,158 --> 00:03:22,911
Horko ezerk ez dizu lagunduko, Edgar.

46
00:03:22,994 --> 00:03:25,413
Orain, honek baino ez dizu lagunduko:

47
00:03:26,915 --> 00:03:28,458
izen batzuk airatzea.

48
00:03:28,958 --> 00:03:32,337
Putza! Hara bestea!
Ostia hori egingo dudalakoan, ala?

49
00:03:32,420 --> 00:03:34,881
Baretu.
Zeuk eskatu didazu txostena aztertzeko.

50
00:03:34,964 --> 00:03:38,051
Ez zaizu aholkua gustatu?
Segi zure abokatuarenera.

51
00:03:39,385 --> 00:03:41,221
Ezin dut harekin hitz egin, ño.

52
00:03:42,388 --> 00:03:43,598
Ez duzu ulertzen?

53
00:03:47,727 --> 00:03:50,438
Edgar,
abokatuak bandarentzako lan egiten badu,

54
00:03:50,521 --> 00:03:53,066
ofiziozko abokatu bat
gomendatu ahal dizut.

55
00:03:57,946 --> 00:04:00,823
Janaria irenstera, baboak! Ea, bi lerro!

56
00:04:01,658 --> 00:04:02,492
Mugitu!

57
00:04:46,577 --> 00:04:47,537
Ondo zaude?

58
00:04:52,125 --> 00:04:54,919
Esan aitari
zure mikroplastiko-erreportajearena.

59
00:04:56,129 --> 00:04:58,965
Alaitu beharrean,
asperdurak jota hilko nuke.

60
00:05:00,049 --> 00:05:03,886
Errekusazio erreferentzialez hitz egitea
gustatzen zaio.

61
00:05:03,970 --> 00:05:07,807
Zure irakasleak ingurune-zuzenbidean
etorkizuna duzula esan zuen.

62
00:05:07,890 --> 00:05:09,017
Alaitu egingo duzu.

63
00:05:09,100 --> 00:05:10,935
Asko falta zaio irteteko?

64
00:05:11,019 --> 00:05:14,105
Sei aste daramatza.
Ez al zen epaiketa arina izango?

65
00:05:14,188 --> 00:05:18,484
Ez nuen hori esan, epaiketa arina
izateko eskubidea onartu zuela baizik.

66
00:05:18,985 --> 00:05:21,362
Hau da, ezin dute atzeratu.

67
00:05:21,446 --> 00:05:23,406
Bi aste karguak aurkezteko.

68
00:05:23,489 --> 00:05:27,744
Gerora, 60 auzitegi-egun dauzkate,
epaiketari derrigorrez ekin aurretik.

69
00:05:28,494 --> 00:05:31,080
Prozesu hau ez da batere arina, bihotza.

70
00:05:35,460 --> 00:05:37,712
Hayley, honetaz ziur nago:

71
00:05:37,795 --> 00:05:40,506
zure aitak ez du kezka zaitezen nahi.

72
00:05:40,590 --> 00:05:43,718
Sistema goitik behera ezagutzen du.
Moldatuko da.

73
00:06:02,362 --> 00:06:04,405
Kode penala: 487.

74
00:06:04,489 --> 00:06:06,824
Horra ebasketa larriari buruzko atala.

75
00:06:06,908 --> 00:06:10,119
Normalean,
urtebete baino ez da igarotzen espetxean.

76
00:06:10,203 --> 00:06:14,374
Non eta hainbat aurrekari ez dauden.
Hara! Tamalez, zuk badauzkazu.

77
00:06:15,666 --> 00:06:17,126
Atzean utzi dut hori.

78
00:06:17,210 --> 00:06:18,461
Aha.

79
00:06:19,837 --> 00:06:22,924
Ez! Hau opari bat izan zen.

80
00:06:23,007 --> 00:06:25,343
Zintzotu egin naiz, Lorna, benetan.

81
00:06:25,426 --> 00:06:27,887
Tira, eta ez dezagun beste kontua ahaztu:

82
00:06:29,097 --> 00:06:33,351
zazpi kargu ebatzigabe.
Den-denei egingo diegu aurre.

83
00:06:33,434 --> 00:06:38,439
Baina Mickey, tira, kartzelan dago.
Haraxe ez nuke joan nahiko.

84
00:06:38,523 --> 00:06:40,858
Ez hara, ez Mickeyren maletategira.

85
00:06:42,652 --> 00:06:45,488
Bai. Zoritxarreko arazotxo bat da.

86
00:06:45,571 --> 00:06:50,076
Oso esku onetan zaude. Abokatu-langelako
kiderik eskarmentatuena naiz.

87
00:06:50,159 --> 00:06:52,078
Ez. Kide bakarra zara.

88
00:06:52,161 --> 00:06:54,414
Mickeyren bezeroez arduratuko naiz.

89
00:06:54,497 --> 00:06:58,543
Bere hilketa-kontutxoa argitu bitartean,
sinatuko duzu hemen?

90
00:07:00,294 --> 00:07:03,131
Begira,
hobeto hausnartu behar dudala uste dut.

91
00:07:03,214 --> 00:07:07,802
Estimatzen dut zure lana, baina ezin naiz
horrelako jendearekin nahasi.

92
00:07:07,885 --> 00:07:09,429
Ba hori: delitugileekin.

93
00:07:11,639 --> 00:07:12,682
Ulertzen duzu, ezta?

94
00:07:14,892 --> 00:07:16,102
Eskumuinak Mickeyri.

95
00:08:02,315 --> 00:08:03,858
Raul Estrada.

96
00:08:06,360 --> 00:08:07,778
Segun eta nork jakin nahi duen.

97
00:08:07,862 --> 00:08:09,280
Dennis Wojciechowski.

98
00:08:10,406 --> 00:08:13,910
Mickey Haller, zure abokatu ohiaren
ikertzailea naiz.

99
00:08:15,244 --> 00:08:16,162
Haller.

100
00:08:17,246 --> 00:08:20,082
- Aspaldian ez dut izen hori entzun.
- Bederatzi urtez.

101
00:08:20,166 --> 00:08:23,252
Orduan leporatu zizuten
nahigabeko hilketa.

102
00:08:23,336 --> 00:08:26,714
Errua Mickeyri bota zenion,
tratu hoberik ez lortzeagatik.

103
00:08:26,797 --> 00:08:29,800
Horixe idatzi zenuen Pelican Bay-tik
bidalitako gutun amorratuetan.

104
00:08:30,384 --> 00:08:32,720
Kartzelan, aisialdia barra-barra dago.

105
00:08:32,803 --> 00:08:34,889
Zerbait egin behar duzu, entretenitzeko.

106
00:08:35,640 --> 00:08:36,849
Hobeto pentsatuta,

107
00:08:37,975 --> 00:08:41,604
duela gutxi entzun nuen haren izena.
Hilketa-edo egotzi diote?

108
00:08:41,687 --> 00:08:43,898
Bai, hilketa-edo.

109
00:08:44,774 --> 00:08:49,278
Bezero ohiak bisitatzen ari naiz,
agian Hallerrekin haserre daudenak.

110
00:08:49,987 --> 00:08:52,698
Erregistroan, hau da zure lantokia.

111
00:08:54,492 --> 00:08:55,785
Ea ulertu dudan.

112
00:08:56,619 --> 00:09:00,248
Ezezagun bat hil nuen,
Hallerri tranpa bat jartzeko?

113
00:09:00,831 --> 00:09:03,543
Zerrendako aukera denak baztertzen nabil,
Raul.

114
00:09:03,626 --> 00:09:06,879
Non egon zinen irailaren 16ko gauean?
Osteguna izan zen.

115
00:09:06,963 --> 00:09:09,298
Esan, eta zerrendatik ezabatuko zaitut.

116
00:09:16,138 --> 00:09:17,056
Tira,

117
00:09:18,224 --> 00:09:21,394
osteguna izanda,
eskola ematen ari nintzen, ziur.

118
00:09:22,186 --> 00:09:23,646
Likore-dendan?

119
00:09:24,939 --> 00:09:26,732
Denda nire lehengusuarena da.

120
00:09:27,316 --> 00:09:29,777
Ondoko lokala erabiltzen uzten dit.

121
00:09:30,486 --> 00:09:32,697
Biblia ikasten dugu, ostegunero.

122
00:09:32,780 --> 00:09:35,324
Espetxean, zer edo zer aurkitu behar duzu.

123
00:09:35,908 --> 00:09:37,868
Zerbait entretenigarria.

124
00:09:44,625 --> 00:09:46,335
Mickeyren alde otoitz egingo dut.

125
00:09:49,255 --> 00:09:50,089
Eta, aizu.

126
00:09:51,132 --> 00:09:52,091
Jainkoa zurekin!

127
00:10:07,106 --> 00:10:10,901
Los Angeleseko Michael Haller
defentsa-abokatu ospetsuaren kasuak

128
00:10:10,985 --> 00:10:12,987
aurrera egin du. Susmagarria da,

129
00:10:13,070 --> 00:10:16,657
bezero ohi bat hiltzeagatik,
eta epaiketaren zain dago.

130
00:10:16,741 --> 00:10:20,369
Duela hilabete, epaimahaiak
karguen gaineko auzia ezarri zuen,

131
00:10:20,453 --> 00:10:23,914
eta, fiskalak
sekretupeko akusazioa burutu duenez,

132
00:10:23,998 --> 00:10:28,169
defentsa ahalmenik gabe utzi du
epaiketarako prestatzeari dagokionez.

133
00:10:28,252 --> 00:10:32,590
Hala ere, gaur kasuak aurrera egin du,
epaile bat esleitu diote eta.

134
00:10:32,673 --> 00:10:37,261
Lionel Stone epailea, fiskal ohia.
Zigor latzak jartzen dituelako da ezaguna…

135
00:10:37,345 --> 00:10:38,471
Haller eta Bazkideak.

136
00:10:38,554 --> 00:10:41,140
…auzitegia gaur bilduko da, lehen aldiz…

137
00:10:41,223 --> 00:10:44,143
Ez dugu karguen inguruko iruzkinik.
Milesker.

138
00:10:44,226 --> 00:10:48,064
Eguneratu egingo zaituztegu.
Kacey Montoya naiz, KTLA 5 News.

139
00:10:48,731 --> 00:10:50,608
Segurtasun-grabaziorik bai?

140
00:10:51,359 --> 00:10:54,487
Ez. Mickey gelditu zuten inguruan
ez dago ezertxo ere.

141
00:10:54,570 --> 00:10:56,197
Ez kamerarik, ez ezer.

142
00:10:58,407 --> 00:10:59,367
Cold brewa ote?

143
00:10:59,450 --> 00:11:01,410
Zuzenbide-laguntzaile klasea dut.

144
00:11:01,494 --> 00:11:04,205
- Bai, hozkailuan gehiago dago.
- Blue Bottle? Stumptown?

145
00:11:04,288 --> 00:11:06,123
Costco supermerkatuko hoberena.

146
00:11:06,207 --> 00:11:09,543
Julianen likidazioa heldu arte,
dirua Mickeyren defentsarako da.

147
00:11:09,627 --> 00:11:11,671
Kontu hori ez al zegoen amaituta?

148
00:11:11,754 --> 00:11:13,381
Negoziazioa amaitu da.

149
00:11:13,464 --> 00:11:14,882
Agian urtebete beharko dugu

150
00:11:14,965 --> 00:11:17,134
agiriak egin eta txekea lortzeko.

151
00:11:17,802 --> 00:11:19,095
Abokatuak…

152
00:11:21,138 --> 00:11:22,515
Hepa! Zorterik bai?

153
00:11:23,474 --> 00:11:25,810
Bai, hau zortetzat baldin badaukazu.

154
00:11:26,727 --> 00:11:27,895
Zer…

155
00:11:30,064 --> 00:11:33,150
Oraingoz, kartzelan ez dauden

156
00:11:33,234 --> 00:11:34,985
bezero nahigabetu guztiek

157
00:11:35,069 --> 00:11:37,905
daukate alibi bat hilketaren gauerako.

158
00:11:38,406 --> 00:11:40,783
Eta oraingo bezeroek ihes egiten digute.

159
00:11:40,866 --> 00:11:41,992
ORAINGO BEZEROAK

160
00:11:42,034 --> 00:11:43,119
Gurpil zoroa da:

161
00:11:43,202 --> 00:11:45,705
inork ez gaitu nahi,
Mickeyren kontuagatik,

162
00:11:45,788 --> 00:11:48,207
baina, dirurik gabe, nola libratuko dugu?

163
00:11:48,290 --> 00:11:50,084
Helduko diogu Sam Scales-i?

164
00:11:50,167 --> 00:11:53,295
Sam gorrotatzen zutenen zerrenda
amaigabea da.

165
00:11:53,379 --> 00:11:54,588
Honen bila nabil:

166
00:11:54,672 --> 00:11:58,342
Sam akabatu eta Mickey kartzelaratu
nahi zuen norbaiten bila.

167
00:11:58,968 --> 00:12:02,388
Fiskalak ez dizu
bilaketa mugatuko lukeen zerbait esan?

168
00:12:02,471 --> 00:12:05,433
Hara bestea!
Gobernariak berak agindu beharko lieke

169
00:12:05,516 --> 00:12:07,643
epaiketaren aurretik frogak emateko.

170
00:12:08,227 --> 00:12:11,605
Bai, cold brew horietako bat beharko dut.

171
00:12:26,287 --> 00:12:27,246
Bamba!

172
00:12:28,622 --> 00:12:29,915
Zer berri, abokatu?

173
00:12:30,916 --> 00:12:33,753
Quesada
gogotik amorratu duzu aisialdi-gelan.

174
00:12:33,836 --> 00:12:37,423
Eta zu non kaka zeunden?
Izatez, ni babestekoa zara.

175
00:12:37,506 --> 00:12:39,049
Trankil, horretan nabil.

176
00:12:39,633 --> 00:12:41,260
Begira egon naiz, etengabe.

177
00:12:41,761 --> 00:12:42,970
Hemendik goitik?

178
00:12:43,053 --> 00:12:45,765
Ez didazu
jarraika ibiltzeko adina ordaintzen.

179
00:12:45,848 --> 00:12:48,142
Arazorik balego, arduratuko nintzateke.

180
00:12:48,225 --> 00:12:49,935
Hari laguntzen saiatzea ere…

181
00:12:50,436 --> 00:12:52,980
Norbaitek abokaturik dagoen galdetuz gero,

182
00:12:53,063 --> 00:12:54,315
isilik geratuko naiz.

183
00:12:54,398 --> 00:12:55,316
Ideia ona.

184
00:12:56,817 --> 00:12:59,528
Auto bati zubia egiten zaion moduan
lotzen dituzu dosierrak.

185
00:12:59,612 --> 00:13:02,698
Horrela, kuxkuxeroak harrapatzen ditut.

186
00:13:02,782 --> 00:13:04,784
Ez naiz hemengo agenteez fidatzen.

187
00:13:04,867 --> 00:13:06,827
Edgar Quesada fidagarriagoa da.

188
00:13:07,578 --> 00:13:10,414
Gaur dut ikustaldia.
Dena eduki behar dut prest.

189
00:13:10,498 --> 00:13:13,375
Hitzaldia
berriro praktikatu nahi baduzu nirekin,

190
00:13:13,459 --> 00:13:14,877
garestia izango da.

191
00:13:14,960 --> 00:13:16,796
Ez, trankil, Bamba. Milesker.

192
00:13:18,130 --> 00:13:20,341
Aizu, gogoratu esan nizuna.

193
00:13:20,424 --> 00:13:22,802
Autobusera igotakoan, eseri aurrealdean.

194
00:13:22,885 --> 00:13:26,847
Edozer ostia gertatzen bada,
guardiak ondoan izango dituzu.

195
00:13:26,931 --> 00:13:29,183
Eta atzealdean jartzen banaute, zer?

196
00:13:32,061 --> 00:13:32,978
Ados.

197
00:13:34,355 --> 00:13:35,189
Zorte on!

198
00:13:36,732 --> 00:13:38,859
Erdiko hatza agintariei nire partez.

199
00:14:09,265 --> 00:14:10,307
Popatik!

200
00:14:12,768 --> 00:14:13,894
Popatik!

201
00:14:16,021 --> 00:14:17,189
Txerri kaka!

202
00:14:32,037 --> 00:14:35,916
7211956.

203
00:14:38,502 --> 00:14:42,339
7211956.

204
00:14:42,423 --> 00:14:43,465
Bai.

205
00:14:50,097 --> 00:14:51,140
Goazen.

206
00:15:05,529 --> 00:15:07,031
- Aupa.
- Horra hor.

207
00:15:07,114 --> 00:15:09,742
Ikustaldira iritsiko ez zinela uste nuen.

208
00:15:09,825 --> 00:15:12,161
Sheriffaren departamentuaren ordutegia…

209
00:15:12,244 --> 00:15:15,456
Mozioak dauzkagu, eta zure trajea.

210
00:15:15,539 --> 00:15:19,543
Gorbata gorria,
boterea eta konfiantzaren irudia.

211
00:15:19,627 --> 00:15:22,004
Ez, liskar-kolorea da. Hobe…

212
00:15:23,797 --> 00:15:26,967
Hobe urdina, ez?
Urdina baretasunaren irudi da.

213
00:15:27,051 --> 00:15:29,678
Behar duzu trajea?
Epaimahairik ere ez dugu.

214
00:15:29,762 --> 00:15:33,432
Egongo da bat. Ez ditzatela nire argazkiak
ikusi, preso-arropa jantzita.

215
00:15:33,515 --> 00:15:36,685
Eta ez zaitzatela
arlote itxura honekin ikusi.

216
00:15:37,728 --> 00:15:39,521
Ez samindu. Zuri ederki ematen dizu.

217
00:15:39,605 --> 00:15:40,522
Arrazoi duzu.

218
00:15:40,606 --> 00:15:42,232
Eta, lehenik eta behin,

219
00:15:42,316 --> 00:15:44,610
jan itzazu carnitas tako hauek.

220
00:15:45,319 --> 00:15:47,988
Ez ezazu alkandora garbia saltsaz zikindu.

221
00:15:48,072 --> 00:15:49,198
Eskerrik asko.

222
00:15:51,951 --> 00:15:54,078
Barruko janaria negargarria da.

223
00:15:54,161 --> 00:15:57,456
Bai, hau ikusita, imajina dezaket.

224
00:15:57,957 --> 00:16:00,125
Tira, zer moduz zaudete? Ondo?

225
00:16:01,710 --> 00:16:04,880
Tira, gauden egoeran egonda, tira…

226
00:16:04,964 --> 00:16:07,132
Legalek beti esaten du:
irabazle plantak eginda,

227
00:16:07,716 --> 00:16:09,677
irabazlea izango zara.

228
00:16:09,760 --> 00:16:12,137
Irabazi egingo dugu, zalantzarik gabe.

229
00:16:12,221 --> 00:16:14,306
Komentatu dezagun esklusio-mozioa.

230
00:16:14,390 --> 00:16:16,308
Aurrekaririk? Kausa probablerik?

231
00:16:16,392 --> 00:16:19,353
Bai. Baina nekez lortuko dugu
hilketa-kasu batean

232
00:16:19,436 --> 00:16:22,564
epaileak gorpuaren aurkikuntza baztertzea.
Portzierto…

233
00:16:23,148 --> 00:16:26,276
Bai. Esleitu dizuten epailea. Stone.

234
00:16:26,860 --> 00:16:29,196
Fiskal ohia izateaz gain, antza denez,

235
00:16:29,279 --> 00:16:31,949
haserrekor ospea ere omen du.

236
00:16:32,032 --> 00:16:34,576
Hau da, ondo baino hobeto portatuko gara.

237
00:16:34,660 --> 00:16:36,495
Ez diezaiogun aitzakiarik eman.

238
00:16:36,578 --> 00:16:39,873
Ez dut ezagutzen,
baina batzuetan fiskal ohiak onak dira.

239
00:16:39,957 --> 00:16:42,001
Ez dutenez alderdikoiak eman nahi,

240
00:16:42,084 --> 00:16:44,586
defentsaren alde egiten saiatzen dira.

241
00:16:45,629 --> 00:16:48,298
Gainera, fiskalaren laguntzailea… Richard?

242
00:16:48,382 --> 00:16:50,926
Berde dago. Ez du jakingo nola aurre egin.

243
00:16:51,760 --> 00:16:53,679
Collins agentea niretzat.

244
00:16:53,762 --> 00:16:54,888
Ez diot sinesten.

245
00:16:54,972 --> 00:16:57,391
Gelditu zintuen agenteari
galdeketa zuk egiteak

246
00:16:57,474 --> 00:16:59,977
mendeku-itxura izango du. Neuk egingo dut.

247
00:17:00,060 --> 00:17:02,771
Heldu froga-mozioari. Erraza izango da.

248
00:17:02,855 --> 00:17:06,775
Oraindik ez digute ezer eman.
Fidantza-argudioa dela eta…

249
00:17:06,859 --> 00:17:08,736
Hori ez da gaurko lehentasuna.

250
00:17:08,819 --> 00:17:11,280
- Zer?
- Ez dakit zenbat denbora izango dugun.

251
00:17:11,363 --> 00:17:14,742
Gauza garrantzitsuak lehenik.
Denborarik badugu, ados.

252
00:17:14,825 --> 00:17:16,827
Bestela, beste egunen batean.

253
00:17:18,495 --> 00:17:21,457
Mick, ez duzu kartzelatik irten nahi?

254
00:17:21,540 --> 00:17:24,501
Jakina, baina ez edozeren truk.

255
00:17:24,585 --> 00:17:26,253
Bost milioiko fidantza da.

256
00:17:26,336 --> 00:17:31,133
Hau da, 500 000 fidatzailearentzat.
Ez daukagu hainbeste. Ez digute itzuliko.

257
00:17:31,216 --> 00:17:33,385
Lanean ari gara, murriztu dezaten.

258
00:17:33,469 --> 00:17:36,764
Murriztuta ere,
hori Hayleyren unibertsitate-funtsa da.

259
00:17:36,847 --> 00:17:38,390
Gehi Zuzenbide-fakultatea.

260
00:17:38,974 --> 00:17:40,934
Gure soldatatik jarriko genuke.

261
00:17:41,018 --> 00:17:43,270
Ez diot inori horrelakorik eskatuko.

262
00:17:43,353 --> 00:17:46,482
Nire planean,
epaiketa arineko erdibidean gaude ia.

263
00:17:46,565 --> 00:17:49,735
Bi hilabete dauzkate
dena onartu edo isilik geratzeko.

264
00:17:49,818 --> 00:17:51,820
Gera naiteke bi hilabete gehiago.

265
00:17:52,613 --> 00:17:55,032
Ea, Mickey, azkenengoz galdetuko dizut.

266
00:17:55,115 --> 00:17:58,702
Deituko diot Andrea Freemann-i?
Beharbada lagundu ahal digu.

267
00:17:58,786 --> 00:18:00,913
Ez dut Andy honetan nahasiko.

268
00:18:00,996 --> 00:18:03,373
Nahikoa arazo ditu
fiskal nagusiaren langelan.

269
00:18:04,750 --> 00:18:08,170
Kontrolpean dugu, benetan.
Tira, irabazi dezagun.

270
00:18:17,888 --> 00:18:20,641
Etxeko lanak eta irakurketak linean daude.

271
00:18:20,724 --> 00:18:23,936
Ikertu kasuak,
eta esadazue legea ondo ezarri den.

272
00:18:24,019 --> 00:18:25,854
Egun ona izan.

273
00:18:31,777 --> 00:18:32,694
Ondo zaude?

274
00:18:33,237 --> 00:18:34,113
Zer?

275
00:18:36,031 --> 00:18:38,158
Bai, laneko berri baten zain nago.

276
00:18:38,659 --> 00:18:39,868
Zer arretatsua!

277
00:18:39,952 --> 00:18:43,497
Hemengo gehienok
ihes egiten diegu laneko berri guztiei.

278
00:18:44,581 --> 00:18:46,250
- Izzy, ezta?
- Bai horixe!

279
00:18:46,333 --> 00:18:49,086
Kaliforniako Zigor-kodearen
jakitun nagusia.

280
00:18:49,169 --> 00:18:52,589
Ez dakit nik.
Langelan ez dira hari buruz isiltzen.

281
00:18:52,673 --> 00:18:55,342
Eta zu… Ez esan. G letraz hasten da?

282
00:18:55,843 --> 00:18:56,844
Grace.

283
00:18:56,927 --> 00:18:58,929
Hori. Grace.

284
00:18:59,012 --> 00:19:01,014
Barkatu. Izenak ikasten ari naiz.

285
00:19:01,098 --> 00:19:03,976
Ez naiz
klasekoen zerrendaren jakitun nagusia.

286
00:19:04,059 --> 00:19:05,144
Estresa arintzeko,

287
00:19:05,227 --> 00:19:09,356
gutariko batzuk Echo Park-eko
Tabletop-era joango gara, lanaren ostean.

288
00:19:09,898 --> 00:19:12,109
Ez al da arcade-jolas zaharren tokia?

289
00:19:12,192 --> 00:19:14,695
Eta oilasko-hego pikante itzelak dauzkate.

290
00:19:15,195 --> 00:19:18,198
Hego pikanteak eta Pac-Man.
Horrek ez du parekorik.

291
00:19:18,282 --> 00:19:21,785
Horixe berori!
Zatoz, dibertigarria izango da.

292
00:19:23,871 --> 00:19:25,122
Ez dakit. Zera…

293
00:19:25,622 --> 00:19:28,125
Gustatuko litzaidake,
baina langelan topera gabiltza.

294
00:19:29,209 --> 00:19:32,379
Bai. Tira, zerbait aitortu behar dizut.

295
00:19:33,172 --> 00:19:36,300
Nire nagusiak zurea ezagutzen du,
apur bat.

296
00:19:37,384 --> 00:19:40,012
Bai,
horrelakoa da defentsa-abokatuen mundua.

297
00:19:40,095 --> 00:19:42,014
Oso ondo hitz egiten du hartaz.

298
00:19:42,097 --> 00:19:44,224
Sentitzen dut zuek horrela ibiltzea.

299
00:19:44,725 --> 00:19:48,604
Milesker. Klaseok ondo etorri zaizkit,
burua pixka bat arintzeko.

300
00:19:48,687 --> 00:19:51,315
Horrexegatik etorri behar duzu gero!

301
00:19:51,398 --> 00:19:54,193
Nire telefonoa
irakurri ez duzun zerrendan dago.

302
00:19:55,277 --> 00:19:57,613
Edo agertu, eta kito. Zatoz.

303
00:19:57,696 --> 00:20:00,115
Seiak aldera iritsiko garela uste dut.

304
00:20:02,451 --> 00:20:03,660
Ados, saiatuko naiz.

305
00:20:03,744 --> 00:20:04,620
Bai?

306
00:20:05,120 --> 00:20:07,206
Ziur zaude, agian etorriko zarela?

307
00:20:08,165 --> 00:20:10,167
Ziur nago, agian joango naizela.

308
00:20:10,250 --> 00:20:11,710
Ederki. Primeran.

309
00:20:11,793 --> 00:20:15,756
Tira, ba, orduan,
agian elkar ikusiko dugu gero, Izzy.

310
00:20:28,101 --> 00:20:29,269
Altxa zaitezte.

311
00:20:30,312 --> 00:20:34,149
Kasuaren zenbakia: BA59972.

312
00:20:34,733 --> 00:20:36,235
Fiskaltza versus Michael Haller.

313
00:20:36,860 --> 00:20:39,196
Saioaren burua
Lionel Stone ohoragarria da.

314
00:20:39,279 --> 00:20:41,240
Ikusi duzu nor ez den etorri?

315
00:20:41,323 --> 00:20:44,034
Collins agentea.
Jolasean ari dira oraindik.

316
00:20:45,285 --> 00:20:46,703
Eser dadila abokatua.

317
00:20:47,537 --> 00:20:50,457
- Hasi aurretik, ba al…
- Kaixo? Auzitegian nago!

318
00:20:51,708 --> 00:20:54,836
Barka, Richards jauna.
Traba egiten al dizugu?

319
00:20:54,920 --> 00:20:56,421
Ez, jauna.

320
00:20:59,049 --> 00:20:59,967
Kontua da…

321
00:21:01,301 --> 00:21:02,886
Barkatu. Aizu, auzitegian…

322
00:21:03,971 --> 00:21:04,805
Zer?

323
00:21:05,389 --> 00:21:07,182
Benetan esan… Aizu, itxaron.

324
00:21:07,683 --> 00:21:09,768
Luzaroan ibili naiz hau prestatzen…

325
00:21:10,769 --> 00:21:14,690
Jauna, bi minutu behar ditut.
Barka eskatzen diot auzitegiari.

326
00:21:16,858 --> 00:21:17,943
Kanpoan, mesedez.

327
00:21:20,153 --> 00:21:23,156
- Halakorik…
- Guztia ikusia nuelakoan nengoen.

328
00:21:23,240 --> 00:21:27,035
Hiru kasu utzi ditut, honen mesedetan.
Banda-hilketa bat. Ene…

329
00:21:28,620 --> 00:21:31,331
Fiskaltzako Dana Berg, jauna.

330
00:21:31,832 --> 00:21:34,584
Barka eskatzen dizuet,
gure langelaren izenean.

331
00:21:34,668 --> 00:21:36,920
Pertsonal-aldaketa bat egon da.

332
00:21:37,004 --> 00:21:40,090
Hemendik aurrera,
neu arduratuko naiz kasu honetaz.

333
00:21:40,173 --> 00:21:41,550
Nor demontre da?

334
00:21:41,633 --> 00:21:42,884
Dana, "Heriotza-korridore".

335
00:21:42,968 --> 00:21:45,012
Heriotza-korridore esaten diote?

336
00:21:45,095 --> 00:21:46,763
- Gogoan hartuko dut, andrea.
- Bai.

337
00:21:47,389 --> 00:21:49,516
Baita zure agerraldi ez oso ortodoxoa ere.

338
00:21:50,517 --> 00:21:53,478
Hasiko gara, mesedez?
Gaur ikustaldi gehiago ditut.

339
00:21:55,981 --> 00:21:57,149
Nola ez, jauna.

340
00:21:57,232 --> 00:22:00,360
Lorna Crane, defentsan,
Michael Haller pro se abokatuarekin.

341
00:22:00,944 --> 00:22:02,779
Hainbat mozio dakarzkigu.

342
00:22:02,863 --> 00:22:05,365
Nire bezeroa ilegalki gelditu zutenez,

343
00:22:05,449 --> 00:22:07,492
orduan jasotako froga denen
esklusio-mozioa.

344
00:22:07,576 --> 00:22:10,287
Haller jaunari tranpa bat jarri zioten.

345
00:22:10,370 --> 00:22:13,457
Lehen pausoa
agindurik gabeko auto-miaketa izan zen.

346
00:22:13,540 --> 00:22:14,583
Tranpa bat?

347
00:22:15,250 --> 00:22:16,126
Nork?

348
00:22:16,960 --> 00:22:18,086
Barka?

349
00:22:18,170 --> 00:22:22,174
Haller jaunari tranpa bat
jarri omen zioten. Nor izan zen, andrea?

350
00:22:24,051 --> 00:22:27,512
Jauna, horrek
ez du garrantzirik ikustaldi honetan.

351
00:22:27,596 --> 00:22:29,264
Garrantzirik ez duela?

352
00:22:29,348 --> 00:22:31,558
- Ez. Barka…
- Jauna, zure baimenaz.

353
00:22:32,142 --> 00:22:35,354
Milesker berriz auzitegiari
pro se aritzen uzteagatik,

354
00:22:35,437 --> 00:22:37,814
nire kide den Crane andrearekin batera.

355
00:22:38,857 --> 00:22:39,858
Aurrera, jauna.

356
00:22:41,026 --> 00:22:43,987
Honetan bat gatoz: epaiketan,

357
00:22:44,071 --> 00:22:47,491
tranpa jarri zidatenen identitatea
garrantzitsua izango da.

358
00:22:47,574 --> 00:22:50,994
Errespetu osoz,
bidegabea izango litzateke, nabarmen,

359
00:22:51,078 --> 00:22:54,790
gure kasuaren xehetasun guztiak
fiskaltzari argitu behar izatea.

360
00:22:54,873 --> 00:22:58,085
Ni gelditu izanaren baliotasuna
jarri dugu dudan.

361
00:22:59,753 --> 00:23:00,629
Ados.

362
00:23:01,213 --> 00:23:02,631
Jarraitu dezagun, ba.

363
00:23:02,714 --> 00:23:05,675
Mila esker, jauna.
Crane andreak esan duen bezala,

364
00:23:05,759 --> 00:23:07,719
esklusio-mozio bat aurkeztu dugu,

365
00:23:07,803 --> 00:23:10,097
Collins agentearen jokabidea dela eta.

366
00:23:10,597 --> 00:23:14,851
Honetarako ikustaldi bat behar bada ere,
Collins agentea ez da bertaratu.

367
00:23:14,935 --> 00:23:17,854
Nire ikertzaileak sei aste eman ditu

368
00:23:17,938 --> 00:23:19,773
haren bila, alferrik.

369
00:23:19,856 --> 00:23:22,484
Agentea beranduegi izan arte ezkutatuz,

370
00:23:22,567 --> 00:23:25,695
fiskaltza
epaiketa justu bat ekidin nahian ari da.

371
00:23:26,405 --> 00:23:29,408
Auzitegiak eta akusatuak badakite
kasuari heldu berri diodala,

372
00:23:29,491 --> 00:23:32,369
baina ez dago hau ulertzerik:
zergatik esan dute

373
00:23:32,452 --> 00:23:34,037
gauzak ezkutatu ditugula?

374
00:23:34,121 --> 00:23:37,541
Are okerrago: epaiketa justu bati
trabak jarri dizkiogula!

375
00:23:37,624 --> 00:23:39,668
Guk epaiketa justu bat nahi dugu!

376
00:23:39,751 --> 00:23:42,003
- Zer…
- Jauna, badut hitz egiterik?

377
00:23:42,087 --> 00:23:43,964
Hartu erabaki bat behingoz!

378
00:23:44,464 --> 00:23:46,133
Aurrera, Crane andrea.

379
00:23:46,216 --> 00:23:50,011
Ez dute agentearekin epaiketaren aurretik
hitz egin dezagun nahi.

380
00:23:50,095 --> 00:23:52,472
Epaimahaiak inputatu dezan nahi dute.

381
00:23:52,556 --> 00:23:54,891
Horrela,
agenteak sekretuan testigatu ahalko luke,

382
00:23:54,975 --> 00:23:57,811
ikustaldia ekiditeko,
gure galdeketa saihesteko.

383
00:23:57,894 --> 00:24:01,314
Fiskaltzak
eskubide osoa du hori erabakitzeko.

384
00:24:01,398 --> 00:24:04,359
Baina Haller jaunak ezin izan dio
bere salatzaileari aurre egin.

385
00:24:04,443 --> 00:24:06,319
Gainera, grabazioa galdu da.

386
00:24:06,903 --> 00:24:07,946
Grabazio bat?

387
00:24:08,029 --> 00:24:11,450
Bai, jauna. Collins agenteak
kamera korporal bat zeraman.

388
00:24:11,533 --> 00:24:14,035
Bere patruila-autoan ere kamera bat dago.

389
00:24:14,119 --> 00:24:16,037
Oraindik ez dugu grabazioa jaso.

390
00:24:16,121 --> 00:24:17,873
Ez dut ulertzen, jauna.

391
00:24:18,373 --> 00:24:23,670
Hau frogak baztertzeko mozioa da,
edo frogak eskatzekoa?

392
00:24:23,753 --> 00:24:24,838
- Biak!
- Biak.

393
00:24:25,380 --> 00:24:27,632
Bietarako mozioak bete ditugu.

394
00:24:27,716 --> 00:24:30,302
Araketa justifikatzea fiskaltzari dagokio.

395
00:24:30,385 --> 00:24:35,056
Oraingoz, ez dute ezer justifikatu.
Froga-erakusketaren arauak urratu dituzte.

396
00:24:35,640 --> 00:24:38,518
Berg andrea, eta grabazioa, zer?

397
00:24:38,602 --> 00:24:39,853
Jauna, sentitzen dut.

398
00:24:39,936 --> 00:24:42,814
Antza denez,
arazo teknikoak izan dira bideoa…

399
00:24:42,898 --> 00:24:44,065
Arazo teknikoak?

400
00:24:44,649 --> 00:24:46,193
Nire askatasuna jokoan da,

401
00:24:46,276 --> 00:24:48,570
eta hauek arazo teknikoez dihardute?

402
00:24:48,653 --> 00:24:52,991
Akusatuak mozten ez badit,
jauna, dena azalduko dut.

403
00:24:53,074 --> 00:24:55,744
Egon, Haller jauna. Aurrera, Berg andrea.

404
00:24:55,827 --> 00:24:58,830
Milesker.
Esan bezala, kasuari heldu berri diot.

405
00:24:58,914 --> 00:25:02,042
Ez nuen atzerapenon berri,
froga-erakusketa dela eta.

406
00:25:02,125 --> 00:25:06,630
Horiek horrela, Collins agentea auzitegira
ekarri dezaket, dagokionean.

407
00:25:06,713 --> 00:25:09,341
Eta, grabazioari dagokionez, hala da.

408
00:25:09,424 --> 00:25:11,927
Langelan arazo teknikoak izan genituen.

409
00:25:12,010 --> 00:25:13,595
"Genituen", iraganean.

410
00:25:13,678 --> 00:25:15,639
Egoera arteztu dugu,

411
00:25:15,722 --> 00:25:18,725
eta berehala
emango diogu grabazioa akusatuari,

412
00:25:18,808 --> 00:25:21,645
eskatutako gainerako frogekin batera.

413
00:25:22,145 --> 00:25:24,856
Horri ondo deritzozu, ezta, Haller jauna?

414
00:25:25,815 --> 00:25:28,693
Bai, jauna,
baina ordena-auzi bat, mesedez.

415
00:25:29,986 --> 00:25:31,112
Orain zer?

416
00:25:31,613 --> 00:25:36,618
Jauna, Berg andreak
hiru aldiz deitu dit "akusatua".

417
00:25:37,202 --> 00:25:38,578
Tira, bada egia.

418
00:25:38,662 --> 00:25:43,625
Kasu honetan, akusatua naiz,
baina, auzitegi aurrean dihardudanean,

419
00:25:43,708 --> 00:25:46,044
defentsa-abokatua naiz.

420
00:25:48,088 --> 00:25:51,091
Auzitegiari eskatzen diot
Berg andreari izen hori erabilarazteko.

421
00:25:51,174 --> 00:25:53,843
Tira, semantika-kontua da. Akusatua zara,

422
00:25:53,927 --> 00:25:57,222
baita defentsa-abokatua ere.
Oraingoan, ez dago alderik.

423
00:25:57,764 --> 00:25:59,891
Epaimahaikideek aldea ikusiko dute agian.

424
00:26:00,642 --> 00:26:03,687
Ez duzu zertan erantzun, andrea.
Ezezkoa eman diot.

425
00:26:04,187 --> 00:26:06,565
Aholku bat, jauna: ez jolastu suarekin.

426
00:26:08,567 --> 00:26:09,484
Tira,

427
00:26:10,652 --> 00:26:13,154
ikustaldiak bihar goizera arte iraungo du.

428
00:26:13,238 --> 00:26:17,158
Orduan, Collins agentea
auzi-gela honetan egongo da, prest.

429
00:26:17,242 --> 00:26:20,245
Orduan arduratuko gara
gaur aztertu gabeko gaiez.

430
00:26:20,787 --> 00:26:23,665
Bi aldeekin hitz egingo dut,
froga-erakusketaz.

431
00:26:24,332 --> 00:26:25,584
Argi esango dut:

432
00:26:26,418 --> 00:26:29,129
froga-erakusketa guztion erantzukizuna da.

433
00:26:29,212 --> 00:26:32,924
Jasotakoa eman beharra dago.
Ez azterketarik, ez eztabaidarik.

434
00:26:33,508 --> 00:26:36,845
Fiskaltzak daukana,
defentsak ere bai, eta alderantziz.

435
00:26:36,928 --> 00:26:40,515
Hori urratzen denean,
zigorra froga bera deuseztatzea da.

436
00:26:40,599 --> 00:26:43,518
Berg andrea, agentea bihar etorri ezean,

437
00:26:43,602 --> 00:26:46,396
esklusio-mozioa onartuko dut. Ulertu duzu?

438
00:26:46,479 --> 00:26:47,897
Bai, jauna.

439
00:26:47,981 --> 00:26:48,898
Ederki.

440
00:26:49,399 --> 00:26:51,901
Abokatua eta akusatua bihar ikusiko ditut,

441
00:26:51,985 --> 00:26:53,445
goizeko 10etan.

442
00:26:53,945 --> 00:26:55,280
Bilera amaitu da.

443
00:27:05,248 --> 00:27:07,292
Froga-erakusketa lortu dugu.

444
00:27:07,792 --> 00:27:09,586
Grabazioa auzitegira ekarriko dut.

445
00:27:09,669 --> 00:27:10,879
Jaso eta berehala.

446
00:27:10,962 --> 00:27:14,633
Maggie eta Hayley bisitan
etorriko zaizkit. Han egongo naiz.

447
00:27:14,716 --> 00:27:15,967
Tira, ni banoa.

448
00:27:16,635 --> 00:27:17,510
Nora?

449
00:27:17,594 --> 00:27:20,055
Beste bezero batekin geratu naiz.

450
00:27:20,138 --> 00:27:22,641
Lanpetuta nago. Tira, bihar arte, Mickey.

451
00:27:22,724 --> 00:27:25,894
Bulegoan
hitz egingo dugu froga-erakusketaz.

452
00:27:50,669 --> 00:27:51,711
Maggie.

453
00:27:51,795 --> 00:27:53,004
- Hepa!
- Aupa!

454
00:27:53,505 --> 00:27:56,591
Hara, zer toki ederra!

455
00:27:56,675 --> 00:27:58,468
Luzaroan daramat hemen lanean.

456
00:27:58,551 --> 00:28:01,346
Txoko sekretuak ezagutzen ditut.
Kafesne bat.

457
00:28:01,429 --> 00:28:03,264
Ai, ama. Eskerrik asko.

458
00:28:05,225 --> 00:28:08,353
Inoiz ez dut izan
kafea hartzeko hain premia larririk.

459
00:28:08,436 --> 00:28:11,439
Hobe litzateke
zain barneko kafe-jarioa balitz.

460
00:28:11,940 --> 00:28:13,900
Buruhauste asko izan dituzu.

461
00:28:14,401 --> 00:28:16,319
Mickeyren berri izateko
idazten dizut beti,

462
00:28:16,403 --> 00:28:19,823
baina, Hayley USCeko lagun batekin
dagoenez, libre nengoen.

463
00:28:20,323 --> 00:28:22,409
- Milesker etortzeagatik.
- Nola ez!

464
00:28:22,992 --> 00:28:26,204
Zurekin
hitz egiten dudalako ez dut burua galdu,

465
00:28:26,287 --> 00:28:28,998
harrigarria bada ere.
Tira, ez da harrigarria…

466
00:28:29,082 --> 00:28:30,250
Ez, Lorna, trankil.

467
00:28:30,333 --> 00:28:32,961
Nik gauza bera diotsut, benetan.

468
00:28:34,337 --> 00:28:37,006
Hayley
Mickeyren bisitara eramango omen duzu.

469
00:28:37,090 --> 00:28:38,758
Mickey poz-pozik jarriko da.

470
00:28:38,842 --> 00:28:43,596
Horrexegatik geratu nahi nuen zurekin,
zer-nolako egoera izango den jakiteko.

471
00:28:43,680 --> 00:28:45,056
Zer moduz dago gaur?

472
00:28:45,140 --> 00:28:48,977
Gaur? Baikor-baikor, eroaren pare.
Bera itotzeko gogoa eman dit.

473
00:28:49,060 --> 00:28:50,895
Gure betiko Mickey, orduan.

474
00:28:51,438 --> 00:28:54,858
Guztia beltz-beltz
ikusten duen Mickeya ere badagoenez,

475
00:28:54,941 --> 00:28:57,068
Mickey hauxe nahi dugu orain.

476
00:28:59,988 --> 00:29:02,073
Kartzelan dago, Maggie.

477
00:29:02,657 --> 00:29:06,953
Kalte egin dio enpresari,
baita gure erreputazioari ere.

478
00:29:07,537 --> 00:29:10,206
Zoroaren pare nabil,
lan-martxa frenetikoan,

479
00:29:10,290 --> 00:29:12,083
firmak porrot egin ez dezan.

480
00:29:12,167 --> 00:29:13,710
Baina, egia esan,

481
00:29:14,335 --> 00:29:16,713
kasua ez dabil oso ondo, ez du ematen.

482
00:29:17,213 --> 00:29:19,674
Fiskal berri bat jarri dute, Dana Berg.

483
00:29:19,758 --> 00:29:21,009
"Iceberg"?

484
00:29:21,092 --> 00:29:25,013
- Bi ezizen dauzka, benetan?
- Eta ez hori bakarrik.

485
00:29:27,223 --> 00:29:30,018
Ez dizut gezurrik esango:
gogor-gogorra da.

486
00:29:30,685 --> 00:29:33,688
Kasua hari esleitu badiote,
serio-serio hartu dute.

487
00:29:35,148 --> 00:29:36,733
Mickeyk irabazi egin zion.

488
00:29:36,816 --> 00:29:40,737
Primeran. Gehitu errebantxa
haren motibazio-zerrendari.

489
00:29:43,490 --> 00:29:45,241
Arazorik bai frogekin?

490
00:29:45,825 --> 00:29:48,536
Mortsa bati
haginak kentzea baino zailagoa da,

491
00:29:49,204 --> 00:29:51,623
baina epaileak abisu latz bat eman dio.

492
00:29:51,706 --> 00:29:53,541
Moldatuko gara agian, ez?

493
00:29:54,125 --> 00:29:56,044
Bergek horrela jarraitzen badu,

494
00:29:56,127 --> 00:29:58,797
esaiozu
Rodriguez-egoera errepikaraziko duela.

495
00:29:58,880 --> 00:30:00,089
Ulertuko dizu.

496
00:30:02,759 --> 00:30:03,718
Ados.

497
00:30:04,594 --> 00:30:05,595
Eskerrik asko.

498
00:30:06,763 --> 00:30:09,933
Mickeyri ez zeniokeen horrelakorik esango,
ezta?

499
00:30:10,558 --> 00:30:12,560
Lehen aldiz auzipetu dute eta.

500
00:30:13,269 --> 00:30:14,479
Hala da, bai.

501
00:30:17,732 --> 00:30:19,651
Lorna, irabazi zion behin Bergi.

502
00:30:20,151 --> 00:30:21,528
Berriz ere egin dezake.

503
00:30:22,195 --> 00:30:23,404
Mickeyk eta zuk.

504
00:30:24,447 --> 00:30:25,532
Espero dezagun.

505
00:30:33,206 --> 00:30:35,917
Ama, fiskal arrunt bat da. Moldatuko naiz.

506
00:30:36,000 --> 00:30:39,379
Jolasean ari dira zurekin.
Zure bizitza galtzen ari zara.

507
00:30:39,462 --> 00:30:41,422
Baita zure alaba

508
00:30:41,506 --> 00:30:44,551
eta etorkizunean
emazte bat aurkitzeko aukera ere.

509
00:30:44,634 --> 00:30:45,927
Ez izan hain dramatikoa.

510
00:30:46,010 --> 00:30:50,431
Zure egoera ikusita,
dramatikoagoa izan beharko zenuke.

511
00:30:50,515 --> 00:30:55,144
- Ea, zer janari-klase ematen dizute han?
- Ondo jaten ari naiz, ama.

512
00:30:55,687 --> 00:30:57,021
Dendatxoko ramena.

513
00:30:57,105 --> 00:31:00,233
Sodioa, seme, ikaragarri igoko zaizu!

514
00:31:00,316 --> 00:31:02,735
Gogoratzen duzu auzokoa, Ramirez andrea?

515
00:31:03,653 --> 00:31:07,198
Buruko isuria izan zuen,
presio altua izateagatik.

516
00:31:07,282 --> 00:31:09,075
- Ez dut…
- Ez, nahikoa da!

517
00:31:09,158 --> 00:31:11,286
Gora eta behera mugitu dadila.

518
00:31:11,369 --> 00:31:12,620
Ez da kasko bat!

519
00:31:12,704 --> 00:31:15,039
Ama, ilea apaintzen, noiz eta orain?

520
00:31:15,123 --> 00:31:17,333
Iragarki bat egiten ari naiz, seme.

521
00:31:17,417 --> 00:31:20,378
Tira, entzun. Handik irten behar duzu.

522
00:31:20,461 --> 00:31:22,547
Eta nire ezkontzara iristen ez bazara,
zer?

523
00:31:22,630 --> 00:31:24,299
Nork emango du nire eskua?

524
00:31:24,382 --> 00:31:25,884
Ezkondu egingo zara?

525
00:31:26,384 --> 00:31:27,510
Berriro ere?

526
00:31:27,594 --> 00:31:28,469
Norekin?

527
00:31:28,553 --> 00:31:30,096
Rick-ekin, jakina.

528
00:31:30,889 --> 00:31:32,348
Zure agente berriarekin?

529
00:31:32,432 --> 00:31:34,893
Interes-gatazka da agian, badakit,

530
00:31:34,976 --> 00:31:36,728
baina Calgary-ra etorri zen, bisitan.

531
00:31:36,811 --> 00:31:41,190
Izotz-arrantza txango batean
maitemindu ginen.

532
00:31:41,858 --> 00:31:43,151
Oso erromantikoa,

533
00:31:43,234 --> 00:31:45,945
eta oso… hotza izan zen.

534
00:31:46,029 --> 00:31:48,698
Ama, zu zoriontsu bazara, ni ere bai.

535
00:31:49,198 --> 00:31:51,284
Banoa, Ciscorekin hitz egitera.

536
00:31:51,367 --> 00:31:54,287
- Bihar deituko dizut.
- Baina zaindu, mesedez!

537
00:31:54,370 --> 00:31:57,373
Ez ahaztu:
aldareraino lagundu beharko didazu.

538
00:31:57,457 --> 00:31:58,875
Asko maite zaitut, seme.

539
00:31:58,958 --> 00:32:00,585
Eta nik zu, ama.

540
00:32:00,668 --> 00:32:02,086
Tira, agur.

541
00:32:37,080 --> 00:32:38,665
Itxaron. Gelditu hor.

542
00:32:39,749 --> 00:32:41,250
Hau baino ez dute bidali?

543
00:32:41,793 --> 00:32:42,627
Bai. Zergatik?

544
00:32:42,710 --> 00:32:46,464
Autotik nirekin hitz egiteko
ateratzen denean hasten da bideoa.

545
00:32:46,965 --> 00:32:51,678
Patruila-autoaren grabazioa bidali dute.
Toki berberean hasi eta amaitzen da.

546
00:32:52,178 --> 00:32:53,429
A zer adarjotzea, ño!

547
00:32:53,513 --> 00:32:54,973
Dana Bergek badaki.

548
00:32:55,056 --> 00:32:58,142
Collins zerk gerarazi zuen jakin nahi dut,

549
00:32:58,685 --> 00:33:01,354
niri jarraitzea erabaki aurretik
zertan zebilen ikusi.

550
00:33:01,437 --> 00:33:03,356
Beste mozio bat aurkeztuko dugu?

551
00:33:03,439 --> 00:33:06,818
Beharrezkoa baldin bada…
Kamera korporaleko ordubete behar dugu,

552
00:33:06,901 --> 00:33:09,737
haiek emandakoaren aurretikoa,
baita autoaren grabaziokoa ere.

553
00:33:09,821 --> 00:33:13,825
Mick, Lorna ito-itota dabil,
fronte guztiez arduratu nahian.

554
00:33:13,908 --> 00:33:17,161
Badakit. Ea Izzyk
aurkezpen legalak azkartu ahal dituen,

555
00:33:17,245 --> 00:33:19,163
Lornaren lana arintzeko.

556
00:33:19,872 --> 00:33:21,082
Tira, jarraitu.

557
00:33:24,627 --> 00:33:26,921
Gidabaimena,
matrikula-zenbakia eta asegurua.

558
00:33:27,005 --> 00:33:31,092
Nola ez, Collins agentea,
baina zergatik gelditu nauzu?

559
00:33:31,843 --> 00:33:35,304
Ez nenbilen azkarregi,
eta semaforo guztiak berde zeuden.

560
00:33:35,805 --> 00:33:37,306
Eman eskatutakoa.

561
00:33:37,390 --> 00:33:40,226
Ea, matrikularik ez dudala
erakusten didan zatia.

562
00:33:44,480 --> 00:33:46,065
Honengatik gelditu zaitut.

563
00:33:46,816 --> 00:33:48,359
Ez duzu matrikularik.

564
00:33:48,443 --> 00:33:49,944
Arraioa…

565
00:33:51,112 --> 00:33:55,950
Begira, hirigunean aparkatu dut.
Norbaitek lapurtuko zuen.

566
00:33:56,034 --> 00:33:59,120
Horra gakoa:
ez dut uste inork lapurtu zuenik.

567
00:33:59,704 --> 00:34:00,830
Zer arrazoi zegoen?

568
00:34:01,748 --> 00:34:05,376
Norbaitek Sam maletategian jarri,
eta matrikula eraman zuen,

569
00:34:05,460 --> 00:34:07,503
poliziaren batek geldi nintzan.

570
00:34:08,254 --> 00:34:10,131
Orduan, plana ondo atera zen.

571
00:34:10,631 --> 00:34:12,967
Badakizu ezin duzula maletategia ireki.

572
00:34:13,676 --> 00:34:16,637
Ez dakizu odola edo autoaren isuria den.

573
00:34:16,721 --> 00:34:18,973
Agian gidatzen nenbilela zapaldu dut.

574
00:34:19,599 --> 00:34:21,809
Aizu, ezin duzu hori egin!

575
00:34:28,149 --> 00:34:29,025
Tira.

576
00:34:35,073 --> 00:34:36,074
Ondo zaude, Mick?

577
00:34:39,535 --> 00:34:42,538
Sam iruzurgilea zen, gaizkile bat,

578
00:34:43,164 --> 00:34:44,665
baina ez zuen hau merezi.

579
00:34:47,418 --> 00:34:49,587
Nor ostra izan ote zen? Eta zergatik

580
00:34:50,797 --> 00:34:52,548
jarri ote dit tranpa bat?

581
00:34:58,262 --> 00:35:00,681
Zer gehiago lortu dugu froga-erakusketan?

582
00:35:01,808 --> 00:35:04,685
Polizia-txostenak
eta atariko auzitegi-frogak.

583
00:35:04,769 --> 00:35:08,898
Forentsearen arabera, Sam
zu atxilotu aurretiko gauean hil zuten,

584
00:35:08,981 --> 00:35:10,066
gutxi gorabehera.

585
00:35:10,858 --> 00:35:13,528
Toxikologia-txostenak falta zaizkigu,
baina.

586
00:35:14,320 --> 00:35:17,406
Hilabeteak beharko dituzte agian.
Laborategiak lanez lepo dabiltza.

587
00:35:17,490 --> 00:35:19,158
Agian badut hori arintzerik.

588
00:35:19,242 --> 00:35:23,079
Lekukotasun bat ere badago.
Zure auzoko batek, Margaret Shogrenek,

589
00:35:23,162 --> 00:35:24,997
bi gizon entzun ei zituen

590
00:35:25,081 --> 00:35:26,916
zure etxean, eztabaidan, gau hartan.

591
00:35:27,416 --> 00:35:28,793
Ez da aski sendoa.

592
00:35:28,876 --> 00:35:32,421
Ia 90 urte ditu. Nekez entzungo du ezer.

593
00:35:33,464 --> 00:35:34,632
Zera,

594
00:35:36,175 --> 00:35:40,054
balistika-txostena ere badaukagu, Mick.
Berri txarrak dira.

595
00:35:41,722 --> 00:35:46,227
Samen sabela zeharkatu zuen bala
zure garajeko lurrean aurkitu zuten.

596
00:35:47,854 --> 00:35:51,149
Hau da, egileak
nire garajean egin zion tiro Sami?

597
00:35:52,859 --> 00:35:55,361
Nolatan? Segurtasun-kamera mordoa daukat.

598
00:35:55,444 --> 00:35:58,656
Bai, kriskitin-sugearenaren ostean
jarri genituen,

599
00:35:58,739 --> 00:36:01,450
baina aurreko biek huts egin zuten.

600
00:36:01,534 --> 00:36:03,369
Norbaitek konexioa eten zuen.

601
00:36:03,870 --> 00:36:04,954
Eten…

602
00:36:05,788 --> 00:36:08,833
Zergatik ez nituen tiroak entzun?
Etxean nengoen.

603
00:36:09,458 --> 00:36:10,918
Isilgailu bat erabiliko zuten.

604
00:36:16,674 --> 00:36:18,509
Fiskaltzak zer teoria du?

605
00:36:18,593 --> 00:36:21,888
Sam bahitu nuen,
neure garajean egin nion tiro,

606
00:36:21,971 --> 00:36:24,682
eta gorpua maletategian utzi nuen,
24 orduz,

607
00:36:24,765 --> 00:36:26,559
Palm Springs-erantz joan arte?

608
00:36:27,059 --> 00:36:27,935
Zer erokeria!

609
00:36:28,019 --> 00:36:30,188
Tira, ados nago zurekin, Mick.

610
00:36:30,813 --> 00:36:35,193
Nire ustez, gorpua basamortuan
utzi nahi zenuela esango dute,

611
00:36:35,693 --> 00:36:39,530
eta kamerak zeuk desgaitu zenituela,
grabazioan ez agertzeko.

612
00:36:39,614 --> 00:36:42,116
Eta orain bala daukate, azkenburu moduan.

613
00:36:45,995 --> 00:36:47,246
Bisitariak dituzu.

614
00:36:47,330 --> 00:36:49,373
Maggie eta Hayley. Joan behar dut.

615
00:36:49,957 --> 00:36:52,460
Cisco, lortu dezagun grabazioa osorik.

616
00:36:52,543 --> 00:36:53,461
Neure kontura.

617
00:36:53,544 --> 00:36:54,587
Eta, Mick,

618
00:36:55,379 --> 00:36:56,464
ez zaitez larritu.

619
00:36:56,964 --> 00:36:58,341
Onik aterako gara.

620
00:37:08,184 --> 00:37:09,268
Chugani andrea.

621
00:37:09,894 --> 00:37:13,439
Zure abokatu nagusia galtzea,
noiz eta epaiketaren aurretik,

622
00:37:15,024 --> 00:37:18,819
bidegabeko erabiltzeagatiko
epaiketaren aurretik, latza da.

623
00:37:18,903 --> 00:37:22,323
Baina egun eta gau gabiltza
zure defentsa prestatzen.

624
00:37:22,406 --> 00:37:26,494
Hona alde ona: aditua naiz
narkotiko-kasuetan, Rhedus jauna.

625
00:37:26,577 --> 00:37:29,705
Mickey hoberena da,
eta urteak eman ditu ni trebatzen.

626
00:37:29,789 --> 00:37:33,417
Prest nago kasurik zailenetarako,
kapitalak zuritzea bada ere.

627
00:37:33,501 --> 00:37:35,378
Bereziki kapitalak zuritzea.

628
00:37:35,461 --> 00:37:38,089
Eta Mickey aholkulari izango dut une oro.

629
00:37:38,172 --> 00:37:40,216
Zer deritzozu, Bieber jauna?

630
00:37:42,218 --> 00:37:46,264
Lincoln abokatua kontratatu nuen,
ez sasi-abokatu ilehori bat.

631
00:37:46,347 --> 00:37:48,933
Abokatu hasiberria ez zarenean, abisatu.

632
00:38:07,285 --> 00:38:08,369
Hara, hor dago.

633
00:38:15,084 --> 00:38:18,087
Aupa!
Asko pozten naiz zu ikusteaz, laztana.

634
00:38:18,796 --> 00:38:21,507
- Ni ere bai.
- Zelan unibertsitateko ikastaroak?

635
00:38:21,590 --> 00:38:24,427
USCan jatetxe berriak egongo dira.
Kontatu.

636
00:38:24,510 --> 00:38:25,886
Tira, kontatu guztia.

637
00:38:26,887 --> 00:38:29,974
Klaseak ondo daude, ez didate axola.
Ondo zaude?

638
00:38:30,850 --> 00:38:32,810
Laztana, horixe ondo nagoela.

639
00:38:32,893 --> 00:38:34,979
Ez zaitez nitaz kezkatu, aditu?

640
00:38:35,479 --> 00:38:39,150
- Nolatan? Kartzelan zaude.
- Di-da aterako naiz.

641
00:38:39,233 --> 00:38:40,943
Haien kasua funsgabea da.

642
00:38:41,485 --> 00:38:42,778
Zenbateraino da funsgabea?

643
00:38:43,571 --> 00:38:46,615
Frogak ikusi berri ditut,
eta marjina ematen didate.

644
00:38:47,491 --> 00:38:49,577
Bihar, polizia galdekatuko dut.

645
00:38:49,660 --> 00:38:51,912
Ondo dakit zerbait ezkutatzen duela.

646
00:38:53,581 --> 00:38:57,877
Aizu, badakizu horrelako kasuak
zuhaitz bat bezalakoak direla, ezta?

647
00:38:59,462 --> 00:39:00,504
Badakit, aita.

648
00:39:01,088 --> 00:39:06,010
Zuhaitz garaia. Estatuak ahaleginak eta bi
egiten ditu hura elikatu eta ureztatzeko.

649
00:39:06,093 --> 00:39:07,678
Horixe. Eta ni zer naiz?

650
00:39:10,264 --> 00:39:11,474
Zer naiz, Hayley?

651
00:39:12,350 --> 00:39:13,642
Aizkoradun gizona.

652
00:39:14,226 --> 00:39:15,686
Bai. Aizkoradun gizona.

653
00:39:15,770 --> 00:39:17,938
Zuhaitz hori lurrera botako dut.

654
00:39:20,816 --> 00:39:22,026
Zerrenda!

655
00:39:23,152 --> 00:39:25,905
7752962.

656
00:39:26,447 --> 00:39:27,448
Bai.

657
00:39:27,531 --> 00:39:30,368
- Eta hau?
- Iheslaririk ez dagoela ikusteko da.

658
00:39:30,451 --> 00:39:32,286
Eskolako zerrenda bezalakoa da.

659
00:39:32,370 --> 00:39:34,580
6155321.

660
00:39:34,663 --> 00:39:35,664
Bai.

661
00:39:39,001 --> 00:39:41,629
7122485.

662
00:39:41,712 --> 00:39:42,546
Ni.

663
00:39:43,381 --> 00:39:45,633
- Eta zenbaki horiek?
- Fitxakoak dira,

664
00:39:45,716 --> 00:39:47,760
guztiak erregistratuta egoteko.

665
00:39:47,843 --> 00:39:49,720
Ez da ezer, laztana. Zera da…

666
00:39:49,804 --> 00:39:52,515
7211956.

667
00:39:55,351 --> 00:39:56,310
721…

668
00:39:56,394 --> 00:39:57,228
Bai!

669
00:40:03,901 --> 00:40:06,362
7043559.

670
00:40:07,113 --> 00:40:07,947
Ni.

671
00:40:13,953 --> 00:40:17,665
Laztana, kontatu
Mexikoko historiari buruzko klasearena.

672
00:40:19,583 --> 00:40:22,211
Komunera joan behar dut.
Maite zaitut, aita.

673
00:40:32,763 --> 00:40:34,974
Ez ezazu Hayley berriro ekarri.

674
00:40:36,183 --> 00:40:37,017
Mickey.

675
00:40:37,101 --> 00:40:39,145
Auzitegira joan nahi badu, ederki.

676
00:40:39,228 --> 00:40:41,021
Baina ez nazala horrela ikusi.

677
00:40:43,566 --> 00:40:45,776
Bezeroek eskatu izan didate hori.

678
00:40:46,277 --> 00:40:47,695
Ez nuen ulertzen.

679
00:40:49,488 --> 00:40:50,823
Ulertu egin dut orain.

680
00:40:55,202 --> 00:40:56,162
Konforme.

681
00:41:06,046 --> 00:41:08,883
Entrega bat bada,
utz ezazu harrera-mahaian.

682
00:41:10,509 --> 00:41:12,303
Abokatu bila ari naiz.

683
00:41:13,053 --> 00:41:14,597
Toki aproposean al nago?

684
00:41:14,680 --> 00:41:17,308
Bai. Sentitzen dut, Mickey ez dago hemen.

685
00:41:18,434 --> 00:41:20,603
Ez, honen bila ari naiz:

686
00:41:21,103 --> 00:41:22,646
Lorna Crane.

687
00:41:24,440 --> 00:41:26,567
Lorna Crane naiz. Badut laguntzerik?

688
00:41:26,650 --> 00:41:29,445
Jessica Schwartz-en laguna naiz.
Bere gomendioa zara.

689
00:41:29,528 --> 00:41:31,447
Dibortzioan lagundu zenion

690
00:41:32,072 --> 00:41:35,367
eta senar ohiaren Lambo-a
enbargatzea lortu zenuen.

691
00:41:35,451 --> 00:41:36,744
Lortu nuen, bai.

692
00:41:36,827 --> 00:41:39,747
Nik ere badut
kaka-egoera bat nire ohiarekin.

693
00:41:39,830 --> 00:41:42,249
Hori… izugarria da. Sentitzen dut.

694
00:41:42,333 --> 00:41:44,502
Deitu dizuet, baina ez duzue hartu,

695
00:41:44,585 --> 00:41:47,755
eta lagun batekin geratu naizenez,
hona etorri naiz.

696
00:41:48,255 --> 00:41:50,799
Hartzen dituzue, baina, bezero berriak?

697
00:41:52,009 --> 00:41:54,762
Ikusten duzunez, lanpetu-lanpetuta gaude,

698
00:41:54,845 --> 00:41:58,098
baina
doako aholkularitza bat egin dezakegu,

699
00:41:58,182 --> 00:42:01,310
zure egoera ondo aztertzeko.
Goazen nire bulegora.

700
00:42:01,393 --> 00:42:03,270
- Milesker.
- Ez horregatik!

701
00:42:28,587 --> 00:42:30,047
- Hepa, Grace.
- Jode!

702
00:42:30,130 --> 00:42:31,507
Hara, etorri egin zara!

703
00:42:31,590 --> 00:42:33,175
Bai. Non daude besteak?

704
00:42:33,676 --> 00:42:37,680
Tira, karaoke-taberna batera
joan direla uste dut.

705
00:42:37,763 --> 00:42:41,016
- Eta gelditu egin zara?
- Ezin zintudan utzi.

706
00:42:41,100 --> 00:42:43,185
Agian etorri egingo zinen.

707
00:42:44,061 --> 00:42:46,355
Zer, hartuko dugu trago bat?

708
00:42:46,438 --> 00:42:48,857
Tira, ez dut edaten eta, jakin dezazun,

709
00:42:48,941 --> 00:42:51,402
bihar goizean goiz joan behar dut lanera.

710
00:42:51,485 --> 00:42:53,904
Ederki, ez kezkatu.

711
00:42:53,988 --> 00:42:57,575
Alkoholik gabeko kubata
eta Centipede partida bat?

712
00:42:57,658 --> 00:42:58,492
Ados.

713
00:42:58,576 --> 00:43:01,870
Abisu bat:
bideojokoko marka neuk hautsi nuen.

714
00:43:01,954 --> 00:43:04,873
- Baina ez naiz pasatuko.
- Bai. Centipede.

715
00:43:05,833 --> 00:43:10,504
- Pac-Man ere badago.
- Ez. Centipede ondo dago.

716
00:43:10,588 --> 00:43:12,131
- Partida bakarra.
- Ados.

717
00:43:12,214 --> 00:43:13,173
Bi, agian.

718
00:43:13,257 --> 00:43:15,009
Animatzen hasia zara.

719
00:43:15,509 --> 00:43:16,510
Hemen dago.

720
00:43:27,605 --> 00:43:31,317
Bidali e-mail guztiak.
Agiriez neu arduratuko naiz.

721
00:43:31,400 --> 00:43:34,028
Mokordo gezurti hura zapalduko dugu!

722
00:43:34,528 --> 00:43:37,865
Asko pozten naiz hona etorri izanaz.

723
00:43:37,948 --> 00:43:40,034
- Milesker, Lorna.
- Ez horregatik.

724
00:43:40,117 --> 00:43:42,286
- Hitz egingo dugu.
- Ederki. Agur!

725
00:43:46,081 --> 00:43:49,418
Lortu egin dut! Bezero bat lortu dut!

726
00:43:50,419 --> 00:43:53,922
Ikusten? Toki hau
zeure kasa mantendu dezakezu.

727
00:43:54,006 --> 00:43:55,299
Ez horixe, Cisco.

728
00:43:55,382 --> 00:43:58,927
Bezero bat lortu, eta bost galdu ditu.
Mickey behar dugu.

729
00:43:59,595 --> 00:44:00,846
Honek lagunduko digu.

730
00:44:00,929 --> 00:44:02,890
Fiskalak bidali al du?

731
00:44:02,973 --> 00:44:06,185
Bai. Bezeroak galtzeaz gain,
Dana Berg-en bulegora ere deitu dut.

732
00:44:06,268 --> 00:44:08,479
Ez duzu moziorik aurkeztu behar izan?

733
00:44:09,021 --> 00:44:09,980
Zu bai zu!

734
00:44:10,064 --> 00:44:13,901
Marmarka aritu da, Maggiek komentatu zidan
epaiketa bat aipatu diodan arte.

735
00:44:13,984 --> 00:44:17,613
Danari kasu oso bat ezereztu zioten,
froga-amarruen ondorioz.

736
00:44:17,696 --> 00:44:19,365
Maggiek esan zizun hori?

737
00:44:19,448 --> 00:44:24,036
Emazte ohien arteko kontua da.
Zuk ezin duzu ulertu.

738
00:44:30,709 --> 00:44:33,128
Hona aurreko paneleko grabazioa.

739
00:44:33,212 --> 00:44:34,588
Eta hau

740
00:44:35,130 --> 00:44:38,175
gorputz-kamerako grabazioa da.
Sinkronizatuta daude.

741
00:44:38,258 --> 00:44:42,137
Une honetan,
Collins patruila-autoan eserita zegoen.

742
00:44:47,226 --> 00:44:48,060
Entzun duzu?

743
00:44:49,144 --> 00:44:50,771
Mezu bat jaso zuen.

744
00:44:50,854 --> 00:44:54,149
Bai. Mugitu egin zen,
mugikor bat hartzeko bezala.

745
00:44:54,942 --> 00:44:57,611
Tira, orain Mickey agertuko da.

746
00:45:21,427 --> 00:45:23,262
Eta hau lagungarria izango da?

747
00:45:23,345 --> 00:45:26,765
Matrikularik ez zeukala ikusi,
eta Mickey geldiarazi zuen.

748
00:45:26,849 --> 00:45:27,850
Misteriorik ez.

749
00:45:27,933 --> 00:45:31,812
Adi bi grabazioei:
aurreko panelekoari eta gorputzekoari.

750
00:45:31,895 --> 00:45:35,566
Autotik atera arte,
gorputz-kamerakoan ez da ezer ikusten.

751
00:45:36,525 --> 00:45:38,068
Zerbait ikusten da, bai.

752
00:45:42,698 --> 00:45:43,574
Hara.

753
00:45:47,786 --> 00:45:49,204
Modu automatikoan jarri zuen.

754
00:45:49,288 --> 00:45:52,666
Mickeyren benetako matrikula
falta zela ikusi aurretik.

755
00:45:52,750 --> 00:45:56,587
Dedio! Ez zuen ausaz gelditu.
Mickeyren zain zegoen.

756
00:45:56,670 --> 00:45:59,173
Eta, justu aurretik, mezu bat jaso zuen.

757
00:45:59,256 --> 00:46:02,676
Hau da, norbaitek Mickey
irtetear zegoela esan zion.

758
00:46:02,760 --> 00:46:04,511
Hona gakoa: nork?

759
00:46:05,095 --> 00:46:06,555
Eta zergatik?

760
00:46:17,107 --> 00:46:19,985
8724535.

761
00:46:20,068 --> 00:46:21,195
Bai!

762
00:46:23,280 --> 00:46:26,241
7445269.

763
00:46:26,325 --> 00:46:27,284
Bai.

764
00:46:29,745 --> 00:46:32,122
6834485.

765
00:46:32,206 --> 00:46:33,207
Bai.

766
00:46:36,126 --> 00:46:39,296
6162904.

767
00:46:39,379 --> 00:46:40,214
Bai, txo.

768
00:46:42,925 --> 00:46:45,803
7113869.

769
00:46:46,303 --> 00:46:47,179
Bai.

770
00:46:50,349 --> 00:46:53,435
7211956.

771
00:46:54,019 --> 00:46:55,270
Bai.

772
00:47:01,443 --> 00:47:04,363
7841651.

773
00:47:04,446 --> 00:47:05,489
Bai.

774
00:47:08,325 --> 00:47:11,036
6280254.

775
00:47:11,537 --> 00:47:12,454
Bai.

776
00:47:14,790 --> 00:47:17,876
7301455.

777
00:47:17,960 --> 00:47:18,961
Bai.

778
00:47:21,797 --> 00:47:24,967
6432558.

779
00:47:25,676 --> 00:47:27,177
Aizkoradun gizona naiz.

780
00:47:28,303 --> 00:47:30,013
Aizkoradun gizona naiz.

781
00:47:30,722 --> 00:47:32,391
Aizkoradun gizona naiz.

782
00:47:33,225 --> 00:47:34,977
Aizkoradun gizona naiz.

783
00:47:35,686 --> 00:47:37,437
Aizkoradun gizona naiz.

784
00:47:38,146 --> 00:47:39,982
Aizkoradun gizona naiz.

785
00:47:47,781 --> 00:47:49,783
MICHAEL CONNELLYREN ELEBERRIETAN
OINARRITUA

786
00:49:30,092 --> 00:49:33,595
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte

