1
00:00:06,006 --> 00:00:08,258
<i>Julian La Cosse,
hilketa bat egotzi dizute.</i>

2
00:00:08,258 --> 00:00:10,593
<i>Giselle Dallinger. Niretzat, Glory Days.</i>

3
00:00:10,593 --> 00:00:14,055
Zuri deitzeko esan zidan.
Hiriko abokaturik onena zara.

4
00:00:14,055 --> 00:00:15,682
La Cosse kasuan zaude?

5
00:00:15,682 --> 00:00:17,684
Elkar maizago ikusiko dugu.

6
00:00:17,684 --> 00:00:18,935
Nor da tipo hori?

7
00:00:18,935 --> 00:00:20,562
Gorroto nauen polizia ohi bat.

8
00:00:20,562 --> 00:00:21,646
Entregatu dizut, Mick.

9
00:00:21,646 --> 00:00:23,940
Sly Funaro? Lizentzia galdu zuen.

10
00:00:23,940 --> 00:00:26,526
- Hau bere semea da.
- Badut laguntzerik?

11
00:00:26,526 --> 00:00:29,529
Ez dut zure ikerketa prospektiboan
testigatzeko astirik.

12
00:00:29,529 --> 00:00:31,031
Oker zaude, jauna.

13
00:00:31,031 --> 00:00:34,325
<i>Zerorrek eragin zenuen
Moya jaunaren atxiloketa.</i>

14
00:00:34,325 --> 00:00:36,369
- Begiratu honi.
- Nor da kapeladun tipoa?

15
00:00:36,369 --> 00:00:40,248
Kapeladun tipoak Glory Daysi jarraitzeko
erabili zuen autoa topatu dudala uste dut.

16
00:00:40,248 --> 00:00:42,333
Ez zela musu-truk libratuko
agindu zenidan.

17
00:00:42,333 --> 00:00:44,878
Deborah, adostasun-epai honi esker,

18
00:00:44,878 --> 00:00:47,297
zure senar ohia kartzelara joango da.

19
00:00:47,297 --> 00:00:48,214
Zutaz fio naiz.

20
00:00:48,214 --> 00:00:51,176
DEAko kabroi batek harrapatu ninduen.

21
00:00:51,176 --> 00:00:53,344
- De Marcok?
- Begitan zeukan Moya.

22
00:00:53,344 --> 00:00:55,346
Behin betiko giltzaperatu nahi zuen.

23
00:00:55,346 --> 00:00:58,725
De Marcok bultzatu zuen Gloria
Hector Moya salatzera?

24
00:00:58,725 --> 00:01:01,478
Pistola bat eman zion,
Moyaren gelan jartzeko.

25
00:01:01,478 --> 00:01:02,854
Sly aita, zer da hau?

26
00:01:02,854 --> 00:01:05,690
Ez zait besteen jolasetan
nahasirik egotea gustatzen.

27
00:01:05,690 --> 00:01:08,276
Ez nik, ez nire bezeroak
ez zaitugu ezertan nahasiko.

28
00:01:08,276 --> 00:01:09,652
Nola jakin du han zeundela?

29
00:01:09,652 --> 00:01:12,238
- Jarraitzen ari zaizkit.
- Gailu kokatzaile bat ote?

30
00:01:13,114 --> 00:01:14,032
Deitu berehala.

31
00:01:14,032 --> 00:01:15,116
OSTUTAKO AUTOA

32
00:01:15,116 --> 00:01:16,701
Badakit kapeladun gizona nor den.

33
00:01:28,046 --> 00:01:32,092
- Kapeladun gizona Neil Bishop zen.
- Nor da Neil Bishop?

34
00:01:32,092 --> 00:01:34,594
Fiskaltzaren ikertzailea La Cosse kasuan.

35
00:01:34,594 --> 00:01:37,806
Mickey gorroto duen polizia ohia ere bada.

36
00:01:37,806 --> 00:01:39,224
Ez da txundigarria.

37
00:01:39,224 --> 00:01:41,601
Argazki bat egin zenion
justizia-jauregian?

38
00:01:41,601 --> 00:01:44,479
E-mailari begira
nengoelako plantak egin nituen.

39
00:01:44,479 --> 00:01:46,272
Zergatik zaude hain ziur?

40
00:01:46,272 --> 00:01:48,108
Nik Honda Civic-a bilatu,

41
00:01:48,108 --> 00:01:51,486
eta Lornak autoaren identifikazio-zenbakia
ikertu zuen.

42
00:01:51,486 --> 00:01:53,738
Auskalo zu non zeunden.

43
00:01:53,738 --> 00:01:57,033
Ostutako Honda zen, antza.
Gehiago ikertu nuen:

44
00:01:57,033 --> 00:02:00,787
Jake Houlihan-ek berak
sinatutako txosten bat zegoen.

45
00:02:01,579 --> 00:02:03,164
Nor demontre da hori?

46
00:02:03,164 --> 00:02:05,041
Halakorik. Bishopen kide ohia.

47
00:02:05,667 --> 00:02:08,253
Ez zenekien?
Duela hiru urte erretiratu zen.

48
00:02:09,963 --> 00:02:13,925
Bishopek ostutako autotzarrak darabiltza
isilpeko lanetarako.

49
00:02:13,925 --> 00:02:17,762
Zergatik erabili zuen
Glory hil zuten gauean?

50
00:02:18,346 --> 00:02:21,141
- Hark hilko ote zuen?
- Agian. Baina zergatik?

51
00:02:21,141 --> 00:02:24,102
Bishop eta Moya loturik daude nolabait?

52
00:02:24,102 --> 00:02:25,854
Hala bada, jakin egingo dut.

53
00:02:25,854 --> 00:02:29,399
Ados gaudenez,
beste zerbaiti buruz hitz egingo dugu:

54
00:02:29,399 --> 00:02:32,485
bart gauean jarraitu egin dizute.
Eta hori, zer?

55
00:02:32,485 --> 00:02:34,654
Egia. Topatu duzu gailurik autoan?

56
00:02:34,654 --> 00:02:36,239
Ez, autoa garbi zegoen.

57
00:02:36,739 --> 00:02:40,076
Jarraitu bazizuten,
antigoaleko eran egin zuten.

58
00:02:40,076 --> 00:02:42,328
Ez nuen inor ikusi,
baina ez nenbilen begira.

59
00:02:42,328 --> 00:02:43,371
Adi egongo naiz.

60
00:02:43,371 --> 00:02:44,539
Bestela, Sly aitak

61
00:02:44,539 --> 00:02:47,625
nolatan jakingo zuen Trinarenean zeundela?

62
00:02:47,625 --> 00:02:49,961
Trinak kontatu zizuen ezer?

63
00:02:49,961 --> 00:02:51,796
Ez dakit sinetsi ala ez,

64
00:02:51,796 --> 00:02:54,966
{\an8}baina Gloryk
pistola bat jarri ei zuen Moyaren gelan.

65
00:02:54,966 --> 00:02:57,635
{\an8}De Marcok eginarazi zion hori, antza.

66
00:02:57,635 --> 00:03:00,722
Horrek Moyak
Glory hil nahi izatea azalduko luke.

67
00:03:01,222 --> 00:03:03,349
Bera saltzeaz gain, tranpa bat jarri zion.

68
00:03:04,184 --> 00:03:05,226
Baliteke.

69
00:03:06,227 --> 00:03:07,061
Zer?

70
00:03:08,771 --> 00:03:10,899
Ez dakit. Zerbaitek ez du zentzurik.

71
00:03:12,567 --> 00:03:15,278
Zer den jakingo dut. Ea, gero gerokoak.

72
00:03:15,862 --> 00:03:18,907
Ezerez ezazu
Kendall Roberts-en zitazio hau.

73
00:03:18,907 --> 00:03:20,200
Nor da?

74
00:03:20,200 --> 00:03:22,994
Gloryrekin lankide izandako
sexu-langile ohia.

75
00:03:22,994 --> 00:03:27,415
Valek entrega egin zion Moyaren <i>habeas</i> ean.
Ni arduratuko nintzela esan nion.

76
00:03:27,415 --> 00:03:29,000
Ederki. Ordainduko digu?

77
00:03:30,460 --> 00:03:32,921
Cisco, Bishop eta Moya ikertzeaz gain,

78
00:03:32,921 --> 00:03:34,714
iker ezazu De Marco hori ere.

79
00:03:34,714 --> 00:03:37,300
Beti darabilgu ahoan.
Ez da kointzidentzia.

80
00:03:37,300 --> 00:03:39,135
- Ados.
- Nora zoaz?

81
00:03:39,135 --> 00:03:43,139
Bishopi Julianen kasua
esleitu izanaren zergatia argitzera.

82
00:03:43,139 --> 00:03:44,474
Ez da kointzidentzia.

83
00:03:48,937 --> 00:03:50,396
Eta argazki hori?

84
00:03:51,731 --> 00:03:52,815
Bere Insta-koa da.

85
00:03:54,692 --> 00:03:56,819
Ja ezin diegu beste argazkiei begiratu.

86
00:04:16,881 --> 00:04:17,924
Badago inor?

87
00:04:20,134 --> 00:04:21,552
Mickey Haller zara?

88
00:04:22,804 --> 00:04:24,514
Bai, ni neu.

89
00:04:24,514 --> 00:04:25,640
Luzatu egin zara.

90
00:04:27,058 --> 00:04:28,434
Albait arinen iritsi naiz.

91
00:04:30,395 --> 00:04:31,604
Ikusi zaitu inork?

92
00:04:33,147 --> 00:04:34,357
Ez dut uste.

93
00:04:34,357 --> 00:04:37,235
Bueno, zu Glory Days zara?

94
00:04:37,235 --> 00:04:38,152
Bai.

95
00:04:39,737 --> 00:04:42,949
Nire bezeroari lagunduko dion informazioa
bide duzu.

96
00:04:42,949 --> 00:04:46,494
Nire lagun Martha hil zuen ero hura
neu hil nahian dabil.

97
00:04:47,203 --> 00:04:49,539
Bueno, ba nire bila etorri zen.

98
00:04:49,539 --> 00:04:52,625
Eta... ez da...

99
00:04:53,376 --> 00:04:54,460
Nola deitzen da?

100
00:04:55,420 --> 00:04:56,421
Martinez?

101
00:04:56,421 --> 00:04:57,338
Jesus Menendez?

102
00:04:58,798 --> 00:04:59,882
Ez, bera ez.

103
00:05:00,466 --> 00:05:03,845
Bale? Begira, testigatu egingo dut.
Jar nazazu tribunan.

104
00:05:04,512 --> 00:05:07,265
Kabroi hartaz libratu nahi dut, bale?

105
00:05:07,765 --> 00:05:09,600
Ni lako neskak ditu helburu.

106
00:05:14,731 --> 00:05:15,982
Ez didazu sinesten?

107
00:05:15,982 --> 00:05:18,401
Sinetsi nahi dizut, baina hala egonda...

108
00:05:18,401 --> 00:05:21,612
Nire laguna hil zuen, aditu?
Ni ere hilko nau.

109
00:05:21,612 --> 00:05:24,615
Aurpegia ikusi nion.
Badut bera identifikatzerik.

110
00:05:24,615 --> 00:05:27,785
Tatuaje bat du besoan, bai?
Deskriba diezazuket.

111
00:05:27,785 --> 00:05:29,662
Bale, egon...

112
00:05:29,662 --> 00:05:32,874
Ea, egin dezagun pausoz pauso, ados?

113
00:05:33,458 --> 00:05:37,128
- Ur pixka bat ekarriko dizut?
- Ez, ez dut urik nahi.

114
00:05:37,670 --> 00:05:39,213
Entzun iezadazu.

115
00:05:40,173 --> 00:05:42,133
Ez duzu ulertzen? Ez duzu...

116
00:05:44,635 --> 00:05:45,595
Zaude.

117
00:06:09,452 --> 00:06:10,286
Tori.

118
00:06:16,167 --> 00:06:17,251
Nola deitzen zara?

119
00:06:21,089 --> 00:06:22,006
Gloria.

120
00:06:24,300 --> 00:06:25,676
Gloria Dayton.

121
00:06:26,511 --> 00:06:27,762
Los Angelesekoa zara?

122
00:06:29,680 --> 00:06:31,015
Leku guztietakoa naiz.

123
00:06:41,818 --> 00:06:43,611
Nire ama Hawaiin bizi da.

124
00:06:43,611 --> 00:06:45,321
Harekin bizi nintzen.

125
00:06:45,905 --> 00:06:50,284
Pisuan, balkoitxo bat du, orkideaz lepo.

126
00:06:50,993 --> 00:06:54,038
Denetariko kolore eta tamainak dituzte,
eta...

127
00:06:56,791 --> 00:06:58,751
Finak baina erresilienteak direla

128
00:06:59,669 --> 00:07:00,753
esan zidan.

129
00:07:03,256 --> 00:07:05,216
Amak zure hutsunea igarriko du.

130
00:07:07,510 --> 00:07:11,472
Aite edo ama izatea zure bihotza
gorputzetik kanpo ikustean datza.

131
00:07:12,223 --> 00:07:13,433
Nik ondo dakit hori.

132
00:07:16,060 --> 00:07:19,939
Gloria, lagundu nahi badidazu,
droga utzi behar duzu.

133
00:07:20,731 --> 00:07:22,567
Hala ezin zara tribunara igo.

134
00:07:22,567 --> 00:07:23,776
Ondo nago.

135
00:07:25,153 --> 00:07:26,487
Arteztuko naiz.

136
00:07:27,822 --> 00:07:29,323
Egin, egin behar dut.

137
00:07:30,825 --> 00:07:31,993
Martharengatik.

138
00:07:31,993 --> 00:07:34,871
Hori ondo dago. Baina, horrela egonda,

139
00:07:34,871 --> 00:07:37,707
epaimahaiak
ez lizuke ezertxo ere sinetsiko.

140
00:07:40,543 --> 00:07:43,254
Lagun diezazuket,
baina zuk nahi izanez gero.

141
00:07:50,845 --> 00:07:51,679
Ados.

142
00:07:54,432 --> 00:07:56,225
Baina jar ezazu norbait atean.

143
00:07:57,143 --> 00:07:59,103
Ni zaindu ezean, alde egingo dut.

144
00:08:00,771 --> 00:08:01,606
Badakit hori.

145
00:08:01,606 --> 00:08:03,733
Ados, norbaiti esango diot.

146
00:08:06,944 --> 00:08:07,820
Polita bisera.

147
00:08:09,906 --> 00:08:12,825
Ez naiz beisbol zalea,

148
00:08:12,825 --> 00:08:17,371
baina nire aitona
Yankees-en jarraitzaile amorratua zen.

149
00:08:18,372 --> 00:08:20,666
Mickey Mantle zuen gogokoen.

150
00:08:24,295 --> 00:08:26,756
Ez dut Yankeesen biserarik,

151
00:08:26,756 --> 00:08:29,967
baina, nahi baduzu, har ezazu hau.

152
00:08:34,096 --> 00:08:35,640
Sekretu bat esango dizut.

153
00:08:36,474 --> 00:08:38,100
Dodgers-ak hobeak dira.

154
00:08:46,359 --> 00:08:49,362
Gaindituko duzu hau guztia.
Hitzematen dizut.

155
00:09:06,337 --> 00:09:09,757
Andrea asko inporta zitzaizun, e?
Galderak axola ez badizu.

156
00:09:11,342 --> 00:09:14,762
Ezagutu nuenetik
izan nuen itxaropena harengan. Droga utzi,

157
00:09:15,471 --> 00:09:17,723
eta bizimodutik irtengo zelako itxaropena.

158
00:09:17,723 --> 00:09:21,477
Heldua zen. Erabakiak
beraxek hartzen zituen. Ez da zure errua.

159
00:09:22,061 --> 00:09:25,565
Neure buruaz harro egoten naiz jokaldian
beti aurretik ibiltzen naizelako.

160
00:09:26,440 --> 00:09:27,942
Oraingoan, kale egin dut.

161
00:09:31,988 --> 00:09:35,408
Lagun batek
toki italiar berri baten berri eman dit.

162
00:09:35,408 --> 00:09:38,244
Zurekin joango naiz, probatu nahi baduzu.

163
00:09:41,372 --> 00:09:45,626
Eddie, pasta jango duzu nigatik.
Itxura patetikoa izan behar dut, gero.

164
00:09:54,176 --> 00:09:55,303
Uste dudana da?

165
00:10:16,365 --> 00:10:17,867
Garaipenaren zaporea.

166
00:10:19,285 --> 00:10:20,494
Eta askatasunarena.

167
00:10:21,454 --> 00:10:22,705
Erreibindikazioarena.

168
00:10:22,705 --> 00:10:25,541
Asko ikasi zenuen probarako.
Ez da huskeria.

169
00:10:25,541 --> 00:10:27,543
Merezi duzu apur bat ospatzea.

170
00:10:27,543 --> 00:10:30,755
- Noiz emango dizute emaitza?
- Hiru hilabete barru.

171
00:10:30,755 --> 00:10:33,424
Baina honek
itxaronaldi luzea erraztuko dit.

172
00:10:34,008 --> 00:10:34,842
Milesker.

173
00:10:34,842 --> 00:10:37,928
Zu erosteko izan da,
nire kontratua azter dezazun.

174
00:10:37,928 --> 00:10:40,097
O, bai.

175
00:10:40,097 --> 00:10:42,516
Aztertu egin nuen,

176
00:10:42,516 --> 00:10:43,893
eta arrazoi zenuen.

177
00:10:43,893 --> 00:10:46,479
Gimnasioa alokatzailearen eraikinean dago.

178
00:10:46,479 --> 00:10:49,732
Hau da,
lehiarik eza xedatzen duen akordiopean da.

179
00:10:49,732 --> 00:10:53,027
Dantza-klaseek
baldintzok urratzen dituzte.

180
00:10:53,027 --> 00:10:54,236
Primeran.

181
00:10:54,236 --> 00:10:56,530
Orduan, zer egingo dut orain?

182
00:10:57,114 --> 00:10:59,909
Haiengana joango gara gero,
kontua argi uztera.

183
00:10:59,909 --> 00:11:02,203
Baina, lehenik, galdera urgente bat:

184
00:11:05,373 --> 00:11:06,749
zer dago beste poltsan?

185
00:11:07,500 --> 00:11:08,334
Horretan?

186
00:11:11,003 --> 00:11:12,713
Ez zinela ohartuko uste nuen.

187
00:11:13,214 --> 00:11:15,675
Donut Man dendara joan naiz,

188
00:11:16,425 --> 00:11:18,886
eta tigre-buztan batzuk hartu ditut.

189
00:11:26,727 --> 00:11:30,106
Gauzak argi utzi bitartean,
gimnasioan bazkidetuko naiz.

190
00:11:40,116 --> 00:11:42,326
Mickey Haller.
Andrea Freemann ikusi nahi dut.

191
00:11:48,541 --> 00:11:50,126
Egin dezagun bizkor.

192
00:11:50,626 --> 00:11:52,044
Kasuak ditut irabazteke.

193
00:12:00,261 --> 00:12:02,555
- Zertan zabiltza hemen?
- Sorpresa.

194
00:12:02,555 --> 00:12:03,973
Zer? Ez.

195
00:12:04,724 --> 00:12:06,434
Eta diskrezioa?

196
00:12:06,434 --> 00:12:09,186
Diskrezioz aritu izan gara. Oro har.

197
00:12:10,146 --> 00:12:11,981
Nire langileek badakitelakoan nago.

198
00:12:13,065 --> 00:12:14,984
Tira, Maggiek ere badaki.

199
00:12:15,651 --> 00:12:17,153
Maggieri gurea kontatu diozu?

200
00:12:17,153 --> 00:12:21,073
Jakina. Neska-kodea da.
Ondo zeritzola jakin behar nuen.

201
00:12:21,073 --> 00:12:22,992
Bale. Ondo deritzo?

202
00:12:22,992 --> 00:12:24,869
Bai. Zu ahaztuta zaitu.

203
00:12:26,203 --> 00:12:27,913
Jasan ahalko du zure egoak?

204
00:12:29,915 --> 00:12:30,750
Osatuko naiz.

205
00:12:31,250 --> 00:12:33,127
Zertan demontre zabiltza hemen?

206
00:12:33,753 --> 00:12:35,588
Galderatxo bat dut.

207
00:12:35,588 --> 00:12:37,590
- Mugikorra?
- Azkarra izango da.

208
00:12:37,590 --> 00:12:40,760
Kasuetan,
nola esleitzen dituzue ikertzaileak?

209
00:12:41,635 --> 00:12:43,262
Benetan, garrantzitsua da.

210
00:12:45,139 --> 00:12:46,515
Ez dago arau zorrotzik.

211
00:12:46,515 --> 00:12:50,770
Badaude fiskal batzuekin
lankidetza estuan diharduten ikertzaileak.

212
00:12:51,520 --> 00:12:55,357
Badaude espezialitateak dituztenak.
Drogak edo bandak, kasurako.

213
00:12:55,357 --> 00:12:56,567
Lan gutxi dutenean,

214
00:12:56,567 --> 00:12:59,069
laguntzarik behar duzun
galdetzera etortzen zaizkizu.

215
00:12:59,069 --> 00:13:00,571
Beraz, teorian,

216
00:13:00,571 --> 00:13:04,825
posible da fiskalaren ikertzaile batek
nahi duen kasuan amaitzea?

217
00:13:04,825 --> 00:13:06,660
Posible da, bai.

218
00:13:08,746 --> 00:13:10,372
Besterik ez. Eskerrik asko.

219
00:13:10,372 --> 00:13:13,375
- Besterik ez?
- Tira, eta hau.

220
00:13:17,630 --> 00:13:20,424
Oso gaiztoa zara. Alde hemendik.

221
00:13:20,424 --> 00:13:23,219
Ez dizut afaririk proposatuko. Arauak.

222
00:13:23,219 --> 00:13:24,720
Idatziko dizut. Alde.

223
00:13:24,720 --> 00:13:26,597
Ados. Eder zaude.

224
00:13:59,630 --> 00:14:01,298
Zertan ostia zabiltza hemen?

225
00:14:01,882 --> 00:14:04,677
Hona galdera hobea:
noiztik jarraitzen didazu?

226
00:14:05,761 --> 00:14:07,680
Hemen lan egiten dut. Zuk ez.

227
00:14:09,098 --> 00:14:12,268
Beste kasu bateko paperak
entregatzera etorri naiz.

228
00:14:12,268 --> 00:14:13,185
Bai zera.

229
00:14:14,061 --> 00:14:15,729
Lagunduko dizut: oraingoan,

230
00:14:15,729 --> 00:14:18,941
auzitegian,
zure teatraltasunak ez du eraginik izango.

231
00:14:19,608 --> 00:14:20,442
Ba ote?

232
00:14:20,943 --> 00:14:23,821
Nik lehenbailehen onartuko nuke akusazioa.

233
00:14:24,989 --> 00:14:27,658
Zugatik ez bada, zure bezeroarengatik.

234
00:14:28,242 --> 00:14:31,328
Abokatu kabroi bat izatea
ez da bere errua.

235
00:14:34,915 --> 00:14:35,749
Barka.

236
00:14:38,210 --> 00:14:41,088
Aizu, Bishop,
eguzkiak nahiko gogor jotzen du.

237
00:14:41,088 --> 00:14:42,423
Jar ezazu kapela bat.

238
00:15:06,363 --> 00:15:07,656
Aurrera.

239
00:15:10,868 --> 00:15:13,120
Egiteko bat dut zuretzat. Glass kasua.

240
00:15:13,120 --> 00:15:15,164
Egin Cruz Deskarguaren laburpena,

241
00:15:15,164 --> 00:15:17,499
eta bidali abokatu aurkariari.

242
00:15:18,167 --> 00:15:19,752
Cruz, Penélope ala Tom-en moduan?

243
00:15:20,753 --> 00:15:21,587
Penélope.

244
00:15:24,089 --> 00:15:25,466
Ez dakizu zer den?

245
00:15:27,134 --> 00:15:28,052
Ez zehazki.

246
00:15:29,345 --> 00:15:32,473
Cruz Deskarguari esker,
akusazioa onartu duen salatuak

247
00:15:32,473 --> 00:15:35,559
espetxeratzea aldi baterako ekidin dezake,
auzitegiak onartuta.

248
00:15:35,559 --> 00:15:37,102
Kartzelatik doan irteteko karta.

249
00:15:37,102 --> 00:15:41,231
Bai, baina aldi baterako,
eta xede zilegi bat egonez gero.

250
00:15:41,231 --> 00:15:42,441
Scott Glassek

251
00:15:42,441 --> 00:15:46,654
bere amonaren hiletara joan nahi du.
Hogeita lau ordu emango dizkiogu.

252
00:15:46,654 --> 00:15:47,947
Zer egin behar dugu?

253
00:15:47,947 --> 00:15:50,407
Lehenik, epailearen onarpena lortu.

254
00:15:50,407 --> 00:15:53,661
Bigarrenik, Glass jaunari
eta abokatuei ulertarazi,

255
00:15:53,661 --> 00:15:56,872
deskarguaren baldintzak urratuz gero,
onarpen-tratua ezereztuko dela.

256
00:15:56,872 --> 00:15:59,041
Epairik latzena proposatuko genuke.

257
00:15:59,625 --> 00:16:01,335
Hirugarrenik, emakumeak

258
00:16:01,335 --> 00:16:04,713
tratu txarren emailea
kanpoan egongo dela jakin behar du.

259
00:16:05,422 --> 00:16:06,256
Konforme.

260
00:16:06,256 --> 00:16:08,884
Jakinarazi dena
defentsari eta auzitegiari.

261
00:16:08,884 --> 00:16:10,678
Deborah Glassi deituko diot.

262
00:16:12,554 --> 00:16:15,307
Eta astebete-edo behar izaten da,
bide batez.

263
00:16:16,934 --> 00:16:17,768
Zertarako?

264
00:16:19,269 --> 00:16:20,270
Zapatak erosotzeko.

265
00:16:21,063 --> 00:16:23,148
Barne-zola batzuk behar dituzu.

266
00:16:23,148 --> 00:16:24,066
Bai.

267
00:16:24,692 --> 00:16:26,944
Lasai. Guztioi gertatu izan zaigu.

268
00:16:27,528 --> 00:16:29,238
Oski erosoak, konfiantzaz ibiltzeko.

269
00:16:30,739 --> 00:16:32,116
Oraintxe hasiko naiz.

270
00:16:47,631 --> 00:16:49,466
Lehengoa Mickey Haller izan da?

271
00:16:51,176 --> 00:16:52,136
Bai, hori...

272
00:16:53,429 --> 00:16:55,597
Kontutxo bat komentatzeko izan da,

273
00:16:55,597 --> 00:16:59,309
Lisa Trammell-en kasuko asunto batzuk
argitzeko.

274
00:16:59,309 --> 00:17:01,603
Nahiagoko genuke kasu hura ahaztu.

275
00:17:05,357 --> 00:17:06,483
Begira, Andrea.

276
00:17:07,776 --> 00:17:09,903
Bulego honetan, hurko jendea gara.

277
00:17:09,903 --> 00:17:12,197
Akaso zabartxo jokatu dugu aurten.

278
00:17:12,197 --> 00:17:14,783
Gehiegi erlazionatu gara beste aldekoekin.

279
00:17:15,784 --> 00:17:16,785
Ez deritzot ondo.

280
00:17:18,787 --> 00:17:21,081
Izan zaitez zirt edo zarteko pertsona.

281
00:17:21,790 --> 00:17:24,835
Delitu Larriak saileko burua
izateko aukera nahi baduzu, behintzat.

282
00:17:25,794 --> 00:17:28,589
Ez nekien postua libre zegoenik.

283
00:17:28,589 --> 00:17:31,091
Bernettik
urte amaieran erretiratuko dela esan dit.

284
00:17:32,009 --> 00:17:34,845
Zerrenda bat egiten ari naiz.
Lehenengo zaude.

285
00:17:35,429 --> 00:17:36,263
Hara.

286
00:17:37,890 --> 00:17:38,766
Mila esker.

287
00:17:40,434 --> 00:17:42,519
- Ohorea da niretzat.
- Merezi duzu.

288
00:17:42,519 --> 00:17:44,104
Eraikineko hoberenetarikoa zara.

289
00:17:45,022 --> 00:17:47,357
Inoiz ez dut zure anbizioa dudan jarri.

290
00:17:50,819 --> 00:17:53,405
Ez ezazu hori aldatzeko ezer egin.

291
00:17:53,405 --> 00:17:54,531
Konforme.

292
00:17:54,531 --> 00:17:55,449
Ederki.

293
00:17:56,283 --> 00:17:57,826
Bilera hastear da. Goazen.

294
00:18:16,595 --> 00:18:17,846
Zelan, doktore?

295
00:18:21,475 --> 00:18:24,603
Galdu egin zara?
Zergatik ez zabiltza landan bueltaka?

296
00:18:25,187 --> 00:18:27,064
Saintsak duela urte batzuk utzi nituen.

297
00:18:28,315 --> 00:18:30,692
Nire <i>swing</i> a lantzera etorri naiz.

298
00:18:32,861 --> 00:18:33,779
Dibertsifikatzeko.

299
00:18:34,363 --> 00:18:35,364
Bai, entzun nuen.

300
00:18:36,198 --> 00:18:38,951
Teddy-k
zu Palmdale-n lurperatzeko asmoa zuen.

301
00:18:40,661 --> 00:18:41,829
Zer nahi duzu?

302
00:18:41,829 --> 00:18:45,457
Kartel baten buru den Hector Moyari
buruzko erantzunak.

303
00:18:49,211 --> 00:18:50,129
Ez da une egokia.

304
00:18:50,963 --> 00:18:52,339
Eta ez da toki egokia.

305
00:18:53,841 --> 00:18:54,675
Ziur aski.

306
00:18:55,884 --> 00:18:57,886
Esaten didazunean, joan egingo naiz.

307
00:18:59,012 --> 00:19:01,723
Saintsen bala-zuloak josten zenituenean,

308
00:19:01,723 --> 00:19:05,936
Teddyk Tijuanako karteleko batzuetaz
arduratzen zinela esan zidan.

309
00:19:06,603 --> 00:19:07,938
Polizia hau ezagutzen?

310
00:19:08,814 --> 00:19:10,190
Neil Bishop?

311
00:19:10,190 --> 00:19:11,817
Homizidio-saileko langile ohia.

312
00:19:11,817 --> 00:19:12,818
Ez.

313
00:19:16,029 --> 00:19:21,451
Tira, orain ikertzaile dihardu
distrituko fiskalaren bulegoan.

314
00:19:23,370 --> 00:19:25,330
Loturaren bat egongo da.

315
00:19:28,750 --> 00:19:32,087
Begira, esan dizut:
ez dut tipo arraio hori ezagutzen.

316
00:19:32,754 --> 00:19:35,257
Baina, Cisco, utz iezaiozu hau ikertzeari.

317
00:19:38,051 --> 00:19:39,303
Ezinezkoa, Gabe.

318
00:19:40,387 --> 00:19:42,055
Haritik tiratzeko zerbait behar dut.

319
00:19:45,017 --> 00:19:50,439
Horko umeek pozik entzungo dute zuk
Tiny Cadero-ren ipurditik 38ko bala bat

320
00:19:50,439 --> 00:19:52,482
atera zenezan

321
00:19:52,482 --> 00:19:55,694
linternari oratu nioneko istorioa.

322
00:19:56,403 --> 00:19:57,738
Aliketez.

323
00:19:58,363 --> 00:20:03,660
Ez dakit negozio fin honetako jabeek ere
pozik entzungo luketen, hori bai.

324
00:20:03,660 --> 00:20:07,956
Duela hamar urte, egoera latza zen.
Kartel-gerra bat zegoen.

325
00:20:09,708 --> 00:20:11,126
Ba beti bezala.

326
00:20:11,126 --> 00:20:12,878
Hark guri ere eragin zigun.

327
00:20:13,378 --> 00:20:15,005
Haran osoa odolez blai.

328
00:20:15,005 --> 00:20:17,132
Zertan jarri behar dut arreta?

329
00:20:18,842 --> 00:20:21,011
Bishop homizidio-sailean bazegoen,

330
00:20:22,304 --> 00:20:24,264
edozein kasu hautatzea izan zuen.

331
00:20:25,182 --> 00:20:26,141
Besterik?

332
00:20:26,141 --> 00:20:27,809
Ez dizut besterik esango.

333
00:21:00,968 --> 00:21:02,219
TIJUANAKO KARTELA

334
00:21:03,345 --> 00:21:04,638
{\an8}SLY FUNARO AITA

335
00:21:05,764 --> 00:21:06,598
ROOSEVELT HOTELA

336
00:21:07,516 --> 00:21:08,392
KAPELADUNA?

337
00:21:18,485 --> 00:21:19,569
ABUZTUAK HAMAR

338
00:21:36,503 --> 00:21:38,338
Aizu, milesker berriz ere

339
00:21:39,715 --> 00:21:40,674
orkideagatik.

340
00:21:41,591 --> 00:21:43,593
Fina baina erresilientea, ezta?

341
00:21:45,220 --> 00:21:47,389
Orduan, datorren astean? Bai?

342
00:21:48,265 --> 00:21:50,475
Ostiralean, ondo antolatzen badut.

343
00:21:50,475 --> 00:21:52,602
Zure lekukotza errepasatuko dugu,

344
00:21:52,602 --> 00:21:56,356
eta justizia-jauregi ondoko hotel batean
egongo zara.

345
00:21:56,356 --> 00:21:58,483
Horren aurretik, deskantsatu, bai?

346
00:22:00,027 --> 00:22:01,445
Ados, Mickey Mantle.

347
00:22:02,529 --> 00:22:03,363
Polita bisera.

348
00:22:18,295 --> 00:22:19,212
Zer gertatu da?

349
00:22:22,466 --> 00:22:24,718
Izzyren kaleko gimnasioak

350
00:22:24,718 --> 00:22:26,720
dantza-klaseak eskaintzen ditu.

351
00:22:26,720 --> 00:22:28,430
Ez zegoen lehiarik eza klausularik?

352
00:22:28,430 --> 00:22:31,058
Bai,
eraikinaren jabe zen alokatzailearekin.

353
00:22:31,725 --> 00:22:33,435
Baina ja ez da harena.

354
00:22:33,435 --> 00:22:39,024
Gimnasioak eraikina erosi zuenez, kexak
ez du baliorik lehiarik ezari dagokionez.

355
00:22:40,484 --> 00:22:42,110
Berri beltzak estudiorako.

356
00:22:55,499 --> 00:22:56,500
Sentitzen dut.

357
00:22:58,794 --> 00:23:00,128
Beti dut zorte txarra.

358
00:23:03,131 --> 00:23:07,219
Bilera bat egongo da Echo Park-en.
Lagungarria izango zaizu agian.

359
00:23:09,388 --> 00:23:10,222
Bai.

360
00:23:13,058 --> 00:23:14,059
Milesker, Mickey.

361
00:23:15,060 --> 00:23:15,894
Bai.

362
00:23:27,364 --> 00:23:29,491
La Cosse kasuko dokumentuak
errepasatuko ditut.

363
00:23:29,491 --> 00:23:31,368
Ea deskuidurik izan dugun.

364
00:23:32,828 --> 00:23:35,247
Zoaz etxera, mesede egingo dizu.

365
00:23:35,247 --> 00:23:39,626
Toki batera joan behar dut.
Eddie, bost minutu barru jaitsiko naiz.

366
00:23:39,626 --> 00:23:41,253
Beverly Hills, Glendale-tik.

367
00:23:41,253 --> 00:23:42,212
Ederki.

368
00:23:42,712 --> 00:23:43,547
Glendale?

369
00:23:44,131 --> 00:23:45,340
Gero azalduko dizut.

370
00:23:45,340 --> 00:23:47,467
Ez dago Beverly Hillserako bidean.

371
00:23:48,677 --> 00:23:50,095
- Agur, Lorna.
- Agur.

372
00:23:51,096 --> 00:23:56,435
BEVERLY HILLSEKO JAUREGITXOA
JENDE NAGUSIAREN KOMUNITATEA

373
00:24:02,941 --> 00:24:03,775
Kaixo.

374
00:24:06,319 --> 00:24:07,571
Baduzu...

375
00:24:09,865 --> 00:24:13,076
Mickey Haller.
David Siegel ikustera nator.

376
00:24:13,076 --> 00:24:14,369
270 gela.

377
00:24:17,289 --> 00:24:18,748
Badakizu zer egin behar den.

378
00:24:20,083 --> 00:24:23,462
Halakorik. Honekin jarraituko dugu?
Bere abokatua naiz.

379
00:24:23,462 --> 00:24:25,630
Ez duzu
nire maleta arakatzeko eskubiderik.

380
00:24:25,630 --> 00:24:28,925
Kardiologoak
dieta osasuntsua agindu zion bihotzerako.

381
00:24:29,676 --> 00:24:32,512
Hau toki pribatua denez,
nahi duguna arakatzeko

382
00:24:32,512 --> 00:24:33,638
eskubidea dugu.

383
00:24:33,638 --> 00:24:36,725
Big Mac bat
eta Twinkies poltsa bat dauzkadalakoan?

384
00:24:40,020 --> 00:24:42,230
Ados. Arakatu eta konfiskatu.

385
00:24:59,748 --> 00:25:00,749
Datorrenera arte?

386
00:25:10,884 --> 00:25:11,885
Hepa.

387
00:25:12,844 --> 00:25:15,514
- Lakers-ak irabazten ari dira?
- Orain bai.

388
00:25:16,139 --> 00:25:18,558
Play-offak hasten direnean, ikusiko dugu.

389
00:25:19,434 --> 00:25:21,102
Zer moduz gaur, Legal?

390
00:25:21,102 --> 00:25:22,771
Atzo bezalaxe.

391
00:25:22,771 --> 00:25:24,940
Ratched erizaina ekidin,

392
00:25:24,940 --> 00:25:28,151
eta kanfor usaina
ez duen zerbait ekarri didazu?

393
00:25:28,151 --> 00:25:31,738
Nola egingo dut hori ba?
Beti arakatzen nau. Ez...

394
00:25:31,738 --> 00:25:33,406
Ez da izango!

395
00:25:33,406 --> 00:25:36,576
Honaino etorri,
eta ez didazu mantenurik ekarri?

396
00:25:42,457 --> 00:25:44,834
Tira, Legal. Nola egingo nizuke hori ba?

397
00:25:51,466 --> 00:25:54,177
Glendaleko
Mario's jatetxeko bokata italiarrak.

398
00:25:54,761 --> 00:25:57,514
Ondo dakizu zer gustatzen zaidan, gazte.

399
00:25:58,223 --> 00:26:00,100
Ezagutzen dut maleta hori.

400
00:26:00,100 --> 00:26:05,522
Johnny "Hortza" Russo-k
zure aitari oparitu zion, 1975en.

401
00:26:05,522 --> 00:26:07,148
Zergatik "Hortza?".

402
00:26:07,148 --> 00:26:09,401
Letagin luze-luze bat zuen.

403
00:26:09,401 --> 00:26:11,778
Azpiko ezpainean izaten zuen, agerian.

404
00:26:12,279 --> 00:26:15,907
Masailezurra aurrerantz duen bulldog bat
zirudien.

405
00:26:19,703 --> 00:26:20,704
Mafian

406
00:26:21,538 --> 00:26:24,082
ez ziren oso iaioak ezizenak jartzen.

407
00:26:24,082 --> 00:26:27,460
Tipo batek sudur handia bazuen,
"Sudurra" esaten zioten.

408
00:26:27,460 --> 00:26:29,629
Tony baxua bazen,

409
00:26:29,629 --> 00:26:31,631
"Tony Txikia" esaten zioten.

410
00:26:32,549 --> 00:26:35,385
Olioa eta ozpina gogoratu dituzu.

411
00:26:35,969 --> 00:26:38,179
Jakina, Legal. Ez naiz hasiberria.

412
00:26:39,347 --> 00:26:41,516
Ea ba. Bota ezazu.

413
00:26:41,516 --> 00:26:44,561
Badakit
ez zarela bokata ekartzeko soilik etorri.

414
00:26:44,561 --> 00:26:46,855
Zuk ere mantenua behar duzu.

415
00:26:47,480 --> 00:26:49,065
Zerk ez dizu lorik egiten uzten?

416
00:26:50,066 --> 00:26:54,529
Legal, kasu honetan,
zuhaitzek ez didate basoa ikusten uzten.

417
00:26:55,405 --> 00:26:58,700
DEAko agente ilun bat han-hemenka,

418
00:26:58,700 --> 00:27:01,911
polizia ohi ustela, kartel bateko matoia,

419
00:27:01,911 --> 00:27:06,541
abokatu gaitasungabetua eta seme txatxua,
eta bezero errugabea kartzelan.

420
00:27:06,541 --> 00:27:09,127
Gainera, biktimaren abokatua izan nintzen.

421
00:27:09,711 --> 00:27:11,630
- Bizimoduko neska?
- Glory Days.

422
00:27:11,630 --> 00:27:15,091
Hori gutxi bada ere,
jarraitzen ari zaizkidalakoan nago.

423
00:27:16,217 --> 00:27:19,763
Hori ez da panorama bihotz-altxagarria,
gero, gazte.

424
00:27:19,763 --> 00:27:22,432
Kartelekoa nola deitzen da?

425
00:27:22,432 --> 00:27:23,725
Hector Moya.

426
00:27:23,725 --> 00:27:27,520
Atzo, bere <i>habeas</i> eskaeran
testigatzeko zitazioa jaso nuen.

427
00:27:27,520 --> 00:27:31,650
DEAko agenteak eta nire bezero ohiak
tranpa bat jarri ziotela dio.

428
00:27:32,484 --> 00:27:36,196
Tipo honen kasua eta Gloryren hilketa
loturik daude nolabait.

429
00:27:37,030 --> 00:27:39,240
Baina ez dakit nola.

430
00:27:39,866 --> 00:27:41,868
Noiz bete zuten <i>habeas</i> a?

431
00:27:42,452 --> 00:27:43,870
Duela sei hilabete-edo.

432
00:27:44,913 --> 00:27:46,915
Noiz entregatu zizuten dokumentua?

433
00:27:46,915 --> 00:27:48,958
Atzo. Ez nintzen bakarra izan.

434
00:27:48,958 --> 00:27:52,003
Gloryren lankide ohi bati ere
egin zioten entrega,

435
00:27:52,003 --> 00:27:54,005
baita DEAko agente ilunari ere.

436
00:27:54,005 --> 00:27:55,924
<i>Habeas</i> eskaera bat bete zuten,

437
00:27:55,924 --> 00:27:59,260
eta sei hilabete itxaron zituzten
zitazioak bidaltzeko?

438
00:27:59,260 --> 00:28:03,473
- Ez duzu arraroa denik pentsatzen?
- Normalean, pentsatuko nuke.

439
00:28:03,473 --> 00:28:08,436
Baina, Legal, abokatu gazte hark
tutik ere ez daki mundu honi buruz.

440
00:28:08,937 --> 00:28:13,441
Kartzelan dagoen aita zerga-iheslariak
esandakoari men jokatzen du.

441
00:28:13,441 --> 00:28:16,111
Eta aitak ez zekien nola egin behar den?

442
00:28:16,736 --> 00:28:18,071
Ez.

443
00:28:18,071 --> 00:28:20,073
Honek ez du zentzurik, gazte.

444
00:28:20,573 --> 00:28:23,785
Eman ezazu atzerapauso bat.
Zaude panoramari adi.

445
00:28:23,785 --> 00:28:26,830
Badakit ba.
Esan dizut: ez dut basoa ikusten.

446
00:28:26,830 --> 00:28:29,874
Zure hoben sentimenduak
sena lausotu dizulako.

447
00:28:29,874 --> 00:28:33,920
Emakumearen heriotzaren errua
zeure buruari leporatzen diozulako.

448
00:28:35,547 --> 00:28:36,464
Tira,

449
00:28:37,340 --> 00:28:39,968
hasieran,
nire errua izan zelakoan nengoen,

450
00:28:39,968 --> 00:28:43,138
Hector Moya saltzeko esan nion eta.

451
00:28:44,180 --> 00:28:49,018
Orain badakit plantak egiten ari zela.
DEAkoarekin elkarlanean zebilen.

452
00:28:49,018 --> 00:28:50,645
Agentea zen nagusi.

453
00:28:50,645 --> 00:28:53,148
Orduan zergatik sentitzen zara errudun?

454
00:28:53,148 --> 00:28:55,108
Ez nintzelako ohartu, Legal.

455
00:28:55,108 --> 00:28:58,027
Arazoak zituen. Lagun niezaiokeen.

456
00:28:58,611 --> 00:29:01,030
Ez zidan egia osoa kontatu, eta...

457
00:29:01,030 --> 00:29:03,742
Gazte, zerbait ikasi badut, zera da:

458
00:29:03,742 --> 00:29:09,122
mamuei alde egiten utzi ezean, eurekin
eramango zaituzte, hondoratuko zaituzte,

459
00:29:09,122 --> 00:29:11,875
eta ezingo zara ganorazko abokatua izan.

460
00:29:12,834 --> 00:29:17,338
Emakumeak egindakoaren erantzukizuna
berea da, eta orain ezin duzu ezer egin.

461
00:29:18,339 --> 00:29:22,385
Baina, defendatu beharreko
bezero errugabe bat baduzu,

462
00:29:22,969 --> 00:29:25,430
burua di-da argitu behar duzu,

463
00:29:25,430 --> 00:29:28,767
munduan ez baitago kausa nobleagorik

464
00:29:28,767 --> 00:29:33,188
oker akusatu dituztenen alde egitea baino.

465
00:29:33,188 --> 00:29:34,439
Ulertu didazu?

466
00:29:36,024 --> 00:29:37,901
Ezin duzu hanka sartu, jode.

467
00:30:04,385 --> 00:30:05,678
HERIOTZA-KAUSA EZEZAGUNA

468
00:30:05,678 --> 00:30:07,096
JAZOERA-TXOSTENA

469
00:30:17,315 --> 00:30:18,650
KALIFORNIAKO AUZITEGIA

470
00:30:18,817 --> 00:30:19,984
AUZITEGI NAGUSIA

471
00:30:25,949 --> 00:30:28,326
KALIFORNIAKO FISKALTZA VS. GLORIA DAYTON

472
00:30:37,669 --> 00:30:39,295
DISTRITUKO AUZITEGIA

473
00:30:42,799 --> 00:30:44,717
AUTOPSIAREN TXOSTENA

474
00:30:49,222 --> 00:30:51,015
AUZITEGIKO IDAZKARIA

475
00:31:02,694 --> 00:31:04,153
ZITAZIOA

476
00:31:12,453 --> 00:31:15,373
KALIFORNIAKO DISTRITU ZENTRALEKO AUZITEGIA

477
00:31:20,503 --> 00:31:21,880
Faltsua da.

478
00:31:22,589 --> 00:31:23,756
Zer da faltsua?

479
00:31:23,756 --> 00:31:25,884
Robertsen zitazioko zigilua.

480
00:31:26,509 --> 00:31:30,805
Estatu Batuetako Distritu Auzitegia.
Kaliforniako Hegotar Distritua.

481
00:31:30,805 --> 00:31:34,017
Baina Los Angeles
Kaliforniako Distritu Zentrala da.

482
00:31:34,017 --> 00:31:37,478
Hegotar Distritua San Diego-n dago.
Hara nirea.

483
00:31:38,396 --> 00:31:40,148
Ikusten? Hori benetakoa da.

484
00:31:40,148 --> 00:31:43,359
Auzitegi federalean aurkeztu ei zuten.
Kendallena faltsua da.

485
00:31:43,359 --> 00:31:47,071
Sly gazteak zigilua
<i>photoshop</i> ez jarri zuen. Ez zuten aurkeztu.

486
00:31:47,739 --> 00:31:49,991
Zekena izan zelakoan zaudete?

487
00:31:50,658 --> 00:31:51,868
Kuotak ekiditeko?

488
00:31:51,868 --> 00:31:54,454
Zitazio bakarrarenak? Zekenegia litzateke.

489
00:31:54,454 --> 00:31:55,788
Ez, nahita egin zuen.

490
00:31:55,788 --> 00:31:59,542
Kendallek ofiziala zela pentsatzea
nahi zuen, hitz egin zezan.

491
00:31:59,542 --> 00:32:03,546
Baina auzitegiak ezin zuen
egiten ari zenaren berri izan. Zergatik?

492
00:32:03,546 --> 00:32:06,883
Ez du zentzurik.
Legalek zera esan zidan atzo:

493
00:32:06,883 --> 00:32:10,053
zergatik luzatu ziren hainbeste
zitazioak bidaltzeko?

494
00:32:10,053 --> 00:32:11,596
Zergatik faltsutu zuten?

495
00:32:14,140 --> 00:32:15,016
Beharbada...

496
00:32:15,600 --> 00:32:16,434
Zer?

497
00:32:17,936 --> 00:32:20,146
Ez gintuzten geu lehendabizi zitatu.

498
00:32:25,026 --> 00:32:26,402
Bale.

499
00:32:27,111 --> 00:32:28,655
Orduan nor?

500
00:32:30,615 --> 00:32:31,449
Glory Days.

501
00:32:32,283 --> 00:32:34,160
Hori asmatu ezinean ibili gara.

502
00:32:34,160 --> 00:32:36,496
Moyak zergatik hilko zuen ba?

503
00:32:37,413 --> 00:32:38,539
Haren beharra zuen.

504
00:32:38,539 --> 00:32:42,210
{\an8}Gloryk pistola jarri bazuen,
bere lekukotasuna Moyaren askabidea zen.

505
00:32:42,210 --> 00:32:45,380
{\an8}Ez dakit nik hiltzaile profesional batek
hainbeste hausnartzen duen.

506
00:32:45,380 --> 00:32:47,507
Abokatu inhabilitatuak bai, baina.

507
00:32:50,677 --> 00:32:56,599
Aitatxok eskatuta, Sly semeak
<i>habeas</i> a bete zuen uztailak 29an.

508
00:32:56,599 --> 00:32:58,518
Zein da hurrengo pauso logikoa?

509
00:32:58,518 --> 00:33:02,438
Gloryri testigatzeko zitazioa bidaltzea.
Bi aste geroago hil zen.

510
00:33:03,022 --> 00:33:05,108
Lekuko izan ez zedin hil zuten.

511
00:33:05,733 --> 00:33:07,610
- Bingo.
- Baina nork? Bishopek?

512
00:33:08,569 --> 00:33:11,197
- Edo De Marco agenteak?
- Oraindik ez dakit.

513
00:33:11,197 --> 00:33:14,117
Agian biek, agian beste norbaitek.
Ikertu duzu De Marco?

514
00:33:14,117 --> 00:33:16,536
Bai. Agente kondekoratua da.

515
00:33:16,536 --> 00:33:20,289
Inork ez dit ezer txarrik aipatu,
eta karrera tatxagabea du.

516
00:33:20,289 --> 00:33:23,626
DEAko agenteak ez dira makalak.
Tatxarik ez badago,

517
00:33:23,626 --> 00:33:26,295
egindakoen arrastoa estali duelako da.

518
00:33:26,295 --> 00:33:29,007
Aizue, itxaron.
Ur handitan murgiltzear gara.

519
00:33:29,007 --> 00:33:32,802
Frogarik gabe,
nola leporatuko diegu ezer agente haiei?

520
00:33:32,802 --> 00:33:35,096
Forsythek akabatu egingo gintuzke.

521
00:33:35,096 --> 00:33:38,558
Hau da,
frogak lehenbailehen topatu behar ditugu.

522
00:33:38,558 --> 00:33:42,729
Gauza bakarra dakigu ziur:
Julianek ez zuen Glory hil.

523
00:33:42,729 --> 00:33:45,982
Egilea topatu behar dugu.
Biei zor diegu hori.

524
00:33:54,574 --> 00:33:56,951
Espazio bat eta plan bat ditut, bai,

525
00:33:56,951 --> 00:34:00,538
baina Midas-ukitua falta zait,
zure Midas-ukitua.

526
00:34:00,538 --> 00:34:02,665
Ukitzen duzuna urre bilakatzen da.

527
00:34:02,665 --> 00:34:04,333
Jarraitu koipea ematen.

528
00:34:05,043 --> 00:34:07,253
Gimnasioak koreografo ospetsuak ditu.

529
00:34:07,253 --> 00:34:08,963
Nik gauza bera behar dut.

530
00:34:08,963 --> 00:34:11,841
- Eta ni ospetsua naiz?
- Telebistan zaude.

531
00:34:12,425 --> 00:34:15,136
Nire estudioan klaseak emango bazenitu,

532
00:34:15,136 --> 00:34:16,637
egoera irauliko zenuke.

533
00:34:16,637 --> 00:34:19,807
Jendea samaldaka joango litzateke.
Mozkinak erdibana.

534
00:34:22,393 --> 00:34:25,480
- Estimatzen dizut.
- Ehuneko hirurogeia zuretzat.

535
00:34:25,480 --> 00:34:28,608
Etsita nago.
Beharrezkoa bada, arren egingo dizut.

536
00:34:48,461 --> 00:34:50,254
DANTZA GAITEZEN

537
00:34:50,254 --> 00:34:51,714
Zerbait hobea otu zait.

538
00:34:52,632 --> 00:34:54,175
Irakatsi beharrean,

539
00:34:54,175 --> 00:34:57,261
berrakuratuko didazu estudioa,
entseguak egiteko?

540
00:34:58,471 --> 00:34:59,806
Berrenkuratu?

541
00:34:59,806 --> 00:35:02,517
Telebistan dugun espazioa
mokordo hutsa da,

542
00:35:02,517 --> 00:35:05,561
Arts District-eko biltegi bat.
Belaunak jota ditut.

543
00:35:07,188 --> 00:35:09,565
- Estudioa utzi beharko nuke?
- Aldi baterako.

544
00:35:09,565 --> 00:35:13,069
Bad Bunnyren koreografoa
ez da gimnasioan betiko geratuko.

545
00:35:13,069 --> 00:35:14,403
Itxaron, eta kito!

546
00:35:16,322 --> 00:35:18,366
Alokairua ordaindu beharko nuke.

547
00:35:18,366 --> 00:35:22,495
Produktoreak zuhurrak dira soldatekin,
baina eskuzabalak espazioekin.

548
00:35:22,495 --> 00:35:24,539
Dirua aterako zenuke, zaude ziur.

549
00:35:24,539 --> 00:35:27,250
Gainera, marketin-mugimendu bikaina da.

550
00:35:27,250 --> 00:35:29,585
Programan estudioa agertuko litzateke.

551
00:35:34,799 --> 00:35:37,009
- Ados. Aurrera.
- Bai!

552
00:35:38,219 --> 00:35:40,638
- Aurrera.
- Tira, tokia erakutsiko dizut.

553
00:35:46,978 --> 00:35:47,979
Andrea Freemann.

554
00:35:52,733 --> 00:35:53,776
Zer?

555
00:36:37,445 --> 00:36:38,946
Ezin zara hemen egon.

556
00:36:39,739 --> 00:36:42,825
Andrea Freemann naiz, fiskaltza-bulegokoa.

557
00:36:42,825 --> 00:36:44,702
Deitu egin didate.

558
00:36:44,702 --> 00:36:46,954
Esango didazu zer gertatu den?

559
00:36:46,954 --> 00:36:48,206
Goizeko hamaiketan,

560
00:36:48,206 --> 00:36:50,917
biktima, txakurra paseatzen ari zela,
parkean sartu da.

561
00:36:50,917 --> 00:36:54,629
Korrikalari batek guztia ikusi du.
Gizon bat zain zuen.

562
00:36:55,463 --> 00:36:57,048
- Ihes egin du?
- Ez.

563
00:36:57,965 --> 00:37:00,843
Nire kideak eta biok
tipo bat korrika ikusi dugu

564
00:37:00,843 --> 00:37:03,054
Stadium Way-en, arropa odolez zikin.

565
00:37:03,054 --> 00:37:05,640
Gertalekura etorri aurretik atxilotu dugu.

566
00:37:05,640 --> 00:37:08,351
- Hemen da?
- Aha. Patruila-autoan.

567
00:37:08,935 --> 00:37:11,687
Identifikatu egin dugu. Senar ohia da.

568
00:37:11,687 --> 00:37:15,566
Bere errutinaren berri izango zuen.
Agertu arte itxaron, eta...

569
00:37:18,653 --> 00:37:20,071
Andrea, ondo zaude?

570
00:37:20,071 --> 00:37:21,113
Andrea.

571
00:37:56,983 --> 00:37:58,442
Eutsi iezaiozu.

572
00:37:58,442 --> 00:37:59,860
Mesedez, eutsi.

573
00:38:09,745 --> 00:38:10,955
Entrega.

574
00:38:17,753 --> 00:38:19,547
Gloria? Hor zaude?

575
00:38:25,720 --> 00:38:26,595
Gloria?

576
00:38:32,560 --> 00:38:33,561
Gloria?

577
00:38:35,688 --> 00:38:36,897
Gloria.

578
00:38:38,274 --> 00:38:39,650
Kaka zaharra.

579
00:38:42,778 --> 00:38:43,779
- <i>Hepa</i>.
- Joan egin da.

580
00:38:43,779 --> 00:38:46,157
<i>Ordubete barru auzitegian egotekoa da.</i>

581
00:38:46,157 --> 00:38:47,867
<i>Epaileak ez dizu luzapenik emango.</i>

582
00:38:47,867 --> 00:38:50,453
Badakit, Lorna.
Kasua Gloryren baitan dago.

583
00:38:50,453 --> 00:38:53,873
Ez badu testigatzen, baliteke gure bezeroa
kartzelara betiko bidaltzea.

584
00:38:54,457 --> 00:38:57,001
<i>Road Saintseko tipoak zaindu behar zuen.</i>

585
00:38:57,001 --> 00:38:58,502
<i>Nola deitzen da? Dennis?</i>

586
00:38:58,502 --> 00:39:02,965
Ez, etxera bidali nuen. Gloryk itxura ona
zuen, zerbait gertatuko zen.

587
00:39:02,965 --> 00:39:05,259
<i>Zer gertatu den esango dizut:</i>

588
00:39:05,259 --> 00:39:09,138
<i>drogatik aldendu duzu
eta gela atsegin bat ordaindu diozu.</i>

589
00:39:09,138 --> 00:39:10,723
<i>Ziria sartu dizu, Mickey.</i>

590
00:39:12,391 --> 00:39:13,476
Ez, ez da hala.

591
00:39:14,310 --> 00:39:17,271
Beste zerbait gertatu da.
Joan behar dut, Lorna.

592
00:39:18,647 --> 00:39:21,067
EZIN DUT EGIN, MICKEY MANTLE. BARKATU.

593
00:39:25,488 --> 00:39:26,739
Ondo zaude, jauna?

594
00:39:29,658 --> 00:39:30,493
Haller jauna?

595
00:39:32,661 --> 00:39:34,497
Ondo nago. Pentsatzen ari naiz.

596
00:39:36,415 --> 00:39:40,503
Oraingoan, denoi sartu digute ziria.
Kontuaren funtsera iritsiko naiz.

597
00:40:07,613 --> 00:40:10,199
Hamar-bat minutu. Itxaron hango izkinan.

598
00:40:10,199 --> 00:40:11,492
Konforme.

599
00:40:20,251 --> 00:40:22,753
SYLVESTER FUNARO SEMEA
K.P., ABOKATUA

600
00:40:39,061 --> 00:40:39,979
Sly?

601
00:40:42,606 --> 00:40:43,691
Badago inor?

602
00:41:04,628 --> 00:41:05,546
Sly?

603
00:41:13,095 --> 00:41:13,971
Sly?

604
00:41:18,476 --> 00:41:20,603
NIRE <i>PLAYLIST</i> A

605
00:41:22,146 --> 00:41:24,857
- Zer ostia?
- Barka. Kontu bat dugu argitzeke.

606
00:41:24,857 --> 00:41:27,067
- Nor arraio zara?
- Mickey Haller.

607
00:41:27,067 --> 00:41:30,196
Lehengoan hitz egin genuen,
justizia-jauregian

608
00:41:30,196 --> 00:41:31,947
zitazio bat eman eta gero.

609
00:41:33,574 --> 00:41:34,992
Etorri beste noizbait.

610
00:41:34,992 --> 00:41:38,329
Hitzorduak baino ez ditut onartzen.

611
00:41:38,329 --> 00:41:40,414
Utzi lelokeriak, Sly. Eseri.

612
00:41:40,414 --> 00:41:42,082
Ezin zara hala sartu.

613
00:41:42,082 --> 00:41:43,250
Ez?

614
00:41:43,250 --> 00:41:45,044
Ba sala nazazu. Salatu.

615
00:41:45,669 --> 00:41:46,504
Zorte on.

616
00:41:48,672 --> 00:41:49,882
Zer nahi duzu?

617
00:41:51,383 --> 00:41:54,136
Kendall Robertsen zitazioa
faltsutu zenuen.

618
00:41:55,221 --> 00:41:56,514
Zertaz ari zara?

619
00:41:56,514 --> 00:41:59,391
Ez zenuen
Gloria Daytoni zitazioa entregatzeak

620
00:41:59,391 --> 00:42:02,311
bere heriotza ekarriko zuenik jakingo,
baina hala izan zen.

621
00:42:03,562 --> 00:42:07,024
Kendallekin ez zenuen
hanka era berean sartu nahi izan.

622
00:42:07,024 --> 00:42:09,068
- Hori gertatu zen.
- Gezurra.

623
00:42:09,068 --> 00:42:10,027
Ziur zaude?

624
00:42:10,611 --> 00:42:13,781
Ospa. Bestela, poliziari deituko diot.
Baimenik gabe sartu zara.

625
00:42:13,781 --> 00:42:15,449
Aurrera, Sly, deitu.

626
00:42:15,449 --> 00:42:17,451
Abokatu-elkarteari deituko diot,

627
00:42:17,451 --> 00:42:21,539
aitaren baimenik gabe ez duzula
ipurdia igurtzi ere egiten esateko.

628
00:42:22,206 --> 00:42:23,958
- Ez zara ausartuko.
- Egin proba.

629
00:42:23,958 --> 00:42:26,043
Lizentziarik gabe dabil jardunean.

630
00:42:26,043 --> 00:42:28,462
Eta zu, tutik ere jakin gabe, jode.

631
00:42:28,462 --> 00:42:30,464
Zitazio faltsua aipatuko diet.

632
00:42:31,173 --> 00:42:34,885
Auzitegi federaleko dokumentuak
ezin dira faltsutu. Delitua da.

633
00:42:36,428 --> 00:42:37,263
Edo...

634
00:42:38,973 --> 00:42:40,474
badugu elkarri laguntzea.

635
00:42:42,810 --> 00:42:45,396
- Nola?
- Biok ditugu neurriak hartzeko arrazoiak.

636
00:42:45,396 --> 00:42:47,273
Egoeran katramilaturik zaude.

637
00:42:49,316 --> 00:42:51,068
Zer proposatzen duzu zehazki?

638
00:42:51,068 --> 00:42:54,697
Zure aitak mobil bat du Victorvillen.
Badugu kontaktatzerik?

639
00:42:57,783 --> 00:43:01,328
Badakit baietz, Sly.
Lehengoan harekin hitz egin nuen.

640
00:43:03,038 --> 00:43:04,039
Ezin diot deitu.

641
00:43:05,082 --> 00:43:07,334
Berak deitzen dit, eta gauez bakarrik.

642
00:43:07,960 --> 00:43:12,256
Interferentziak eragiteko gailu bat dute.
Tipo batek itzali egiten du aitarentzat.

643
00:43:12,256 --> 00:43:14,174
Ados. Zera egingo duzu:

644
00:43:14,174 --> 00:43:15,926
gaur gauean deitzen duenean,

645
00:43:15,926 --> 00:43:18,846
esan Victorvillera joango naizela,
bera ikustera.

646
00:43:18,846 --> 00:43:20,431
Zer? Ez du onartuko.

647
00:43:20,431 --> 00:43:21,765
Onartu beharko du.

648
00:43:21,765 --> 00:43:24,393
Esan nire izena
bisitari-zerrendan jartzeko.

649
00:43:24,977 --> 00:43:27,896
Bere abokatu gisa
emango dut izena sarreran, bai?

650
00:43:28,522 --> 00:43:29,690
Eta Moyaren abokatu gisa.

651
00:43:30,608 --> 00:43:34,695
Hemendik aurrera, Sly, bi-biok izango gara
Hector Moyaren abokatuak.

652
00:43:34,695 --> 00:43:36,280
Biok? Hori bai astakeria!

653
00:43:36,280 --> 00:43:39,658
Astakeria? Sly,
bezero errugabea dut, Julian La Cosse.

654
00:43:39,658 --> 00:43:43,912
Betiko kartzela-zigorra ezarriko diote
agian. Horra benetako astakeria.

655
00:43:43,912 --> 00:43:45,623
Ez dut hori onartuko.

656
00:43:46,373 --> 00:43:50,711
Baina Moya errugabea delakoan nago.
Armaren kontuari dagokionez, bederen.

657
00:43:51,211 --> 00:43:53,213
Ez dut Glory Days hilarazi zuenik uste.

658
00:43:54,590 --> 00:43:57,301
Zuk lagundu nire bezeroari.
Nik zureari lagunduko diot.

659
00:43:58,010 --> 00:44:01,513
Baina, Sly,
honainoko bi orduko bidaia egin eta gero

660
00:44:01,513 --> 00:44:04,725
ez bada nik esandakoa zehazki gertatzen,

661
00:44:04,725 --> 00:44:07,686
Kaliforniako abokatu-elkarteari
deituko diot.

662
00:44:10,898 --> 00:44:15,361
Eta, Sly, itxi ezazu atea giltzaz.
Auzo hau arriskutsua da.

663
00:44:16,070 --> 00:44:17,946
Jendeak arrazoi du zuri buruz.

664
00:44:18,822 --> 00:44:19,990
Kabroi hutsa zara!

665
00:44:33,796 --> 00:44:37,675
EGUN TXARRA IZAN DUT.
GAUR EZ NAIZ ATERAKO.

666
00:44:40,469 --> 00:44:43,347
LANPETUTA NABIL, BAINA SAIA ZAITEZ.
AFARIA?

667
00:44:44,723 --> 00:44:46,517
Ea, goazen janari bila, Eddie.

668
00:44:48,936 --> 00:44:50,062
Nor ostia zara?

669
00:44:50,771 --> 00:44:52,690
James De Marco agentea, DEA.

670
00:44:54,316 --> 00:44:56,068
Plazera da, Haller jauna.

671
00:45:03,325 --> 00:45:05,369
MICHAEL CONNELLYREN ELEBERRIETAN
OINARRITUA

672
00:46:44,134 --> 00:46:49,139
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte

